66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

214/1996 FORU DEKRETUA, maiatzaren 13koa, Alejandro Nieto García jauna bitarteko izaeraz Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako Departamentuko Nekazaritzako Industri eta Merkaturatze atalburu izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegileak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko atalburutzak eta bulegoburutzak bitartekotasunez bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek beteko dituztenak nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dira.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.- Alejandro Nieto García jauna bitarteko izaeraz Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako Departamentuko Nekazaritzako Industri eta Merkaturatze atalburu izendatzen da.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hamahiruan.- Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Javier Otano Cid.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: A9604057