66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 1996.eko apirilaren 22koa, Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industri ingeniari tekniko izateko, 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak 1996.eko apirilaren 22an emandako Ebazpenaren bitartez onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industri ingeniari tekniko izateko, 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea oposizio-lehiaketa bidez 3 lanpostu, industri ingeniari teknikoenak, (2604, 3502 eta 35647 lanpostu zenbakiak) betetzea da, txanda hauetan banatuta:

a) Txanda irekiko lanpostu bat.

b) Igoera txandako bi lanpostu.

1.2. Igoera txandako lanpostu hutsak, izangaiek hautapen probak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, hutsik geldituz gero, txanda irekikoari gehituko zaizkio.

Halaber, igoera txandan, betegabeko lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan gainditu eta lanposturik gabe gelditutakoek txanda irekiko lanpostuaren aukera izanen dute, txanda horretako izangaiekin lehiaketa garbian, lortutako azken puntuazioaren arabera.

1.3. Deialdiko lanpostuak gero gehitu ahal izanen dira, epaimahai kalifikatzaileak probak gainditu dituztenen zerrenda argitaratzen duen egunean, bete gabe daudenak hornitu arte.

Gehitutako lanpostuak, lehendabizi, deialdi hau egin aurretik egindako lekualdatze lehiaketan parte hartu duten izangaiei eskainiko zaizkie.

1.4. Izendapenak nomina eta plantilako funtzionario bihurtuko ditu izendatuak, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin.

1.5. Lanpostuek B mailako lansariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta gainerako xedapen aplikagarrietan erabakitakoaren arabera.

1.6. Izangaiak, hautapen probak gainditu eta deialdi honen xedeko lanpostuetan aritzeko izendatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta funtzionario eginez gero, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, erregimen horretan aurrikusitako babesean.

Deialdi honen xedeko lanpostuetarako izendatu eta eskubide pasiboen erregimenean eta osasun eta gizarte laguntzan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den hartan, afiliatuta dauden funtzionarioek bertan segitzea aukeratu ahalko dute edo Gizarte Segurantzan afiliatu.

1.7. Izendatutako izangaiek destinoko herrian bizi beharko dute, eta horretarako, udalerri horretan eduki beharko dute bizilekua. Administrazioko organo eskudunek destinoa aldatu ahalko dute.

1.8. Lanaldiaren erregimena zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazioko organo eskudunek edozein unetan aldatu ahalko dute.

2.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartua izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nazionalitate espainiarra edo Europako Batasunaren kide den beste edozein Estaturena.

b) Adin nagusikoa izatea.

c) Industri ingeniari teknikoaren titulua edukitzea, edo eskuratzeko baldintzak betetzea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

d) Bere eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoaren zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) B-1 ibilgailuak gidatzeko baimena edukitzea, lanpostuak berarekin dakartzan joan-etorriak egin ahal izateko.

2.2. Igoera txandako izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, aipatutako baldintzez gain beste hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finko izatea eta borondatezko nahiz behartutako eszedentzian ez egotea igoera txandan parte hartzerakoan duen lanpostuan.

b) Deialdian sartutako lanpostuen maila berekoa edo txikiagokoa izatea.

c) Nafarroako Administrazio Publikoetan bost urte zerbitzu ematen eginak izatea frogatzea.

2.2.c) baldintzan aurrikusitakoaren ondorioetarako, Nafarroako Administrazio Publikoetan, langile finko nahiz aldi baterako bezala, egiazki eta benetan emandako zerbitzuak dira Administrazio horietan egindakoak.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko, Nafarroako Parlamentuko funtzionariek ere igoera txandan parte hartu ahal izanen dute, baldin eta txanda horretan parte hartzeko eskatzen diren gainontzeko betebeharrak badituzte.

2.3. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek betebehar horiek frogatu beharko dituzte deialdi honen zazpigarren oinarrian aurrikusitako epe eta moduan. Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean betetzen dituztela ulertuko da eta oposizioan zehar haien jabe izan beharko dute izendapena bitarte. f) letran ezarritako baldintza, ordea, 7.4 oinarrian aurreikusitako epearen azken egunerako eduki behar dela ulertuko da.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Eskabide horiek deialdi honetan aurkeztutako ereduari beharko zaizkio lotu. Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan, Karlos III.a Etorb., 2, atarian, eskuratuko da, eta bertan, izangaiek, eskabideak aurkezteko emandako epea amaitzerako, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela beharko dute adierazi.

3.2. Minusbaliatuek, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar ditzaketen egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero. Kasu horretan, eskabidean beharko dute adierazi zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

3.3. Eskaerari, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 1.000 pezeta ordaindu izanaren frogagiria erantsi beharko zaio, espedientea formalizatu eta azterketa eskubideak izateko.

Era berean, deialdi honen 6.3 oinarrian eta II. eraskinean ezarritako baremoari jarraikiz alegatuko diren merezimendu guztien egiaztagiriak, behar bezala kautotuak, aurkeztu beharko dira.

