66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 1996.eko maiatzaren 13koa, Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hargina, 2. mailako ofiziala, izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak 1996.eko urtarrilaren 22an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hargina, 2. mailako ofiziala, izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 1996.eko otsailaren 28ko 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik bidezkoa da onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, Lehendakaritza kontseilariak abuztuaren 28an emaniko 137/1995 Foru Aginduaren bidez delegatutako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hargina, 2. mailako ofiziala, izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, I. eraskinekoa, onestea.

2. Baztertutako izangaiek, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar lanegunen barruan, erreklamazioak egin ahalko dituzte eta egindako akatsak, baleude, zuzendu.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei jakinarazi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hamahiruan.-Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

ERASKINA

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

-Txanda irekia

Onartuak:

ALDUAN URDIAIN, JUAN RAMON

ARAMENDIA SUESCUN, FERNANDO

ARRASTIA MARTINEZ, PABLO

BAENA LANDA, MANUEL

BARCOS JIMENEZ, RAUL

DOMEÑO ELARRE, XABIER

ERLES ARREGUI, JESUS

FERNANDEZ LARRABURU, JULIAN

GIGANTE MERINO, JONAS

GOYENECHE AZNAREZ, SANTOS

GURUCIAGA REPARAZ, MIKEL

HERNANDEZ SABATE, JOSE LUIS

JAURRIETA ABAURRE, LUIS ANTONIO

JAURRIETA ABAURRE, VALERIANO

LAPUENTE LOPEZ DE TORRE, IÑIGO JOSE

LARREA BAÑALES, RAFAEL

LECUNA YABEN, JOSE LUIS

MARTINEZ DE LA TORRE, GORKA

MURILLO PALACIOS, PEDRO

NAVARIDAS TEJADA, JOSE IGNACIO

OSES SORET, JUAN JOSE

PAGOLA ASCUNCE, ALBERTO

PEREZ PEREZ, JULIAN

RUEDA ARRABAL, PEDRO MARIO

SANCHEZ LAZARO, JUAN CARLOS

SOLA ARRONDO, INMACULADA

VEGA ALBERDI, GAIZKA

VILLAR GUINALDO, ORLANDO

ZARDOYA RUIZ, JOAQUIN

Baztertuak: Bat ere ez.

-Igoera txanda

Onartuak: Bat ere ez.

Baztertuak: Bat ere ez.

Iragarkiaren kodea: A9604274