66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

152/1996 FORU DEKRETUA, martxoaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Nazioarteko Merkataritzako goi-teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak laugarren artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren meneko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko dituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22 "E.A.O.") lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren, eta Nazioarteko Merkataritzako goi-teknikari titulua eta hari dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen apirilaren 7ko 546/1995 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1995.eko ekainaren 5eko "E.A.O."), eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena, Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona egiterari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta ekoizpen sistemaren arteko harremanak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jardueteko, bizitzan zehar gerta dakizkiokeen lan aldaketetara egokitzeko behar duen prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, baita erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Berariazko lanbide heziketak antolamendu modularreko ziklo sail bat biltzen du, iraupen desberdinetako berariazko lanbide heziketako arloek osatua, gazteak lan munduan sartzea errazten dutenak. Lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako, eta ekoizpen sistemaren kualifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, edukin, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan (1995-3-10ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukinak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko puntuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko puntu horiek tituludunaren amankomuneko kualifikazioa segurtatzen dute, horixe baita tituluak Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta kualifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.

Curriculumaren edukinak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa. Lan munduan gaitasun atal bakoitzak dituen balioak eta esanahiak, eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoak ekarri dute curriculumean jakintza teknologikoaren eremu desberdinekin loturiko edukinak sartzea, lanbide eskakizun bakoitzaren azpian diren ekoizpen prozedurek bilduak.

Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarria dira.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide modulu bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatu zuena.

Nazioarteko Merkataritzako goi teknikari tituluaren gaitasun profesionalak, gaitasun atalka antolaturik, honako hauek dira: Nazioarteko salgai erosketa operazioak egitea; kudeaketa administratiboa egitea salgaiak inportatu/esportatu edo ekarri/bidaltzeko operazioetan; Salgaiak nazioartean almazenatu eta banatzeko prozesua antolatu eta kudeatzea; Finantziazio operazioak kudeatzea nazioarteko salgai transakzioetarako.

Nazioarteko Merkataritzako goi teknikariaren lanbide tituluak Merkataritzako eta zerbitzuetako sektoreetan dituzten prestakuntza premien erantzuna eman nahi die, nazioarteko merkaturatzean eta nazioarteko merkataritzaren administrazioan aritzen diren enpresei.

Ondoko azpisektoreetan jardun dezakete: Industria, merkataritza eta nekazaritza: nazioarteko merkataritza saila, merkataritza saila, banka, kanpo saila, nazioarteko merkataritza enpresa bitartekoak, iragaitza agentziak, merkataritza agentziak, enpresa kontsignatarioak, duana agentziak eta merkataritza aholkuetarako enpresak.

Tituluaren eskakizunean zehaztu eta adierazitako lanbide gaitasunak erantzuna izan nahi du lan teknikoak ondoko funtzioetan dituen kualifikazio beharrentzat: nazioarteko merkaturatze lanak: erosketak, salmentak, almazenamentua, banaketa, administrazioa.

Horrenbestez, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak martxoaren 18an hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Foru Dekretu hau, Nazioarteko Merkatarizako goi teknikari tituluarekin lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

2. artikulua. Nazioarteko Merkataritzako heziketa zikloa goi mailako berariazko heziketan sartu behar da, eta 1.400 orduko iraupena du.

3. artikulua. Ekoizpen sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorra eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukinak barne, Foru Dekretu honetako I. Eraskinean ezarri dira.

4. artikulua. Nazioarteko Merkatarizako goi teknikari tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:

1. Ikastetxeko prestakuntza.

.Nazioarteko salerosketa

-Nazioarteko marketinga

-Nazioarteko negoziazioa

.Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa

.Produktuak almazenatzea

.Nazioarteko salgai garraioa

.Nazioarteko finantza kudeaketa

-Nazioarteko finantzazioa

-Nazioarteko pagabideak

.Asmo orokorreko aplikazio informatikoak

.Atzerriko hizkuntza nazioarteko merkataritzan

.Propioa, ikastetxe bakoitzak diseinatua.

.Lanerako prestakuntza eta orientazioa

2. Lantokietako prestakuntza.

.Lantokian bertako prestakuntza.

5. artikulua. Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraikiz, Foru Dekretu honetako II Eraskinean jarri dira Nazioarteko Merkatarizako goi teknikari lanbide heziketako tituluaren ikasketek osatzen duten curriculumaren lanbide modulu bakoitza irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, izan ere, errege dekretu harexetan Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoak atxiki baitzitzaizkien lanbide heziketako berariazko espezialitateei eta haiek garatzen dituzten xedapen guztiei.

6. artilukua. Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

Ikastetxeek Nazioarteko Merkatarizako goi teknikari lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren marko orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

Aurreko lerroaldean aipatzen den Curriculum Proiektua garatuko da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz dioena kontuan hartuta.

7. artikulua. Nazioarteko Merkataritzako goi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako Departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen amaierako gaitasunak, edukinen banaketa eta garapenak, izaera orikorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

8. artikulua. Nazioarteko Merkataritzako goi teknikariak goi mailako heziketa zikloaren ikasketen ebaluazioa lanbide moduluetan ezarritako amaierako gaitasun eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak kontuan hartuta eginen da, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.

9. artikulua. Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua daukaten ikasleek Nazioarteko Merkataritzako goi mailako heziketa zikloaren ikasketak egin ahal izanen dituzte.

10. artikulua. Hezkuntza Sistemaren Antolamenduari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, Nazioarteko Merkataritzako goi mailako heziketa zikloan sartu ahal izanen da ezarritako baldintza akademikoak betetzen ez badira ere. Horretarako, ikaslegaiak hemezortzi urte eduki beharko ditu edo bestela zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan beharko ditu, eta gainera sartzeko froga bat gainditu beharko du erakusteko Nazioarteko Merkatarizako goi teknikari tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez ikasteko ezagupen eta gaitasun nahikoak dituela.

Ikastetxeek Nazioarteko Merkataritzako goi mailako heziketa zikloan sartzeko froga antolatu eta ebaluatuko dute, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.

11. artikulua. 1/1990 Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nazioarteko Merkataritzako goi mailako heziketa zikloari dagozkien ikasketak gainditzen dituzten ikasleek Nazioarteko Merkatarizako goi teknikari titulua jasoko dute.

Aurreko atalean aipatutako titulua erdiesteko beharrezkoa izanen da Nazioarteko Merkataritzako goi mailako heziketa zikloaren lanbide modulu guztiak gainditzea.

12. artikulua. Honako hauek dira Lanerako Lanbide Heziketarekin baliokidetu daitezkeen lanbide moduluak:

.Nazioarteko salerosketa

-Nazioarteko marketinga

-Nazioarteko negoziazioa

.Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa

.Produktuak almazenatzea

.Nazioarteko salgai garraioa

.Asmo orokorreko aplikazio informatikoak

13. artikulua. Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide ereduak:

.Nazioarteko salerosketa

-Nazioarteko marketinga

-Nazioarteko negoziazioa

.azioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa

.Produktuak almazenatzea

.Nazioarteko salgai garraioa

.Asmo orokorreko aplikazio informatikoak

.Lanerako prestakuntza eta orientazioa

.Lantokian bertako prestakuntza

14. Nazioarteko Merkatarizako goi teknikari titulua daukan ikasleak bidea izanen du Batxilergoko ondoko aukeretara pasatzeko:

.Bibliotekonomia eta dokumentazioan diplomatua

.Enpresaren zientzietan diplomatua

.Gizarte hezkuntzan diplomatua.

.Estatistikan diplomatua

.Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomatua

.Informatikan diplomatua

.Lan harremanetan diplomatua

.Gizarte lanean diplomatua

.Turismo enpresa eta jardueretan diplomatua

15. artikulua. Ikastetxeei Nazioarteko Merkatarizako lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, ikasketak irakatsi ditzaten ikastetxe pribatuei baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuari, araubide orokorreko ikasketa ez-unibertsitarioak irakasten dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezarri zituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuari eta hura garatzen duten edozein xedapeni jarraikiz. Aipatu Errege Dekretuaren 34. artikuluaren arabera, espazio eta instalazioei dagozkien gutxieneko baldintzak Foru Dekretu honetako III. Eraskinean heldu direnak dira.

XEDAPEN GEHIGARRIAK.

Lehena.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamendu eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai egonezko hezkuntzaren kasuan bai urrutiko hezkuntzaren kasuan. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara egokitu ahal izanen da.

Bigarrena.-Foru Dekretu honetako 9. eta 10. artikuluek aipatzen dituen ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan diren ikasleek egin ahal izanen dituzte Nazioarteko Merkataritzako goi teknikariak goi mailako heziketa zikloaren ikasketak:

a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxiler orokorreko 1. eta 2. maila gaindituak dituztenak.

b) Lehen Mailako Lanbide heziketako Teknikari espezialista titulua dutenak.

c) UBI gainditua dutenak.

Hori guztia, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezartzeari buruzko jarraibideak eman zituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoari jarraikiz.

AZKEN XEDAPENAK

-Lehena. Baimena ematen zaio Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariari Foru Dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

-Bigarrena. Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osoa argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko martxoaren 18an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Javier Otano Cid.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Pedro Burillo López.

I. ERASKINA

1. Produkzio sistemaren erreferentzia.

1.1. Lanbide profila.

1.1.1. Gaitasun orokorra.

Teknikari honentzat produkzio sistemak eskatzen duen lanbide prestakuntza orokorra honako hau da:

Nazioartean salerosketa, almazenamentu, banaketa eta finantziazio operazioekin lotura duten ekintza planak kudeatzea, lehendik jarritako helburu eta prozedurekin bat.

Teknikari honek, ala behar badu, Lizentziatu edo/eta Diplomatuak gainbegirale dituela lan eginen du.

1.1.2. Lanbide gaitasunak.

-Nazioarteko merkataritzan indarra duen araudia interpretatzea, maiz izaten diren aldaketetara egokituz, eta importazio-esportazio operazioek eta haien tramitazioak sortzen duten dokumentaziotik heldu diren ondorioetara.

-Salgaiak nazioartean salerosteko operazioak egitea, alderdi jakin batzuen negoziazioa eginaz, segun eta egituraz eta aldartez zein ezaugarri dituen merkataritza harreman hori finkatzen den herriak eta indarra duen araudia begiratuz.

-Informazio eguneratua eduki merkatuan azaltzen diren nazioarterako ontzi, enbalaia eta garraiabideei buruz, eta bai operazioaren aseguruari buruz ere.

-Salgaiak garraiatzeko prozesua koordinatu, kasu emanaz finkatutako baldintzak bete daitezen, operaziorako behar den dokumentazioa modutuz eta tramitatuz.

-Logistika operazioak kudeatzea salgaien almazenamentu eta banaketa nazioartekoan, osorik iraun dezaten ziurtatuz eta dauden baliabide-espazioak egoki aprobetxa daitezen.

-Salgaien inportazio eta esportazioekin lotutako kudeaketa administratiboa egitea, ziurtatuz operaziook fidagarri izan daitezen, ikuspegi ekonomiko, kontraktual eta legaletatik.

-Salgai transakzio nazioartekoen finantziazioa planifikatzea, aztertuz zer bide dauden eta zer arrisku finantzari egon daitezkeen, prozesu osoa enpresarentzat nahiz haren bezeroentzat segurua den moduan kudeatuz.

-Ahoz nahiz idatziz egoki komunikatzea nazioarteko salerosketaren negoziazioan parte hartzen duten agenteen hizkuntzan.

-Produktuak inportatu eta esportatzeko prozesuaren ikuspegi osotarako eta integratu bat edukitzea, horren barne, nazioarteko merkataritza operazio bakoitzean esku hartzen duten agenteen arteko ekintza mekanismoak daudelarik.

-Bere lan alorreko teknologian, lan antolamenduan eta alderdi ekonomikoetan sartzen diren berrikuntzak direla medio sortzen diren lan egoera berrietara moldatzea.

-Bere lana garatzerakoan, komunikazio eraginkorra mantentzea, bere jarduna eta antolamenduko beste alorrak koordinatuz.

-Bera osakide den lan taldearen beste kideekin harreman egokiak izatea, taldeari esleitu zaizkion helburuak bete daitezen ardura hartuz, gainerakoen lana errespetatuz, lan kolektiboak antolatuz eta zuzenduz eta sortzen diren zailtasunak gainditzen lagunduz, lagun eta menpekoen ideiengana jarrera tolerantea azalduz.

-Problemak askatzea eta erabaki pertsonalak hartzea bere nahiz besteen ekintzen gainean, bere eskumenen barrenean tokatzen diren arauak atzemanez eta begiratuz, erabaki horientat kontsulta eginaz baldin haiek beste arloekiko koordinazioan ondorio larriak badituzte: ekonomikoak, laboralak edo segurtasunezkoak.

-Bere unitatearen jarduna hobetzeko moduko irizpide nahiz ekintza berriak ikertu eta proposatzea, bere eskumenen alorreko berrikuntza, joera, teknologia eta araudi aplikatzekoen berri eguneratua izanez.

Lan egoeretako autonomia beharrak

Teknikari honi, bera baino goragoko teknikari edo/eta profesionalek esleitzen dizkioten helburu eta eginkizunen barrenean, honako alor hauetan eskatuko zaizkio autonomi gaitasunak, kasuan kasuko eginkizunetarako:

-Nazioarteko merkataritzaren gaineko informazioa tratatzea

-Nazioarteko Merkataritza operazioaren dokumentu espezifikoak kudeatu eta modutzea.

-Nazioarteko Salerosketa operazioak kontrolatzea.

-Dibisen kostu eta arriskuak ebaluatzea nazioarteko finantziazio operazioetan.

-Sustapen kanpainak kontrolatzea.

-Salgaiak almazenatzeko prozesua kontrolatzea.