Deialdiaren igoera txandan parte hartzea eskatzen duten izangaiek, gainera, 2.2 atalean adierazitako baldintzak frogatzen dituen ziurtagiria erantsi beharko dute.

3.4. Luzaezina da eskaerak aurkezteko epea.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak Ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

4.2. Baztertutako izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar laneguneko epean, erreklamazioak egin ahalko dituzte eta, okerrik egin izanez gero, haiek zuzendu.

4.3. Erreklamazio epea iraganik, eta haiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak Ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda onesten duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

5.-Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Kide hauek osatuko dute Epaimahai kalifikatzailea:

-Mahaiburua: Alberto Otamendi Saldise jauna, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurugiro Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Pedro Zuazo Onagoitia jauna, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurugiro Kalitatearen atalburua.

-Mahaikidea: Anastasio Navascués Martínez jauna, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuko Ikastetxe eta Egoitzen Mantenimendu atalburua.

-Ordezkoa: Francisco Javier Zabalza Ducún jauna, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuko Obra eta Ekipamendu atalburua.

-Mahaikidea: Juan Carlos Artázcoz Sanz jauna, Industri, Merkataritza eta Turismo Departamentuko I + G Ataleko ingeniaria.

-Ordezkoa: Rafael Muguerza Eraso jauna, Industri, Merkataritza eta Turismo Departamentuko I + G Ataleko ingeniaria.

-Mahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langile Batzordeak hautatutako ordezkari bat.

-Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langile Batzordeak hautatutako ordezkari bat.

-Idazkaria: Jon Ander Pérez-Ilzarbe Saragüeta jauna, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuko Laguntza Juridikoaren atalburua.

-Ordezkoa: Isabel Ibarrola San Martín andrea, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuko Administrazio Publikoaren teknikaria (Arlo Juridikoa).

Epaimahaia hautapen probak hasi baino lehen eratu beharko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta ihardun ere, kideen gehiengo absolutua bildu gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak balioa izateko, mahaiburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak bederen elkartu beharko dira.

5.3. Epaimahai kalifikatzaileko kideek ez dute parte hartuko, deialdia antolatu duen organoari horixe esanen diotelarik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurrikusitako abstentzio arrazoiak daudenean.

Halaber, izangaiek, aipatu gora-beherak suertatuz gero, epaimahaikideak errefusatu ahalko dituzte.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistei dei egin ahalko die proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek haien espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira eta haietan soilik emanen diote laguntza Epaimahaiari.

6.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehenbizi lehiaketaldia eta ondoren oposizioaldia eginen direlarik, oinarri hauetan adierazi bezala.

6.2. Oposizio-lehiaketa 1996.eko irailean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua. Gero, Epaimahaiak behar den garaian aditzera emanen ditu gainerako probak egiteko iragarkiak, arauzko moduan.

6.3. Lehiaketaldia.

6.3.1. Epaimahaiak baloratuko ditu lehiatzaileek deialdi honen II. eraskinean ageri den Baremoari jarraikiz alegatutako merezimenduak.

6.3.2. Merezimendu guztiak izangaiek alegatu eta agiri bidez frogatu beharko dituzte oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriekin edo behar bezala konpultsatutakoekin. Hala egiten ez badute ez aurkeztutzat joko dira.

6.3.3. Merezimenduen frogagiriek baremoaren aplikazioak eskatzen duen informazio guztia bildu beharko dute. Frogatzen ez diren merezimenduak ez dira kontatuko.

6.3.4. Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen eta gehienez 20 puntu eman ahalko dira, II. eraskinari jarraikiz atal hauetan banatuta:

-Merezimendu akademikoak: Gehienez 5 puntu.

-Emandako zerbitzuak: Gehienez 5 puntu.

-Lanbide curriculuma: Gehienez 10 puntu.

6.3.5. Epaimahaiak edozein unetan eskatu ahalko du izangaiek alegatutako merezimenduak argitzeko edo haiei buruzko datu osagarriak.

Epaimahaiak baloratuko ditu izangai bakoitzak aurreko ataletatik bakoitzean dituen merezimenduak, eta ez du inolaz ere aurkeztutzat emanen alegatu edo agiri bidez frogatu ez den merezimendurik, eta ezin du atal bakoitzerako adierazi den puntuazioa gainditu.

6.3.6. Lehiaketaldia amaituta, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean izangai bakoitzak fase horretan lortutako puntuazioa. Lehiaketaldian eskuratutako puntuazioa oposizioaldian lortutakoari gehituko zaio, eta horren batuketa izanen da oposizio-lehiaketaren puntuazioa osotara.

6.4. Oposizioaldia:

6.4.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

a) Lehen ariketa: idatziz eginen da eta gehienez ere 4 orduz, deialdi honen III. eraskinean agertzen diren gaien artean zozketa bidez aukeratutako biri buruz, bata lehenbiziko zatikoa eta bestea bigarren zatikoa.

