66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 1996.eko apirilaren 22koa, Funtzio Publikoaren eta Antolamenduaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko 41 lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Funtzio Publikoaren eta Antolamenduaren zuzendari nagusiak 1996.eko apirilaren 22an emandako Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko 41 lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera txanda murriztuan betetzeko deialdia onetsi da.

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua etxezain izateko 41 lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea da eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko plantilako langile finkoei zuzendua dago.

1.2. Hautapen probak gainditu ondoren etxezain lanpostu baterako izendatzen diren langileak D mailan sailkatuko dira eta maila horri dagozkion lansariak jasoko dituzte, funtzionario bihurtuko direlarik.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako honako baldintzak bete beharko dituzte izangaiek:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak izatea.

b) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, igoera egin aurretik duten lanpostuan.

c) D edo E maila edo taldean sailkatuta egotea.

Aurreko baldintzez gain, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako bi baldintza hauetako bat bete beharko dute izangaiek:

d) Eskola Graduatua, lehen mailako Lanbide Heziketa titulua nahiz baliokidea izatea eta Nafarroako Administrazio Publikoetan zerbitzu ematen egiazki bost urtez aritu dela egiaztatzea.

e) Nafarroako Administrazio Publikoetan zerbitzu ematen egiazki zortzi urtez aritu dela egiaztatzea.

Estatuko Administraziotik Foru Komunitatera transferitutako langileen kasuan, beraien jatorrizko Administrazioan zerbitzu ematen egiazki aritutako urteak zenbatuko zaizkie.

d) eta e) betebeharretan aurrikusitako ondorioetarako, Nafarroako Administrazio Publikoetan egiazki egindako zerbitzuak Administrazio horietan zinez eta benetan egindakoak izanen dira, hala egoera finkoan, nola aldi baterakoan.

2.2. Arestiko baldintzak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dituzte, eta hautapen prozeduran izendapena egiten den arte ere horien jabe izan.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epearen barnean. Aipatu eskabideak deialdiaren I. eraskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta bertan izangaiek azaldu beharko dute eskabideak aurkezteko ezarritako epearen azken eguna baino lehenago eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

3.2. Ezintasunik dutenek zenbait azterketa egiteko beharrezko izan daitezkeen denbora edo modu egokitzapenak eskatu ahalko dituzte. Horrela izanez gero, eskabidean agertu beharko da zer motatako ezintasuna den eta zein den eskatutako egokitzapena.

3.3. Behar bezala betetako eskabidearekin batera, deialdiko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten honako agiriok aurkeztu beharko dira:

3.3.1. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

3.3.2. Espedientea formalizatu eta azterketa eskubideetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontuan 1.000 pezeta sartu izanaren ziurtagiria.

3.3.3. Beharrezko bada, 2.1.d) oinarriak aipatzen duen tituluaren jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua.

3.3.4. Deialdi honen 6.3. Oinarrian eta II. eraskinean ezarritakoaren arabera izangaiek azaldutako merezimenduen frogagiriak, Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuei buruzko atala izan ezik.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea iraganik, Funtzio Publikoaren eta Antolamenduaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen Ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean atera eta hamar laneguneko epearen barnean, erreklamazioak egin ahalko dituzte eta akatsik baldin badago zuzendu, deialdian onartuak izateko baldintzak betetzeari dagokionez.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta haien ebazpenak emandakoan, Funtzio Publikoaren eta Antolamenduaren Zuzendari Nagusiak onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda onesten duen Ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

5.-Epaimahai kalifikatzailea.

Epaimahai Kalifikatzaileak ondoko kideak izanen ditu:

Mahaiburua: Fernando Maestu Ruiz jauna, Lehendakaritza Departamentuko Funtzionarioen Araubide Juridikoaren eta Ikuskapen Orokorraren atalburua.

Ordezkoa: María Iparraguirre Picabea andrea, Lehendakaritza Departamentuko Lan-kontratudunen Araubide Juridikoaren atalburua.

Mahaikidea: Tomás Asio Zurbano jauna, Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

Ordezkoa: Pedro Lasheras Martínez jauna, Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

Mahaikidea: José Luis Muñoz Ruiz jauna, maisua.

Ordezkoa: Cándido Eugui San Martín jauna, maisua.

Mahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

Idazkaria: Alfredo Huarte Cárcar jauna, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Araubide Juridikoaren atalburua.

Ordezkoa: Milagros Antón Serrano andrea, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Lan-kontratudun eta Administrarien bulegoburua.

Epaimahaia hautapen probak egin baino lehen osatu beharko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da osatu, ezta aritu ere, bere kideen gehiengo absolutua, gutxienez, biltzen ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu honako deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen auzi guztiak.

