66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B I D A N K O Z E

Oihan enkantea

Udal honek, behar den baimena duela, salgai jarriko du ekainaren 26ko arratsaldeko ordu bietan eginen den enkante publikoan, ahozko posturen bidez eta adaxka elkarri pasatuz, ondoko oihan probetxamendua:

Lote bakarra.-245 pinu eta izei, 209,640 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 1.492.113 pezeta.

Enkantean parte hartu ahal izateko, hasierako prezioaren ehuneko 2 utzi behar da enkante mahaian, fidantza gisa.

Nahitaezkoa da Enpresaren Sailkapen Agiria aurkeztea.

Baldintzen pleguak udal idazkaritzan daude aztergai.

Bidankozen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko maiatzaren hogeian. Alkatea, Juan Luis Urzainqui Salvoch.

Iragarkiaren kodea: A9604220