66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I B E R O

Oihan probetxamenduaren enkantea

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 143.2 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, enkante publikorako deia egin da, ahozko posturen bidez, ondoko oihan probetxamendu hau saltzeko: lote bakarra, 3.459 makalek osaturik, 2.219 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 16.310.000 pezeta.

Enkantea 1996.eko ekainaren 23an eginen da, eguerdiko ordu batean, Iberoko Kontzejuaren aretoan.

Enkantea arautzen duten baldintza ekonomiko-administratiboen plegua Kontzejuaren idazkaritzan dago eta bertan azter daiteke. Dena dela, egintza hasten denean ere irakurriko da.

Enkantean parte hartzeko, nahitaezko baldintza da enpresaren sailkapen agiria aurkeztea (baldintza teknikoen pleguaren 4. klausula) bai eta Kontzejuaren diruzaintzan hasierako prezioaren ehuneko 2, fidantza gisa, uztea ere.

Iberon, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko maiatzaren hogeita bian. Kudeantza Batzordea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9604314