Halaber, oposizio-lehiaketako proba guztiak edo batzuk behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen funtzionamendurako barne arauak eman ahalko ditu, beti ere deialdiko oinarriei jarraituz.

5.4. Epaimahaiak proba guztietarako nahiz batzuetarako aholkulari espezialistak deitu ahalko ditu. Aipatu aholkulariak espezialitate teknikoetara mugatuko dira, eta horiexetan bakarrik lagunduko diote Epaimahaiari.

6.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehenbizi lehiaketaldia eta horren ondotik oposizioaldia, beti ere deialdi honen oinarriei jarraikiz.

6.2. Oposizioaldia 1996.eko urrian hasiko da. Onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda onesten duen Ebazpenean, probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren finkatuko da. Epaimahaiak jendaurrera aterako ditu, arauzko eran, gainerako probetarako behar diren iragarki guztiak.

6.3. Lehiaketaldia.

6.3.1. Epaimahaiak izangaiek azaldutako merezimenduak baloratuko ditu, deialdi honen II. eraskinean agertzen den baremoaren arabera. Alegatutako merezimenduak izangaiek sailkatuta aurkeztuko dituzte, baremoan azaltzen den puntuazio eskemari jarraikiz.

6.3.2. Merezimendu guztiak, baremoko 2. idazatia izan ezik, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten dutenean azaldu eta frogatu beharko dituzte izangaiek, jatorrizko agiriekin edo behar bezala konpultsatutakoekin. Hala egiten ez badute, ez-aurkeztutzat joko dira.

6.3.3. Egiaztagiriek baremoa aplikatzeko beharrezkoa den informazio guztia eduki beharko dute. Frogatzen ez diren merezimenduak ez dira kontatuko.

6.3.4. Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen eta gehienez ere 40 puntu eman ahalko dira, II. eraskinari jarraikiz atal hauetan banatuta:

-Ikasketa tituluak: 6 puntu gehienez ere.

-Emandako zerbitzuak: 25 puntu gehienez ere.

-Lanbide curriculuma: 9 puntu gehienez ere.

6.3.5. Epaimahaiak, edozein unetan, izangaiek azaldutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu.

Epaimahaiak baloratuko ditu izangaiak aurreko atal bakoitzeko biltzen dituen merezimenduak, eta inolaz ere ezin izanen du merezimendu bat ontzat eman agiri bidez azaldu edo frogatu gabe aurkezten bada, ez eta atal bakoitzeko ezarrita dagoen gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

6.3.6. Lehiaketaldia bukatutakoan Epaimahaiak argitara ema-nen du Nafarroako Gobernuko iragarki oholean izangai bakoitzak ateratako puntuazioa, eta hamar eguneko epea jarriko du izangaiek, behar izanez gero, eskubidezko dutena alega dezaten beren merezimenduen balorazioari dagokionez.

Erreklamazioen epea amaituta eta Epaimahaiak horiekiko ebazpena eman ondoren, izangaien zerrenda jendaurrean paratuko da toki berean lehiaketaldian atera duten puntuazioarekin batera eta gero oposizioaldian aterako denari gehituko zaio. Horrela oposizio-lehiaketaren osoko puntuazioa lortuko da, gehienez ere 100 puntukoa izanen dena.

6.4. Oposizioaldia.

6.4.1. Oposizioaldiak honako ariketak izanen ditu:

a) Lehenengo ariketa: Deialdi honetako III. eraskinean agertzen den Kultura Orokorrari buruzko gai-zerrendan oinarritutako kasu teoriko-praktiko batzuk, erantzuteko aukera anitzak dituzten galdera motzen bidez aurkeztuak, burutzea.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako (lehengo O.H.O.ko 6. maila) ezagutza maila eskatuko da.

Maila horretarako argitaratuta dauden testuez baliatu ahal da proba prestatzeko.

Ariketa hau egiteko 90 minutu izanen dira gehienez ere.

b) Bigarren ariketa: Deialdi honetako IV. eraskinean ezagupen bereziei buruz ageri den gai-zerrendan oinarritutako galde-sorta teoriko-praktikoari, erantzuteko aukera anitza duten galdera motzen bidez aurkeztutakoari, idatziz erantzutea.

Lehen Mailako Lanbide Heziketako ezagutza maila eskatuko da.

Prestakuntza maila horretarako argitaratutako testuez baliatu ahal da proba prestatzeko.

Ariketa hau egiteko 90 minutu izanen dira gehienez ere.

c) Hirugarren ariketa: Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuak prestatutako proba psikoteknikoak egitea. Aipatu Institutuak oposiziogile bakoitzari ematen dion puntuazioa loteslea izanen da oposizio-lehiaketako epaimahai kalifikatzailearentzat.

