66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRIBERAKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitate hau osatzen duten Udalen Hiri Hondakin Solidoen Bilketa, Tratamendu eta Eliminazio zerbitzuen adjudikaziorako lehiaketa publikoa

Mankomunitate honen Biltzarrak, aurtengo maiatzaren 23an buruturiko bilkuran, Baldintza Administratiboen Plegua nahiz Baldintza Teknikoen Plegua nahiz aipatu lehiaketa publikoa zuzendu behar duen Oinarrizko Plangintza Orokorra onartu zituen.

Modalitatea: lehiaketa publikoa.

Xedea: Mankomunitate hau osatzen duten Udalen Hiri Hondakin Solidoen Bilketa, Tratamendu eta Eliminazio zerbitzuen adjudikazioa, hiru urte gehiagotarako luzagarria den zazpi urtetako epe batez.

Lizitazio mota, gutxi-gorabehera: 210 milioi pezeta zerbitzu kanonarako 1997 bitartean (B.E.Z. eta B.I barne).

Behin behineko fidantza: Bi milioi pezeta (2.000.000 pta.).

Eskaintzen aurkezpenerako epea: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean honakoa egertzen den egunetik hasita 60 egun natural, eta azken eguneko 13 ordura arte, Tuterako Capuchinos karrikako 6, lehendabíziko pisuan dagoen Mankomunitatearen Erregistroan.

Aurkeztu beharreko agiriak: honetarako prestatu diren baldintza pleguetan agertzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriak jatorrizkoak edo egiaztaturiko kopiak izanen dira.

Proposamenen ageriko irekiera: Eskaintzen jasotzeko epea bukatu eta hirugarren laneguneko 12 ordutan.

Pleguak nahiz beharreko dokumentazioa interesatuen eskura daude Mankomunitate honen bulegoetan.

Interesatuekin bilera informatiboa izanen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean honakoa agertu eta hamargarren laneguneko 12 ordutan.

Tutera, maiatza,1.996. Lehendakaria, Matías Jiménez Lázaro.

Iragarkiaren kodea: A9604182