66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

180/1996 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, "1996-97 ikasturteko ordutegi osagarrian eskolaz kanpoko euskarazko klaseak Nafarroako maila ez-unibertsitarioko ikastetxe publiko eta pribatu hitzartuetako ikastetxeetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza-Irakaskuntza Ertainak)" programaren kontratazioa onesten duena.

Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak lizitaziorako deia egin du, "1996-97 ikasturteko ordutegi osagarrian eskolaz kanpoko euskarazko klaseak Nafarroako maila ez-unibertsitarioko ikastetxe publiko eta pribatu hitzartuetako ikastetxeetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza-Irakaskuntza Ertainak)" programa kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

Mota: Lehiaketa.

Xedea: Ordutegi osagarrian eskolaz kanpoko euskarazko klaseak emateko programa egitea.

Aurrekontua: 22.500.000 pta.

Proposamen aurkezpena: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarki hau argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hamabosgarren egun naturaleko ordu bi eta erdiak arte, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuko Erregistroko bulegoetan (Iruñeko Santo Domingo k/ z.g.) edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a, 2. Iruña) edo, bestela, Administrazio Publikoen Araubide Juridiko eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusten diren edozein bide erabiliz.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio baldintza partikularren pleguan agertzen direnak. Agiri horiek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Proposamenak jendaurrean irekitzea: Proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita, laugarren laneguneko 12etan eginen da jendaurreko ekitaldian, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Euskara Zerbitzuko bilkura gelan, Iruñeko Santo Domingo k/ z.g.

Administrazio baldintzen pleguak eta oinarri teknikoenak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Euskara Zerbitzuko Glotodidaktika Bulegoan, Iruñeko Santo Domingo k/ z.g., 8'30etatik 14'30ak arte.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren zazpian.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Pedro Burillo Lopez.

Iragarkiaren kodea: A9604309