66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

"Iturrama", "Navarrería" eta "Jus la Rocha" kulturuneen kudeaketa kontratatzeko lehiaketa publikoaren deialdia Kultur Gaien alorra

Iruñeko Udalak, 1996.eko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

Iturrama", "Navarrería" eta "Jus la Rocha" kulturuneen kudeaketa kontratatzeko lehiaketa publikoaren deialdia.

Dei-egilea: Kultur Gaien alorra

Kontratuaren xedea: "Iturrama", "Navarrería" eta "Jus la Rocha" kulturuneen kudeaketa.

Esleipen bidea: Lehiaketa publikoa presakako prozeduraren bidez.

Kontrataren aurrekontua: 25.000.000 pezeta.

Kontratua burutzeko epea: Urtebete lehiaketa esleitzen denetik, eta 3 urtez luzatzen ahal da.

Proposamenen aurkezpena: Eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira hamar laneguneko epean lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta azken laneguneko arratsaldeko ordu biak baino lehenago.

Fidantza: Lizitazioaren aurrekontuaren ehuneko 2 (500.000 pezeta) sartu beharko da udal diruzaintzan.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: Kultur Gaien alorraren egoitzan eginen da, Descalzos karrikako 72an, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo lanegunean, eguerdiko ordu batean.

Bertzelako baldintzak: Eskaintza-egileentzat Udalaren Argibide Bulegoan eta Kultur Gaien alorrean dagoen baldintza pleguan definituta daude.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko maiatzaren hamaseian. Alkatea, Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9604148