66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Ondasun higiezinen gaineko bahitura eginbidearen jakinarazpena.

Frogagirian aipatzen diren arrazoiengatik ondasun higiezin hauek bahitzeko eginbidea jakinarazterik izan ez denez, ediktu honen bidez aditzera ematen da B31234560 zenbakiko I.F.Z./N.A.N. duen Constructores y Promotores de Navarra, S.L.ren kontra 11.218 zenbakiko premiamendu espedienteari ekin zaiola. Horretan agertzen den diru kopurua 3.457.954 pezetakoa da, gehi korrituetarako behin-behinekoz kalkulatzen diren 1.000.000 pezeta eta prozeduraren gastuetarako 250.000 pezeta. Hori dena 1992.eko 2. eta 3. hiruhilekoetako Lan Atxikipenei (2900812-3 eta 3322044-1 zenbakiko erreferentziak); 1992.eko 2. eta 3. hiruhilekoetako BEZa (3229096-9 eta 3229097-7 zenbakiko erreferentziak), eta bere garaian modu frogagarrian jakinarazitako 1994.eko maiatzaren 16ko, 1994.eko abenduaren 13ko eta 1994.eko irailaren 30eko premiamendu probidentziaren ondorioz.

Aditzera ematen da, halaber, gaur, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 124. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bukaeran zehazten den finkaren gaineko bahitura eginbidea eman dela. Legezko tramiteak betetzen direnean, Erregelamendu horren 125. artikuluarekin bat, behar den agindua emanen da, Jabetza Erregistroan Nafarroako Foru Komunitatearen izenean jar dadin eta, ondoren, bahitutako ondasunak enkante irekian bertzerendu daitezen.

Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 124.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ondasun higiezinen bahitura hau jakinarazten zaie zordunari, hirugarren edukitzaileei eta hartzekodun hipotekarioei, horrelakorik balitz.

Helegiteak: dirubilketa kudeaketaren egintzen kontra helegite hauek aurkezten ahal dira: berraztertzekoa, 15 eguneko epearen barrenean, Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuari zuzendua; edo gora jotzekoa, epe berean, Nafarroako Gobernuan (Tributu arloko Txosten eta Ebazpen Organoan).

BAHITZEN DEN FINKA

13.062 zenbakiko finkaren erdi zatiezina; 2.556. liburukia, 203. liburua, 169. orria. Hiri finka: Cascanteko mugapean, Eras Altas izeneko tokian dagoen zenbakirik gabeko etxea. Guztira bost mila zazpiehun eta hirurogeita hamalau metro karratuko azalera du. Finkaren barrenean solairu bakarreko txaleta dago, sotoa duena; hirurehun eta hiru metro karratuko azalera du. Etxe bat ere badago, beheko solairuan familia bakarreko etxebizitza duena; goiko solairua badu. Etxeak laurogei metro karratuko azalera du.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko apirilaren hemeretzian.-Derrigorrezko Dirubilketaren atalburua, José Luis Remón Corrales.

Iragarkiaren kodea: a9603813