6.4.2. Oposizioko ariketen balorazioak 60 puntu izan ahalko ditu gehienez, horietako bat ere ez da baztertzailea izanen eta honela banatuko dira:

Lehenengo ariketa: 20 puntu gehienez.

Bigarren ariketa: 20 puntu gehienez.

Hirugarren ariketa: 20 puntu gehienez.

6.4.3. Oposizioko lehen bi ariketak egun berean eginen dira, plika itxien sistema erabiliz. Horiek jendaurrean irekiko dira, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean gutxienez hogeita lau ordu lehenagotik iragarrita egon ondoren. Epaimahaiak iragarki oholean jarriko ditu lortu diren kalifikazioak eta oposizioko hurrengo ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua, 48 ordu lehenago gutxienez.

6.4.4. Ariketak deialdi bakarrean eginen dira, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak identifikaziorako onartzen duen beste agiriren bat eraman beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak oposiziotik baztertuta geldituko dira.

6.4.5. Hautapen probak burutzean ahal diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira eskaera hori egiten duten ezinduentzat, eskabidean adierazitakoaren arabera.

7.-Izangaien zerrenda, izendapen proposamena eta euskara maila frogatzea.

7.1. Etxezain izateko lekualdatze lehiaketaren bidezko deialdia eginik, oposizio-lehiaketa honen bidez bete beharko diren lanpostuak zehaztuko dira. Eremu euskalduneko lanpostuetarako baldintza izanen da euskaraz jakitea.

7.2. Oposizioaren azken ariketaren kalifikazioa bukatutakoan, Epaimahaiak Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta azken ariketa egin den tokian, jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lehiaketaldian eta oposizioaldian izangai bakoitzak lorturiko kalifikazioak batuz ateratzen den puntuazio osoaren hurrenkeran.

7.3. Epaimahaiak Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiari igorriko dio puntuazio haundiena lortu eta deitutako lanpostuetan sartzen diren izangaien aldeko izendapen proposamena.

Berdinketa gertatuz gero, lehiaketaldiaren barruan, Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuei buruzko atalean puntu gehien lortu duen izangaia aukeratuko da, eta berdinketak bere horretan jarraituz gero, urte gehien duena.

Ezintasunen bat alegatu duten izangaiek, deialdi honetako lanpostuarekin bateragarri dela frogatzen duen agiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientabiderako talde eskudunek luzatua izanen dena.

7.4. Oposizioa gainditu eta euskara jakitea baldintza bezala duten lanpostuetara aurkeztu nahi dutenek Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak eginen duen ezagutza proba bat gainditu beharko dute. Probaren kalifikazioa "GAI" edo "EZ-GAI" izanen da.

Ez dute proba hau egin beharko EGA titulua, Hizkuntz Eskola Ofizialek luzatutako Euskararen Gaitasun Ziurtagiria edo baliokidetzat hartutako titulua dutenek.

8.-Lanpostu betegabeak esleitzea.

Euskararen mailari buruzko proba eginik, 7.3 oinarriak aipatzen duen Epaimahaiaren proposamenean ageri diren eta aprobatu duten izangaiek adierazi dute zein lanpostu betegabe nahigo duten oposizio-lehiaketa honen xede direnen artean, horretarako Funtzio Publikoaren eta Antolamenduaren Zuzendaritza Nagusiak ezarriko dien epean.

9.-Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak Ebazpen bidez izendatuko ditu eta, hala behar bada, administrari lanpostuak betetzeko kontratatzea aginduko, epaimahaiak igorritako izendapen proposamenean sartutako izangaiak, aurreko oinarriko azken lerroaldean xedatutakoa bete ondoren.

9.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta bere ondorio ekonomiko zein administratiboak Ebazpenean zehazten den egunean hasiko dira.

10.-Helegiteak.

Deialdi honen aurka, baita bere oinarri eta egintzen aurka ere, helegite arrunta jarri ahalko da Nafarroako Gobernuaren aurrean egintza argitaratu edo jakinarazten denetik hilabeteko epearen barnean. Helegite arrunta ebazten duen erabakiaren kontra zilegi izanen da Nafarroako Auzitegi Nagusian administrazioarekiko helegitea jartzea, bi hilabeteko epearen barnean.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko apirilaren hogeita bian.-Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERASKINA

Eskabide eredua

Eskaria, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko 41 lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera txanda murriztuan betetzeko deialdian parte hartzeko. Deialdi hori 19...eko ...........aren ....... ko ..........garren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

1) Datu pertsonalak:

Izen-deiturak

NAN zenbakia .......................

