66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Hiru ibilgailu ttiki erosteko lehiaketa publikorako deialdia, Alde Zaharraren, Hiri Altzarien eta Berdeguneen Alorrarendako

Alkatetzak 1996.eko maiatzaren 13an emandako ebazpenaren bidez hiru ibilgailu ttiki erosteko lizitaziorako deia egin da, Alde Zaharraren, Hiri Altzarien eta Berdeguneen Alorrarendako, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: Aipatutako gauzak erostea.

Esleipen bidea: Lehiaketa publikoa.

Gastua, gehienez ere: 2.000.000 pezeta, BEZa barne.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira 26 egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik kontaturik, eta hondar laneguneko arratsaldeko ordu biak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan agertzen direnak. Agiriak jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira.

Agiriak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea akitu eta hurrengo laneguneko eguerdiko hamabietan.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: Agiriak ireki eta laugarren laneguneko eguerdiko hamabietan.

Baldintzen plegua lizitatzaileen eskura egonen da Alde Zaharraren Alorreko bulegoan, Eslava karrikako 1-bisean.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko maiatzaren hogeian. Alde Zaharraren Alorreko zuzendaria, Miguek Herrera Esparza.

PROPOSAMEN EREDUA

................. jaun/andreak ............. bizi denak eta jakinarazpenetarako helbidea Iruñeko ................ duenak, .......... NAN zk., berez (edo ............... izenean) Alde Zaharraren, Hiri Altzarien eta Berdeguneen Alorrarendako hiru ibilgailu ttiki erosteko baldintzen pleguaren berri izanik, hura osorik betetzeko konpromezua hartzen du ................ (letratan) pezetatan eta ......... (letratan) hilebetetan, aipatu agiriari hertsiki lotuz.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9604218