66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 1996.eko apirilaren 22koa, Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Informatika Sistemetako erdi mailako teknikari izateko, 8 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak 1996.eko apirilaren 22an emandako Ebazpenaren bitartez onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Informatika Sistemetako erdi mailako teknikari izateko, 8 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia.

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea oposizio bidez 8 lanpostu, Informatika Sistemetako erdi mailako teknikarienak betetzea da, txanda hauetan banatuta:

a) Txanda irekiko 4 lanpostu.

b) Igoera txandako 4 lanpostu.

1.2. Igoera txandako lanpostu hutsak, izangaiek hautapen probak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, eman gabe geldituz gero, txanda irekikoari gehituko zaizkio.

Halaber, igoera txandan, betegabeko lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan gainditu eta lanposturik gabe gelditutakoek txanda irekiko lanpostuaren aukera izanen dute, txanda horretako izangaiekin lehiaketa garbian, lortutako azken puntuazioaren arabera.

1.3. Deialdiko lanpostuak gero gehitu ahal izanen dira, epaimahai kalifikatzaileak probak gainditu dituztenen zerrenda argitaratzen duen egunean, bete gabe daudenak hornitu arte.

1.4. Izendapenak nomina eta plantilako funtzionario bihurtuko ditu izendatuak, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin.

1.5. Lanpostuek B mailako lansariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta gainerako xedapen aplikagarrietan erabakitakoaren arabera.

1.6. Izangaiak, hautapen probak gainditu eta deialdi honen xedeko lanpostuetan aritzeko izendatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta funtzionario eginez gero, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, erregimen horretan aurrikusitako babesean.

Deialdi honen xedeko lanpostuetarako izendatu eta eskubide pasiboen erregimenean eta osasun eta gizarte laguntzan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legean eta gainerako xedapen aplikagarrietan aipatzen den hartan, afiliatuta dauden funtzionarioek bertan segitzea aukeratu ahalko dute edo Gizarte Segurantzan afiliatu.

1.7. Izendatutako izangaiek destinoko herrian bizi beharko dute, eta horretarako, udalerri horretan eduki beharko dute bizilekua. Administrazioko organo eskudunek destinoa aldatu ahalko dute.

1.8. Lanaldiaren erregimena zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazioko organo eskudunek edozein unetan aldatu ahalko dute.

2.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartua izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nazionalitate espainiarra edo Europako Batasunaren kide den beste edozein Estaturena.

b) Adin nagusikoa izatea.

c) Unibertsitateko diplomatuaren, ingeniari teknikoaren edo goi mailako arkitektoaren titulua edo ofizialki aurrekoetatik baten baliokidetzat hartutakoa edukitzea, edo hura eskuratzeko baldintzak betetzea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, edo lizentziatura edo goi mailako karrera baten lehenbiziko hiru ikasturteak gaindituta edukitzea.

d) Bere eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoaren zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Igoera txandako izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, aipatutako baldintzez gain beste hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finko izatea eta borondatezko nahiz behartutako eszedentzian ez egotea igoera txandan parte hartzerakoan duen lanpostuan.

b) Deialdian sartutako lanpostuen maila berekoa edo txikiagokoa izatea.

c) Nafarroako Administrazio Publikoetan bost urte zerbitzu ematen eginak izatea frogatzea.

2.2.c) baldintzan aurrikusitakoaren ondorioetarako, Nafarroako Administrazio Publikoetan, langile finko nahiz aldi baterako bezala, egiazki eta benetan emandako zerbitzuak dira Administrazio horietan egindakoak.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere igoera txandan parte hartu ahal izanen dute, baldin eta txanda horretan parte hartzeko eskatzen diren gainontzeko betebeharrak badituzte.

2.3. Lanpostua eskuratzen duten izangai aprobatuek betebehar horiek frogatu beharko dituzte deialdi honen zazpigarren oinarrian aurreikusitako epe eta moduan. Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean betetzen dituztela ulertuko da eta oposizioan zehar haien jabe izan beharko dute izendapena bitarte.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Eskabide horiek deialdi honetan aurkeztutako ereduari beharko zaizkio lotu. Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan, Karlos III.a etorb., 2, atarian, eskuratuko da, eta ereduan izangaiek, eskabideak aurkezteko emandako epea amaitzerako, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela beharko dute adierazi.

3.2. Minusbaliatuek, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar ditzaketen egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero. Kasu horretan, eskabidean beharko dute adierazi zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

3.3. Eskaerari, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 1.000 pezeta ordaindu izanaren frogagiria erantsi beharko zaio, espedientea formalizatu eta azterketa eskubideak izateko.

Igoera txandaren bidezko deialdian parte hartu nahi duten izangaien kasuan, horrez gain 2.2. idazatian aipatutako baldintzen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

3.4. Luzaezina da eskaerak aurkezteko epea.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak Ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

4.2. Baztertutako izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar laneguneko epean, erreklamazioak egin ahalko dituzte eta, okerrik egin izanez gero, haiek zuzendu.

4.3. Erreklamazio epea iraganik, eta haiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak Ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda onesten duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

5.-Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Kide hauek osatuko dute Epaimahai kalifikatzailea:

Mahaiburua: Juan Santafé Rodrigo jauna, Lehendakaritza Departamentuko Antolaketa eta Auditoretza Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Raúl López Merino jauna, Lehendakaritza Departamentuko Ekoizpen eta Garapen Informatikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikidea: Sebastián Hualde Tapia jauna, Lehendakaritza Departamentuko Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Pilar Cabodevilla Górriz andrea, Lehendakaritza Departamentuko Informazio Biltegiaren atalburua.

Mahaikidea: Julia Bermejo Parra andrea, Lehendakaritza Departamentuko Informatikako Proiektu Berezien atalburua.

Ordezkoa: José Manuel Vázquez jauan, Lehendakaritza Departamentuko Informatika Sistemetako goi mailako teknikaria.

Mahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langile Batzordeak hautatutako ordezkari bat.

Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langile Batzordeak hautatutako ordezkari bat.

Idazkaria: Angel Arricibita Videgáin jauna, Lehendakaritza Departamentuko Informatika Sistemetako goi mailako teknikaria.

Ordezkoa: Juan José Arricibita Videgáin jauna, Lehendakaritza Departamentuko Enpresa Zientzietako diplomatua.

Epaimahaia hautapen probak hasi baino lehen eratu beharko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta ihardun ere, kideen gehiengo absolutua bildu gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak balioa izateko, mahaiburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak bederen elkartu beharko dira.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari espezialistei dei egin ahalko die proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek haien espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira eta haietan soilik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioaren garapena.

6.1. Oposizioa 1996.eko urrian hasiko da. Onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua. Gero, epaimahaiak behar den garaian aditzera emanen ditu gainerako probak egiteko iragarkiak, arauzko moduan.

6.2. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

a) Lehen ariketa:

Lehenbiziko zatia: gehienez ere ordu erdi bat erabiliz, ingelesezko testu bat gaztelaniara itzuli eta horri buruzko galdera batzuk erantzutea.

Bigarren zatia: praktikoa. Programaren II, III, IV eta V. eraskinei buruzkoa, Epaimahaiak proposatuko dituen gai eta kasuak garatu eta irtenbidea bilatzea, gehienez ere 4 ordu erabiliz.

b) Bigarren ariketa: praktikoa, IV eta V. eraskinei buruzkoa, Epaimahaiak proposatuko duen kasu bat ebaztea.

Ariketa hasi baino lehen epamahaiak ezarriko du zein izanen den gehieneko epea egiteko.

c) Hirugarren ariketa: teorikoa, idatziz azaltzea gehienez ere ordu bat erabiliz, zozketaz aukeratuko diren programaren VI. eraskineko bi gaietatik bat.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioa gehienez ere 100 puntukoa izanen da, honela banatuta:

Lehenbiziko ariketa:

1. zatia: gehienez ere 5 puntu. Baztertuta geratuko dira 0 puntu eskuratzen duten izangaiak.

2. zatia: gehienez ere 45 puntu.

Bigarren ariketa: gehienez ere 45 puntu.

Hirugarren ariketa: gehienez ere 5 puntu.

6.4. Lehenbiziko ariketaren bigarren zatia eta oposizioaren bigarren eta hirugarren ariketak baztertzaileak izanen dira eta horietako bakoitzean bazterturik geratuko dira ariketa bakoitzari eman ahal zaion gehieneko puntuazioaren erdia bederenik lortzen ez duten izangaiak.

Oposizioa gainditzeko beharrezkoa izanen da gutxienez 50 puntu lortzea ariketa guztietan, osotara.

6.5. Epaimahaikide bakoitzak bere aldetik emanen du kalifikazioa, eta kalifikazio guztien batezbesteko aritmetikoa izanen da dagokion ariketaren zatiaren puntuazioa.

6.6. Ariketa bakoitza amaitutakoan, Epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean probak gainditu dituzten izangaien zerrenda haien kalifikazioekin eta, halaber, oposizioko hurrengo ariketa zein toki, egun eta ordutan eginen den, 48 ordu lehenagotik bederen.

6.7. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat aldean dutela agertu beharko dute, eta oposiziotik baztertuta geratuko dira agertzen ez diren izangaiak.

6.8. Hautapen probak egiteko, eskaera egiten duten minusbaliatuentzat, denbora eta baliabide aldeko egokitzapenak jarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta azken ariketa egiten den tokian, probak gainditzen dituztenen zerrenda, ateratako puntuazioaren araberakoa, emanen du aditzera, izangai bakoitzak ateratako kalifikazioak batu ondoren. Gero, Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiari igorriko dio, lanpostuen kopurua handitzeari buruzko Ebazpena eman dezan, hala behar bada.

7.2. Lanpostuak gehitzen badira, horiekin lekualdatze lehiaketa eginen da, deialdi honen aurretik egindako lehiaketan parte hartu dutenei mugatua. Lehiaketa horretako lanpostu hutsak eta deialdi honetan sartutakoak dira 8. oinarrian aipatzen den esleipenaren xedea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako banaketa ordenaren arabera eginen da txanda irekiko edo igoera txandako lanpostu hutsen esleipena.

7.3. Aurreko idazatian aipatu ebazpenen jakinarazpena jaso ondoren, epaimahaiak deitutako lanpostu kopuruan sartzen diren puntuaziorik altuenak atera dituzten izangaien aldeko izendapen proposamena igorriko dio Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiari eta hala behar bada, aurreko idazatian aipatu lanpostu kopurua handitzearen emaitza sartuko du. Delako proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

7.4. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturalen barrenean, proposatutako izangaiek deialdiaren 2. atalean adierazitako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren Zuzendaritza Nagusian.

7.4.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiek, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea erakusten dituen agiri baliokidea.

b) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren agiria, edo lizentziatura edo goi mailako karrera baten lehenbiziko hiru ikasturteak gainditu dituela frogatzen duen agiria.

c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik ez dela bereizia izan dioena.

d) Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak luzatutako txostena, karguari dagozkion eginkizunak betetzea galarazten duen eritasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez dela egiaztatzen duena.

Ezintasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, hura deialdiaren xedeko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

e) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko direla dioena.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste Administrazio Publiko bateko langile finkoek, gainera, aurreko Administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekin guztiak frogatzen dituen ziurtagiria, sarrera, antzinatasun, maila, egoera administratibo, e.a.i buruzkoa.

7.4.2. Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finko diren izangaiek aurkeztu beharko dute Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izateko dokumentazioa, Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren Zuzendaritza Nagusiak eskaturik.

Ezintasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, hura deialdiaren xedeko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

7.5. Aipatu epearen barrenean, eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuak salbu, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta haien iharduketa guztiak baliorik gabe geratuko dira, eskabidean faltsukeriagatik izan dezaketen erantzukizuna galarazi gabe.

