66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

Kontribuzio bereziak

Milagroko Udalak, 1996ko maiatzaren 2an eginiko osoko bilkuran, aho batez eta legezko gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen kontribuzio bereziak paratzea, hain zuzen ere, "Zeharkaleko bide berrian dauden sareak berriztatzea eta kaleak zolatzea" ordaintzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da interesatuek espedientea azter dezaketela 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, Udaletxeko bulegoetan, epe horren barrenean erreklamazioak, enurak eta ohartarazpenak egin ditzaten.

Milagron, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita batean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9604250