66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

FORU AGINDUA, 1996.eko maiatzaren 27koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilariak emana, María Jesús Moreno Garrido andreari bitarteko gisa Departamentu honetako idazkari teknikoaren ordezko izateko, gaitasuna ematen diona.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.3.g) artikuluak ezartzen duenez, kontseilariei dagokie indarra duten xedapenek ematen dizkieten ahalmen eta eskumenak erabiltzea.

Uztailaren 17ko 156/1985 Foru Dekretuak esku ematen die departamentuetako kontseilariei erakunde autonomoetako zuzendari, idazkari tekniko eta Zerbitzuko zuzendarien partez ordezkoei bitarteko gisa gaitasuna emateko, haiek eritasun, opor edo aldi baterako beste eragozpenen bat dela medio kanpoan direlarik.

Hori horrela eta uztailaren 17ko 156/1985 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-María Jesús Moreno Gaztambide andrea, Araugintza eta Koordinazio Juridikoaren atalburua, bitarteko gisa gaitzea idazkari teknikoaren ordezko izateko, ekainaren 3tik 7ra bitarte, biak barne.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita zazpian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: A9604374