66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1370/1996 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Hegaldi fotogrametrikoa, 1996 Ipar ekialdeko blokearena, 1/20.000 eskalan, eta 1996-Museoa blokearena, 1/3.500 eskalan" izeneko lanen proposamena eta kontratazio espedientea onesten dituena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du, "Hegaldi fotogrametrikoa, 1996 Ipar ekialdeko blokearena, 1/20.000 eskalan, eta 1996-Museoa blokearena, 1/3.500 eskalan" izeneko lanak kontratatzeko, honako oinarri orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: "Hegaldi fotogrametrikoa, 1996 Ipar ekialdeko blokearena, 1/20.000 eskalan, eta 1996-Museoa blokearena, 1/3.500 eskalan" izeneko lanak kontratatzea.

-Esleipen modua: Lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 6.706.000 pezeta.

-Obrak egiteko epea: Berrogeita bost (45) egun.

-Proposamenen aurkezpena: 1996.eko ekainaren 27ko eguerdiko 12:00ak baino lehen, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Inazio etorbidea, 3-4. solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 1996.eko uztailaren 4an, eguerdiko hamabietan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Agindu teknikoen plegua, bai eta administrazio klausula partikularrena ere, lizitatzaileen eskura izanen dira, aztergai, Nafarroako Gobernuko Herrilan Zerbitzuan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren bederatzian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Luis María Ibero Elía.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean sinatzen duenak, ....................... J/A-ak, adinez nagusi, .................(e)koa izan eta .............. kaleko .... zenbakian bizi denak, bere izenean (edo ........................... ordezkatuz) "Hegaldi fotogrametrikoa, 1996 Ipar ekialdeko blokearena, 1/20.000 eskalan, eta 1996-Museoa blokearena, 1/3.500 eskalan" izeneko lanak lehiaketaren bidez esleitzeko ....(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen iragarkia, agindu teknikoen plegua eta lizitazioa arautuko duten administrazio klausula partikularrena ezagutzen dituelarik, hitz ematen du lan horiek bere gain hartuko dituela, aipatu agiriei hertsiki jarraituz, eta horren truk ............ ............... pezeta (letra eta zenbakitan) .......... eskatzen ditu, BEZa barne, hau da, kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontuaren prezio unitarioen gainean ehuneko ......... (letra eta zenbakitan) ......... merkeago.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9604312