1.1.3. Gaitasun unitateak

1. Nazioarteko salgai erosketa operazioak egitea.

2. Kudeaketa administratiboa egitea salgaiak inportatu/esportatu edo ekarri/bidaltzeko operazioetan;

3. Salgaiak nazioartean almazenatu eta banatzeko prozesua antolatu eta kudeatzea.

4. Finantziazio operazioak kudeatzea nazioarteko salgai transakzioetarako.

1.1.4. Lanbide errealizazio eta eremuak.

1. Gaitasun Unitatea: Nazioarteko salgai erosketa operazioak egitea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

1.1. Bezero eta hornitzaile izan litezkeenak atzeman eta hautatzea finkatutako irizpideen arabera eta antolamenduaren irizpide komertzialekin bat.

-Bezero eta hornitzaileak hautatzeko pisua duten aldagai- parametroak atzematen dira.

-Bezero eta hornitzaile izan litezkeenei buruzko informazio fidagarria eskain dezaketen erakunde, entitate eta enpresak atzematen dira.

-Finkatutako aurrekontu, denbora eta prozeduren barrenean, datu islagarriak eskain ditzaketen ikerketa komertzialeko teknikak atzematen dira, bezero eta hornitzaile izan litezkeenak errezago hautatzeko moduko ondorio orokorrak ateratzeko moduan.

-Barneko arrisku faktoreak (bezeroa edo/eta hornitzailea) eta kanpokoak (kanpoko aldarte edo/eta merkatua) atzematen dira, ekintza komertzialaren errentagarritasun eta segurtasunari eragiten diotenak.

-Aztertu egiten da zein den kanpoko konkurrentzia enpresaren produktuak merkaturatzean, sendouneak, ahuluneak, aukerak eta arriskuak atzemanez.

-Kanpoko merkatuei buruzko informazio ardurakoa lortzen da.

-Hautatzen diren atzerriko hornitzaile izan litezkeenak, finkatutako irizpideen arabera, baldintzarik onenak eskaini (bermerik handienak, pagatzeko erraztasuna, zerbitzuaren kalitatea, salgaiaren entrega...), enpresaren premia komertzialekin bat etorri eta bezeroekin egoki jokatzen dutenak dira.

-Finkatutako irizpideen arabera hautatzen diren atzerriko bezero izan litezkeenen enpresa egoera, muga onargarrien barrenean da, eta negoziatzeko aukera egokiak eskaintzen ditu.

-Bezero eta hornitzaileei buruzko datuak jasoaz lortzen den informazioa prozesatzeko behar bezalako programa informatikoak erabiltzen dira.

1.2. Bezero eta hornitzaileekin harremanetan jartzea ekintza komertziala garatzeko finkatutako prozeduren arabera.

-Harremana ezartzen den bezero edo hornitzaile bakoitzaren deskripzio ezaugarriak atzematen dira, handik aurrerako solasaldietan egoera beti kontrolatzeko moduan.

-Bezero edo hornitzaile izan litekeenarekin elkarrizketak prestatzen dira, alderdi formalak koordinatuz, kontutan hartuz herriaren nortasun berezia, eta jaso diren espezifikazioekin bat.

-Bezero edo hornitzailearekin behar den informazioa eman edo lortu egiten da, inportatu eta esportatu, ekarri eta bidali, eta operazioaren exekuzio, enbalaia edo igorpena bezalako beste baldintzei buruz.

-Egiten diren solasaldietan bezeroak edo hornitzaileak zer ere duda izanen baititu, denak argitzen dira, operaziorako jaso diren espezifikazioekin bat.

-Bezero edo hornitzailearekin komunikatzeko modua egokia, erreza da, bezeroak edo hornitzaileak nahi duen hizkuntzan.

-Bezero edo hornitzaileegandik informazioa jasotzen da, behar diren datu baseetara sartuz eta behar diren prospekzio bidaiak eginaz.

-Eskaerak itzultzeko kausak atzematen dira behar bezalako ekintza lerroak definitzeko

-Bezeroei kasu egiten zaie saldu ondoko zerbitzuan, jendetasunez eta finkatutako prozeduren arabera.

1.3. Nazioarteko salerosketa operazioaren zenbait alderdi negoziatzea, finkatutako irizpideen arabera, merkataritza harremanaren baldintzak zehazteko.

-Negoziazioak hasiko direneko herriaren ezaugarri sozio- kultural eta politikoak atzematen dira.

-Behar diren negoziazio planak modutzen dira, antolamenduak finkatu dituen helburuen arabera, planen faseak xehetuz, negoziatu beharreko alderdi oinarrizkoak egituratuz, eta bezeroarengan nahiz hornitzailearengan sor litezkeen objekzioak aztertuz.

-Bezeroentzako eskaintzak modutzen dira, haietan argi eta zehatz azalduz salerosketaren baldintzak eta merkaturatu beharreko produktua egoki ezaugarrituz.

-Hornitzailearen eskaintza aztertu eta negoziatzekoak diren alderdiak atzematen dira, antolamenduak ezarritako mugak kontutan harturik.

-Negoziazio prozesuan jarrera malgu bat hartzen da, segurua eta beti akordiora ailegatzeko joerarekin.

-Salgaia entregatzeko baldintza (INCOTERM), negoziatutako operaziorako egokiena eta abantailatsuena hitzartzen da.

-Nazioarteko salerosketa operazioa zehazteko prozesuan, herriaren izaerari eta finkatutako helburu komertzialei dagozkien negoziazio teknikak aplikatzen dira, eta hitzarmenaren den hizkuntzan.

1.4. Negoziazioa amaitzen duen nazioarteko salerosketa prekontratua kudeatzea, nazioarteko kontratazio araudia beteaz, finkatutako prozedurekin bat.

-Atzeman egiten da zein nazioarteko kontratazio araudi dagokion negozioko operazio espezifikoari eta zein aplikatu behar zaien prekontratuaren klausulei.

-Prekontratua modutzerakoan (kontratu aurreko akordioak edo asmo gutuna) Salerosketa funtsean nola eta zein baldintzatan eginen den zehazten da (salgaia, pagamendu baldintzak, garraioa, asegurua, entrega, arriskuak, jabetzaren trasferentzia, zer lege aplikatzen den, liskarrak nola ebatzi...), eta konprobatu egiten da dokumentuan deskribatzen denak kunplitzen duela nazioarteko kontratazio araudia eta operazioa burutzeko behar diren datu guztiak adierazi direla.

-Igorpen zerbitzuarekin eta finantza zerbitzuarekin egindako kudeaketa guztietan, finkatutako prozedura aplikatzen da, behar den informazioa trasmitituz prekontratuan zehazten diren terminoak garatzeko.

-Prekontratu hori, tokatzen den departamentuari helarazten zaio behar den denboran eta moduan, hartatik abiatuta behin betiko kontratua egin dadin, behar den formatoan.

1.5. Promozio kanpainak antolatu eta kontrolatzea, esleitutako baliabideak hoberenduz, finkatutako helburuen eta jasotako espezifikazioen arabera.

-Informazio zehatza jasotzen da Administrazioak bultzatzen dituen esportazioaren aldeko promizo tresnen gainean, eta, hala tokatzen bada, behar diren tramiteak egiten dira definitutako promozioan haiek aplikatzeko.

-Promozio kanpainaren helburuak finkatzen dira promozioa burutzerakoan ekintza lerroak definitzeko.

-Hautatu egiten da zein promozio tresna den egokiena definitu diren premietarako, zeinek ukitzen duen publiko objetibo zabalena eta zein datorren bat finkatu den aurrekontuarekin.

-Finkatu egiten da zein alderdik osatuko duten promozio kanpaina (erabili beharreko medioaren barrenean, behar diren pertsonekin harremanetan: promozioaren data, eman beharreko zerbitzuak hautatu, prezioak, mezuaren edukia), horien arabera egiten baita operazioa antolatzeko prozesua helburuak beteko badira.

-Hala behartzen bada, desbiazioak eskuratzen dira, emaitzak eta asmotako helburuak konparatuz publiko objetiboarekiko eta salmenta bolumenarekiko, informazio hori helaraziz neurriak hartu ahal izateko moduko denboran eta moduan.

-Kanpainaren errentagarritasuna egoki kalkulatzen da (kostua/saldutako unitate kopurua eta beste) promozio ekintzaren efikazia zehazteko eta, hala behartzen bada, neurri zuzentzaileak kudeatzeko.

-Eguneraturik edukitzen dira datu bankoak finkatutako prozeduren bidez egindako promozioen informazioarekin, aztertuz zein diren finkatutako funtzionamendu bideak eta definitutako arau aginduzkoak.

1.6. Sare komertzialak ezartzeari buruz ikerketak egitea, enpresa atzerrian egoki sustraitzeko bide emanaz.

-Atzeman egiten da zein diren ikergaiaren aldagai kualitatiboak (herriaren aztura-ohiturak, bezero edo hornitzaileek produktu batengana duten preferentzia, ikergai den merkatuan merkaturatzen ari diren antzeko produktuen ezaugarriak, etab.) eta aldagai kuantitatiboak (BPG, inflazio tasa, IPC, per capitako errenta, produktu batentzako kontingenteak, zenbat enpresak merkaturatzen duten produktua eta zer tamainakoak diren, etab.).

-Atzeman egiten da zein informazio iturrik - zuzeneko nahiz zeharbideko - ematen dituzten datu fidagarriak produktuak herri horretan duen merkaturatzeari buruz (sare komertzialak, agente banatzaileak edo errepresentanteak).

-Behar diren tramiteak egiten dira zeharbideko iturrietako informazioa jasotzeko.

-Kanpoko lege eta fisko baldintzak atzematen dira, helburuko herriak sare komertzialen eta inbertsio arrotzen gainean zer lege espezifiko dituen aztertuz.

-Hautatu egiten da zuzeneko iturrietatik informazioa biltzeko zein teknikak (kualitatibo nahiz kuantitatibo) ematen dituzten, esleituta dagoen aurrekontuaren barrenean, abantailarik handienak eta informazio fidagarri eta islagarriena.

-Definitu egiten da zer parametro ebaluatu behar diren zuzeneko iturrietatik datuak biltzeko teknika aplikatzerakoan (inkestak, obserbazio metodoak, esperimentazio metodoak, etab.) zehaztuz zein den unibertso ikerkizunaren lagin islagarriaren tamaina, lagina osatzen duten indibiduo edo organizazioa hautatzeko irizpideak eta neurtu beharreko parametro kuantitatibo eta kualitatiboak, informazioa ahal den errazenik tratatu eta interpretatzeko moduan.

-Ikerketa komertzialean jaso den informazioa prozesatu egiten da, datuak organizatzeko eta ikergaiari aplikatzeko moduko ondorioak ateratzeko teknika estatistikoak aplikatuz.

-Sare komertziala ezartzeko aukeren gaineko ikerketa bat egiten da, egoki ebaluatuz aukera hori baldintzatzen duten faktoreak:

.Helburuentzat egokia den antolamendu egitura.

.Kokalekua eta ekintza eremua (bezero/hornitzaleekiko distantzia, banaketa bideak, bertako sektore inmobiliarioaren prezioak, igrpen elementuak).

.Giza baliabideen aurrikuspenak.

.Eskaera potentziala, gastu-sarreren aurrikuspena.

.Inmobilizatuaren egitura eta osakera.

.Finantziazio beharrak eta finantziazio bide errentagarriena.

.Proiektuaren errentagarritasuna.

.Zer aukera dagoen enpresak edo jarduerak dirulaguntzak edo laguntzak jasotzeko Administrazio publikoetatik.

-Modu klaro, egituratu eta sintetikoan aurkeztea kanpolanetik heldu diren ondorioak eta bai sarea ezartzeko zail- erreztasunaren gaineko azterketatik heldu direnak, txosten batean adierazita.

b) Lanbide eremua.

Informazioa, dokumentazioa (izaera, motak eta euskarriak): nazioarteko bezero eta hornitzaile izan litezkeenen datu baseak. Esportazioari laguntzen dioten erakundeak. Ikergaiarekin lotura duten merkatu ikerketak. Merkaturatu nahi den herriari buruzko informazio politiko eta sozioekonomikoa. Saldu edo erosi beharreko salgaiaren informazio tekniko eta orokorra. INCOTERMS. Nazioarteko kontratazio arauak (legeak). Hedabideei buruzko informazioa (ezaugarriak, funtzionamendua, motak, lan baldintzak...) eta sektoreko promozio kanpainei buruzkoa. Informazio boletinak, ICEX, argitalpen profesionalak. Esportazio balderna eta laguntzei buruzko informazioa. Nazioarteko kontratazioan erabili beharreko dokumentu espezifikoak (nazioarteko salerosketa prekontratua). Inportazio-esportazioei buruzko datuak dituzten argitalpenak. Produktuak homologatzeari buruzko informazioa.

Informazioa tratatzeko bitartekoak: ekipoak: ordenagailu pertsonalak, sare lokaleko postuak eta teleprozesua. Programak: erabiltzaile inguruneak, datu baseak, testu tratamenduak, estatistika.

Prozesu, metodo eta prozedurak: nazioarteko merkatuen ikerketa. Nazioarteko negoziazioa. Promozio kanpainaren antolamendua. Sare komertzialak ezartzeko errez-zailtasunen ikerketa. Komunikazio tekniken aplikazioa. Nazioarteko salerosketa prekontratua modutzea. Txostenak modutzea.

Lanaren emaitza nagusiak: prekontratua (asmo gutuna edo akordio prekontraktualak). Nazioarteko sare komertzialen gaineko ikerketa. Nazioarteko eremua duten agentzia komertzialak. Bezero eta hornitzaileak. Inportazio/esportazio, Ekartze/bidaltze enpresa baten erosketa eta merkataritza departamentuak.