7.6. Aurreko atalean aurrikusitakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

8.-Lanpostu hutsen esleipena.

Proposatutako izangaiek, Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren Zuzendaritza Nagusiak adierazitako epearen barrenean, aukeran emandako lanpostuetatik zein hobesten duten jakinaraziko dute.

Hautapen probak igoera txandan gainditzen dituzten enplegatuek lehentasuna izanen dute deialdiaren xedeko lanpostu hutsak hartzeko, txanda horretakoak ez diren izangaien aldean.

Txanda irekiko izangai izendatuendako lanpostu hutsen esleipena, interesatuen eskabideei jarraikiz eginen da, hautapen probetan lortutako puntuazioaren ordenaren arabera.

9.-Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak, Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen duten izangaiak, Informatika Sistemetako erdi mailako teknikari lanpostuan ari daitezen.

9.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izendatutako izangai funtzionarioek hilabeteko epearen barrenean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik aitzina. Ezinbesteko kasuak salbu, epe horretan jabetzarik hartzen ez badute, eskubide guztiak galduko dituzte Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izateko. Kasu horretan 7.6 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.-Helegiteak.

Deialdi honen aurka, bere oinarri eta egintzen aurka, helegite arrunta jarri ahalko da Nafarroako Gobernuan, helegiten den egintza argitaratu edo jakinarazi eta hilabeteko epean. Helegitea ebazten duen erabakiaren aurka bidezko izanen da administrazioarekiko helegitea Nafarroako Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko apirilaren hogeita bian.-Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERASKINA

Eskaera eredua

.......................jaun/andreak, adin nagusikoa, ... zk.ko Nortasun Agiri Nazionalaren (edo baliokidea den nortasun agiriaren) jabe, ..........(e)n (............) 19...eko ............aren ....(e)an jaioa ...........(e)ko (........) ......... kalean, ........... posta kodea, helbidea eta ....... telefonoa duenak,

Zure aurrean agertu eta honako hau dio:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren .................. izateko, ....... lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, .............. (e)ko ....Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, onartua izatea eskatzen duela, ondotik aipatzen den txandan:

Txanda irekia

Igoera txanda

Karguan aritzea galarazten dion eritasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez duela.

Ez duela indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez dela disziplina espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan, ezta desgaitua ere eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdiaren 2. oinarrian adierazitako titulazioaren jabe dela.

Azterketa eskubideak ordaindu dituela deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi duela.

Eskabideak aurkezteko emandako epea amaitzen den egunean, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela.

Baduela ezintasunik, eta horregatik eskatzen duela ondoko egokitzapena, adierazitako arrazoiengatik. (Beste orrialde batean zehaztuko dira ezintasunaren nondik-norakoak eta eskatzen diren egokitzapenak.)

Azaldutakoaren ondorioz:

Eskabide hau onartu eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren zerbitzuko ........................ izateko, ......... lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen du.

Iruñean, 19......eko .................aren ........(e)an.

(Sinadura)

II. ERASKINA

Informatika orokorra

1. gaia.-Programen dokumentazioa. Helburuen eta errekerimenduen deskripzioa. Sistemaren dokumentazioa. Erabiltzailearen dokumentazioa.

Laguntzako dokumentazioa.

2. gaia.-Programazio lengoaiak. Programazio teknikak.

Programazio egituratua. Pseudokodea. Jackson metodoa. Programen diseinu egituratua (Myers). Top-Down garapena.

3. gaia.-Teleprozesua. Sare baten oinarrizko osagaiak. Lerroak.

Modemak. Kontrolerako unitateak. Terminalak. Datu transmisioaren kontzeptuak.

4. gaia.-Teleprozesuaren kontzeptuak. Linea protokoloak. Kanal bidez konektatutako terminalak. Sarbide metodoa Telekomunikazioan.

Terminal adimentsuak.

5. gaia.-Testu tratamendua: funtzio nagusiak.

6. gaia.-Karaktereak ezagutzea: iturrien ikasketa.

Irakurketa motak. Testuen zuzenketa.

7. gaia.-Kalkulu orria. Funtzio nagusiak.

8. gaia.-Datu basearen gestorea: funtzio nagusiak.

9. gaia.-Agenda: modulu nagusiak.

10. gaia.-Pakete integratuak: modulu nagusiak.

11. gaia.-Autoedizioa: funtzio nagusiak. Testuak, grafikoak eta irudiak sartzea.

12. gaia.-Irudiaren tratamendua: eskaner optikoak. Disko optikoak. Konpaktazio logika eta irudien artxiboak.

13. gaia.-Grafiko programak: ezaugarri nagusiak.

14. gaia.-Posta elektronikoa: funtzio nagusiak.

15. gaia.-Datu-base dokumentalak: dokumentuak sartzea. Funtzio nagusiak.

16. gaia.-Aurkezpenetarako programak: ezaugarri nagusiak.

17. gaia.-Sare lokalak: sare motak. Periferiko konpartituak.

18. gaia.-Datu biltegiratzea: sekuentziazko antolaketa, sekuentzia-indexezkoa. Datu-basearen kontzeptua. Definizio fisiko eta logikoa.

19. gaia.-Mikroprozesadore baten hardware-a: osagaiak eta funtzioak.

20. gaia.-Mikroordenadoreetarako sistema eragileak: funtzio nagusiak.

21. gaia.-Informazio euskarriak: euskarri magnetikoak, CD-ROM, bestelako euskarriak.

22. gaia.-Inprimagailuak: inprimagailu motak.

23. gaia.-Komunikazioak: motak. Datu, ahotsa eta irudiaren transmisioa.

24. gaia.-Ordenadorez lagunduriko irakaskuntza: ezaugarri nagusiak.

25. gaia.-Laneko tokia: Multierabiltzailea eta multilana. Leihoen sistema.

26. gaia.-Sistema informatiko baten funtzionatzeko moduak: lote prozesua eta denbora errealeko prozesua. Prozesu lokala eta urrutikoa.

