66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R A U N

Iharduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko iharduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, iharduerak ukituak gertatzen direnek epe horren barnean egoki juzkatzen dituzten ohartarazpenak egin ditzaten.

Eskatzailea: Juan Jesús Bildárraz Arrarás. Iharduera: esnetarako behi azienden ustiategia (paratzea). Tokia: Aldatz-Larraun.

Larraunen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko maiatzaren hamalauan. Alkatea, Pedro Manuel Barbería Echarri.

Iragarkiaren kodea: A9604194