-Bigarren ariketa: idatziz eta gehienez ere 4 orduz, deialdi honen III. eraskinaren hirugarren zatian agertzen diren gaien artean zozketa bidez aukeratutako bi garatzea.

-Hirugarren ariketa: idatziz eta gehienez ere 4 orduz, deialdi honen III. eraskinaren laugarren zatian agertzen diren gaien artean zozketa bidez aukeratutako bi garatzea.

6.4.2. Oposizioko probetan gehienez ere 60 puntu atera ahalko dira, honela banatuko direnak ariketen arabera:

Lehenbiziko ariketa: gehienez ere 20 puntu. Gai bakoitzaren gehieneko puntuazioa 10 puntukoa izanen da.

Bigarren ariketa: gehienez ere 20 puntu. Gai bakoitzaren gehieneko puntuazioa 10 puntukoa izanen da.

Hirugarren ariketa: gehienez ere 20 puntu. Gai bakoitzaren gehieneko puntuazioa 10 puntukoa izanen da.

6.4.3. Oposizioko lehenbiziko bi ariketak baztertzaileak izanen dira eta horietako bakoitzean bazterturik geratuko dira ariketa bakoitzari ematen zaionaren erdia bederenik lortzen ez duten izangaiak. Orobat, bazterturik geratuko dira hiru ariketetako edozein proba edo gaitan 0 puntu lortzen duten izangaiak.

6.4.4. Epaimahaikide bakoitzak bere aldetik emanen du kalifikazioa, eta kalifikazio guztien bataz besteko aritmetikoa izanen da dagokion ariketaren zatiaren puntuazioa.

6.4.5. Ariketa bakoitza amaitutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean probak gainditu dituzten izangaien zerrenda haien kalifikazioekin eta, halaber, oposizioko hurrengo ariketa zein toki, egun eta ordutan eginen den, 48 ordu lehenagotik bederen.

6.4.6. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat aldean dutela agertu beharko dute, eta oposiziotik baztertuta geratuko dira agertzen ez diren izangaiak.

6.4.7. Hautapen probak egiteko, eskaera egiten duten minusbaliatuentzat, denbora eta baliabide aldeko egokitzapenak jarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta azken ariketa egiten den tokian, probak gainditzen dituztenen zerrenda, ateratako puntuazioaren araberakoa, emanen du aditzera, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratako kalifikazioak batu ondoren. Gero, Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiari igorriko dio, lanpostuen kopurua handitzeari buruzko Ebazpena eman dezan, behar bada.

7.2. Lanpostuak gehitzen badira, horiekin lekualdatze lehiaketa eginen da, deialdi honen aurretik egindako lehiaketan parte hartu dutenei mugatua. Lehiaketa horretako lanpostu hutsak eta deialdi honetan sartutakoak dira 8. oinarrian aipatzen den esleipenaren xedea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako banaketa ordenaren arabera eginen da txanda irekiko edo igoera txandako lanpostu hutsen esleipena.

7.3. Aurreko idazatian aipatu Ebazpenaren jakinarazpena jaso ondoren, epaimahaiak deitutako lanpostu kopuruan sartzen diren puntuaziorik altuenak atera dituzten izangaien aldeko izendapen proposamena igorriko dio Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiari eta behar bada, aurreko idazatian aipatu lanpostu kopurua handitzearen emaitza sartuko du. Delako proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

7.4. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturalen barrenean, proposatutako izangaiek deialdiaren 2. oinarrian adierazitako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren Zuzendaritza Nagusian.

7.4.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiek, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea erakusten dituen agiri baliokidea.

b) Deialdiaren 2. oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

c) Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak luzatutako txostena, karguari dagozkion eginkizunak betetzea galarazten duen eritasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez dela egiaztatzen duena.

Ezintasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, hura deialdiaren xedeko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik ez dela bereizia izan dioena.

e) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko direla dioena.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste Administrazio Publiko bateko langile finkoek, gainera, aurreko Administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekin guztiak frogatzen dituen ziurtagiria, sarrera, antzinatasun, maila, egoera administratibo, e.a.i buruzkoa.

7.4.2. Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finko diren izangaiek, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) Dagokion kasuan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izateko dokumentazioa, Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren Zuzendaritza Nagusiak eskaturik.

Ezintasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, hura deialdiaren xedeko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

7.5. Aipatu epearen barrenean, eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuak salbu, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta haien iharduketa guztiak baliorik gabe geratuko dira, eskabidean faltsukeriagatik izan dezaketen erantzukizuna galarazi gabe.

7.6. Aurreko idazatian aurrikusitakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

8.-Lanpostu hutsen esleipena.

Proposatutako izangaiek, Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren Zuzendaritza Nagusiak adierazitako epearen barrenean, aukeran emandako lanpostuetatik zein hobesten duten jakinaraziko dute.

