66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

960074 EBAZPENA, 1996ko apirilaren 29koa, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko lehendakariarena, Partzuergoak eta sindikatuek 1996ko otsailaren 5ean 1996-1999 epealdirako Partzuergoaren zerbitzuko langileen lan-baldintzei buruz izenpetutako Akordioa onesten duena.

1996ko urtarrilaren 25ean Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak hartutako Akordioaren bitartez, sinatzeko ahalmena eman zen, Zuzendaritza Kontseiluaren izenean, Partzuergoan diren sindikatuekin Akordioak sinatzeko.

Negoziazio prozesua burutu ondoren, Akordio bat sinatu da Partzuergoko ordezkarien eta LAB, AFAPNA, ELA, ESK-CUIS, UGT eta CCOOekoen artean 1996-1999 epealdirako Partzuergoaren zerbitzuko langileen lan-baldintzei buruz.

Kontuan hartuz azkeneko Klausulan xedatutakoa, bidezko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, ezagutzeko erreztasunak ematearren.

Horiek horrela,

ERABAKI DUT:

1. Partzuergoko ordezkarien eta LAB, AFAPNA, ELA, ESK-CUIS, UGT eta CC.OO.-ekoen artean 1996-1999 epealdirako Partzuergoaren zerbitzuko langileen lan-baldintzei buruz sinatutako Akordioa onestea.

2. Akordioa osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, ezagutzeko erreztasunak ematearren.

3. Ebazpen hau igortzea Partzuergoko Zuzendaritzari, bidezko ondorioetarako.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko apirilaren hogeita bederatzian.- Partzuergoko Lehendakaria, Javier Monzón Rome jauna.

ZUZENDARITZAK ETA NAFARROAKO SU-ITZALTZE ETA SALBAMENDU ZERBITZURAKO KONTSORTZIOKO SINDIKATUEK 1996-1999 EPERAKO SINATUTAKO AKORDIOA

1. ATALA

Aplikazio eremua

1.-Langileriari buruzkoa: Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko langileak.

2.-Denborazkoa: 1996ko urtarrilaren 1etik 1999ko abenduaren 31 arte.

2. ATALA

Partzuergoarentzat erabilgarriak diren negoziazio mahai orokorraren akordioak

1.-Administrazioaren eraginkortasuna hobetzera zuzendutako neurriak hartzeari buruzko akordioak (Akordioaren II. Titulua), Partzuergoaren berezitasunei aplikagarriak diren aspektuetan.

2.-Lansariak.

Estatu osorako 1996. urterako aurreikusirik dagoen P.K.I.aren gehikuntza, hots, % 3,5eko igoera ordainketa mota guzietan.

Erosteko ahalmenari eustea, 1996. urteko Nafarroako PKIren egiazko gehikuntza aurreko idazatian jarritakoa baino haundiagoa baldin bada. Kasu horretan bien arteko aldea zuzenean ordainketei aplikatuko zaie, finkatu eginen da eta 1997ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorio ekonomikoak izanen ditu.

Halaber, 1997ko urtarrileko edo otsaileko nominarekin pagamendu bakar bat ordainduko da, ez finkatzekoa, 1996an sorturiko ordainketa osoen gainean kalkulatua. Pagamendu hori honelakoa izanen da:

A) 1996an Nafarroako egiazko P.K.I. % 0,5 edo gutxiago desbideratzen bada % 3,5en gainetik pagamenduaren zenbatekoa desbideraketaren portzentaia izanen da.

B) Desbideraketa % 0,6tik % 1era bitartekoa baldin bada, pagamenduaren zenbatekoa % 0,5ekoa izanen da.

C) Desbideraketa %1etik goitikoa bada, pagamendua beti % 1ekoa izanen da ordainketa guzietan.

Irizpide berberak, 1997, 1998 eta 1999. urteetako soldata-igoeretarako.

Aurreko ataletan ezarritako ordainketen gehikuntzetatik aparte gelditzen da kilometrajea, Akordio honetan gai honi tratamendu berezia eman zaiolako.

Akordioak dirauen lau urteetan, urratsez urrats eta proportzionalki, ondainketak homologatzeko neurri hauek jartzea:

A) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuan dagoen txandengatiko osagarria ezartzea Foru Komunitatearen eta bere erakunde autonomoen administrazio guzian (bakoitzaren mailaren hasierako soldataren % 6).

B) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuan igande eta jaiegunetan lan egiteagatik dagoen osagarria Foru Komunitateko Administrazioaren gainerako zerbitzuetan eta haren erakunde autonomoetan ere aplikatuko da 1996.eko urtarrilaren 1etik aitzina.

C) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuen osagarriak homologatuko dira lansarien aldetik Foru Komunitateko Administrazioaren gainerakoan eta haren erakunde autonomoetan izen eta eginkizun berdinak dituztenekin, unitate organikoetako burutza eta zuzendaritzenak salbu.

3.-Lanaldia, lanorduak, oporrak eta baimenak.

Urteko lanaldia1.649 ordukoa izanen da, baina horrek ez die eraginen orduak konpentsatzeko moduren bat duten langileei (txandak, gauak, etab.).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan goizeko, arratsaldeko eta g aueko txanda egiten dutenen lanaldia (1.509 ordu) Partzuergoan txanda hori bera egiten dutenei zabalduko zaie. Murriztapen hori urratsez urrats aplikatuko da Akordioak indarra duten 4 urteetan, hain juxtu ere 25 ordu urte bakoitzean.

Igande eta jaiegunetan lan egiten dutenen goizeko eta arratsaldeko txandaren urteko zenbaketa 15 orduz murriztuko da eta, beraz, 1.610 ordukoa izanen da. Murrizketa hori urratsez urrats aplikatuko da Akordioaren indarraldiko lehenbiziko 2 urteetan, hain juxtu ere 8 ordu 1996an eta 7, berriz, 1997an.

Sinatzaileek hitza ematen dute laneko absentismoa gutxitzera saiatuko direla, besteak beste ondoko neurriak hartuz:

A) Eritasun bajak gehiago kontrolatuz. Baja-agiria lantokira joaten ez deneko bigarren egunean aurkeztu beharra ezartzen da.

B) Laneko absentismoa neurtzeko eta hari jarraipena egiteko sistemak hobetuz kasuan kasuko mahai sektorialetan. Izan ere, horren arrazoiei buruzko azterketak eginen dira eta, behar izanez gero, hura gutxitzeko bidezko diren neurriak hartuko dira.

C) Arrazoirik gabe lanera ez etorri edo berandu ailegatuz gero, besterik gabe, lanik egin ez den denboraren ariora deskontatuko da kasuan kasuko lansarietatik.

Erregelamendu bidez ezarritako oporraldiaren erabilpena arautuko da eta horretarako oinarria izanen da aldi luze bat edo bi ezartzea eta bakar-bakarrik zazpi egun uztea urtean zehar banan-banan hartzeko, beti ere zerbitzuaren premiek horretarako aukera ematen badute.

4.-Kilometrajea.

Zerbitzuak agindutako kilometro bakoitzeko saria 6 pezetara igoko da: 2na pezeta 1996 eta 1997. urteetan, eta pezeta bana 1998 eta 1999an.

5.-Gainerako gaiak.

Mahai orokorraren Akordioan sartutako lan-baldintzei buruzko gainerako atalak, bai zuzeneko aplikaziokoak, bai legez edo arauz garatu beharrekoak direnak, Partzuergoko langileei aplikatuko zaizkie.

3. ATALA

Partzuergoko langileen aspektu bereziak

1.-Zerbitzu osagarriak.

Eginkizun dagoen eta 1996an tramitatzekoa den Suhiltzaileei buruzko Foru Lege berezian funtzio eta ordutegiak garatzea.

Zerbitzu osagarrietan lanpostua duten pertsonen lanaldia, normalean , goizeko txandetan izango da; eta kasu berezietan, goiz eta arratsaldeko txandetan.

SOS Nafarroan lanpostua izateko aukera, goiz, arratsalde eta gaueko txandetan.

1996an behin-behinekoz lan egutegia prestatuko da, bi aste goizez e ta bat arratsaldez osatua, hori eskatzen duten zerbitzu osagarrietako langileentzat.

2.-Lansariak.

Mahai orokorrean ezarritakoak.

Igande eta jaiegunetan gauez lanean aritzeagatiko osagaia ordaintze a, gauezko lanarengatik dagoen ordainaz gain.