2. Gaitasun unitatea: Kudeaketa administratiboa egitea salgaiak inportatu/esportatu eta ekarri/bidaltzeko operazioetan.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak

2.1. Informazio sistema efikaza ezartzea, nazioarteko salerosketa operazioak bultzatzeko.

-Zehaztu egiten da informazio sistemako zein artxibatze irizpidek erreztu dezakeen informaziora iritsi eta kontsultatzea eta prozedura bat ezartzen da bezero eta hornitzaileen fitxategia etengabe eguneraturik edukitzeko.

-Atzeman egiten da zein iturrik bide ematen duten nazioarteko araudiaren informazio osoa eta eguneratua edukitzeko, eta iturri horietara bidea urratzen da, tokatzen diren tramiteak eginaz eta finkatu den prozedurari segituz.

-Egoki atzeman eta prozesatu egiten da nazioarteko salerosketa operazio osoaren informazio ardurakoa, behar den denboran eta moduan eskura izateko beharrezko datuak etorkizuneko operazioetan.

-Bezero eta hornitzaileen fitxategi nagusi bat modutzen da, informazio inportanteena xehetuz (izena, helbidea, eskaerak, pagamendu, kobramendu eta bestelako baldintzak), operazioaren sujetua argi identifikatzeko moduan.

-Komertzialen informazio premiak satisfatu egiten dira behar den denboran eta moduan.

-Fabrikazio eta almazen departamentutik, behar den informazioa jasotzen da produkzioaren, stock mailaren eta entrega epeen gainean, komertzialak egoki informaturik edukitzeko operazioa burutzeko posibilitateen gainean.

-Epez epe informazioa lortzen da kontuen egoeraren gainean (bezeroak, hornitzaileak, norberaren enpresa) hura prozesatu eta eguneraturik edukitzeko beti ekintza komertzialetarako baliagarri diren datuak.

2.2. Salgaien asegurua kudeatu eta kontrolatzea, erantzukizuna bermatzeko indarrean den araudiarekin bat eta nazioarteko salerosketa kontratuan finkatutako baldintzen arabera.

-Egoki atzematen dira operazioaren arriskua eta estaldura premiak.

-Hautatu den aseguru polizak ahal den estaldurarik handiena ematen du ahal den preziorik ttikienean, eta kunplitzen ditu nazioarteko salerosketa kontratuan finkatutako baldintzak.

-Behar diren parteak modutzen dira aseguru konpainiei aditzera emateko zein aplikazio egotzi behar zaizkien poliza flotanteei, finkatutako epeetan, igorpenen datak eta ezaugarriak zehaztuz.

-Konpainia aseguru-emaileari jakitera ematen zaio, hala behartzen bada, izandako ezbeharra, Merkataritza Kodean eta Aseguruaren Legean finkatutako epeetan eta behar den moduan.

-Egoki zehazten dira ekintzak eta erantzukizunak eta kalteordainak ezbeharra izaten bada.

-Kontrolatu egiten da ezbeharrak likidatzeko prozesua harik eta konpainiak aseguru-emaileekin edo/eta kaltedunekin amaitzen den arte, mugaz atzemateko edozein anomalia.

2.3. Salgaiak inportatu/esportatu eta ekarri/bidaltzeko behar diren kudeaketak egitea indarra duen araudiarekin bat.

-Nazioarteko salerosketa kontretua modutzen da, bere klausuletan paktatu diren baldintzak islatuz, behar den epe eta moduan.

-Atzeman egiten da zein den nazioarteko salerosketa operazioaren erregimen administratibo eta komertzial egokia, eta erregimen horrek zer eragin duen transakzioen prozedura eta kudeaketetan.

-Egoki atzeman eta itxuratzen dira araudiak nazioarteko garraiorako eskatzen dituen dokumentuak (inportazio eta esportazio lizentzia, garraio komunitario edo/eta komunaren deklarazioa, DUA inportazio eta esportazioan, Faktura komertzialak eta/edo proformak, katorri zertiifikatuak, INTRASTA sistemaren deklarazio estatistikoak eta homologazio zertifikatuak, etab.).

-Salgaiari erantsita joan bear duten zertifikatuak atzeman eta lortu egiten dira (osasun zertifikatuak, albaitaeroarenak, SOIVRE, CITES, etab.) finkatutako prozeduren arabera.

-Arantzel salbueste et murrizteak izateko bide ematen duten zertifikatuak lortzen dira (EURI, A, ATR etab. formularioak), finkatutako prozeduren arabera.

-Zehatz baloratzen da zenbatekoak izan diren erantzukizunak eta kostuak duanetako prozedura eta betekizunak gaizki aplikatzeagatik (kontrabandoaren gaineko araudiak bereziki).

-BEZa eta zerga berezien likidazioa egiten da DUAri eransteko, egoki aplikatuz haiek arautzen dituen araudi espezifikoa eta tokatzen diren kalkuluak egoki eginez.

-Behar den informazioa lortzen da, finkatutako prozeduren arabera, nazioarteko salerosketaren gaineko traben gainean:

.Arantzelak

.Bestelakoak:

-Zenbatekoaren murrizketa

-Bestelako trabak.

-Traba fiskalak (BEZ, Zerga Bereziak)

.Merkataritza defendatzeko neurriak.

-Egoki ebaluatzen da zer eragin izan lezaketen barrera fiskalek nazioarteko salerosketa operazioan.

-Egoki kodetzen da salgaia bere arantzel partidan, duanan egoki identifikatzeko moduan eta arantzel eskubideen zenbatekoa kalkulatzen da.

-Ofizialki finkatutako prozeduren arabera itxuratu den dokumentazioa tramitatu egiten da.

2.4. Kontrolatzea nazioarteko salerosketa operazioak indarra duten arauen arabera egin daitezen.

-Atzeman egiten da zein diren Nazioarteko Merkataritza araudia eta epez epe izaten dituen egunerapen eta aldaketak, eta araudi horrek zer eragin duen inportazio/esportazio eta Ekartze/bidaltze operazioen kudeaketa administratiboan.

-Konprobatu egiten da eskatzen den dokumentazioa egoki betea dela eta operazioarekn batera joan behar duten dokumentu guztiak baditugula, kasurako diren legeen arabera.

-Honakoak konprobatzen dira:

.Salgaia eta finantza dokumentazioa entregatzeko epeak kontratuan xehetzen direnak dira.

.INCOTERMak kunplitzen dira.

.Salgaiak, negoziatutako kalitate eta ezaugarriekin ailegatzen dira helburura.

-Igorpenak mugaz egiteko, etengabeko komunikazioa dago bezero, garraiari, aseguru konpainia eta beste bitartekoekin, eta informazio xehetua eta eguneratua lortzen da operazioen egainean.

-Behar diren kudeaketak egiten dira nazioarteko salerosketa operazioan gorabeheraren bat sortzen denean, jarduerako parte direnentzat soluzio egokia bilatzeko moduan.

b) Lanbide eremua. Informazioa, dokumentazioa (izaera, motak eta euskarriak): nazioarteko salgai garraioaren aseguruen gaineko araudia. Duanetako arantzelak: TARIC (Elkarteko Arantzel Integratua) eta hirugarren herriena. Duanen ordenantza. Zertifikazio, normalizazio eta homologazioen gaineko araudia. Lege erregulazioa erregimen administratibo-komertzial bakoitzerako nazioarteko operazioetan. Nazioarteko salerosketarako traben gaineko informazioa. Aduanen despatxoari aplikatzekoa den legeria.

Informazioa tratatzeko bitartekoak: ekipoak: ordenagailu pertsonalak, sare lokaleko postuak eta teleprozesua. Programak: erabiltzaile inguruneak, nazioarteko salerosketaren kudeaketa administratiboa, datu baseak, testu tratamenduak, kalkulu orriak.

Prozesu, metodo eta prozedurak: Salgaiak beren arantzel partidan kodetzea. Aseguru konpainiei ezbeharrak edo poliza flotanteen inputazioak jakitera emateko prozedurak. Duanako tramitazioa. Nazioarteko salerosketaren dokumentazioa modutu eta kudeatzea. Informazioaren antolamendua.

Lanaren emaitza nagusiak: Salgaiak inportatu/esportatu eta ekarri/bidaltzeko behar diren dokumentuak. Bezero eta hornitzaileen fitxategi nagusia. Nazioarteko salerosketaren datu base dokumentala.

Pertsona edo/eta erakunde zerbitzu hartzaileak: Duanak. Garraiariak. Nazioarteko agente komertzialak. Nazioarteko salerosketaren ikuskapen komertzialerako erakundeak. Nazioarteko salerosketa zuzendaria. Kreditu erakundeen kanpo departamentua. Finantza departamentua. Almazena. Kontularitza departamentua. Bezeroak eta hornitzaileak.

3. gaitasun unitatea: Nazioarteko salgai almazenamentua eta banaketa antolatu eta kudeatzea.

a) Errealizazioa eta errealizazio irizpideak

3.1. Almazenaren espazio fisikoa eta funtzionamendua antolatzea, kontutan hartuz barne banaketako sistemaren efikazia eta osasun eta segurtasuneko araudia.

-Atzeman egiten da zein parametro diren kontutan hartzekoak almazenamentu prozesuak, espazioen egitura eta almazenaren baldintzak antolatzeko.

-Almazenaren eremuak egituratzen dira, finkatutako irizpideen, produktu eta materialen ezaugarrien eta osasun eta segurtasun araudiaren arabera haien egokitzapena erabakiz eta espazioa, manipulaziorako mugikortasuna, barne banaketa eta denbora baloratuz.

-Finkatu egiten da produktuak almazen barrenean nola banatu, manipulatu eta mugitu antolatzaileek finkatutako irizpide eta metodoen arabera, espazioari eta operazio denborari ahal den hobekiena aprobetxatzeko moduan

-Banatu egiten dira bere menpeko langileak sekzio diferenteen artean, eginkizunak esleituz eta barne funtzionamendurako jarraibide orokorrak definituz, jardueraren garapena hoberentzeko moduan.

-Almazena dokumentu bidez kontrolatzeko sistema bat ezartzen da banaketa sistemaren garapenaz eta mailaz informazioa lortzeko.

-Almazen lanetan erabilitako makinak eta tresnak finkatzeko, kontutan hartzen da zer denbora aurrezten duten manipulazio eta banaketa denboratik eta almazenak, salgaiek eta materialek zer ezaugarri dituzten, finkatutako aurrekontuaren arabera.

-Almazena antolatzeko neurriak hartzen dira, itzulikizunak egoki kokatzeko behar den denboran, almazenaren funtzionamendu normala erreztuz.

-Atzeman egiten da zer berrikuntza teknologiko dauden merkatuan produktu eta materialen manejuari lotuak, proposatuz zer aldaketa eta inbertsio egin litezkeen produktibitatea handitzeko.

-Informazioa tratazeko prozesua antolatzen da behar diren metodo informatikoak erabiliz informaziora ailegatzea eta almazenak funtzionatzea errezteko moduan.

3.2. Almazeneko existentziak kudeatzea finkatutako irizpideen arabera, bezeroaren zerbitzu maila eta stocken kostua hoberentzea ziurtatuz.

-Behar diren kalkuluak egiten dira almazeneko produktuen balioa lortzeko, finkatutako baloratze irizpide bat aplikatuz (FIFO, PMP, LIFO eta beste) eta datuak diseinatutako formatora aldatuz, prozedura konbentzional nahiz informatikoan.

-Inbentarioa definitutako ereduan egiten da, prozedura konbentzional nahiz informatikoan, egoki eginaz behar diren kalkuluak eta behar den datan.

-Produktuen errotulazioko balio zuzena lortzen da, hura kalkulatzeko esku hartzen duten parametroak atzemanez.

-"Stock" hoberen eta gutxienekoaren balioa lortzen da, almazeneko salgaien zirkulazio margenak finkatzen dituena.

-Almazeneko existentzien aurrikuspenak egiten dira, stockean hausturak eta bolumen anormalak eragozteko eta stock maila eta zerbitzu mailaren erlazioa hoberena izateko.

-Kontrolatu egiten da momentu bakoitzean almazeneko existentzien maila bat etor dadin metodo finkatuak erabiliz kalkulatu diren mailekin.

-Eskaerak itzultzeari buruzko informazioa informatika bidez tratazen da eguneraturik edukitzeko beti bezeroei eta almazeneko produktuei buruzko datuak.

3.3. Eskaerak nazioartean banatzeko prozesua antolatzea entrega finkatu modu eta epean egiteko moduan.

-Koordinatu egiten da eskaeren kudeaketa eta existentzien kontrolaren arteko interakzioa, beti egon daitezen finkatutako mailetan.

-Finkatu egiten da zein den prozesu egokia eskaera prestatzeko eta zer dokumentazio erantsi behar zaion produktuari eta garraiariarentzako jarraibide zehatzak.

-Laburtu egiten da nazioarteko garraio zerbitzuen informazio guztia (ezaugarriak, zer baldintza eskaintzen dituzten, funtzionamenduak, fleteak eta tarifak, operazio lagungarrien kostua/tarifa, kostu korrespontsala etab.) Informazioa antolatu eta tratazeko teknikak aplikatuz.

-Atzeman egiten da zein araudi aplikatu behar zaion garraiabide bakoitzari.

-Garraiabidea hautatu egiten da, bera definitzen duten parametroak (kostua, destinoa, bolumena azkartasuna, beste) baloratuz eta estimatuz, eskaeraren arabera, bildutako informazioaren analisia oinarri.

-Atzeman egiten da zein araudik arautzen dituen almazenamentu erregimenak nazioarteko merkataritzan, baloratuz, hala tokatzen bada, ea beharrezkoa den hura erabiltzea.

-Garraio arrutak finkatzen dira, igorpenak sendotuz, giza eta material baliabideen esleipena arrazionalizatuz, salgaiak bildu eta entregatzeko denborei kasu emanez.