27. gaia.-Baliabide informatikoen kokapen espazialeko egiturak: informatika zentralizatua, teleprozesu hutsa, teleprozesu mistoa, informatika banatua eta informatika partitua.

28. gaia.-Funtzio informatikoak: zuzendaritza informatikoa.

29. gaia.-Lankidetza prozesua. Prozesuen banaketa.

Prozesuen arteko komunikazioa. Sinkronismoa.

30. gaia.-Informazio biltegia. Informazioa atera eta hornitzea. Informazioa zabaltzea. Amaierako erabiltzailearen tresnak.

31. gaia.-Erabiltzailearen interfaze grafikoak (G.U.I.). Motak.

Ezaugarriak. Programazioa. Datuen trukaketa dinamikoa.

Objektuen kudeaketa.

32. gaia.-Objektuetara bideratutako programazioa. Elementuak.

Ezaugarriak. Abantailak. Lengoaiak.

33. gaia.-Objektuak. Objektu baten egitura. Kapsulatzea eta izkutatzea. Objektuen arteko antolaketa. Propietateak. Metodoak.

Lotura dinamikoa.

34. gaia.-Aplikazioak garatzeko metodologia. Bizi-zikloa.

Prototipoak. CASE. CASE tresna motak.

35. gaia.-Erabiltzailearen interfazearen diseinua. Giza faktoreak. Gizakiaren eta makinaren arteko elkarrekintza. Interfazea erabiltzailearekin diseinatzearen helburuak. Interfazearen ezaugarriak. Ikono eta komando bidezko interfazeak. Erabiltzailearendako gida. Interfaze estandarrak.

III. ERASKINA

Sistemak, sareak, komunikazioak

1. gaia.-DOS sistema eragilea: ezaugarriak. Aginduak. Artxiboen maneiua. Disko gogorreko datuen segurtasuna. Batch fitxeroak.

2. gaia.-OS/2 edo NT sistema eragilea: ezaugarriak. Aginduak.

Presentation Manager.

3. gaia.-Memori kudeaketa. Biltegiratzeari buruzko kontzeptuak.

Memoria erreala. Memoria birtuala.

4. gaia.-OS/2 DB2/2 edo NT SQL SERVER: Query Manager bidezko elkarrizketa metodoa. Informazio editorea. Objektu baten kudeaketa. Aginduen erabilera. Kontsultarako lengoaia egituratua (SQL). Erreplikazioa.

5. gaia.-Windows ingurunea. Ezaugarriak. Programa administratzailea. Artxibo administratzailea. Inprimaketa administratzailea.

Kontrol panela. Memori kudeaketa. Aplikazioen arteko datu trukaketa.

6. gaia.-Windows aplikazioen integrazioa. Datuen trukaketa dinamikoa (DDE). Object Linking and Embedding (OLE). Lotura dinamikoa duten liburutegiak (DDL).

7. gaia.-Windows-en optimizazioa. Sistemari hasiera emateko fitxeroak. Errendimendua.

8. gaia.-Unix sistema eragilea: ezaugarriak. Fitxeroen maneiua erabiltzea. Prozesuak. Shell-aren oinarriak eta programazioa.

9. gaia.-Sare lokalak: sare motak. Teknologiak.

Topologiak. Estandarrak. Token Ring. Instalaziorako metodologia. Plangintza eta ebaluaziorako metodologia.

10. gaia.-OS/2 edo NT SERVER inguruneko sare lokalak: LAN-Server: oinarrizko kontzeptuak. Sarearen instalazioa eta konfigurazioa. Baliabideak konpartitzea. Sarearen Kudeaketa Integratua. SNA komunikazio gestorea.

11. gaia.-Ordenadore pertsonala-Mainframe komunikazioak. Konexioko hardware eta software-a. Hardware eta software produktuak. Emulazio programak. LU 6.2 eta APPC.

12. gaia.-Telekomunikazioetako elementuak: transmisiorako bitartekoak eta teknikak. Nazioarteko arauak eta estandarrak. Sare publikoak eta pribatuak. SNA eta X25 sareak. OSI modeloak. Balio erantsiko sareak.

13. gaia.-Eraikin adimentsuak: definizioa. Beharren gaineko azterlana.

Erregulatu eta kontrolatzeko sistema. Telematika. Kableztatze sareak.

IV. ERASKINA

Datu base erlazionalak eta programazio lengoaiak

Gai zerrendak egokiturik daude Nafarroako Gobernuan erabiltzen diren tresnetara.

- DB2 edo baliokideak

1. gaia.-SQL lengoaia. SQL-ri buruzko sarrera. Sistema erlazionalaren kontzeptuak. Manipulazio lengoaia. Kontzeptu orokorrak.

Definizio eta ingurune eragileak. Kontzeptu orokorrak.

2. gaia.-Manipulazio lengoaia. Datuen berreskurapena DB2rekin.

3. gaia.-Definizio lengoaia. Taulak sortu eta aldatzea.

4. gaia.-Kontrol lengoaia. DB2ko taulen prozesua TSO, CICS-en.

5. gaia.-Ingurune eragileak.

6. gaia.-Programen prestakuntza ingurunea. Programen probak.

SQL akats kodeen tratamendua.

7. gaia.-SQL aplikazio programetan. Host aldagaiak, kurtsorearen teknika, baliogabeen tratamendua, akatsen gestioa.

8. gaia.-SQL estatikoa SQL dinamikoarekin alderatuta. SQL sententziak COBOL aplikazioak.

9. gaia.-Erreferentziazko integritatea. Erreferentziazko integritateari buruzko sarrera.

10. gaia.-DB2 erreferentziazko integritatea. DB2 segurtasuna.

11. gaia.-DB2 erreferentziazko integritatea ezartzea.

12. gaia.-Erreferentziazko integritatearen eragina erabilera programetan.

13. gaia.-Integritatea eta aplikazioen berreskurapena.

14. gaia.-Kargaren erabilera programak (LOAD). ISPF-ren erabilera bidezko programak.

