66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I R A U K I

Maisu-maistren etxea salgai

Kontratuaren xedea: bi etxebizitza, Portal kalea, 26 zk.a, A eta B letrak, eta aldameneko lorategia enkante publikoren bidez saltzea.

Hasierako prezioa: bost milioi bostehun mila (5.500.000 pezeta) bakoitza.

Behin-behineko fidantza: ehun eta hamar mila pezeta etxebizitza bakoitzeko.

Proposamenak aurkeztea: Udalaren erregistroan aurkeztuko dira lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei laneguneko epean, goizeko bederatzietatik hamaikak eta erdira arte.

Plikak irekitzea: Udalaren bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun naturaleko goizeko hamaiketan.

Gainerako baldintzak Udaletxean daude aztergai, bulego orduetan.

Enkantean parte hartzeko proposamenak gutunazal itxian aurkeztuko dira, honako hau adieraziz:

"Maisu-maistren etxebizitza (A edo B, behar dena jarri) saltzeko Ziraukiko Udalak iragarri duen enkantean parte hartzeko proposamena", honako eredu honen arabera: .................... J/A-k, ............... bizi denak, ............ N.A.N. duenak, bere izenean (edo ..........ordezkatuz, ............ren bidez egiaztatzen duenez), .....(e)ko ......Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen enkantearen berri izanik, bertan parte hartzen du eta ondasuna (A edo B etxebizitza, behar dena jarri) ..................... (letraz eta zenbakiz) pezetatan eskuratzeko konpromezua hartzen du, osorik onartzen duen baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguari jarraikiz.

(Tokia, data eta sinadura)

Ziraukin, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko apirilaren hogeita hiruan. Alkatea, Jesús Aramendía Araiz.

Iragarkiaren kodea: A9604282