66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketarako deialdia, U.I.VI (San Jorgeko Plan Berezia, 1. fasea) unitateko urbanizazio lanak egiteko

Hirigintzako Udal Gerentziako Kontseiluak, 1996ko maiatzaren 16an egin bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

"San Jorgeko Plan Bereziaren Urbanizazio Proiektuko 1. fasearen (U.I.VI./U.O 3-7-8-9-10 eta 11) unitateko urbanizazio lanak egiteko lehiaketarako deialdia iragartzen da, espedienteko baldintza pleguari jarraikiz, hura ere onetsi baita. Hasierako prezioa 335.685.650 (hirurehun eta hogeita hamabost milioi, seiehun eta laurogeita bost mila eta seiehun eta berrogeita hamar) pezetakoa da, B.E.Z. barne, eta bukatzeko epea, berriz, hamar hilabetekoa".

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita batean. Hirigintzako Udal Gerentziako Kontseiluko lehendakariordea, Lidia Biurrun Aramayo.

Iragarkiaren kodea: A9604249