66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

394/1996 FORU AGINDUA, maiatzaren 8koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Urrozko Arau Subsidiarioak lurzoru ez-urbanizagarrian aldatzeko espedientea, Francisco Javier Saldias Iribarren jaunak sustatua, behin-betikoz onesten duena.

Urrozko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin-betikoz onetsia izan dadin.

Aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena aztertuta, bidezko da behin-betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Urrozko Arau Subsidiarioak lurzoru ez-urbanizagarrian aldatzeko espedientea, Francisco Javier Saldias Iribarren jaunak sustatua, behin-betikoz onestea.

2. Udalari oroitaraztea 10/1994 Foru Legea garatzeko 85/1995 Foru Dekretuak onetsi zuen Erregelamenduaren 9. artikuluaren edukia, lurzoru ez-urbanizagarrian familia bakarreko etxebizitzetarako zehaztapenak biltzen dituena, aipatu artikulua aldatu duen 46/1996 Foru Dekretuak zehazten duenari jarraikiz erredaktatu dela. Hortaz, produktibitate ertaineko lurzoruak nekazaritza edo abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzoru izena hartuko du.

3. Foru Agindu honen aurka Nafarroako Gobernuan helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

4. Foru Agindu hau Urrozko Udalari eta Francisco Javier Saldias Iribarren jaunari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko maiatzaren zortzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Javier del Castillo Bandrés.

Iragarkiaren kodea: A9604044