Hautapen probak igoera txandan gainditzen dituzten enplegatuek lehentasuna izanen dute deialdiaren xedeko lanpostu hutsak hartzeko, txanda horretakoak ez diren izangaien aldean.

Txanda irekiko izangai izendatuendako lanpostu hutsen esleipena, interesatuen eskabideei jarraikiz eginen da, hautapen probetan lortutako puntuazioaren ordenaren arabera.

Lanpostu hutsetakoren bat eremu euskaldunerako baldin bada, euskaraz jakitea merezimendu kualifikatutzat hartuko da, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen uztailaren 4ko 135/1994 Foru Dekretuaren 20.1 eta 21. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz frogatu eta baloratuko delarik.

9.-Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak, Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen duten izangaiak, industri ingeniari tekniko lanpostuan ari daitezen.

9.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izendatutako izangai funtzionarioek hilabeteko epearen barrenean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik aitzina. Ezinbesteko kasuak salbu, epe horretan jabetzarik hartzen ez badute, eskubide guztiak galduko dituzte Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izateko. Kasu horretan 7.6 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.-Helegiteak.

Deialdi honen aurka, bere oinarri eta egintzen aurka, helegite arrunta jarri ahalko da Nafarroako Gobernuan, helegiten den egintza argitaratu edo jakinarazi eta hilabeteko epean. Helegitea ebazten duen erabakiaren aurka bidezko izanen da administrazioarekiko helegitea Nafarroako Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko apirilaren hogeita bian.-Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERASKINA

Eskaera eredua

.......................jaun/andreak, adin nagusikoa, .... zk.ko Nortasun Agiri Nazionalaren (edo baliokidea den nortasun agiriaren) jabe, ..........(e)n (............) 19...eko ............aren ....(e)an jaioa ...........(e)ko (........) ......... kalean, ........... posta kodea, helbidea eta ....... telefonoa duenak,

Zure aurrean agertu eta honako hau dio:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren .................. izateko, .... lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, .............. (e)ko ....Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, onartua izatea eskatzen duela, ondotik aipatzen den txandan:

Txanda irekia

Igoera txanda

Karguan aritzea galarazten dion eritasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez duela.

Ez duela indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez dela disziplina espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan, ezta desgaitua ere eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdiaren 2. oinarrian adierazitako titulazioaren jabe dela.

Azterketa eskubideak ordaindu dituela deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi duela.

Eskabideak aurkezteko emandako epea amaitzen den egunean, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela.

Baduela ezintasunik, eta horregatik eskatzen duela ondoko egokitzapena, adierazitako arrazoiengatik. (Beste orrialde batean zehaztuko dira ezintasunaren nondik-norakoak eta eskatzen diren egokitzapenak.)

Azaldutakoaren ondorioz:

Eskabide hau onartu eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren zerbitzuko ........................ izateko, ........ lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen du.

Iruñean, 19......eko ...................aren .......(e)an.

(Sinadura)

II. ERASKINA

Merezimenduen baremoa

1.-Merezimendu akademikoak.

a) Bete beharreko lanpostuarekin zerikusia duten goi mailako titulazio akademiko ofizialak, ikasketa espedientearen arabera: gehienez ere 2 puntu titulu bakoitzeko.

b) Bete beharreko lanpostuarekin zerikusia duten erdi maila edo graduko titulazio akademiko ofizialak (deialdian parte hartzeko eskatutakoak salbu), ikasketa espedientearen arabera: gehienez ere puntu 1 titulu bakoitzeko.

c) Deialdian parte hartzeko eskatutako tituluari dagokion ikasketa espedientea, bataz besteko nota: gai: 1,5 puntu; ongi: 3 puntu: bikain: 5 puntu.

Ikasketa espedienteak baloratzean karrerako ikasgai teknikoetan lortutako kalifikazioak besterik ez dira hartuko kontutan.

Idazati honen gehieneko puntuazioa ez da 5 puntutik gorakoa izanen.

2.-Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak.

a) Administrazio Publikoetan funtzionario edo lan-kontratudun finko gisa emandako urte bakoitzeko, baldin eta lanpostua betetzeko industri ingeniari teknikoaren edo industri peritoaren titulazioa eskatu bada: puntu 1 urte bakoitzeko.

b) Idem, lanpostua betetzeko industri ingeniari teknikoaren edo industri peritoaren titulazioa eskatu ez baldin bada: 0,50 puntu urte bakoitzeko.

c) Aldi baterako edo bitarteko izaeraz, behin-behineko edo administrazio kontratu batekin emandako zerbitzuen kasuan, puntuazioa a) eta b) letretan adierazitakoen % 50ekoa izanen da.

Zerbitzu urteak osoak ez badira izangaiei emanen zaie lanean emandako egunei proportzioan dagokien puntuazioa.

Idazati honen gehieneko puntuazioa ez da 5 puntutik gorakoa izanen.