Partzuergoko langileren batek urte baten barruan 35 jaiegun baino g ehiagotan lan egiten badu, 36.etik aurrera jaiegunagatiko lansaria % 50ean gehituko da.

Jaiegunetako lansariaren ordainketarako horrelakotzat hartuko da ja iegunaren bezperako 22 orduetatik jaieguneko 22 orduak arte egindako lana.

Aseguruak: lan istripuen egungo aseguruaren kalteordainen eguneratz ea honako kopuru hauetaraino iritsi arte:

-8 milioi heriotzarengatik

-16 milioi ezintasun iraunkor absolutuagatik

Aipatu aseguruak bai funtzionario bai kontratatuentzako estaldura izango du.

3.-Egutegia.

Astelehenetik ostiralera, 8 eta 16 orduko txandak ezarriko dira, la runbat eta igandeetakoak 24 ordukoak izango direlarik, 16 eta 24 orduko txanden artean beti atseden egun bat izan dadin.

Txanda aldaketak honako ordu hauetan egingo dira:

-Larunbat eta igandeetan: 8,00etan.

-Astelehenetan: 8,00, 14,00 eta 22,00etan.

-Asteko gainerako egunetan: 14,00etan eta 22,00etan.

Txanda sistema hau 1996an aplikatuko da eta aipatu urtearen bukaeran funtzionamenduari buruzko ebaluazio tekniko bat egingo da. Ez baldin bada ontzat ematen, lehenagoko txanda-sistemara joko da berriro, edo bi aldeek elkar hartuz komenigarriagotzat jotzen duten beste batera.

Urteko konputuz itxitako egutegia.

Mahai orokorraren akordioen araberako oporrak (multzokatuak, baimen ofizialeko epealdia zein den adieraziaz).

Parkean bertan egon eta lanean aritu beharreko egunak, goizeko edo arratsaldeko txandak bakarrik kontabilizatuz eta igande eta jaiegunak alde batera utziaz, gutxienez ehun.

Zerbitzu aldaketak Parke barruan bakarrik, pertsona-pertsonakoak, e ta ezarritako txanden arteko atseden tarteak betez.

Txandetako jardueren programazioan ogitartekoa jateko atsedenaldiak finkatuko dira, eta 24 ordukoetan bazkaldu eta afaltzeko denbora.

Lehenagoko egutegitik erantzukizun karguren bat duten langileak baz tertzen dira eta horren berri sindikatuen ordezkariei emango zaie.

Administraritzako langileen egutegia Foru Komunitateko Administrazi oaren bulegoetarako izaera orokorrez ezarritakoa bera da.

4.-Espezialitateak.

Langile guztiak beren ezagupenen arabera antolatuko dira (gremioak, talde bereziak, etab.). Sailkapen hau kontuan hartuko da, ahal den neurrian, lanerako txandak prestatzean.

5.-Birtziklapena.

Nahitaezkoa. Hilero antolatuko da.

Borondatezkoa. Astialdian. Aukera honi eutsiko zaio egokierarik bada.

Espezializazio ikastaroak.

-Zerbitzuak eskatuz gero, gastuak ordainduko dira gehi zazpi orduko lanaldia ikastaro eguneko (denboratan).

-Norbaitek eskatzen badu (eta ematen bazaio): bere astialdiko gastuen % 100.

6.-Telefonoa.

Konexio kuota ordainduko da, behin bakarrik.

Noizbehinka kontrolak egingo dira

Ordainagiriak aurkeztu behar dira sei hilabetean behin.

Egoitza Parkeko interbentzio zonan, kuota ordaindua izateko.

Telefonoak langilearen izenean edo haren lehen mailako ahaideren ba ten izenean egon behar du. Beste norbaiten izenean baldin badago ere ordainduko da, baldin eta ohiko bizilekua helbide horretan duela frogatzen badu.

7.-Parkeen garbiketa.

Suhiltzaileen kontura izango da parkeetako honako egoitza hauen gar biketa: ibilgailutegiak, sukaldea, jantoki-egongela aldea eta lotokiak.

Gainerako egoitzen garbiketa kanpoko garbitzaile kontratatuek eging o dute, egunero Iruñeko Parkean eta astean behin eskualdeetako parkeetan (bi aldiz astean kanpaina garaian).