-Banaketa kostuen balioa lortzen da, haiek kontrolatzeko eta haiek hoberentzeko neurriak aplikatzeko.

-Azkar atzeman eta konpondu egiten dira banaketa operazioan sortzen diren problemak.

3.4. Salgaien ontziratzea eta enbalaia kudeatu eta kontrolatzea, nazioarteko garraioan kalterik ez hartzea ziurtatzeko.

-Kasuko departamentuekin bat, ontziaren eta enbalaiaren ezaugarri teknikoak ezartzen dira, honakoak baloratuz:

.Produktuaren ezaugarriak.

.Garraioaren baldintza tekniko eta kanpokoak

.Manipulazioa eta almazenatzea.

.Salgaia bidali, jaso eta pasatzeko herri diferenteek jartzen dituzten baldintza ezinbestekoak eta hornitzeko behar diren kudeaketak egiten dira.

-Zehaztu egiten da enbalaiari zer sinalizazio eta errotulu erantsi behar zaizkion:

.Hartzailea

.Ezaugarriak

.Nola tratatu behar den kargatzean, deskargatzean eta almazenatzean, sinbolo grafikoen bidez edo ohizko hizkuntzan.

-Konprobatu egiten da bakoitzean erabilitako enbalaiaren ezaugarriak egokiak diren kontratatu den garraio motarentzat eta salgai klasearentzat.

-Konprobatu egiten da enbalaiaren seinalizazioa eta errotuluak errez antz emateko moduko tokian dauden eta araudia kunplitzen duten.

b) Lanbide eremua.

Informazioa, dokumentazioa (izaera, motak eta euskarriak): nazioarteko merkatuetan diren banaketa bideen gaineko informazioa: ingurunea, bitartekariak, enpresa, produktua eta eskumen liskarrak. Nazioarteko garraiabide diferenteen gaineko informazioa. Kargak manipulatzeko merkatuan dauden sistema diferenteen gaineko informazioa. Salgai zerrendak, almazeneko hutsuneen zerrenda, fakturak, ABC salgai zerrenda, eskaera aginduak, sarrera eta aterera albaranak, osasun eta segurtasun araudia. Ontziratze, enbalatze eta garraiatze araudi nazioartekoa.

Informazioa tratatzeko bitartekoak: ekipoak: ordenagailu pertsonalak, sare lokaleko postuak eta teleprozesua. Programak: erabiltzaile inguruneak, Almazenen antolamendu eta kudeaketa, nazioarteko garraioaren kudeaketa, kalkulu orriak, datu baseak, testu tratamenduak.

Prozesu, metodo eta prozedurak: Salgaien almazenatzea kontrolatzea bere fase guztietan: jaso, manipulatu eta bidaltzea. Existentziak baloratzeko metodoak eta stock gutxienekoa eta hoberena kalkulatzekoak. Nazioarteko garraiabide diferenteen ezaugarriak aztertzea. Banaketa eta Almazenatze kostuen kalkulua. Almazenen antolamendua. Informazioa tratatzeko sistemak. Langileak eta eginkizunak esleitzeko metodoak. Nazioarteko garraio arrutak finkatzea. Eskaerak prestatzea.

Lanaren emaitza nagusiak: Salgaiak almazenatzea bere ezaugarrien eta osasun eta segurtasun araudiaren arabera. Salgaiak nazioartean partitzea behar den denboran eta moduan.

Pertsona edo/eta erakunde zerbitzu hartzaileak: Almazen burua. Logistika burua. Erosketa departamentua. Banaketa departamentua. Nazioarteko garraio enpresak. Trantsitarioak. Inportatze eta esportatze enpresak. Nazioarteko eremua duten agentzia komertzialak.

4. Gaitasun unitatea: Finantziazio operazioak kudeatzea salgaien transakzio nazioartekoetarako.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

4.1. Finkatzea zein diren nazioarteko finantzabide egokiak salgai, zerbitzu eta proiektu operazio komertzialetarako.

-Atzeman egiten da zein diren banku finantziaziorako oinarrizko iturriak (erakunde nazioartekoak, eskualdekoak eta estatukoak) eta inportazio/esportazioak finantziatzeko iturri sekundarioak (trading enpresak, inportatze-esportatze enpresak eta kreditu komertzialarekin lotura duten beste erakunde eta entitateak), finantziazio posibilitateen gaineko informazioa eskuratzeko modukoak.

-Finkatutako prozeduren bitartez informaziorik fidagarriena eta beharrezkoena lortzen da eta finkatutako aurrekontuen barrenean diren ikerketa komertzialerako teknikak aplikatuz.

-Atzeman egiten da zein kreditu mota oinarrizko behar duen operazioa erregulatu behar duen atzerriko hornitzaileak edo erostunak.

-Finkatu egiten da operazioa pagatzeko zein den gerokotzerik egokiena: epe laburra, ertaina edo luzea, errentagarritasunik onena emateko moduan.

4.2. Esportaziorako laguntza eta kontsortzioen gaineko informazioa lortzea, produktuak komertzializatzeko operazioak errezteko.

-Atzeman egiten da zer erakunde publiko, elkarte eta balderna dauden, bertako nahiz atzerriko, enpresarentzat esportazio lagunzak emateari begira interesgarriak direnak.

-Prozedurak ezartzen dira informazioa etengabeko jarioan egon dadin, informazio sektorialeko sareetara eta bertako nahiz atzerriko datu bankuetara konektatuz.

-Nazioarteko merkatuen gaineko informazio egokia eta fidagarria, kontsortzioak ezartzeko interesgarria lortzen da, finkatutako prozeduren arabera.

-Atzeman diren baldernak errentagarritasunik altuena ematen dute operazioetan.

-Bildu diren datuak prozesatu egiten dira, informazioaren iritsiera eta antolamendua hoberentzeko bidea ematen duten informatika programak erabiliz.

4.3. Finantza arriskuak eta haien estaldura zehaztea, enpresaren transakzio komertzial nazioartekoaren ziurtasun ekonomikoa segurtatuz.

-Atzeman egiten da zein diren oinarrizko arriskuak bai operazioa kobratzeko nola dibisatan pagatzeko (interes tipoaren igo-jaitsia esportatzailearen eta inportatzailearen dibisen artean, erostunaren herrian errestrikzioak egotea etab.)

-Ebaluatu egiten dira esportaziorako kredituaren aseguroko polizen baldintzak eta kostuak, behar diren kalkuluak eginaz estaldura egokiena zein den finkatzeko eta proposatu egiten da finkatutako prozeduren arabera.

-Atzeman eta ebaluatu egiten dira arrskuak estaltzeko beste alternatiba batzuk ("factoring" eta beste), operazioaren ezaugarri eta gorabeheren arabera hartu daitezkeenak eta jardunerako bentaja direnak.

-Dibisarik onuragarriena hautatzen da operazioa gauzatzeko, egoki ebaluatuz hura erabiltzek dakartzan kostu eta arriskuak.

-Finkatu egiten da zein aldaketa arrisku dagoen dibisa epera erosi edo saltzeko operazioetan, behar diren estimazioak eginaz monedaren igo-jaitsien gainean.

4.4. behar den dokumentazioa kudeatzea nazioarteko salerosketa operazioak pagatzeko, kasurako den legeriaren arabera.

-Atzeman egiten da zein dokumentu behar diren, haiek aurkeztuz esportazio edo inportazioa egoki pagatzeko.

-Garraio dokumentuak (porte gutuna, enbarkearen jakinarazpena).

-Aseguroa (poliza edo zertifikatua).

-Informatiboak (faktura eta zertifikatuak)

-Dokumentu diferenteen datuek behar duten koherentzia badute.

-Legalizatzekoeta zertifikatzeko dokumentazioak eskatzen dituen tramite administratiboak egiten dira (merkatal ganbarak, duanak, etc.) helburuko herria eta operazio mota zein den.

-Hautatu egiten da prozedurarik egokiena hutsak edo atzerapenak zuzentzeko esportazio edo inportazio dokumentazioan eta pagatzeko izan ditzaketen ondorioak.

4.5. Enpresarentzat onuragarrien den aldaketa arriskuaren kudeaketa integratua egitea, indarren diren lege-araudien barrenean.

-Atzeman egiten da zein lege -nazioko, elkarteko nahiz atzerriko- diren aplikagarriak nazioarteko finantziazio operaziorako.

-Atzeman egiten da zein operazio dauden loturik pagabideak atzerriko monedan kudeatzearekin behar den denboran eta moduan formalizatzea prestatzeko.

-Kasuko banku entitatearekin kudeatzen da atzerriko monedan pagatu edo kobratzeko moduaren gaineko jarraibide operatiboak egoki aplikatzea, finkatutako prozeduren arabera.

-Egoki betetzen da entitate erregistratuek eskatzen duten eta kanpoko pagamendu eta kobrantzetatik heldu den dokumentazioa.

-Finkatu egiten da zein prozedura segitu behar den dibisa- saldoak erosi edo mantentzearen ondoriozko operazioak gauzatzeko.

4.6. Pagabideak kudeatzea kreditu bidezko transakzioetan nazioarteko salerosketa kontratuan xedatu baldintzen arabera.

-Informazioa lortzen da operazio komertzialaren testuinguruaren gainean, ekintzako alde esanguratsu eta ardurakoak baloratuz (inportatzailearen herriko erregelamentazio aplikagarria, nazioarteko merkataritza ohiturak, erostunari buruzko informazioa lortzeko zailtasunak, kredituaren kostu eta iraupena, kobrantzaren momentua) egoki ebaluatuz eta sailkatuz erostunak zer kalitate eta zer diru-ahalmen duen eta ez pagatzeko zer arrisku dagoen.

-Finkatu egiten da zer dokumentazio erantsi behar zaion salgaiari entrega egin dela fede emateko, salgaia kobratzea edo onartzea baimentzeko.

-Egoki aplikatzen da definitutako prozedura, banku sistemaren bitartez erostunari edo inportatzaileari dokumentuak egitez aurkezteko.

-Indarrean den legeria kontutan hartuz eta operazioaren ezaugarriekin egokiena dena proposatuz, atzeman egiten da holakoen bidez banku finantziazioa izateak zer abantaila duen:

.Dokumentu bidezko kreditua

.Pagamendu agindu bakuna edo dokumentuduna.

.Erremesa bakun edo dokumentuduna.

.Txeke pertsonal edo bankuarena.

.Atzerriko banku billetea.

-Hala tokatzen delarik, aurrerakin egokia estimatzen da kasuko bankuarekin hautatu den pagabidea gerokotua denean.

-Egoki itxuratzen da hautatutako pagamendu edo kobrantza dokumentua, operazio komertzialetik eskuratutako datuen arabera.

4.7. esportazioetarako kredituak kudeatzea produktuak kanpoko merkatuetan saltzea errazteko.

-Espotatzen diren ondasun edo zerbitzuek zer ezaugarri dituzten kontutan harturik, baloratu egiten da kreditu mota diferenteak eta operazioareko egokiena dena hautatzen:

.Hornitzaile espianolarentzako kredituak.

.Atzerriko erostunarentzako kredituak.

.Erostun kreditu lerroak.

.Esportazio motaren eta helburu herriaren arabera finkatzen da zein ezaugarri behar diren enpresak bere monedan jaso ahal izan ditzan kredituak behar diren denboran eta moduan, aztertuz:

.Esportazio mota eta helburu herria.

.Kreditua itzultzeko epeak eta momentuak.

.Kredituaren eta interesen zenbatekoa.

.Arrisku komertzial eta politikoaren estaldura.

-Kreditua ematen duen bankak eskatzen duen dokumentazioa finkatutako prozeduren arabera tramitatzen da.

4.8. Nazioarteko proiektuak edo hornikuntzak finantzatzeko behar den dokumentazioa kudeatzea enpresak nazioarteko lizitazioetan parte hartu ahal izateko.

-Atzeman egiten da zein betebehar eskatzen dituen dei-egileak lehiaketa edo lizitaziorako (empresari buruzko informazioa, fiantzak, eskaintza etab.), lizitazioan parte hartzeko prozedura finkatzeko.

-Lehiaketa edo lizitazioko finantza dokumentazioa aztertuta, deduzitu egiten da zein eskaintza aurkeztu behar den kredituaren eta interesen epeen araberakoa.

-Eskatutako dokumentazio espezifikoa argi betetzen da, ofizialki eskatutako datuekin:

.Enpresaren gaitasun eta esperientzia.

.Fiantzak

.Eskaintzaren aurkezpena.

.Erakunde dei-egilearen formulario eta baldintza pleguak.

-Kudeatu egiten da eskatutako eskaintza eta dokumentazioa behar diren denboran eta moduan tokatzen den erakundean.

b) Lanbide eremua.

Informazioa, dokumentazioa (izaera, motak eta euskarriak): Dibisa merkatuko operazioen gaineko informazioa. Nazioartean kobrantzak eta pagamenduak egiteko bideen gaineko lege indardunak. Dibisen eguneroko kotizazioa. Esportazioa eta inportazioa finantzatzeko oinarrizko iturri primarioen gaineko informazioa. Dibisa bidezko operazioak erregulatzeko araudia. Kobrantza eta pagamendu dokumentuak.

Informazioa tratatzeko bitartekoak: ekipoak: ordenagailu pertsonalak, sare lokaleko postuak eta teleprozesua. Programak: erabiltzaile inguruneak, Nazioarteko finantza kudeaketako programa informatikoak.

Prozesu, metodo eta prozedurak: Behar den informazioa lortzea nazioarteko finantziazio bideak aztertzeko. Nazioarteko kobrantza eta pagamenduak kudeatzea. Nazioarteko lizitazioetan parte hartzeko prozedurak. Nazioarteko pagabiderako dokumentu euskarriak itxuratzea.

Lanaren emaitza nagusiak: Nazioarteko pagamendu eta kobrantza bide kudeatuak. Nazioarteko Merkataritzako operazioetako finantziazio bide eta finantza arriskuei buruzko informazioa. Esportaziorako arrisku eta kreditu kudeatuen estaldura.

