66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

AKATS ZUZENKETA, Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak 1996.eko martxoaren 4an emandako Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile izateko 18 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Lanpostu horietako bostetan euskaraz jakitea eskatzen da eta hamar lanaldi partzialeko kontratu bidezko lan araubidekoak dira.

1996.eko apirilaren 12ko 45. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako deialdian akatsik badela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

2011. orrialdean, lehen zutabean, honela dio:

III. ERASKINA

"6. Ikusmen-urritasuna: ikusmen-urritasuna definitzen duten faktoreak. Mugimenduaren alterazioak: ezaugarri fisikoak eta funtzionalak. Mugimen-urritasunekoen hezkuntza premia bereziak." eta honela behar du esan: "Ikusmen-urritasuna: ikusmen-urritasuna definitzen duten faktoreak. Ikusmenaren alterazioak: ezaugarri fisiko eta funtzionalak. Ikusmen urrikoen hezkuntza premia bereziak."

Iragarkiaren kodea: A9604375