3.-Lanbide curriculuma.

a) Industri ingeniari teknikoaren lanbidea bete izana, 2. idazatian baloratutako zerbitzuak kenduta, 0,30 puntu urte bakoitzeko, gehienez ere 3 puntu.

Lanean emandako urteak osoak ez badira izangaiei emanen zaie lanean emandako egunei proportzioan dagokien puntuazioa.

b) Bete beharreko lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroak, gutxienez 50 orduko iraupenekoak: 0,50 puntu 50 orduko edo zatikiko, gehienez ere 3 puntu.

c) Ikerlanak, argitalpenak eta bestelako lanbide merezimenduak: gehienez ere puntu 1.

d) Izangaiek dakizkiten hizkuntzak:

-Euskaraz jakiteagatik, organismo ofizialek luzatutako egiaztagiriaren bidez frogatua: gehienez ere 2 puntu.

-Ingelesez jakiteagatik, organismo ofizialek luzatutako egiaztagiriaren bidez frogatua: gehienez ere 3 puntu.

-Europako Elkarteko beste hizkuntza batzuk jakiteagatik, organismo ofizialek luzatutako egiaztagiriaren bidez frogatua: gehienez ere puntu 1 hizkuntza bakoitzeko.

Idazati honi dagokion puntuazioa ez da 10 puntutik gorakoa izanen.

III. ERASKINA

Lehenbiziko zatia

1. gaia.-Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa: prestatzeko prozesua. Izaera eta esanahia. Egitura eta sistematika. Atariko Titulua.

2. gaia.-Nafarroako Foru erakundeak: Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Osaketa eta eginkizunak. Erregelamendua. Funtzionamendua: Osoko Bilkura eta Batzordeak. Kontuen Ganbara.

3. gaia.-Foru Diputazioa edo Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaketa. Nafarroako Gobernuko Lehendakaria. Hautaketa. Nafarroako Parlamentauren aurrean duen erantzukizun politikoa.

4. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legea: egitura eta edukiaren azterketa.

5. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutua arautzen duen Foru Legea: egitura eta edukiaren azterketa.

6. gaia.-Nafarroako Toki entitateak: antolaketa eta eskumenak. Uztailaren 6ko 2/1990 Toki Administrazioari buruzko Foru Legea.

7. gaia.-Administrazio Prozedura. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legea. Oinarriak eta aplikazio esparrua. Administrazio prozedura orokorraren faseak. Prozedura bereziak.

8. gaia.-Administrazio helegiteak. Kontzeptua. Oinarri orokorrak eta motak.

9.-Europako Elkarteko Zuzenbidea: kontzeptua eta izaerak. Sorburuak-Jatorrizko zuzenbidea eta Zuzenbide eratorria: Hitzarmenak, Erregelamenduak, Arteztarauak, Erabakiak eta bestelako sorburuak. Elkarteko Zuzenbidea eta Espainiako Konstituzioa.

10. gaia.-Europako Elkartearen antolaketa. Komisioa. Parlamentua. Kontseilua. Europako Elkarteko Auzitegia: osaketa eta eskumenak; epaien ondorioak.

Bigarren zatia

1. gaia.-Obren kontratua, prestatzeko iharduketak. Esleitzeko modua. Administrazio baldintzen plegua.

2. gaia.-Obren kontratuaren exekuzioa. Administrazioaren ahalmenak. Kontratuaren aldaketak. Kontratu-egileen eskubide eta betebeharrak.

3. gaia.-Obren kontratua bertan behera gelditzea: arrazoiak eta ondorioak. Kontratu eta azpikontratuak uztea. Obrak jaso eta likidatzea.

4. gaia.-Obretarako lizentzia. Motak, eskumenak eta prozedurak. Hirigintza arloko arau-hausteak. Tipologia eta zehapenak.

5.-Prezioak berrikustea. Obra proiektuen eta zuzendaritzen arloko xedapenak. Erantzukizunak.

6. gaia.-Kutsadura atmosferikoaren arloko oinarrizko legeria. Atmosfera babesteko irizpideak eta estrategiak. Kutsadura maila onargarriak. Zarata eta bibrazioen arloko legeria. Trafikoaren zarata. Zarata eta hiri plangintza.

7. gaia.-Hiri hondakin solidoei buruzko legeria. Hiri hondakin solidoak kudeatzeko irizpideak eta estrategiak. Osasun arloko hondakinak. Europako Batasunaren politika hiri hondakin solidoen kudeaketaren arloan. Ontzi eta enbalajeei buruzko zuzentaraua.

8.-Hondakin toxiko eta arriskutsuen arloko legeria. Nafarroako legeria. Nafarroako Hondakin Bereziak kudeatzeko Plana.

9. gaia.-Hondakin uren arloko legeria. Foru Komunitateko, Espainiako eta Europako Batasuneko legeria. Isurketa kanona. Nafarroako Saneamenduari buruzko Foru Legea. Saneamendu kanona.