Pertsona edo/eta erakunde zerbitzu hartzaileak: Inportatzaile eta esportatzaileak. Duanetako agenteak. Trantsitarioak. Finantza entitateak. Kanpo merkataritzan eskumenak dituzten erakunde publikoak.

1.2. Lanbide gaitasunaren bilakaera.

1.2.1. Faktore teknologiko, antolamenduzko eta ekonomikoen aldaketa.

Gure ingurune ekonomikoaren baldintzak, enpresaren ikusupuntutik begietsita, aldatu egin dira Espainia bete-betean eratxeki zaionetik Europako Merkatu Bakarrari.

Espainia orain eskubide osoko taldekide denez gero Munduko eremu komertzial nagusian, Espainiako enpresek beren antolamendu egitura egokitu beharrean daude. Egokitze honetan sektore komertzialaren itxurapen heterogenoak ere pisua du, bai Europako batasuneko kide diren herrietan nola hirugarren herrietan, horietan ere aldatu egin baitira Espainiako enpresek haiekin zituzten harremanak, elkarteko markora egokitzeko.

Aldaketa horietan pisua izan duen beste elementu bat da enpresak kontzentratu eta nazioartekotzeko prozesua, zeinaren emaitza baitira luze-zabal handiko multinazionalak, herri diferenteetako sare komertzialak erabiltzen dituztenak, horrela kostuak arrazionalizatuz eta konpetitibitatea berretuz. Horrek guztiak behartzen ditu Espainiako enpresak bestelako eszenarioak ikertzera, merkatu kuota handiagoak beretu ahal izateko modukoak.

Salmenta eta Marketing alorrek nazioarteko ekintzen antolamendu enpresarialean duten partehartzea, antza, geroz eta pisu gahiago hartzen ari da egitura komertzialaren barrenean, merkatu berriak zabaltzeari eta nazioarteko salerosketa operazioei begira.

1.2.2. Jarduera profesionaletako aldaketak.

Nazioarteko merkataritza operazioak erregulatzen dituen araudi nazional eta nazioartekoaren aldaketek, aldaketak eragiten dituzte ekintza komertzialerako prozeduretan. Aurrikusten denez, duanen jarduera hirugarren herriekiko harremanen esparrura murriztuko da, eta Europako Batasunari dagokionez, gaurko bere eskumenak aldatu eginen dira.

Logistika esangura berezia hartzen hasi da zenbait enpresa segmentutan, batez ere almazenamentu-banaketari dagokionez, nazioarteko eremuan.

1.2.3. Prestakuntzako aldaketak.

Berrikuntza teknologikoek, Antolamendu sistemek eta enpresak merkatu berrietara hedatu beharrak geroz eta eragin handiagoa dutelarik, profesional honek ezinbestekoa du etengabeko prestakuntza bat, nazioarteko merkataritzaren aipatu ezaugarriotara egokitua.

Europako Elkarteko herriak askotarikoak direlarik beren ezaugarri ekonomiko, demografiko, sozial eta kulturalei dagokienez, aniztasun horrek gidalerro izan beharko du prestakuntzarako, profesionalei gaitasuna emateko ekintza komertzialak berariaz tratatzeko, helburu berri bakoitzaren arabera.

1.3. Kokalekua produkzio prozesuan.

1.3.1. Lanbide eta lan ingurunea.

Teknikari honek aukera izanen du bere lan jarduera nazioarteko merkaturatze sektorean burutzeko eta nazioarteko merkataritzaren administrazioko enpresentzako zerbitzuen sektorean. Azpisektore hauetan arituko da bereziki:

.Industria, Merkataritza eta Nekazaritza: nazioarteko merkataritza departamentua, merkataritza departamentua.

.Banka: kanpo departamentua.

.Nazioarteko merkataritzako enpresa bitartekariak: agentzia trantsitarioak, agentzia komertzialak, enpresa kontsignatarioak, duana agentziak eta merkataritzako aholku enpresak.

1.3.2. Ingurune funtzional eta teknikoa.

Teknikari hau nazioarteko merkaturatze funtzioetan kokatzen da bereziki: erosketa, salmenta, almazenamentua, banaketa, administrazioa.

Teknika eta ezagupen teknologiko eta zientifikoak nazioarteko merkataritzaren alorrekoak dira, eta honakoekin dute lotura:

-Nazioarteko merkataritzaren egitura.

-Merkataritzako Zuzenbide hastapenak eta nazioarteko kontratazioarekin lotura duten legeak.

-Nazioarteko marketinga: ikerketa komertziala eta marketing estrategia.

-Erosketa teknikak eta salmenta teknikak: negoziazio eta komunikazio teknikak.

-Nazioarteko merkataritzarekin lotura duten administrazio prozesuak: iragaitzak eta duanako arantzelak. Salerosketa kontratua. Esportazio/igorpen prozesuak eta inportazio/ekarpen prozesuak.

-Almazenatzeko prozesu eta politikak: almazenen kontrola, stock politikak, inbentario sistemak.

-Nazioarteko garraio prozesuak: zerbitzuak eta tarifak.

-Nazioarteko finantzazio prozesuak: kredituak nazioartekoan kudeatzea. Dibisazko finantziazioaren kudeaketa. Finantza kalkulua. Nazioarteko lizitazioak tresna negoziagarriak, pagamendu eta kobrantzen kontrola nazioarteko bezeroekin, banku bermeak.

-Nazioarteko pagabideak: nazioarteko pagamendu moduak, tresna negoziagarriak, pagamendu eta kobrantzen kontrola nazioarteko bezeroekin, banku bermeak.

-Aplikazio informatikoak nazioarteko merkataritzarako:

.Helburu orokorreko aplikazio informatikoak: Testu prozesagailuak, kalkulu orriak, datu baseak, aplikazio grafiko eta autoediziokoak, pakete integratuak.

.Aplikazio informatiko berariazkoak: Almazenaren kudeaketa eta kontrola, fakturazioa, garraioaren kudeaketa, ikerketa komertziala, nazioarteko finantza kudeaketa, nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa.

Okupazioak, lanpostu eredu garrantzitsuenak. Lan mundurako orientagarri, ondoren aipatzen da zer lanpostu eta okupazio har litezkeen tituluaren profilean definitzen den lan gaitasuna beretuz:

Kanpo merkataritzako teknikaria. Kanpo operazioetarako teknikaria (Banka). Logistikako teknikaria. Nazioarteko merkataritzaren administrazioko teknikaria. Nazioarteko garraio teknikaria. Erosketa teknikaria. Salmenta teknikaria. Nazioarteko marketing teknikaria. Produktuen almazenamentuko teknikaria.

2. Curriculuma.

2.1. Heziketa zikloaren helburu orokorrak

.Aztertzea zer ondorio sortzen dituen nazioarteko marketing politika jakin bat aplikatzeak produktuak Europako eta besteko herrietan merkaturatzeko.

.Nazioarteko salgai merkataritza erregulatzen duen araudia aplikatzea bere kontratazio, finantza inbertsio, fisko kontu, garraio, erregimen administratibo eta herrien arteko salgai zirkulazioari dagozkion beste alde guztietan.

.Atzerriarekiko transakzioak likidatzeko erabili ohi diren nazioarteko pagabideak kudeatzeko prozesuak garatzea, dokumentu euskarriak sortuz, aurkeztu beharreko merkataritza dokumentazio oinarrizkoa eta osagarria identifikatuz, eta araudiaren arabera pagamenduaren exekuzioan dauden bitartekariak.

.Nazioarteko merkataritzaren funtzionamendua aztertzea, zehaztuz zein diren finantza tresnak, salerosketa bat kontratatzeko ekintza arauak eta testuinguru duen marko legal, sozioekonomiko eta politikoan eskatzen diren prozedura administratiboak.

.Egoki aditzera ematea, behar den hizkuntzan, nazioarteko bezero eta hornitzaileekiko harremanetan, egoera bakoitzak behar duen komunikazio teknika aplikatuz, eta sektoreari dagokion eta atzerriko hizkuntza batean dagoen informazioa interpretatzea.

.Nazioarteko merkataritza operazioen kudeaketa errezten duten eta merkataritza lanak sortzen duen informazioa tratatu eta antolatzeko modurik hoberenak eskaintzen duten programa informatikoak erabiltzea.

.ztertzea zer aukera eskaintzen dioten Espainiako enpresari nazioarteko finantza merkatuek nazioarteko salgai transakzioak exekutatzeko bere finantziazio iturriak anizteko eta denetariko arriskuak galarazteko (interes aldaketa, esportaziorako kreditua, salgaien prezioa goratzea etab.)

.Nazioarteko negoziazio teknikak aplikatzea, esku hartzen duten herrien araudi eta ingurune sozioekonomikoarekin bat, zehazteko nazioarteko salerosketa operazio bat erregulatzen duten akordio prekontraktualak itxuratzen dituzten zenbait alde.

.Nazioarteko logistika komertzialaren alde diferenteak aztertzea: almazenamentu-banaketa, produktuak almazen barrenean manipulatu eta banatzea kontrolatzea, banaketa sareko almazenen arteko salgai mugimentuak definituz, operazio hauek erregulatzen dituen nazioarteko araudia identifikatuz eta interpretatuz.

.Nazioarteko salgai operazioek segitzen duten prozesu administratiboa aztertzea, araudiak eskatzen duen dokumentazioa zein erakunde ofizialek tramitatu eta luzatu egiten duen atzemanez, behar diren dokumentuak eredu ofizialetan sortuz eta operaziorako behar diren tramiteak eginaz.

.Merkataritza jarduera erregulatu eta baldintzatu egiten duen marko legal, ekonomiko eta antolamenduzkoa interpretatzea, lan-munduko harremanetatik zein eskubide eta betebehar sortzen diren atzemanez, eta bai lan munduratzeko mekanismoak ere.

.Bere lanbidearekin lotura duten informazio iturriak hautatu eta kritikoki baloratzea, bakarka iaksteko gaitasuna garatzeko moduan eta bere lan gaitasunek bilakatu eta sektoreko aldaketa teknologiko eta antolamenduzkoetara egokitzeko aukera izan dezan.

2.2. Lanbide moduluak

1. Lanbide modulua: Nazioarteko salerosketa.

1. gaitasun unitatearekin lotua: nazioarteko salgai salerosketa operazioak egitea.

Nazioarteko Marketinga.

Iraupena 256 ordu.

a) Bukaerako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

1.1. Nazioarteko marketing estrategiak garatzerakoan esku hartzen duten aldagaiak aztertzea.

.Nazioarteko Marketingaren eta bera osatzen duten politiken kontzeptua definitzea.

.Nazioarteko marketing estrategietan eragina duten aldagai sozioekonomiko, kultural eta politiko nagusiak azaltzea.

.Elkarlotura duten makromagnitude sail baten aurrean, azaltzea horien aldaketak zer eragin izaten duen nazioarteko marketing politikak garatzerakoan.

.Produktu bat herri jakin batean merkaturatzea arautzen duen araudi nazioarteko baten aurrean, bere edukia aztertzea eta handik marketing politika diferenteetarako sortzen diren ondorioak deduzitzea.

.Aztertzea zer kausa harreman dagoen edozein produkturen bizi zikloko etapa jakin bat ezaugarritzen duten aldagai nagusien eta nazioarteko marketing estrategian duten eraginaren artean.

.Produktu baten nazioarteko eskaerako sail historiko baten aurrean:

-Egokitze estatistiko metodorik egokiena aplikatzea.

-Produktuaren eskaeraren joera kalkulatzea.

-Produktu horrek periodo jakin batean izanen duen eskaera aurrikustea.

1.2. Informazio ardurakoa lortzeko prozedurak definitzea nazioarteko merkatu ikerketak modutzerakoan.

.Nazioarteko merkatuen prospekzioan gehien erabiltzen diren merkatu ikerketa tekniken ezaugarri behinenak deskribatzea.

.Iturri primario eta sekundario, zuzeneko eta zeharbidekoen kontzeptua azaltzea eta haietatik informazioa eskuratzeko prozedurak definitzea.

.Behar adina deskribatutako kasu praktiko batean, zeinean informazio jakin bat behar baituzu nazioarteko merkatu baten prospekziorako:

-Informazio iturri sekundarioak atzeman eta haietara iristeko prozedurak.

.Hautatu zein informazio iturri sekundariok eman dezakeen definitutako aldagaien balorerik fidagarriena.

.Formato bat itxuratzea datuak biltzeko, informazio premietara egokiena dena.

.Behar adina deskribatutako datu batzuetatik (hiru herriren magnitude ekonomiko eta lomertzialei buruzkoak):

-Merkatu bakoitzeko egoeraren informazioa ematen duten estatistikoak aplikatzea.

-Lortutako emaitzak estatistika bidez interpretatu eta aztertzea, ondorioak deduzituz.

-Behar diren programa informatikoak aplikatzea.

.Argi karakterizatutako merkatu segmentu bat eta helburu komertzial bat dituzularik:

-Definitutako merkatu segmentuaren lagin islagarria definitzea.

-Inkesta bat deiseinatzea ikerketarako datu ezinbestekoak biltzeko.

-Aplikazio informatiko egokiak erabiltzea.

1.3. Esportazioko merkatuetako banaketa bideen egitura definitzen duten faktore nagusiak aztertzea.

.Aipatu eta deskribatzea zein diren banaketa eta salmenta biderik maizkoenak enpresa baten esportazio aniztasunerako.

.Nazioarteko banaketa bideak hautatzerakoan zer faktore ardurako aztertu eta baloratzen diren azaltzea.

.Zehazteak nazioarteko marketing plan batean zein alderdik duten eragina kanpo merkatuetan banaketa bide bat hautatzerakoan.