Gaur egungo helbidea

Posta kodea .......................

Herria

Telefonoa ......................

2) Administrazio datuak:

a) Zein lanpostutarako izendatu zuten

(X batez adierazi bidezko dena.)

Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa

Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea

Lan-kontratatu finkoa

b) Administrazio egoera (X batez adierazi bidezko dena).

Ihardunean (Egoera ihardunekoarekin parekatua bada, zein den zehaztu)

Zerbitzu bereziak

Haurra zaintzeko eszedentzia berezia

c) Gaur egungo destinoa:

Departamentua

Zerbitzua

Atala

Bulegoa

Erakunde autonomoa

Unitatea

Lanpostuko telefonoa ...................

d) Maila edo taldea: ....................

3) Sinatzen duenak adierazten du, bere erantzukizunpean:

a) Kargua betetzea eragotziko dion eritasunik edo akats fisiko zein psikikorik ez duela.

b) Indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasun bakar bat ere ez duela.

c) Administrazio Publiko batetik ez dela inoiz diziplina espediente bidez baztertua izan, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua ez dagoela.

Ezintasun bat duela eta horregatik egokitzapena eskatzen duela, adierazten diren arrazoiengatik (Beste orri batean azalduko dira ezintasunaren arrazoiak eta eskatzen diren egokitzapenak)

7.4. oinarrian aurreikusitako ondorioetarako jatorrizko agiriaren edo notarioak edo administrazioak konpultsaturiko kopiaren bidez euskaraz dakiela frogatzen duela

7.4. oinarrian aurreikusitako ondorioetarako euskara mailaren probetara aurkeztea eskatzen duela

4) Sinatzen duenak, eskabidearekin batera, deialdian onartua izateko 3.3 oinarrian eskatzen diren agiriak eta, behar bada, titulua aurkezten ditu.

Halaber, eskabideari erantsi dizkio lehiaketaldian baloratzeko azaltzen dituen merezimenduen egiaztagiriak, behar den Baremoan ezarritakoari jarraikiz (1. eta 3. atalak).

(X baten bidez adierazi igoerarako erabili nahi den bidea):

Titulazioa eta bost urteko egiazko zerbitzuak

Zortzi urteko egiazko zerbitzuak

Hori horrela,

Eskabide hau behar den epe eta eran aurkeztutzat jotzea eta, horrenbestez, sinatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko 41 lanpostu barne igoera txanda murriztuaren bidez betetzeko deialdian onar dezazula eskatzen dut.

Iruñean, 199........eko ......................aren ...........(e)an.

(Sinadura)

II. ERASKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

1.-Ikasketa tituluak:

a) Goi mailako titulazio akademiko ofizialak: 2 puntu titulu bakoitzeko.

b) Maila edo gradu ertaineko titulazio akademiko ofizialak: 2 puntu titulu bakoitzeko.

c) Bigarren Mailako Lanbide Heziketa, Batxilergoa edo baliokidea: 2 puntu titulu bakoitzeko.

Ez dira baloratuko lerrun akademiko haundiagoko tituluak lortzeko ezinbesteko baldintza diren beste titulu batzuk, haiek baremo honetako xede izanik merezimendu gisa azalduak baldin badira.

1. atal honek 6 puntu izan ahalko ditu gehienez ere.

2.-Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak.

Atal honetan, deialdi hau argitaratzen den egunean izangaiak antzinatasunerako onartuak dituen zerbitzu urteak baloratu dira eta, hain zuzen ere, puntu bat emanen da urte bakoitzeko.

Zerbitzu urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan aritutako egunei proportzionalki dagokien puntuazioa izanen dute izangaiek.

Bigarren atal honek 25 puntu izanen ditu gehienez ere.

3.-Lanbide curriculuma:

a) Goi mailako lanpostuak sektore publikoan, Epaimahaiak baloratzekoak: puntu 1 gehienez.

b) Beteko den lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroak, izangaiek eginak. Horiek epaimahaiak baloratuko ditu, duten iraupenaren arabera: 4 puntu gehienez.

Ondorio horietarako, erakunde ofizialek antolatutako ikastaroak baloratuko dira, bai eta baldintza hori bete ez arren, beren lanposturako prestatzeko helburuarekin Administrazioaren bitartez izangaiek egin dituztenak.

c) Izangaien dakizkiten hizkuntzak.

-Euskaraz jakitea, erakunde ofizialek luzatutako ziurtagirien bidez egiaztatua: 3 puntu gehienez.