Aurrekoaz gain, bi hilabetetik behin parke guztietan garbiketa orok orrak egingo dira.

8.-Erreskate taldeak.

Behin-behinekoz, mendiko eta urpeko erreskate taldeak oraingo kidee kin osatuko dira, eta horiez gain Iruñeko Udaleko erreskate taldeen kolektibotik eta Partzuergoan bere garaian kargua kendu zitzaienetatik nahi dutenekin.

1996ko lehen seihilekoan ezarriko dira erreskate taldeen behin-beti ko funtzionamendu irizpideak, sarbiderako betebeharrak, hautapen probak, iraupen irizpideak, osagaien kopurua, etab.

9.-Euskara.

Zerbitzuko langileekin barne talde didaktikoak antolatu lanegunetak o astialdietan euskara indartzeko.

Errotulazio elebidunera jotzea honako irizpide hauen arabera:

-1996-99 epean ibilgailuetako errotulazioa

-Jantzietako errotulazioa euskaratu, jantziak ordezkatu ahala.

Partzuergoaren karguko denboraz finantzatu ikasturte bat maila bakoi tzeko, Zerbitzuaren ekintza-ahalmenen baldintzapean.

Parke bakoitzean hiztegiak eskuratzea.

Argitalpenak eskuratzea.

Nafarroako Gobenuari euskaraz dakien administrari laguntzaile bat eskatzea.

10.-Azterketa medikoa.

3 urtetik behin azterketa medikoa egiteko eskubidea.

Borondatezkoa 55 urte bitarte.

Nahitaezkoa, urtero, 55 urtetik aurrera, Ekintza Zerbitzuan jarraitu nahi izanez gero. Azterketa ez bada ongi ateratzen, zerbitzuan jarraitzea galaraziko du.

Azterketa-eguna astialdian gertatuz gero, langileak aukeratzen ahal du egun horretan egin edo lanegun baterako uztea.

11.-Pasiboak.

Mahai orokorraren Akordioa.

Jubilazioaren ondorioetarako eskuratuak izan daitezkeen eskubideak ez galtzeko, langile bakoitzak Partzuergoan sartu baino lehen zituen eskubide guztiak mantenduko dira.

12.-Zerbitzuaren antolamendua.

Ezartzen diren antolamendu aldaketei buruzko informazioa emango da.

13.-Gaueko txandarik gabeko parkeak.

Nabaskoze eta Aurizko parkeak gauez irekitzeko formula bilatuko da akordio hau sinatu eta hogeita hamar eguneko epean.

14.-Langile dotazioak.

Plantila edo txanden definizioa:

-Iruña:

Iruña eta inguruko langileak: 9+1

Parkeei laguntzeko: 5+1

Iruñeko dotazioa guztira: 14+2

-Eskualdeetako parkeetako langileak: Tutera: gutxienez 3.

Gainerako parkeak: gutxienez 2.

Basoetako kanpainak:

-Txandakako lana ezarriko da Iruñean lanpostua duten suhiltzaileekin.

-Horrelako langileak basoetako kanpaina bat baino gehiagotarako jarraian kontratatzeko formulak aztertuko dira, hautapen prozesuan balioetsiz aurreko kanpainetan emandako zerbitzuak.

Horretarako, 1996an argitaratzekoak diren deialdiek Akordio honen indarraldia izango dute, lanpostu bakoitzerako hautapen proba bereziak egingo direlarik.

15-Aparteko orduak.

Aparteko ekintza-ordu bakoitza elur eta izozteetarako finkatutako oinarria hartuz ezarriko da.

Egindako aparteko orduak denboraz nahiz diruz ordaintzen ahal dira, baldin eta zerbitzuak aukera ematen badu.

Sindikatuetn ordezkariei Partzuergoan egindako aparteko orduei buruzko informazioa emango zaie Parkeka banaturik, Foru Komunitateko Administrazioko irizpide berberak erabiliz.

16.-Agintarien nomenklatura eta ikurren aldaketa.

Arlo honetan sindikatuek aurkezten dituzten proposamenak kontuan hartuko dira.

17.-Liburutegi teknikoa.

