66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

393/1996 FORU AGINDUA, maiatzaren 8koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Ultzamako Arau Subsidiarioak, Arraitz-Orkingo UB-6 unitatean, aldatzeko espedientea, María Gubia Iriberri andreak sustatua, behin-betikoz onesten duena.

Ultzamako Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin-betikoz onetsia izan dadin.

Aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena aztertuta, bidezko da behin-betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatian agertzen den zehaztapenarekin.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Ultzamako Arau Subsidiarioak, Arraitz-Orkingo UB-6 unitatean, aldatzeko espedientea, María Gubia Iriberri andreak sustatua, behin-betikoz onestea, ondoko zehaztapen honekin:

-Ibilgailuendako sarbidea, ur hornidura, ur-hustuketa eta energia elektrikoaren hornidura egin beharko dira Arraizko hiri lurzoruaren gainerakoarekin muga egiten duen UB-6 lurzati berriko aurrealdetik unitate horren barneruntz.

2. Foru Agindu honen aurka Nafarroako Gobernuan helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Ultzamako Udalari, Arraitz-Orkingo Kontzejuari eta María Gubia Iriberri andreari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko maiatzaren zortzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Javier del Castillo Bandrés.

Iragarkiaren kodea: A9604043