-Europako Elkarteko hizkuntzak jakitea, erakunde ofizialek luzatutako ziurtagirien bidez egiaztatua: 2 puntu gehienez hizkuntza bakoitzeko.

Hirugarren atalak 9 puntu izanen ditu gehienez ere.

III. ERASKINA

Kultura orokorrari buruzko gaien zerrenda

Komunikazioaren arloa:

1.-Erabilera ohizkoa duten idazkiak (informatiboak, literarioak) ulertzea, idea nagusien eta hauen arteko harremanen laburpena. Testu mota ezberdinei dagozkien oinarrizko alderdi batzuk aztertzea (egitura, hiztegia, puntuazio ikurrak...).

2.-Mota ezberdinetako testu errazak egitea (narrazioak, deskripzioak, elkarrizketak, txostenak...) dagokion testu egitura erabiliz, ortografi arauak betez eta testuari batasuna ematen dioten oinarrizko prozedurak (loturak, aditz denbora, puntuazio ikurrak...) erabiliz.

3.-Sinboloak, irudiak, planoak eta grafiko sinpleak ulertzea.

4.-Ordena alfabetikoa ongi ezagutzea, hiztegia, gida, telefonoa, zerrendak..., erraztasunez erabiltzeko.

5.-Inprimakiak, galdera sortak eta formulario sinpleak ulertu eta betetzea: N.A.N., telegramak, igorpenak, bankuko agiriak, eskabideak...

Matematiken arloa:

1.-Zenbaki natural eta hamartarrak irakurri, idatzi eta ordenatzea.

2.-Eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun arazo txikiak konpontzea oinarrizko lau eragiketak ( batuketa, kenketa, biderkaketa eta zatiketa) erabiliz, zenbaki naturalekin zein hamartarrekin.

3.-Luzera, azalera, masa, kapazitate eta denbora neurriak. Multiplo eta azpimultiplo erabilienak. Unitateen konbertsioa.

4.-Irudi lau eta gorputz geometriko ezagunenak bereiztea. Oinarrizko osagaiak (aldea, angelua, erpina, aurpegia, oinarria eta altuera) zein diren jakitea.

Ingurune sozionaturalaren arloa:

1.-Bizi-funtzioetan parte hartzen duten gorputzaren organo nagusiak. Elikadura, kontsumo, higiene eta atseden ohitura batzuek osasunean duten eragina.

2.-Nafarroako eta Espainiako paisaia naturalaren osagai nagusiak: erliebea, klima, ura, landaretza eta fauna.

3.-Nola erabiltzen dituzten pertsonek baliabide naturalak (airea, lurzorua, ura). Ingurugiroari kaltea ekartzen dioten giza iharduerak: aire, ura eta lurzoruaren kutsadura, klimaren aldaketak...

4.-Nafarroako eta Espainiako iharduera ekonomiko nagusiak: ekoizpen sektoreak. Gizarte eta lan arazo nabarmenenak, arrazoiak eta ondorioak.

5.-Udalerriaren, Foru Komunitatearen eta Estatuaren erakunde nagusiak.

IV. ERASKINA

Oinarrizko elektrizitatea:

-Hoteleko etengailuaren eta konmutagailuaren arteko ezberdintasunak.

-Etengailu edo konmutagailuen matxurak, konpondu edo berriak jartzea.

-Lanpara fluoreszenteen motak. Montatu-desmontatzea.

-Piztarazgailu motak, montatu-desmontatzea.

-Erreaktantzia motak.

-Lurrerako hartunea duten entxufe motak, nola lotzen diren.

-Fusible eta diferentzial automatikoak.

-Konponketa elektrikoetan hartu beharreko prekauzioak.

-Alarmak seinaleztatzeko koadroen osaketa.

Oinarrizko iturgintza:

-PVC-zko hustubide hodiak, konketetarako sifoiak.

-Kanilako goma aldatzeko egin beharrekoa.

-Komuneko tangaren oinarrizko konponketak.

-Ixteko giltzak.

-Berotzeko zirkuitoa betetzeko sistema eta erradiadoreak eta sistema osoa purgatzea.

Beste batzuk:

-Zurgintzako oinarrizko teknikak, ebaki, arrabotaz leundu, lijatu, limatu, kolaz edo gabilekin itsastea.

-Pertsianak montatzeko moduak eta konponketak.

-Eskailerak eta toki batetik bestera eramaten diren tresnak (bereziki daratulua) erabiltzeko segurtasun arauak.

-Igeltsu edo kisuaren erabilera konponketa txikietan.

-Kola-porlanaren erabilera azulejoak edo zoruak konpontzeko.

-Zerrailetako ponpatxoak desmontatu eta berriak jartzea.

Iragarkiaren kodea: A9