66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

219/1996 FORU DEKRETUA, maiatzaren 20ekoa, José Luis Echávarri Arraiza jauna bitarteko izaeraz Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Obra Hidraulikoen atalburu izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegileak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko atalburutzak eta bulegoburutzak bitartekotasunez bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek beteko dituztenak nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dira.

Horrenbestez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-José Luis Echávarri Arraiza jauna bitarteko izaeraz Herrilan, Garraio eta Komunikabide Departamentuko Obra Hidraulikoen atalburu izendatzen da.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeian.- Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Javier Otano Cid.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Luis Ibero Elía.

Iragarkiaren kodea: A9604303