15. gaia.-Errendimenduaren gaineko kontsiderazioak.

16. gaia.-DB2 ingurunerako sarrera. SQL hitz erreserbatuak.

17. gaia.-DB2ren erabilera. Interaktiboa (BD2I)

18. gaia.-DML eta DDL kontzeptuak.

Access

1. gaia.-Datu base bat diseinatzea.

2. gaia.-Datu basearen objektuak sortu eta administratzea.

3. gaia.-Datuak gehitu eta editatzea.

4. gaia.-Datuak bilatu eta ordenatzea.

5. gaia.-Datuak konpartitzea ingurune multierabiltzaile batean.

6. gaia.-Taulen oinarriak.

7. gaia.-Taulak aldatu eta pertsonalizatzea.

8. gaia.-Inportatu, esportatu eta batera jartzea.

9. gaia.-Kontsulten oinarriak.

10. gaia.-Hautaketa kontsultak diseinatzea.

11. gaia.-Erabiltzaile aurreratuendako kontsultak.

12. gaia.-Datuak aldatzea ekintzen kontsultekin.

13. gaia.-Formularioen oinarriak.

14. gaia.-Formularioak diseinatzea.

15. gaia.-Formularioak pertsonalizatzea.

16. gaia.-Taula batean baino gehiagotan oinarritutako formularioak sortzea.

17. gaia.-Espresioak erabiltzea formularioetan.

18. gaia.-Ilustrazioak, grafikoak eta beste objektu batzuk erabiltzea.

19. gaia.-Txostenen oinarriak.

20. gaia.-Txostenak diseinatzea.

21. gaia.-Datuak ordenatu eta elkartzea.

22. gaia.-Espresioak erabiltzea txostenetan.

23. gaia.-Makroen oinarriak.

24. gaia.-Makroak erabiltzea formularioetan.

25. gaia.-Makroak erabiltzea txostenak inprimatu edo datuak transferitzeko.

26. gaia.-Aplikazioen oinarria.

27. gaia.-Erabiltzailearen interfaze bat egituratzea.

28. gaia.-Access Basic. Sarrera.

30. gaia.-Access Basic-en oinarriak.

31. gaia.-Aldagaiak, konstanteak eta datu motak.

32. gaia.-Objektuak eta bildumak.

33. gaia.-Gertaerak.

34. gaia.-Programa bat depuratzea.

35. gaia.-Akatsen maneiua exekuzio denboran.

36. gaia.-Erregistro multzoekin lan egitea.

37. gaia.-Multierabiltzailearen aplikazioak garatzea.

38. gaia.-Beste aplikazio batzuekin komunikatzea.

39. gaia.-Aplikazioa ziurtatzea.

40. gaia.-Liburutegiko datu baseak eta lotura dinamikoak dituzten liburutegiak erabiltzea.

-PL/I edo CSP

1. gaia.-Lengoaiaren kontzeptua. PL/I programaren egitura. Procedure options main eta procedure simples. Iturburu programa, objektu modulua, modulu kargagarria, lotura montatzailea.

2. gaia.-Deklarazioak. Tituluak. Erregelak. Aldagaiak. Hitz gakoak. Sarrera/irteera deklarazioak. Kalkulua. Kanpoko prozedurak.

3. gaia.-PL/I programaren ezaugarriak. Deklarazioak, hitzak eta mugatzaileak, horien osaketa, erregelak, ezinbesteko zatiak.

4. gaia.-Formatoak, formato jarraiak, formato mailakatua. Deklarazioen mugak. Atxikipen sinboloak. Deklarazio tituluak. Identifikatzailearen kontzeptua. Atxikipenaren definizioa.

Konstanteak eta hitz gakoak.

5. gaia.-Mugatzaileak, komentarioak, banatzaileak. Karaktere sortak: alfabetikoak, numerikoak eta bereziak, espazio zuriak.

Hitz erreserbatuak. Identifikatzaileak: aldagaien izenak, hitz gakoak, deklarazio titulua, identifikatzaileen erregelak.

6. gaia.-Klase deklarazioak eta datuen deskripzioa. Datu motak, datu elkarketa. Konstanteak eta aldagaiak. Declarearen helburua. Atributoak, declare esplizitoak. Declarearen saila.

Oinarri, eskala eta zehaztasuneko atributuak.

7. gaia.-Datuen konbertsioa. Erregelak eta funtzionamendua, identifikatzaile esplizitoak eta testuingurukoak. Problema datuak: aritmetikoak, saila. Karaktere, bit saila. Luzera atributuak. Sail konstanteak.

8. gaia.-Programen kontroleko datuak. Deklarazio tituluak, haien funtzioa, erregelak, konstanteak eta deklarazio tituluaren aldagaiak.

Adierazleak.

9. gaia.-Matrizeak. Kontzeptua. Atributuak. Deklarazio ordena. Azpindizeak: konstanteak eta aldagaiak. egiturak.

Kontzeptua. Maila zenbakia, Egituren deklarazio erregelak.

Deklarazio ordena.

10. gaia.-Atxikipen deklarazioa. espresioak, aldagaiak, konstanteak eta eragileak (aritmetikoak, konparaziokoak eta sailetakoak).

Espresioa: kontzeptua eta funtzionamendua. Hitz erreserbatuetako espresioen ebaluazioa. Identifikatzaileak: aldagaien izenak, hitz gakoak, deklarazio titulua, identifikatzaileen erregelak.

11. gaia.-Aritmetikako eragiketen hierarkia PL/I-en. Aurre eta tarte zeinuak. Parentesien erabilera. Erakusleak. Goi, erdi eta behe mailako eragiketak. Konbertsioak eta konbertsioak erregelak, atxikipena, mozketa, karaktere, bit eta datu numerikoen sailetan betetzea. Espresio sinplea eta eragilea. Aurrizkiak eta tartizkiak.