.Atzematea zein faktorek finkatzen duten kostua nazioarteko banaketa bideetan.

.Nazioarteko banaketa bide alternatibo baten balorazio finantzaria egiteko zein aldagai kuantifikatzen diren aztertzea.

.Azaltzea zein diren arrisku komertzial maizkoenak atzerriko herri batean sartzerakoan.

.Atzerriko banatzaileen informazio iturri nagusiak zein diren atzematea. Atzerriko banatzaile batekin egiten bada kontratu bat, zeinean bera exekutatzeko baldintzak deskribatzen baitira:

-Klausulak interpretatzea, produktuaren banaketa baldintzak aztertzea eta araudiarekin, usadioekin eta ohitura komertzial aplikagarriekin bat datorren deduzitzea.

-Deskribatzea klausulek zer ondorio duten finkatutako harreman komertzialean.

.Enpresa mota bat, Produktu bat herri jakin batean banatu eta saltzeko merkatu helburu bat karakterizatzen dituen kasu praktiko batean:

-Definitzea zein den prozedurarik egokiena produktu hori banatzeko definitutako merkatu helburuarekin egokien ezkontzen den kanpo merkatuan.

-Fisko aldeko ondorioak aztertzea.

-Proposatutako banaketa bideak berekin dakartzan kontuak aztertzea.

-Atzematea ze problema logistiko sor litezkeen aurkeztu den banaketa bide horretan.

1.4. Aztertzea nazioarteko marketing planak aplikatzerakoan gara litezkeen promozio ekintzak.

.Nazioarteko merkataritzan maizenik erabiltzen diren promozio, bitarteko, euskarri eta publizitate motak deskribatzea.

.Promozio lana erregulatzen duen araudia atzematea.

.Promozio ekintzen helburu orokorrak azaltzea eta merkataritza jardueran izan dezaketen eragina.

.Promozio ekintza bat diseinatzeko aplikatzen diren teknika psikologiko nagusiak deskribatzea.

.Promoziobideak planifikatzeko kontutan hartu behar diren parametroak definitzea.

.Promozio aurrekontu bati finantzabideak esleitzeko aplikatu ohi diren metodo nagusiak definitzea.

.Promozio kanpaina batean emaitza hoberena izateko kontrolatu behar diren aldagaiak definitzea.

.Promozio baten efikazia neurtzeko maizenik erabiltzen diren metodoak aztertzea, haien on-gaitzak azalduz.

.behar adina ezaugarritutako promozio ekintza bat duzularik, Europako herri bati zuzendua:

.Definitutako ekintza erregulatzen duen marko juridikoa atzematea.

.Araudi hori, deskribatutako ekintzari nola aplikatzen zaion interpretatu eta aztertzea.

.Behar adina ezaugarritutako atzerri batean promozio helburu bati lotutako produktu bat duzularik:

-Deskribatu zein diren egin litezkeen hiru promozio ekintza posibleak merkatu horretan produktua abiatzeko.

-Definitutako ekintza horietako bakoitzak kontsumitzailearengan sortu ohi duten ondorio psikologikoa azaltzea.

1.5. Nazioarteko sare komertzialak helburu definitu batzuetatik abiatuta ezartzeko posibilitateak azaltzea.

.Sare komertzialak ezartzeko ikerketa baten faseak azaldu eta bakoitzak zer helburu duen.

.Proiektu baten bideragarritasuna neurtzeko maizenik erabiltzen dien metodo ekonomikoak deskribatzea, aplikatzerakoan bakoitzak dituen on-gaitzak bereiziz.

.Definitzea zein den merkatu ikerketa bat aurkezteko maizenik erabilzen den forma dokumentala eta egitura.

.Nazioarteko merkatu baten prospekzioan lortutako datu batuetatik abiatuta (aldarte sozioekonomikoa, konkurrentzia, lan merkatuko lan eta ekonomia baldintzak eta sartzeko posibiolitateak):

-Lortutako informazio guztia ordenatu eta egituratzea, bere izaeraren arabera sailkatuz.

-Produkzioaren eta ekonomiaren ikuspuntutik aztertzea datuak, teknika estatistikoak eta metodo ekonomikoak aplikatuz.

-Ezarpenaren posibilitatea ebaluatzea, metodo egokiak aplikatuz.

-Egindako ikerketa modu egituratu eta homogeno batean aurkeztea.

1.6. Nazioarteko marketing planak baloratzeko moduko aurrekontuak itxuratzea.

.Naioarteko marketing aurrekontu bat osatzen duten partida diferenteak aipatu eta definitzea.

.Aurrekontuak enpresa batean zer eginkizun duen azaltzea eta zer desbiazio mota gerta daitezkeen.

.Produktu bat nazioartean merkaturatzeko aurrikusten diren sarrera eta gastu multzo baten aurrean:

-Gastuak sailkatu.

-Nazioartekko "marketing-mix" aurrekontua lortzeko behar diren kalkuluak egitea.

-Gastuak beren inportantziaren arabera taldetzea.

-Ondorioak ateratzea, aurrekontua osatzen duten partidak elkarrekin konparatuz eta aurrekontua bera beste batzuekin konparatuz.

1.7. Bitarteko informatikoa erabiltzea kalkulu ekonomikoak egiteko eta nazioarteko merkataritza proiektuko dokumentazioa sortzeko.

.Nazioarteko merkataritza proiektua gauzatzerakoan, honakoak egitea baliabide informatikoen bidez:

-Kalkulu ekonomikoak eta finantza analisia.

-Estatistiken errepresentazio grafikoa

-Proiektua dokumentu bidez deskribatzea.

b) Edukiak.

.Nazioarteko egitura ekonomikoa.

-Espainiako merkataritza nazioartekoa.

-E.B eta hirugarren herriak: merkatu komertzialak; harreman komertzialak Espainiarekin.

-Erakunde nazioarteko eta eskualdekoak.

-Enpresa multinazionalak: merkatuak; egitura; estrategia komertzialak.

-Marko politikoa: aldagai egituralak; aldagai aldartekoak; egitura politikoaren analisia; enpresen egituran eta politika komertzialetan dituen ondorioak.

.Kanpoko merkatuen ikerketa.

-Marko juridikoa:

-Merkataritza legea: legeria nazionalarekiko diferentziak, ezarpenerako betebeharrak.

-Monopolio eta konpetentzien gaineko legeria: kontzepzioa, erregulazioa, pratika komertzialak.

-Jabetza industrialaren gaineko legeria: patenteen erabilera marken erabilera.

-Atzerriko inbertsioen gaineko legeria: kanbioen kotrola, dibisak, sozietateak.

-Nazioarteko ingurunea:

-Hirugarren herriak E.B.ari eratxekitzea: kapital mugimenduak; Enpresak atzerrian ezartzea.

-Konkurrentziaren ekintza komertzialen ebaluazioa:

-Konkurrentzia globalaren analisia: estrategiak

inbertsioak; kontzentrazio geografikoa.

-Kanpo analisia:mehatxuak, aukerak.

.Produktu eta prezioen gaieko merkatu ikerketa.

-Prezio politika hainbat eszenariotan: prezioak finkatzeko baldintzak; prezio estrategiak; esportaziorako prezioen kalkulua.

-Produktu politika hainbat eszenariotan: produktuen diferentziazioa; produktu eta marken imagina eta jarrera.

-Ikerketaren faseak: harria hautatzea; aurrezko analisia; analisi komertziala.

-Merkatu ikerketa, produktuaren eta prezioaren estrategiako tresnatzat: ikergaia; ikergaia ukitzen duten aldagaiak; informazio iturriak; informazioa eskuratzeko prozedurak; informazioaren analisi estatistikoa.

-Kanpo merkatuetako promozioa.

-Nazioarteko estretegien azterketa: nazioarteko promozio praktikak; promozio praktika erregulatzeko araudia; estrategiak herrian duen eraginaren balorazioa.

-Promozio estrategia: estrategia global eta diferentziatua; estrategia mugatzen duten faktoreak; kostuen kalkulua; estrategiaren diseinua.

.Enpresaren jarduera nazioartekoaren antolamendua.

-Antolamendu egitura: premiak atzematea; eginkizunen organigrama; hierarkia.

-Abiatzea. Etapak: produktu/merkatuen hautapena; helburuak; sarrera mota; "marketing" plana: ekintzen kontrola.

-Giza baliabideak: profila; giza harremanetarako teknikak; errendimendua; prestakuntza eta perfekzionamentua.

-E.B.eko eta hirugarren herrietako inbertsioak.

-Nazioarteko ezarpenerako inbertsioak: inbertsio komertziala; inbertsio produktiboa.

-E.B.eko inbertsioen erregulazioa: liberalizazioa; ekintza eremua; erantzukizunak; fiskalitatea.

-Esportaziorako pizgarri eta subentzioak: nazioarteko merkataritza politikaren ekintza markoa.

-Nazioarteko komenioak, ICEX: informazioa; aholkularitza; laguntza programak.

.Kanpo merkatuetan sartzeko bideak.

-Kanpo merkatuetan sartzerakoan esku hartzen duten faktore enpresaz kanpo eta enpresaz barnekoak: "marketing-mix" estrategia: produktuaren premiak; enpresaren irudia; banaketa bideak.

-Enpresak kanpo merkatuetan ezartzeko modu diferenteak: komisionista; sukurtsala; filiala; "joint-venture"; lizentzia.

-Alderdi fiskalak: aplikazio eremua, mugak; erantzukizunak.

.Nazioarteko banaketa bideak.

-Kostua finkatzen duten faktoreak: administrazioa, informatika; manipulazioa, karga/deskarga; garraioa; almazenamentua; finantzarioak.

-Banaketa kostuen kalkulua.

-Banaketa bideen kudeaketa: kostuak hoberentzeko estrategiak; zerbitzua hoberentzeko estrategiak; estrategia mistoak.

-Merkatu ikerketa, banaketa estrategiako tresnatzat: ikergaia; ikergaia ukitzen duten aldagaiak; informazio iturriak; informazioa eskuratzeko prozedurak; informazioaren analisi estatistikoa.

.Nazioarteko marketing planaren faseak aztertzea.

-Plangintzaren kontzeptu eta izaera.

-Marketing plana osatzeko metodologia: egoeraren ebaluazioa; alternatibak bilatzea; egintza eta erabakien definizioa; inplementazioa eta kontrola.

."Marketing-mix" delakoa: produktu, prezio, banaketa eta komunikazio ekintzen bilakaera aztertzea marketing tresnak diren partez.

-Nazioarteko marketingerako aplikazio informatikoak eta nazioarteko salerosketa kudeatzekoak.

Nazioarteko negoziazioa.

Iraupena: 132 ordu.

a) Bukaerako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

-Nazioarteko merkataritza harremanak prestatu eta garatzeko egoki diren teknikak aplikatzea.

.Komunikazio prozesuetan agertzen diren berrikuntza teknologikoak atzematea.

.Nazioarteko komunikazio harremanetan maizenik erabiltzen diren teknikak definitzea.

.Herri jakin bateko bezero edo hornitzaile bati informazioa eskatu beharreko kasu batetik abiatuta, idazki bat itxuratzea, herriarentzako tratamendu egokia gordez eta helburuaren arabera argi eta labur idatziz.

.Deskribatzea zer fase dituen elkarrizketa pertsonal batek helburu komertzialekin eta nazioarteko eremuan.

.Atzerriarekiko telefono solasaldi suposatu batean:

.Zeure burua ezagutzera eman eta mintzakidea ezagutu, behar bezalako protokoloa gordez.

.Zeure jarrera eta solasa abiaburuko egoerara egokitzea.

.Informazioa argi eta zehatz pasa dadin kontrolatzea.

.Atzerriko bezero edo hornitzaile bati kasu egin beharreko egoera simulatu batean:

-Bezero edo hornitzailearen portaera aztertu eta ezaugarritzea.

-Egoera eta mintzakidearentzat egoki den komunikazio teknika erabiltzea.

1.9. Behar bezalako teknikak aplikatzea nazioarteko salerosketa operazioetako baldintzak negoziatzerakoan.

.Nazioarteko salerosketa operazio prozesu bateko etapak atzematea.

.Salerosketan maizenik erabiltzen diren nazioarteko negoziazio teknikak atzematea eta deskribatzea.

.Nazioartean maizenik erabiltzen den terminologia komertziala interpretatzea eta erabiltzea.

.Atzerriko bezero edo hornitzaile batekin elkarrizketa eto topaldi bat simulatzean, negoziazioak hasteko:

-Bezero edo hornitzailearen herriko izaera atzematea.

-Negoziazio plan bat definitzea, segitu beharreko faseak finkatzen dituena.

-Minzakidea ezaugarritzea, negoziazio prozesuan segitu beharreko portaera lerroak fnkatzeko.

-Definitutako egoerarentzat egoki den negoziazio teknika erabiltzea.

.Behar bezala ezaugarritutako datu batzuetatik abiatuta, salerosketa negoziazio plan bat finkatzea, honako alderdiak ukituz:

-Premiak, ahuluneak eta sendouneak estimatzea

-Negoziazioko parte nagusiak atzematea.

-Parte bakoitzak negoziazioan dituen mugak azaltzea.

-Planaren sekuentzia sintetizatzea.

.Atzerriko bezero bati aurkezten zaion eskaintza baten parametro nagusiak definitzea.

.Atzerriko hornitzaileen hiru eskaintza izanda, erosketa baldintzak, garantiak eta zerbitzu maila zehaztu eta enpresa erostunaren premia komertzialak definitzen dituztenak:

-Hautatu zeinek eskaintzen dituen baldintzarik onenak eta zein den egokiena definitutako helburu komertzialetarako.

-Hautatutako eskaintzan atzematea zein puntu diren negoziatu beharrak.

-1.10. Salerosketa operazioak erregulatzen dituen nazioarteko kontratazio araudia atzematea.