10.-Ingurugiroan ondorioak sor ditzaketen ihardueren arloko legeria. Iharduera Sailkatuei buruzko Foru Legea. Ingurugiroaren gaineko Eraginaren Ebaluazioaren arloko legeria. Natur ingurunean egin beharreko obrek ingurugiroan duten ukipenaren azterlanak obra horien plan eta proiektuetan.

11. gaia.-Industri politikako eta inbertsioa eta enplegua sustatzeko koiuntura neurriei buruzko Araua. Hura garatzen duten erregelamenduak: egitura eta edukiaren azterketa. Industri politikako beste neurri batzuk: 1) krisian dauden enpresak onbideratu eta berrabiatzeko laguntzak ematea arautzen duen martxoaren 4ko 1/1985 Foru Legea. 2) enpresa txiki eta ertainek zenbait iharduera ekonomikotan egiten dituzten inbertsioak finantzatzeko maileguen korrituendako dirulaguntzak ematea arautzen duen 24ko 27/1986 Foru Dekretua. 3) Enpresa txiki eta ertainek egindako leasing-aren eragiketetan korrituen bonifikaziorako subentzioak ematea arautzen duen urtarrilaren 31ko 35/1986 Foru Dekretua.

12. gaia.-Ikerkuntza eta Garapen Teknologikorako laguntzen Erregelamendua onetsi zuen irailaren 16ko 2/1982 Foru Dekretua: egitura eta edukiaren azterketa. Industri politikako neurriak osatu eta bultzatuz Nafarroan kokatutako enpresen lehiakortasuna sustatzeko dirulaguntzen esparru bat zehazten duen maiatzaren 23ko 208/1991 Foru Dekretua: egitura eta edukiaren azterketa.

13.-Patenteei buruzko martxoaren 20ko 11/1986 Legea. Patenteei buruzko martxoaren 20ko 11/1986 Legearen exekuziorako Erregelamendua onetsi zuen urriaren 10eko 2245/1986 Errege Dekretua: egitura eta edukiaren azterketa.

14. gaia.-1994-1999 urteetarako Industri Garapenaren Pyme ekinbidea (1994.eko maiatzaren 6an Ministroen Kontseiluak hartutako Erabakia): egitura eta edukiaren azterketa. 1995.eko maiatzaren 8ko Agindua (Industri eta Energia Ministerioarena), garapen industrialerako PYME ekimenak aurreikusitako sustapen laguntza eta ekintzak emateko oinarriak eta prozedurak garatzen dituena.

15. gaia.-Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 1994.eko apirilaren 26an hartutako 1110/94/EE Erabakia, Europako Elkarteak ikerketa eta garapen teknologikoen arloko ekintza komunitarioetarako eta horiek frogatzeko laugarren abiapuntuko programa (1994-1998): egitura eta edukiaren azterketa.

Hirugarren zatia

1. gaia.-Loturako instalazioak. Definizioa, hartunea, babeseko kutxa orokorra, banaketarako linea, kontagailuen zentralizazioa, banakako deribazioak, I.C.P.

2. gaia.-Lurrera jartzeak. Lurrera jartzearen xedea. Lurren ezaugarriak. Elektrodoak. Lurrera jartzea eraikin berrietan. Lurrerako hartunean konektatzen diren elementuak.

3. gaia.-Instalazio elektrikoetarako baimenak eta zerbitzuan jartzea. Aurretik instalazioa behar duten/ez duten instalazioak.

4. gaia.-Transformazio zentroak. Ebakigailuak, isolagailuak, lurrerako hartuneak, fusibleak.

5. gaia.-Berokuntza Instalazioetarako Jarraibide Teknikoak (I.T.I.C.). Makina gelak: eraikuntza ezaugarriak, segurtasuna makina geletan. Makina geletako ekipoak eta elementuak. Gas bidezko galdara gelak. Gasolio bidezko galdara gelak. Erregai likidoak biltontzietan gorde eta banatzea. Arautegia.

6. gaia.-I.T.I.C. eskatzen diren errendimenduak eta energia aurrezpena.

7. gaia.-I.T.I.C. Proiektua, exekuzioa, probak, jasotzea, funtzionamenduan jartzea eta instalazioen mantenimendua. Berokuntzarako proiektu baten izapidaketa.

8. gaia.-Gas instalazioen erregelamendua erabilera kolektiboetarako aretoetan.

9. gaia.-Atmosferaren kutsaduraren eragileak. Ingurugiroan eta osasunean dituen eraginak. Arazo orokorrak: euri azidoak, ozonoaren zuloa, klimaren aldaketa. Atmosferaren kutsaguneak. Etxeko berogailuak. Trafikoa. Industria.

10. gaia.-Zarataren oinarrizko parametroak. Zarataren ondorioak. Bibrazioen oinarrizko parametroak. Bibrazioen ondorioak. Zarata eta bibrazioen neurketa. Aireko zaraten kontrako soinu isolamendua. Bibrazioen kontrako isolamendua. Eraikuntzako irtenbideak.