12. gaia.-Espresioak. Eragiketa aritmetikoak, konparaziokoak, bit sailekin, kateamendukoak. Eragiketen hierarkia konparazioko espresioetan (logikoetan) eta haien ebaluazioan. And eta Or. eragiketak. Sailetarako kateamendu operadorea.

13. gaia.-PL/I programen deklarazioak. Deskriptiboak: Declare.

Open, Format. Sarrera-irteera: Read, Writw, Rewrite, Locate, Get, Put, Open, Close, Display, kalkulua eta datu mugimendua: Get, Put, atxikipen deklarazioa. Kontrola: Go to, If, Do, call, Return, End, Stop. Espresioen kontrola: On, Revert, Signal. Programa egitura: Procedure, End, Entry Begin, Do.

14. gaia.-Do, Do While deklarazioen funtzioa. Formato motak. Do multzoak. Do multzoaren egitura. Zertarako balio duen eta haren funtzionamendua. Do While (espresioa) formato eta funtzionamendua, Do, formatoa eta funtzionamendua.

15. gaia.-Kontrol deklarazioak, zer diren eta nola funtzionatzen duten If eta Go to, adarkadura, incondicional Then eta Else, Begin eta Do.

Funtzionamendua eta ebaluazioa eta exekuzio ordena. If hierarkizatuak.

Else baliogabeak. If eta Elseren parekatzeak. Zertarako balio duen Else baliogabeak.

On deklarazioa. Funtzionamendua. Salbuespenen kontrola. Endfile, Overflow, Zero divide, etab.

16. gaia.-Sarrera-irteera deklarazioak. Artxiboen atributuak.

Funtzio atributuak. File, Output, Update. Atributu alternatiboak Stream, Record, Buffered, Unbuffered biltegiratze atributuak.

Sekuentziazko edo zuzeneko sarbidea duten atributuak. Talde fisikoko atributuak.

Environment F, L, medium. Artxiboko etiketak. Eragiketak fitxeroekin, esplizitoak, inplizitoak. Zerrenda eta edizio bidez kontrolatutako transmisioa. Inprimagailu, disko, zinta eta abarreko fitxeroak.

17. gaia.-Read, Write, Rewrite, Display deklarazioak. Horien eta abiadura bidezko transmisiokoen arteko ezberdintasunak. Formatoak. Haietako bakoitzaren erabilera.

18. gaia.-Kanpo eta barruko prozedurak. Esparruaren kontzeptua programa baten barruan. External eta Internal atributua. External izan behar duten izenak. Static eta Automatic atributua omisioz eta esplizitoak. Based atributua. Defined atributua.

19. gaia.-Azpierrutinak. Funtzioak, funtzio erantsiak.

Call deklarazioa. Argumentoak. Parametroak. Return deklarazioa. Kalkulu funtzioen motak: sail aritmetikoen maneiua, matrizen maneiua. Orotariko funtzioak. Bool. Index. Substr, Mod, Round, Sing, Exp, Sqr, Any, Prod, Addr, Date, Time, etab.

20. gaia.-Programa etenak. Endfile, Endpage, Key, Record, Transmit, Error, Conversion, Fixedoverflow, Overflow, Size, Underflow, Zerodivide.

21. gaia.-CSP aplikazio baten definizioa. Prozesuen egitura. Prozesu aukera eta haren helburua. Mapen maneiua.

22. gaia.-Aplikazio baten prozesuen definizioa. Aplikazio baten korrontearen definizioa.

23. gaia.-Erregistroen definizioa. Datu motak. Working Storage. SQL/CSP erregistro baten definizioa. SQL/CSP erregistro baten eremuak.

24. gaia.-Mapen definizioa. Pantailen diseinua. Mapa eremuak azpindizeekin. Eremu baten atributuen definizioa. Mapa flotanteak. Mapa multzo baten esparru flotantea. Laguntza mapa.

25. gaia.-Prozesu sententziak. EZE funtzio hitzak. SQL-ren EZE funtzio hitzak. Sententzia aritmetikoak.

26. gaia.-SQL prozesuak. Inquiry. Add. Update. Replace/Delete. Setinq. Scan. SQL ilaren bidez orrikatzea. Close. Ilara multzo bat eguneratzea. SQLEXEC. Commit edo Rollback. SQL funtzio hitzak: EZESQxxx.

27. gaia.-CICS-CSP transferentzia, LINK, START edo XCTL bidez. CSP-CICS transferentzia XFER, CALL, DXFR edo CALL CREATEX bidez.

28. gaia.-Segmentazioaren xedea. Aplikazio konbertsazionala eta pseudokonbertsazionala.

29. gaia.-CSP aplikazioak probatu eta sortzea.

-Clipper edo Visual Basic

1. gaia.-Clipper lengoaia. Zehaztasun teknikoak. Artxiboak.

Artxiboen seudonimoak. Eremuak. Konstanteak. Memori aldagaiak.

Eragileak. Espresioak.

2. gaia.-Sintaxi erregelak. Makroen ordezkapena. Erabiltzaileak definitutako funtzioak. Artxibo batekiko erlazio anitzak ezartzea. Laguntza pertsonalizatuaren diseinua. Zerotik zatikatzea. Dbase III plusekin bateragarriak diren indizeak. Pantaila osoko eragiketetarako tekla taulak.

Klipper aginduen laburpena. Deskripzioak eta aginduen adibideak.

4. gaia.-Nola konpilatu eta linkatu programak. Nola konpilatu programak. Nola linkatu programak DOSeko linkadorearekin. Nola linkatu programak Plink86-Plus-ekin. Nola erabili sekuentziazko artxiboak. Nola linkatu programak Clipper-en Debugger-ekin. Nola linkatu programak aukerako pantaila kontrolatzaileekin. Nola linkatu programak beste funtzio liburutegi batzuekin. Overlays.

5. gaia.-Clipper-aren Debugger-a. Zer den Clipper-aren Debugger-a.

Debugger-a haren aplikazioetara linkatzen. Clipper-aren Debugger-a erabiltzen. Debugger-ean zehar nabigatzen. Menuaren barraren hautapenak.

