66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak urtarrilaren 9an emaniko 5/1996 Foru Aginduarena. Foru Agindu haren bidez lehen mailako lehia nazionaletan parte hartzen duten kirol talde ez-profesionalak dituzten nafar klubei dirulaguntzak emateko araubidea onetsi zen.

1996.eko urtarrilaren 22ko 10. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen urtarrilaren 9ko 5/1996 Foru Aginduan, lehen mailako lehia nazionaletan parte hartzen duten kirol talde ez-profesionalak dituzten nafar klubei dirulaguntzak emateko araubidea onetsi zen hartan, akats bat dagoela oharturik, bidezkoa da egitea behar den zuzenketa.

7.4 puntuan, "... 945/1995 Foru Dekretuaren ..." dioen tokian, esan behar du: "... 594/1995 Foru Dekretuaren ...".

Iragarkiaren kodea: A9603808