11. gaia.-Hiri hondakin solidoak. Ekoizpena eta osaketa. Hiri hondakinekin asimilatu ahal diren industri hondakinak. Hondakinek hiri ingurunean duten eragina. Abeltzaintzaren hondakinak. Horien ondorioak ingurunean.

12. gaia.-Hondakin toxiko eta arriskutsuak. Hondakin arriskutsuen Europako zerrenda. Ezaugarriak. Zenbait industri prozesutan sortutako hondakin arriskutsuen motak. Olio erabilien, PCBen eta PCTen arazoak.

13. gaia.-Ura. Ziklo hidrologikoa. Ura kontsumitzen duten iharduerak. Uraren kalitatea erabilera ezberdinetarako (arrain-hazkuntza, hornidura, ureztaketa, erabilera industriala eta biologikoa). Uraren parametro fisikokimikoak eta biologikoak. Laginak atera eta gordetzeko sistemak.

14. gaia.-Uren kutsadura. Kutsagarri nagusiak eta mikrokutsagarriak. Hiriko hondakin urak. Osaketa eta aldagarritasuna. Industriaren hondakin urak. Deskripzioa eta ezaugarriak. Azaleko uren oxigeno balantzea. Urbideen autodepurazioa.

15. gaia.-Energia berriztagarriak. Alderdi positiboak eta ingurgiroan izan ditzaketen eraginak. Horren gaineko arau bereziak. Nafarroako Plan Energetikoa.

16. gaia.-Erauzketa iharduerak. Ustiaketa planak eta ukitutako naturgunea lehengoratzeko planak. Horren gaineko arau bereziak.

17. gaia.-Ikerketa zientifikoa: metodoak. Ikerketa, garapena, sormena eta berriztapena. Faktoreak. Ikerketa teknologikoa eta garapen ekonomiko eta soziala. Ikerketaren kontrola. Komunitate zientifikoa eta haren funtzionamendua. Teknologia eskaera eta eskaintza. Informazio teknologikoa.

18. gaia.-Nafarroako egitura ekonomikoa. Sektore nagusiak. Nafarroan Ikerketak eta garapen teknologikoak dituzten alderdi kuantitatiboak.

19. gaia.-Ikerketa proiektuen ebaluazioa. Ebaluazio teknikak. Administrazioan erabiltzeak ekartzen dituen arazoak.

20. gaia.-Ikerketa proiektuen jarraipena. Kontzeptua. Beharra. Erabiltzen ohi diren teknikak. Zailtasun praktikoak. Jarraipen teknikoa eta jarraipen ekonomikoa.

21. gaia.-Normalizazioa eta homologazioa: Industri eta Energia Ministerioaren organo eskudunak. Entseiu laborategiak. Normalizazio eta homologazioaren alorretan aritzen diren entitate laguntzaileak. Erregelamendu teknikoak eta arau eta jarraibide tekniko osagarriak. Prototipoen, tipoen eta modeloen homologazioa. Ekoizteko adostasun ziurtagiria eta marka. Arau-hausteak eta zehapenak.

22. gaia.-Konputagailuak: aurrekinak eta egungo egoera.

1) "Hardware": memoria eta prozesatzeko unitate zentrala. Periferikoak, egitura fisikoa eta erabilera.

2) "Software": sistema eragileak. Erabilera programak. Goi eta behe mailetako aplikazio programak.

23. gaia.-Datu transmisioa eta teleprozesua. Motak. Modema, nozioa. Telefono bidezko lotura, sareak. Teleprozesu moduak.

24. gaia.-Erregaiak: erregai solidoak; petrolioa, krudoak eta birfinduak hustiatu eta biltzea; gas hidrokarburoak, gas naturala, gas likuatuak eta hiri gasa; gas hidrokarburoak eta petrolioaren deribatuak bildu, garraiatu eta banatzea.

Laugarren zatia

1. gaia.-Aire egokitua. Egokitzaileen, hoztaileen sailkapena, lokal baten karga termikoa kalkulatzea.

2. gaia.-Aireztapena. Hodiak. Hodi sareak. Presioak hodietan, karga galerak. Aire hodien kalkulua.

3. gaia.-Aireztapena. Burdin sareak eta hedarazleak. Burdin saretxo eta hedarazleen modeloak, montatu eta orekatzea, suaren kontrako konportak.

4. gaia.-Aire egokitua. Baimenak eta zerbitzuan jartzea. Aurretik onespena behar duten/ez duten instalazioak.

5. gaia.-Gas erregaiak jasotzen dituzten instalazioak. Jasotzeko instalazioak, dokumentazioa eta zerbitzuan jartzea. Gasa instalatzaile baimenduak eta enpresa instalatzaileak.

6. gaia.-A.C.S. instalazioak. Idea orokorrak. A.C.S. ekoizteko sistemen sailkapena, deskripzioa. Instalazio baten osagaiak. Indarra duten arauak.