6. gaia.-Runtime giroa. DOS-Command.Com-aren agindu prozesadorea. DOSen artxiboak eta tarteko memoriak. ANSI terminalen erabilera. Ordenadorearen memoriaren erabilera. Nola aldatu Runtime giroa.

7. gaia.-Nola erabili Clipper esparru lokaleko sare batekin. Sarearen aginduak. Sarearen funtzioak. Esparru lokaleko beste sare batzuen eta Clipperren arteko bateragarritasuna. Sare inguruneak artxiboetan duen eragina. Sare inguruneak aginduetan duen eragina. Locks.prg iturri kodea.

8. gaia.-Clipper-en erabilera programak. Dbu.Exe. programa.

Rl.Exe programa. Index programa. Line programa. Make programa. Swith programa.

9. gaia.-Visual Basicen osagaiak. Ikono liburutegia.

10. gaia.-Visual Basicen kontrolak sortu eta kontrolatzea.

11. gaia.-Menu eta elkarrizketak. Menuak sortzea diseinuan.

12. gaia.-Proiektuen kudeaketa. Proiektu bat sortu, ireki eta salbatzea. Fitxeroak gehitu, kendu eta salbatzea. Fitxero exekutagarri bat egin eta exekutatzea. Ingurunea definitzea.

13. gaia.-Aldagaiak, konstanteak eta datu motak. Aldagaien deklarazioa. Array-ak.

14. gaia.-Objektuak eta instantziak Visual Basic-en.

15. gaia.-Saguaren gertaeretarako erantzunak. Aplikazio grafikoak saguarekin.

16. gaia.-Grid Controlen erabilera Visual Basic-en.

17. gaia.-MDI (Multiple Document Interface) aplikazioak. MDI-ren erabilera Visual Basic-en. MDI aplikazio bat sortzea.

18. gaia.-Aplikazioetarako grafikoak sortzea. Informazioa bisualizatu eta inprimatzea.

19. gaia.-Datu baseetara sartzea Visual Basic-etik.

20. gaia.-Beste aplikazio batzuekiko komunikazioa.

21. gaia.-OLEren oinarriak. OLE eta DDEren arteko konparazioa. OLE objektuetarako sarbidea.

22. gaia.-Procedures DLL-erako deiak. Procedure DLL baten deklarazioa.

V. ERASKINA

Ofimatikako tresnak

Gai zerrenda egokiturik dago Nafarroako Gobernuan erabiltzen diren programetara.

a) Testu prozesua: Windows-erako word-a.

1. gaia.-Word-en inguruko funtsezko ezagupenak: Word pantailaren elementuak. Dokumento bat era ezberdinetan aurkeztea.

2. gaia.-Orria prestatzea: margenak. Paperaren tamainua eta orientazioa.

Dokumentu bat sailetan banatzea. Goiburuak eta behealdeko oharrak.

Orrialde eta lerroei zenbakia jartzea.

3. gaia.-Dokumentu bat editatzea: txertaketa puntua lekuz aldatzea. Hautatzea. Mugitu, kopiatu eta itsastea. Bilatu eta ordezkatzea.

Autotextoa. Testua editatu eta zuzentzeko tresnak.

4. gaia.-Karakterearen formatoa. Lerroaldearen formatoa. Zerrenden formatoa eta ordenazioa. Ertzak eta itzaleztapenak.

5. gaia.-Estiloak: estilo berriak sortzea. Estilo bat aldatzea.

Testuari estiloak aplikatzea. Desagertarazi, izena aldatu eta estiloak erakustea. Estilo galeria. Autoformatoa.

6. gaia.-Dokumentuetarako plantilak: plantilak sortu eta aldatzea.

Dokumentu bat plantila batean oinarritzea. Beste plantila batzuen elementu pertsonalizatuak erabiltzea. Plantila orokorrak eta pertsonalak.

7. gaia.-Zutabeak: zutabeak sortu eta aldatzea.

8. gaia.-Taulak: taulak sortu eta aldatzea. Taula, zelda, ilara baten formatoa. Lan bereziak taulekin: kalkuluak, datuak trukatzea Microsoft Excelekin. Taula bat erabiltzea datu base bezala eta grafikoak egiteko.

9. gaia.-Formularioak: sortzea. Formulario eremuak: testua, hautaketa laukia, zerrenda hedagarria. Formulario bat babestea. Formulario bat betetzea pantailan.

10. gaia.-Dokumentu luzeekin lan egitea: eskemak sortu eta dokumentuak antolatzea. Dokumentu nagusiak. Behealdeko oharrak eta amaierako oharrak. Erreferentzia gurutzatuak, epigrafeak eta markadoreak. Indizeak, eduki taulak eta bestelakoak. Dokumentu nagusiak.

11. gaia.-Artxiboen administrazioa: dokumentu bat sortu eta irekitzea.

Dokumentu bat gordetzea. Lehengoratzea. Dokumentuak bilatzea. Dokumentuak aurkeztu eta informazioa ikustea. Beste aplikazio batean sortutako dokumentua irekitzea. Word-eko dokumentu bat gordetzea artxiboko beste formato batekin.

12. gaia.-Beste aplikazio batzuen erabilera: WordArt, ekuazioen Editorea eta Graph.

13. gaia.-Informazioa trukatzea beste aplikazio batzuekin: objektu bat tartekatu eta editatzea. Beste artxibo batekin loturak ezartzea. Microsoft Excel kalkulu orri bat Word dokumentu batean tartekatu eta loturak ezartzea.

Datu base baten informazio taulak txertatzea.

14. gaia.-Korrespondentzia konbinatzea: dokumentu nagusi bat sortzea ereduko gutun bezala. Konbinazio eremuak txertatzea dokumentu nagusian. Datuen iturburua zehaztu eta hautatzea. Beste aplikazio baten datu iturburua erabiltzea. Datuak konbinatzea dokumentu nagusiarekin.

