66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

209/1996 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusiak emana, 1996. urtean Nafarroako inbentario arkeologikoa egiteko 5.973.528 pezetako gastua eta kontratazio hori arautuko duten baldintza tekniko eta administratiboen pleguak onesten dituena.

1.-Entitate adjudikatzailea.

a) Erakundea: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia.

b) Espedientea izapidatzen duen dependentzia: Museoen, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala

c) Espedientearen zenbakia: 209/1996 Ebazpena.

2.-Kontratuaren xedea:

a) Xedearen deskripzioa: 1996.urtean Nafarroako inbentario arkeologikoa egitea, Andosilla, San Adrian, Cadreita eta Melidako udal dermioetan.

b) Banaketa lote eta zenbakien arabera: Ondoko lote hauek egonen dira:

-Andosilla eta San Adrian.

-Cadreita eta Melida.

c) Non eginen den: aipatu udal dermioetan.

Egiteko azken eguna: 1996.eko azaroaren 28a.

3.-Izapidetza, prozedura eta esleipen mota.

a) Izapidetza: arrunta.

Prozedura: irekia.

Mota: lehiaketa.

4.-Hasierako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko osoa: 5.973.528 pta, honela banatua:

Andosilla eta San Adrian: 3.416.072 pta.

Cadreita eta Melida: 2.557.456 pta.

5.-Bermeak:

Behin-behinekoa: bat ere ez.

6.-Dokumentazioa eta argibideak.

a) Entitatea: Museoen, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala - Nafarroako Museoa.

b) Helbidea: Santo Domingo kalea, z.g.

c) Herria eta posta kodea: 31001 Iruña.

d) Telefonoa: 106494 eta 106492.

e) Telefaxa: 106499.

f) Dokumentu eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaerak aurkezteko finkatu dena.

7.-Kontratistaren betebehar espezifikoak:

a) Sailkapena: bat ere ez.

8.-Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 26 egun natural, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio baldintza partikularren pleguan aipatzen direnak.

Aurkezteko lekua: ondoko hauetako batean:

Entitatea: Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorra.

Helbidea: Karlos III.a, 2.

Herria eta posta kodea: 31002 Iruña

Entitatea: Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuko Erregistroa.

Helbidea: Santo Domingo kalea, z.g.

Herria eta posta kodea: 31001 Iruña.

9.-Eskaintzak irekitzea

a) Entitatea: Museoen, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala, Nafarroako Museoa.

b) Helbidea: Santo Domingo kalea, z.g.

c) Herria eta posta kodea: 31001 Iruña.

d) Noiz: Hirugarren laneguna, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik.

e) Ordua: Eguerdiko 12,00ak.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita batean.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusia, Tomás Yerro Villanueva.

Iragarkiaren kodea: A9604330