.Nazioarteko kontratazioa ukitzen eta erregulatzen duten informazio juridikoko iturriak atzematea.

.

.Nazioarteko zuzenbidean maizenik erabiltzen den terminologia juridikoa interpretatzea.

.Kontratu kontzeptua definitzea eta bera osatzen duten elementuak.

.Usadio uniformeek nazioarteko kontratazioan duten balio juridikoa azaltzea.

-Deskribatzea zein nazioarteko zuzenbide teoriak konpontzen dituzten nazioarteko salerosketa kontratu bat erregulatzen duten baldintza orokorretan sortutako kontraesan eta liskarrak.

.Nazioarteko kontratazioa erregulatzen duten atzerriko bi lege testuren aurrean, amankomuneko parteak eta kontraesanak atzematea.

.Nazioarteko salerosketa kontratu eredu bateko klausulak interpretatzea, nahitaezkoak eta nahibadakoak bereiziz.

.Nazioarteko salgai salerosketa kontratuei buruzko nazio Batuen Hitzarmenaren arabera:

-Atzematea noiz perfekzionatzen den nazioarteko salerosketa kontratua eta noiz den eskaintza eragingarria.

-Saltzaile eta erostunaren betebehar kontraktualak aipatzea.

1.11. Nazioarteko salerosketa prozesuarekin loturik dagoen prekontratua itxuratzea, nazioarteko kontratazio araudiarekin bat.

.Nazioarteko merkataritzan maizenik erabiltzen diren INCOTERM direlakoak atzematea eta azaltzea.

.Akordio prekontraktualek zer balio duten atzematea eta parteen konpromezuaren gainean zer ondorio duten.

.Akordio prekontraktualak biltzeko erabiltzen diren eredu dokumentalak atzematea.

.Nazioarteko prekontratu bateko klausuletan agertu behar duten alderdi nagusiak definitzea.

.Nazioarteko salerosketa bateko baldintza paktatu batzuk, parte negoziakideen datu ezugarrizkoak eta negoziaziogai den salgaia ikusirik:

-Kasu hori zein nazioarteko kontratazio araudik erregulatzen duen aipatu eta prekontratua itxuratzeko aplikatzea.

-Hautatu den INCOTERMaren arabera, parte negoziakideek beretzen dituzten obligazioak deskribatzea.

-Asmoen gutuna itxuratzea, nazioarteko salerosketa operazioaren ezaugarri definituak adierazten dituzten klausulak idatziz.

-Dokumentua editatzeko testu tratamendurako programa informatiko bat erabiltzea.

1.12. Xehero definitzea nazioarteko merkataritza proiektu bat garatzeko edukiak.

.Nazioarteko salerosketa operazio bateko alderdi determinanteak atzematea eta definitzea.

.Nazioarteko salerosketa operazio baterako ideia-oinarri batetik abiatuta:

-Nazioarteko salerosketa operazio bat garatzeko behar den informazioa atzematea eta lortzea.

-Nazioarteko merkataritza proiektua definitzea, honako kontzeptuetako bakoitza zehaztuz, deskribatuz eta argudiatuz eta hartutako erabakia justifikatuz zitezkeen beste alternatiben aurrean:

-Inguru horretan nazioarteko merkataritzan aritzen diren enpresen ikerketa.

-Herria hautatzea.

-Bezeroak ekartzea. Hornitzaileak bilatzea.

-Ezarpen komertziala.

-Banaketa bideak

-Gastu eta sarreren aurrekontua.

-Dokumentazio administratiboa.

1.13. Baliabide informatikoekin lan egitea kalkulu ekonomikoak egin eta nazioarteko merkataritza proiektuaren dokumentazioa itxuratzeko.

.Nazioarteko merkataritza proiektua egiterakoan, honakoak egiteko baliabide informatikoak erabiltzea:

-Kalkulu ekonomikoak eta finantza analisiak.

-Estatistiken errepresentazio grafikoa.

-Proiektuaren deskripzio dokumentala.

b) Edukiak.

.Proiektua.

-Inguru horretan nazioarteko merkataritzan aritzen diren enpresen ikerketa.

-Produktua hautatzea; ezaugarri fisikoak, teknikoak, aurkezpena. Arauak, Bizi zikloa.

-Bezeroak erakartzea, hornitzaileak bilatzea, Ikerketa, Salerosketa kontratua.

-Ezarpen komertziala.

-Banaketa bideak. Bidea aztertu eta hautatzea.

-Gastu eta sarreren aurrekontua. Bideragarritasuna ikertzea.

-Dokumentazio administratiboa. Dokumentu orokorrak.

.Komunikazioa eta nazioarteko harremanetan nola aplikatzen den.

-Komunikazioa eta nazioarteko harremanetan nola aplikatzen den.

-Komunikazio prozesuak: prozesuaren elementu eta etapak; komunikatzeko zailtasunak.

-Ahozko komunikazioa nazioarteko merkataritza harremanetan: ahozko mezuak hartzeko eta bidaltzeko teknikak; jendearen harrera, komunikazioa errezten duten teknika eta jarrerak.

-Idatzizko komunikazioa nazioarteko merkataritza harremanetan: idatziz komunikatzeko eta adierazteko arauak; komunikazio ereduak.

-Harreman publikoak: zer funtzio dituen nazioarteko merkataritzan; maizenik erabiltzen diren komunikazio teknikak.

.Negoziazio prozesua nazioarteko salerosketan.

-Prospekzioa: harreman komertzialen ingurunea; salerosketa.

-Nazioarteko negoziazioa prestatzen: prozesuaren azterketa.

-Negoziazioa planifikatzen: negoziazioaren osagai oinarrizkoak; zein fase izaten dituen.

-Nazioarteko negoziazioaren garapena: elkarrizketa; pertsuasioa; helburua; ondorioa, akordioa.

-Jarreren azalpena: erostuna; saltzailea.

-Nazioarteko negoziazio teknikak.

-Nazioarteko negoziazioa sendotzea: adostasun puntuak; itxiera unea; itxierako problemak.

-Nazioarteko salerosketaren prekontratua itxuratzea.

-Bezeroentzako eskaintzak itxuratzea: izaera; egitura.

-Hornitzaileen eskaintzak aztertzea; izaera; abantaila konparatuak.

.INCOTERM direlakoak garraiabidearen arabera.

-Edozein garraio mota, multimodala ere bai: fabrikan (EXW); franko garraiaria (FCA); garraio pagatua (CPT); garraio eta aseguruak pagatuak (CIP); Mugan entregatzea (DDU); Eskubideak pagatuta entregatua (DDP).

-Airezko garraioa: Franko garraiaria (FCA).

-Trenbidezko garraioa: franko garraiaria (FCA).

-Itsasozko eta lehorreko urbidezko garraioa; franko ontziaren saihetsean (FSA); frankoa ontzi barrenean (FOB); Kostua eta fletea (CFR); Aseguru eta fletearen kostua (CIF); ontzi gainean entregatua (DES); kaian entregatua (DEQ).

.Nazioarteko kontratazioa erregulatzen duen eta akordio prekontraktualei aplikagarria zaien araudia.

-Nazioarteko salerosketarako zuzenbide kontratuaren hastapenak.

-Nazioarteko hitzarmenak: Vienako hitzarmena; Nazio Batuen Hitzarmena.

-Nazioarteko Merkataritza Ganbararen arauak.

-Erabilera uniformeak.

.Nazioarteko salerosketaren kudeaketarako eta nazioarteko marketingerako aplikazio informatikoak.

2. lanbide modulua: Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa.

Iraupena 176 ordu

2 Gaitasun unitatearekin lotua: salgaiak inportatu/esportatu eta ekarri/bidaltzeko operazioetako kudeaketa administratiboa egitea.

a) Bukaerako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

2.1. Salgaien nazioarteko garraioari dagozkion prozedura administratiboak aztertzea.

.Inportazio/esportazio bat edo Ekartze/igortze bat tramitatzearen arteko diferentzia funtsezkoak azaltzea.

.Nazioarteko merkataritza nazioartekoak dituen barrera nagusiak atzematea eta azaltzea.

.Nazioarteko merkataritza operazioak kudeatzeko dokumentazioa erregulatzen duen nazioarteko araudia atzematea eta interpretatzea.

.Nazioarteko salerosketaren kudeaketan esku hartzen duten erakundeak atzematea eta luzatzen dituzten dokumentazio edo zertifikatuak deskribatzea.

.Deskribatzea zer dokumentazio oinarrizko behar den esportazio operazio bat erregimen orokorrean egiteko eta zer erakundek luzatzen dituen dokumentuok.

.Erregimen espezifikoetako esportazioen prozedura eta tramitazioei dagozkien alderdi ardurakoenak azaltzea.

.DUAren eginkizuna azaltzea(Duanako Dokumentu Bakarra) eta nola bete behar den.

.Azaltzea erregimen orokorrean esportazioak nola dauden erregulaturik eta horrek tokatzen den dokumentazioa tramitatzeko zer ondorio dituen.

.Inportazio erregimen espezifikoei dagokien dokumentazioa deskribatzea eta hura tramitatzeko prozedurak.

.Salgaien salerosketa kontratu nazioarteko suposatu batetik abiatuta:

-Atzematea kudeaketa eta dokumentazio administratiboari buruzko zer araudi den kasurako aplikagarria.

-Definitzea zer kudeaketa eta dokumentazio behar diren eta zer erakunde dauden inplikaturik.

2.2. Behar den dokumentazioa itxuratzea salgaien inportazio/esportazio eta ekarri/bidaltze operazioak kudeatzeko.

.Nazioarteko salerosketa kontratuetan maizenik erabiltzen diren klausulak atzematea eta interpretatzea.

.Nazioarteko salerosketa operazioetan behar diren dokumentuak betetzeko aplikatzekoa den araudia interpretatzea.

.Duanetako Arantzelaren egitura azaltzea, eta bera kudeatzeko prozedurak.

.Jatorri zertifikatu, esportazio lizentzi eta eskaera batekin doan dokumentazio guztiarekin lotura daukaten dokumentu ereduak ezagutu eta haien eginkizuna azaltzea.

.Nazioarteko salerosketa operazio jakin eta ongi ezaugarritu batetik abiatuta:

-Kudeatzeko behar den dokumentazioa atzematea.

-Operaziogai diren salgaiak kodetzea beren arantzel partidan.

-Operazioaren gainean diren zerga edo/eta kargak kalkulatzea

-Operazioa kudeatzeko behar diren dokumentuak betetzea, behar diren kalkuluak eginez, erregulatzen dituen araudiarekin bat.

-Salerosketa kontratua modutzea.

2.3. Nazioarteko merkataritza operazioetan asegurua zehazten duten aldagaiak aztertzea eta aplikatzetik heldu diren ekintzak.

.Nazioarteko pagabideak. Salgaien nazioarteko garraioan aseguru kontratu bat ezaugarritu behar duten elementu erreal eta formalak deskribatzea.

.Nazioarteko merkataritzan maizenik erabiltzen diren aseguru poliza motak atzematea eta definitzea.

.Garraio mota bakoitzean sartu ohi diren aseguru polizen estaldura atzematea eta azaltzea eta klausula osagarririk sartzen bada, haiek aipatzea.

.Salgaien nazioarteko garraiorako aseguruak hautatzerakoan ardura duten aldagaiak azaltzea eta zer lotura duten elkarrekin.

.Nazioarteko merkataritza operazioetako aseguruak kontratatzeko eta asegurupeko ezbeharrak deklaratu/likidatzeko prozedurak deskribatzea.

.Nazioarteko salgai erosketa baten definiziotik:

.Garraioan edo operazioaren beste parte batean izan litezkeen arriskuak atzematea.

.Aseguru polizen klausula izan litezkeenak deduzitzea.

.Bi aseguru poliza ikusirik, klausuletan ageri diren zenbait alderditan estaldura mota banakoak eta prima ere zenbateko banakoa dutenak, behar adina ezaugarritutako nazioarteko merkataritza operazio baten gainekoak:

-Klausulak interpretatzea eta ondorioak ateratzea poliza bakoitzaren estaldurari buruz.

-Hautatzea zein den egokiena operaziorako, bakoitza definitzen duten parametro guztiak baloratuz.

2.4. Nazioarteko merkataritza operazioen gaineko informazio-dokumentazioa tratatzeko sistemak definitzea eta erabiltzea.

.Nazioarteko merkataritza operazioetarako laguntza eta datuak ematen dituen dokumentu base bat lortzeko enpresetan erabiltzen diren informazio iturri eta kanalak deskribatzea.

.Nazioarteko merkataritza jarduerako informazioa eta dokumentazioa antolatzeko maizenik erabiltzen diren artxibo teknikak definitzea.

.Hainbat nazioarteko merkataritza operazioren gaineko datu batzuetatik:

-Bezero edo hornitzaileen fitxategi nagusia modutzea, operazio bakoitzeko informazio ardurakoa hautatuz eta egituratuz eta kasuan kasuko aplikazio informatikoa erabiliz.

-Kudeaketa administratiboko pakete integratua aplikatzea behar den informazioa lortzeko.

b) Edukiak.

.Salgaien jatorria: araudia eta dokumentazioa.

-Erregimen orokorra: salgaien jatorria zehazteko irizpideak; jatorri justifikazioa inportaziorako nahiz esportaziorako tramitazioa eta dokumentazioa: zertifikatua eta jatorri deklarazioa.

-Elkarte barreneko trukeak: erregelamentazioa eta dokumentazioa.

-Harreman preferentzialak: EB-AELC (Kanbio Librerako Elkarte Europarra); EB-Kanariak, Ceuta eta Melilla eregimena; ACP akordioak; Itsasoz bestaldeko Herri eta Lurraldeekiko akordioak; Erreferentzia Generalizatuko sistema; EB- Mediterranio herriak akordioak.

.Duana-iragaitza.

