66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B A R T Z U Z A

Herri larreak herritarrei zuzenean esleitzea

Abartzuzako Udalak, 1996.eko maiatzaren 17an egindako osoko bilkuran, hamabost eguneko epea irekitzea erabaki zuen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontaturik, eskubidea duten herritarrek udal artegia erabiltzeko eta larreak eta alorretako uztondoak probetxatzeko esleipen zuzena ematea eska dezaten. Probetxamendutik at geldituko dira urezta-lurrak eta lur zanpatuaren gaineko herrilurrak, Peñalisa alegia, bagoa eta haritza baitira.

Espedientea interesatuen eskura dago udal idazkaritzan.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Abartzuzan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko maiatzaren hogeita batean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9604223