Aurrekontuko ahalmenen barruan parkeetan liburutegi teknikoak sortzeko bidean aurrera egingo da.

18.-Lan eskaintza publikoa.

Onartzen diren lan eskaintzei buruzko informazioa emango da, eta horiek Zerbitzuaren Plan Gidaria eta akordio honetan jasotako lanaldi murrizketatik datorren plantilaren handitze premia izango dituzte bide-erakusle.

19.-SOS Nafarroa.

SOS Nafarroako operatzaileen estaldura premia Suhitzaileetatik bete behar denez, bai ihardunekoen bai zerbitzu osagarrietakoen bitartez, horiek betetzeko lekualdatze lehiaketa bateko deia egingo da, gutxienez bi urtetarako, orain hautapen prozesuan diren izangaiak lanposturatu ondoren.

Deialdi honen bitarte SOS Nafarroarn sartzeak ez du emango Iruñean lanpostua eskuratzea.

20.-Suhiltzaileen lekualdatze lehiaketa.

Aurrerantzean honako baremo hau erabiliko da:

A) Antzinatasuna:

0,5 puntu suhiltzaile (finko nahiz aldi batekoa) gisa aritutako urte bakoitzeko.

0,1 puntu Administrazioko beste lanpostu batzuetan emandako urte bakoitzeko.

B) Titulu akademikoak:

1. Eskola-graduatu edo baliokidea: 0,25 puntu

2. Batxiler edo baliokidea: 0,50 puntu

3. UBI edo baliokidea: 0,75 puntu

4. Erdi mailako titulua: puntu 1

5. Goi mailako titulua: 1,25

4. ATALA

Akordioaren garapenari buruzko aspektuak

Akordio hau sinatu eta hilabeteko epean Batzorde Parekide bat eratuko da, Partzuergoko Zuzendaritzako ordezkariek eta Akordio hau sinatu duten sindikatuetakoek osatua, funtzio gisa beronen edukiaren interpretazio, jarraipen, begiraletza eta garapena izango dituena.

Akordio honen indarraldian, negoziagarri izango dira bertan sartuak ez diren zenbait gai, baldin eta aurrekontu eta ekonomi ondoriorik ez badute.

Partzuergoaren Zuzendaritzak bere burua behartzen du lan sindikala benetan egin ahal izateko aukera guztiak ematera eta inolako oztoporik ez jartzera, aurrekontu aldetik dagoen erabilgarritasunaren barruan horretarako baliabide guztiak eskueran jarriz.

Zentzu honetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan eskubide sindikalei buruz hartuak diren akordioak aplikatuko dira Partzuergoan, honen berezitasunetara egokitu ondoren, honako aspektu hauetan zehazki:

A) Ordezkari sindikalek beren hileroko ordu kreditua erabiltzea ez da kontuan hartuko akordio honetan ezarritako langileen kopurua finkatzean. Beste ordezko langileren bat behar izanez gero, horrelaxe egingo da, beti ere bi baldintza hauek betetzen badira:

-Aldez aurretik abisatzea, gutxienez, 48 orduko epearekin.

-Ordu kredituaren erabilpena txanda oso batekoa izatea.

B) Fondo bat osatzen da, urteko 500.000 pezetakoa, sindikatuei ordainduko zaiena azkeneko hauteskundeetan lortutako botoen arabera, ordezkarien jarduera sindikalak sortzen dizkien gastuak finantzatzeko.

C) Jarduera sindikala burutzeko lokalei buruz, honako irizpide hauek finkatzen dira, kontuan hartuz horien erabilpenak ez duela trabarik sortu behar zerbitzuaren eguneroko martxan.

-Eskualdeetako parkeetan, jantoki-egongela erabiliko da.

-Aralarko parkean, behin-behinekoz, liburutegi-gela erabiliko da.

-Behin-betiko parke nagusian, jarduera hauetarako gela berezi bat utziko da.

AZKENEKO KLAUSULA

Akordioaren formalizazio eta argitalpena

Partzuergoaren Zuzendaritzak kasu bakoitzean egokia den arau maila eta ondorengo garapena emango die Akordio honetako atalei.

Aurrekoaren kalterik gabe, Akordio osorik argitara emango du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ezaguna izan dadin.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko otsailaren bostean.

Iragarkiaren kodea: A9603730