15. gaia.-Inprimatzea: dokumentuen aurrepresentazioa inprimatu baino lehen. Dokumentu bat inprimatzea. Gutunazalak eta etiketak sortu eta inprimatzea. Inprimaketarako aukerak.

16. gaia.-Word-eko lan esparrua pertsonalizatzea: pantaila pertsonalizatzea, tresna barrak, menuak eta metodo laburtuaren teklak.

17. gaia.-Makroak: grabatu, aldatu eta exekutatzea. Makroaren tresna barra. Makro bat atxikitzea tresna barra bati, menu bati edo metodo laburtuaren teklei. Word-ekin ematen diren makroak erabiltzea. Wordbasic.

18. gaia.-Dokumentuen artxiboak administratzea. Dokumentu bat ireki, gorde eta ezabatzea. Dokumentuen maneiua lan liburuetan.

Plantilak sortu eta erabiltzea. Dokumentuak eta leihoak babestea.

b) Kalkulu orria: Windows-erako Microsoft Excel.

19. gaia.-Kalkulu orri bat sortzea. Datuak eta formulak sartzea. Tresna barrak, egoera barra eta formula barra. Teklatuaren erabilera. Serie bat sortzea. "Bete" izeneko agindua.

Formulak sartzea. Erreferentzien erabilera.

20. gaia.-Kalkulu orri baten antolaketa. Izenak jartzea zeldei, lerrunei edo formulei. Eskema. Helburuak bilatzea.

Eszenarioen administratzailea. Solver.

21. gaia.-Kalkulu orri baten edizioa: datu eta formatoak tokiz aldatu eta kopiatzea. Ilarak, zeldak eta zutabeak txertatu, ezabatu eta desagertaraztea. Bilatu eta ordezkatzea. Datuak ordenatzea.

22. gaia.-Zelda, ilara, zutabe eta orri formatoa. Autoformatoa.

Modeloak.

23. gaia.-Dokumentoak inprimatzea. Inprimigailuaren konfigurazioa.

Orrien konfigurazioa. Aurrepresentazioa.

24. gaia.-Datu base bat sortu eta erabiltzea kalkulu orri batean. ordenatzea. Datu base baten mantenimendua datu fitxa bat erabiliz.

25. gaia.-Datu base baten informazioarekin txostenak aztertu eta prestatzea. Erregistroak aurkitzeko irizpideak sartzea.

Erregistroak ateratzea. Erregistroak desagertaraztea. Informazioaren aurkezpena taula sinoptikoetan.

26. gaia.-Microsoft Excelen funtzioak kalkulu orrirako eta makroetarako.

27. gaia.-Microsoft Excelen dokumentu askorekin lan egitea.

Microsoft Excelen kalkulu orrien loturak ezartzea. Kalkulu orri anitzen datuak sendotzea. Kalkulu orriak sortaka editatzea.

28. gaia.-Grafikoak. Grafiko bat sortu, aldatu eta editatzea.

Formatoa.

29. gaia.-Makro automatikoak. Makro bat grabatu, aldatu eta exekutatzea. Makrorako funtzioak.

30. gaia.-Kanpoko datuen berreskurapena Microsoft Query eta ODBC erabiliz. Kontsultak sortzea Microsoft Query erabiliz. Datuak ordenatzea. Irizpideak ezartzea.

31. gaia.-Taula dinamiko bat sortzea zerrenda batetik eta kanpoko datuetatik abiatuta. Taula dinamiko bat datuak gehitu eta kentzea. Taula dinamiko bati formatoa eman eta editatzea. Xehetasunak izkutatu eta erakustea. Elementuen elkarketa taula dinamiko baten eremuan.

VI. ERASKINA

Foru Zuzenbidea

1. gaia.-Nafarroako Gaztelako Koroan sartzea: historia, izaera eta ondorioak. Nafarroako erreinuko konstituzio eraentza: Nafarroako Gorteak. Erretordea. Errege Kontseilua. Erreinuko Diputazioa.

2. gaia.-1841.eko abuztuaren 16ko Lege Hitzartua. Hitzarmenaren sorrera, negoziazioak eta konklusioak. Edukiaren azterketa. Hitzartuaren izaera.

3. gaia.-Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa: prestatzeko prozesua. Izaera eta esanahia. Egitura eta sistematika. Atariko Titulua.

4. gaia.-Nafarroako Foru erakundeak: Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Osaketa eta funtzioak. Erregelamendua. Funtzionamendua: Osoko Bilkura eta Batzordeak. Kontuen Ganbara.

5. gaia.-Foru Diputazioa edo Nafarroako Gobernua: funtzioak. Osaketa. Nafarroako Gobernuko Lehendakaria. Hautaketa. Nafarroako Parlamentauren aurrean duen erantzukizun politikoa.

6. gaia.-Nafarroaren ahalmen eta eskumenak. Justizia administrazioa Nafarroan. Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren erreformarako prozedura. Estatuko Administrazioarekiko harremanak. Elkarte autonomoekiko hitzarmen eta lankidetza akordioak.

7. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legea: egitura eta edukiaren azterketa.

8 gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutua arautzen duen Foru Legea: egitura eta edukiaren azterketa.

9. gaia.-Nafarroa eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoen historia. 1969.eko uztailaren 19ko Hitzarmen Ekonomikoa eta ondoren izan dituen egokitzapenak. Egun Estatua eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean dagoen Hitzarmen Ekonomikoa.

10. gaia.-Nafarroako Toki Entitateak: antolaketa eta eskumenak.

11. gaia.-Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak.

12. gaia.-Europako Elkarteko zuzenbidea: kontzeptua, izaerak. Iturburuak: jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria, Hitzarmenak, Erregelamenduak, Zuzentarauak, Erabakiak, bestelako sorburuak. Elkarteko Zuzenbidea eta Espainiako Konstituzioa.

13. gaia.-Europako Elkartearen antolaketa. Komisioa. Parlamentua. Kontseilua. Europako Elkarteko Auzitegia: osaketa eta eskumenak; epaien ondorioak.

Iragarkiaren kodea: A9603656