66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Hiri Aberastasunaren Balorazio Ponentzia

Mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko martxoaren hogeita bederatzian egindako batzarrean, Leitzako Udalbatzak akordio hau onartu zuen:

10.-Hiri Aberastasunaren Balorazio Ponentzia.

Hiri Aberastasunaren Balorazio Ponentzia hilbeltzaren 26an ospatutako batzarrean onartua izan zen. Otsailaren 21ean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen eta hamabost egunez jendaurrean izan da, ukituta suertatzen zenak alegazioak egiteko aukera izan zezan. Epe honen barru ez da alegaziorik jaso. Beraz, Leitzako Udalbatzak aho batez honako hau erabakitzen du:

1.-Aurkeztutako Ponentzia behin-betikoz onartzea.

2.-Erabaki hau Nafarroako Gobernura bidaltzea.

Leitzan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko maiatzaren hamazazpian. Alkatea, Miguel Angel Illarregui Elberdin.

Iragarkiaren kodea: A9604329