7. gaia.-Instalazio elektrikoak honako toki hauetan:

-Hezetasuna duten lokalak.

-Bustirik dauden lokalak.

-Korrosio arriskua duten lokalak.

-Tenperatura altua duten lokalak.

-Oso tenperatura bajua duten lokalak.

-Gasolindegietako instalazioak.

-Garaje eta tailerrak

8. gaia.-AUTOCAD V.12 Marrazketa Programaren oinarrizko operazioak 2Dn:

-Windows ingurunearen oinarrizko kontzeptuak.

-Winword 6.0 testu tratamenduaren oinarrizko kontzeptuak.

9. gaia.-Atmosferara jaurtikitakoa depuratzeko sistemak: partikulak banatzea. Jaurtikitako gas eta lurrun kutsagarrien depurazioa. Absortzio eta adsortzio prozesuak. Errausketa.

10. gaia.-Hiri hondakin solidoen bilketa. Udal zerbitzu banakakoen eta mankomunatuen antolaketa. Bilketa bereziak. Bilketa banakatua. Birziklaitegi konbentzionalak. Berreskuratutako produktuak merkaturatzea. Fabrikatzeko teknologia. Kalitate kontrola.

11. gaia.-Hiri hondakin solidoen errausketa. Errauskailu motak. Balantze energetikoa eta azpiproduktuak berriz erabiltzea. Errausketak ingurugiroan duen eragina. Hiri hondakin solidoen isurtegiak. Horien diseinua eta hustiaketa. Lixibiatuen eta gasaren kontrola eta deuseztapena. Zabortegiak ixtea. Elkarteak hondakinen isurketari buruz emandako Zuzentarauaren proposamena. Gasaren probetxamendua.

12.-Hondakin ekoizpena Gutxiagotzeko Planak. Praktika egokiak enpresan. Ekoauditoriaren kontzeptua. Ekoauditoriei buruz Elkarteak emandako Zuzentaraua. Zenbait industri sektoretan aplikatu ahal diren gutxiagotzeko neurri zehatzak: galbanoteknia, metalen mekanizatua, pintura, ura aurreztea industrian.

13. gaia.-Hondakin uren tratamendua: aurretiko tratamenduak edo aurretratamenduak. Lehen mailako tratamenduak: materia koloidala eta suspentsioan dagoena bereiztea. Lohien tratamendua.

14. gaia.-Tratamendu biologikoaren oinarriak. Iragazki perkoladoreak eta disko biologikoak. Lagunaje bidezko depurazioa. Lohi aktibatuen prozesuak. Prozesu anaerobioak. Tratamendu biologiko bat aukeratzeko irizpideak.

15. gaia.-Hiriko uren tratamendua. Banakako depurazioa. Bizigune txikiak. Bizigune handiak. Ibai arroen saneamendu orokorra. Hiriko eta industriako uren depurazio bateratua.

16. gaia.-Atmosferara jaurtikitakoak, hondakin urak isurtzeak edo industri sektore batzuek, galbanotekniak, larrugintzak, paperezko pastaren ekoizpenak, kontserbenak, esnekienak, porlanarenak, ardogintzaren fundizio metalikoak, alegia, sortutako kutsadura ez gertatzeko aplikatu ahal diren neurri zuzentzaileak eta horien ezaugarriak.

17. gaia.-Energia elektrikoa: ekoiztu, garraiatu eta banatzea.

18. gaia.-Siderurgikoa: altzairuaren fabrikazioa, laminazioa, forja lana, altzairu bereziak eta ferroaleazioak. Aluminio, kobre, berun, zink, eztainu eta tungstenoaren meagintza eta metalurgia.

19. gaia.-Industri kimikoa: oinarrizko industri kimiko ez-organikoa erreazio prozesuen eta prozesu elektrokimikoen bidez. Oinarrizko industri kimiko organikoa, karbokimikoa eta petrokimikoa. Agrokimika: ongarriak eta plagizidak. Industri kimiko transformatzailea. Erretxina naturalak eta artifizialak. Plastikoak. Farmazi produktuak.

20. gaia.-Eraikuntzaren industria: porlanaren eta deribatuen industria. Kisuak eta kareak. Buztingintza eta beiragintza. Eraikuntza enpresak eta herrilanak.

21. gaia.-Burdin, altzairu eta burdin metalak ez direnen fundizioa. Tratamenduak. Eraldatu metalikoak. Automobilgintza eta industri ibilgailuak egitea.

22. gaia.-Makineriaren industria. Makineria elektrikoa. Industria elektronikoa. Elektrotresnak.

23. gaia.-Zurgintza eta kortxogintza. Larrugintza. Kotoi, artile eta fibra artifizial eta sintetikoen oihalgintza.

24. gaia.-Elikagaien industria: olioak eta gantzak. Haragi industriak. Barazki kontserbak. Ardoa eta ardogintza. Irinaren eta deribatuen industria. Pentsuak.

Iragarkiaren kodea: A9603653