66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketarako deialdia, U.I.X (Landaben-Aborgan) unitateko urbanizazio lanak egiteko

Hirigintzako Udal Gerentziako Kontseiluak, 1996ko maiatzaren 16an egin bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

"U.C.1./U.I.X (Landaben-Abonos Orgánicos) unitateko zati baten urbanizazio lanak egiteko lehiaketarako deialdia iragartzen da, espedienteko baldintza pleguari jarraikiz, hura ere onetsi baita. Hasierako prezioa 115.822.502 (ehun eta hamabost milioi, zortziehun eta hogeita bi mila, bostehun eta bi) pezetakoa da, B.E.Z. barne, eta bukatzeko epea, berriz, zortzi hilabetekoa".

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita batean. Hirigintzako Udal Gerentziako Kontseiluko lehendakariordea, Lidia Biurrun Aramayo.

Iragarkiaren kodea: A9604248