66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

Iharduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko iharduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, iharduerak ukituak gertatzen direnek egoki juzkatzen dituzten ohartarazpenak egin ditzaten.

Eskatzailea: Aquilino Pérez Alvarez jauna. Iharduera: motozikleten erakusketa eta salmenta. Tokia: Iruñeko etorbidea, 8.

Atarrabian, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko maiatzaren hamahiruan. Alkatea, Hilario Eransus Olleta.

Iragarkiaren kodea: A9604158