-Iragaitza sistema: base komunak, erregulazioa eta inplikazioak; TIR hitzarmena; Elkarte barreneko iragaitza.

-Duanako Dokumentu Bakarra (DDB); hainbat operaziotan nola erabili; nola bete.

.Duanetako Arantzela.

-Izendegi konbinatua; TARIC delakoa; Duanan salgaiek duten balioa; duana arantzela aplikatzearen salbuespenak.

.Nazioarteko salerosketa kontratuak egitea.

-Salerosketa kontratuaren forma gobernatzen duten arauak; klausulak.

.Inportazio/esportazio eta ekartze/bidaltze operazioen erregimen administratibo eta komertziala.

-Hirugarren herriekiko transakzioetako prozedura eta kudeaketak:

-Askatasun komertzialeko erregimena: erabatekoa

aurrezko begiraletza estatistikoa duena; inportazio zertifikatuak.

-Baimen administratiborako erregimena: operazioagatiko baimena behar duten esportazioak; osotarako baimena behar duten esportazioak; kontingente kuantitatiboak.

-Arantzel kontingenteak eta inportazioko arantzel muga gehienezkoak.

-Inportazio eta esportazio baterako dokumentazio oinarrizkoa.

-Erregimen espezifikoak: CECA produktuak; ehunkiak; defentsagaiak, erabilera biko produktu eta teknologiak: basa flora eta faunako espezie mehatxatuak; desbiatu litezkeen sustantzia katalogatuak; produktu kimiko arriskutsuak.

-Kanarietako, Ceuta eta Melillako erregimena.

-Elkarte barreneko trukeen prozedurak.

.Asegurua nazioarteko salgai iragaitzetan.

-Legezko arauak: aseguratzeko moduko arriskuak; parte kontratugileak; aseguru poliza motak; aseguru kontratuen ondorioa.

.Duanetako tributuak.

-Tributu motak: inportazio eskubideak; esportazio eskubideak; "antidumping" eskubideak; nekazaritzako ordainarazpen erregulatzaileak; konpentsaziozko kargak; diruzko zenbateko konpensaziozkoak; Eratxekitze zenbateko konpentsaziozkoak; eskubide ttikiak; BEZ; zerga bereziak.

-Tributu kuotaren kalkulua.

.Salgaien jatorria: araudia eta dokumentazioa

-Erregimen orokorra.

-Elkarte barreneko trukeak.

-Harreman preferentzialak.

.Duanetako iragaitza.

-Iragaitza sistemak: base komunak, erregulazioa eta inplikazioak.

-Duanako dokumentu bakarra (DDB).

.Duanetako Arantzela.

-Izendegi konbinatua.

-TARIC delakoa

-Duanan salgaiek duten balioa

-Duana arantzela aplikatzearen salbuespenak.

.Nazioarteko salerosketa kontratuak egitea.

-Salerosketa kontratuaren forma gobernatzen duten arauak

-Klausulak.

.Inportazio/esportazio eta ekartze/bidaltze operazioen erregimen administratibo eta komertziala.

-Hirugarren herriekiko transakzioetako prozedura eta kudeaketak:

-Askatasun komertzialeko erregimena

-Baimen administratiborako erregimena

-Arantzel kontingenteak eta inportazioko arantzel muga gehienezkoak.

-Inportazio eta esportazio baterako dokumentazio oinarrizkoa.

-Erregimen espezifikoak

.Asegurua nazioarteko salgai iragaitzetan.

-Legezko arauak.

-Aseguratzeko moduko arriskuak

-Aseguru poliza motak

.Duanetako tributuak.

-Tributu motak.

-Tributu kuotaren kalkulua.

4 Lanbide modulua: produktuen almazenamentua

Iraupena 128 ordu

3. Gaitasun unitatearekin lotua: salgaien nazioarteko almazenamentua eta banaketa prozesua antolatu eta kudeatzea.

a) Bukaerako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

3.1. Almazenatze prozesuak aztertzea, barreneko antolamendu eta banaketa baloratuz eta hainbat salgai eta hornigairen manipulazio sistema baloratuz, segurtasun eta higienerako araudia aplikatuz.

.Almazen mota jakin batean zein segurtasun eta higiene araudi aplikatu behar den atzematea eta interpretatzea.

.Almazen eredu baten eremu diferenteak atzematea eta bakoitzaren ezaugarri orokorrak deskribatzea.

.Salgai eta hornidurak almazenatzeak izaten dituen fase nagusiak deskribatzea.

.Almazen bat antolatzeko maizenik erabiltzen diren irizpide ekonomiko eta egituralak deskribatzea.

.Almazen baten antolamendua ukitzen duten aldagaiak aztertzea, bakoitzaren ondorioak deduzituz eremu banaketa planifikatzeko.

.Produktuak almazenatzeko maizenik erabiltzen diren manipulazio bideak ezaugarritzea.

.Salgaiak manipulatzeko bide eta prozedura jakin batzuk zenbait produktu motarekin lotzea, haien ezaugarri fisikoen eta almazen jakin bateko instalazioen arabera.

.Almazen baten eta almazenatu beharreko produktu jakin batzuen ezaugarriak oinarri:

-Atzematea zein segurtasun eta higiene araudi aplikatu behar den.

-Produktu eremuen barne banaketa zehaztea (behar diren krokisak eginaz).

-Produktuen almazen barreneko jarioa eta mugimendua irudikatzea, eremua eta denbora ahal den hobekiena aprobetxatzeko moduan.

-Almazenean behar diren lanpostuen ezaugarriak deskribatzea.

-Behar diren manipulazio bideak atzematea.

3.2. Almazen baten antolamenduan existentziak kudeatzeko prozedurak aztertzea.

.Deskribatzea zer diferentzia diren kudeaketa eta kontrol prozeduretan, existentzi mota diferenteen arabera.

.Almazenatzearen kostua finkatzen duten aldagaiak deskribatzea (kostu administratiboak, eremuen erabilerakoak, operatiboak, obsolezentzia eta hondamenagatikoak, finantzariak...).

.Erosketa preziorako eta produkzio kosturako irizpideak zehaztea.

.Azaltzea zer diferentzi dauden saldutako produktuen kostu estimazioaren eta balorazio metodo diferenteak (PMP,FIFO, LIFO,...) aplikatzetik sortzen diren bukaerako existentzien artean.

.Kasu praktiko suposatu batean, behar adina informazioa duzularik hainbat existentzia motaren, almazenamentu kostuen eta produkzio eta salerosketa operazioen hasierako balioaz:

-ABC metodoa aplikatuz existentziak sailkatzea.

-Bataz besteko almazenaldia eta fabrikazioaldia kalkulatzea.

-Erosteko prezioa eta produkzio kostua irizpideak aplikatzea kasuan kasu behar den bezala.

-PMP, FIFO eta LIFO metodoak aplikatuz existentziak kalkulatzea.

-Balorazio metodo diferenteak aplikatuz zer emaitza sortzen diren konparatzea.

.Kasu praktiko suposatu batetik, kalkulatu eta grafikoki irudikatzea:

-Produktu baten lote ekonomikoa eta eskaera puntua.

-Segurtasuneko stocka.

-Eskaera maila hoberena.

-Bataz besteko, gehienezko eta gutxienezko stocka.

.Almazeneko existentziei buruzko datuetatik abiatuta (zenbatekoa, kopurua, prezioa...) inbentario bateko totalak zehaztea eta emaitzak aurkeztea inbentarioak itxuratzeko irizpide baten arabera.

.Inbentarioak kontrolatzeko fitxa batzuetatik edo gutxitu diren existentzi kantitateei buruzko txostenetatik abiatuta:

-Eskaera zehaztea honakoen arabera: Finkatutako stock kantitate gehienezko eta gutxienezkoak.

-Stocken zirkulazio abiada.

-Lehenagoko kontsumoa aldi jakin baterako.

3.3. Salgaien babes fisikoa aztertzea zenbait garraio operaziotan.

.Garraiabide bakoitzean maizenik erabiltzen diren mota diferenteen ezaugarriak atzematea eta deskribatzea.

.Seinale eta errotuluetarako araudi indarra duena atzematea eta interpretatzea eta etiketa batean egon behar duten datu ardurakoak definitzea salgaia errez identifikatuko bada eta manipulatzerakoan haren ezaugarriak kontutan hartuko badira.

.Ontzi eta enbalaien ezaugarri, osagai, luze-labur eta sistemak erregulatzen dituzten arau eta gomendio nagusiak atzematea.

-Salgai bat homologatu edo normalizatzeko, eta enbalaia zertifikatzeko prozesu batean, behar adina ezaugarriturik, eskeman adierazi zer prozedura segitu behar den, kasurako araudi aplikagarria segituz.

.Gaur erabiltzen diren enbalaiak biltzeko modu eta bide diferenteak deskribatzea, garraio terminaletan manipulazioa errezten dutenak.

.Aztertzea zer eragin duen garraioak, manipulazioak eta almazenamentuak enbalaia hautatzerakoan, salgaiak fisikoki babesteko izaten diren baldintza eta praktikak deduzituz.

.Etiketetarako sinbologia unibertsal batetik eta produktu jakin batzuetatik, haietako bakoitza lotu dagokion etiketarekin.

.Salgaiaren, garraiabidearen eta manipulazio nahiz almazenamentuaren ezaugarriak zehazturik dauzkan garraio operazio batetik abiatuta:

-Ontzia eta enbalaia finkatzeko kontutan hartu behar diren parametro nagusiak atzematea eta azaltzea.

-Arau eta gomendio aplikagarriak atzematea eta interpretatzea.

-Zer enbalaia eta seinalizazio behar den hautatzea.

3.4. Produktuak almazenatzeko prozesuko gorabeherak aztertzea eta zuzentzeko prozedurak aplikatzea.

.Almazenean gerta daitezkeen gorabeherarik arruntenak deskribatzea.

.Salgaiak itzultzeko segitu behar den prozedura orokorra deskribatzea eta handik heldu diren ondorioak azaltzea.

.Enpresa baten zoritze aldian esku hartzen duten aldagaien ezaugarietatik abiatuta eta suposatuz salgai hornikuntza bat hartzea atzeratu egin dela:

-Aztertzea horrek zer ondorio izanen dituen existentzien aurrikuspenean eta bezeroen hornikuntzan, kostuetako inplikazioak deduzituz eta eragin hori zuzentzeko hartu behar diren neurrriak arrazoituz.

3.5. Nazioarteko merkataritzan almazenamentu mota diferenteak erregulatzen dituen araudia interpretatzea.

.Duana gordairu bat, gordairu franko bat eta egoitza baimendu bat definitzen dituzten alderdi nagusiak definitzea.

.Salgaiak almazenatzeko errgimenak arautzen duen araudia atzematea.

.Duana gordairu publiko, pribatu eta alegiazkoak diferentziatzea.

.Azaltzea zer erregistro kunplitu behar dituen duana gordairu mota bakoitzak, gordairuak ezartzeko baimenari dagokionez.

.Duana gprdairu baten funtzionamendua deskribatzea.

.Definitzea zer formalitate eta tramite segitu behar diren salgaiak almazenamentu erregimen diferenteetan sartzeko.

3.6. Almazenak kudeatzeko pakete informatiko diferenteak egoki erabiltzea.

.Datu base diferenteek almazen eredu baten gainean duten informazioa elkartzea.

.Programa informatikoak almazenaturik daukan informazioa eskuratzea.

.Almazenak kudeatzeko sistema batean erabilgai diren aplikazio diferenteak osatzen dituzten eginkizunak deskribatzea.

.Almazen baten kudeaketari buruzko datu batzuetatik:

-Aplikazio informatiko jakin batean behar bezala sartzea, informazio bat lortuaz.

-Eskuratutako informazioa interpretatzea.

.Programa informatiko diferenteetan dagoen informaziotik, datuak, testua eta grafikoak elkartzea, informazio tratatua egoki aurkezteko moduan.

b) Edukiak.

.Almazenen antolamendua.

-Plangintzaren etapak: almazenamentu premiak; kapazitate premiak; almazenaren diseinu fisikoa; materialen eta manipulazio bideen jarioa; instalazioak.

-Salgaiak almazenean daudela banatu eta manipulatzea; Salgaiak kokatzeko arauak; Salgaia almazenean nola lokalizatu; Salgaiak nola kontserbatu/zaindu; salgaiak manipulatzeko bideak.

-Almazenamentu kostuak: almazenamentu kostua kalkulatzeko aldagaiak; kostuen tipologia; kostuen kalkulua.

-Itzuli beharrekoen tratamendua: itzultzeak dakartzan gastuak; informazio sistemak; kausen ebaluazioa.

.Almazenamentu sistemak.

-Tipologia: konpakto sistema; sistema dinamikoa; sistema konbentzionala; bloke pilatuak.

-Sistemon azterketa produktua, zerbitzua, kostua etab nola diren.

-Sistema aplikatzeko kostua kalkulatzea: izaera; kostuaren elementuak.

-Sistemaren diseinua: espazioa; salgaiak; almazenetarako segurtasun eta higiene araudia.

.Stock politikak.

-Stockaren kudeaketa: stock mailak; stock motak bere helburuaren arabera; berjartze mailak; lote ekonomikoa; eskaera puntu hoberena; inbentarioak; stockak esleitzea sare logistiko bateko almazenen artean; ABC salgai sailkapena; stock hausturaren kostua; Gauss-en kanpaia.

-Berjartze puntuari eragiten dioten faktoreak: premiak atzematea; berjartze puntua kalkulatzeko esku hartzen duten elementuak; kostuak hoberentzea.

-Eskaerak eta igorpenak: eskaeren sarrera; kontrol ekonomikoa; produktuaren erreserba; igorpena; gorabeheren kontrola.

.Almazenamentu erregimenak nazioarteko merkataritzan.

-Duana gordairuak: izaera.

-Tipologia: publikoak, pribatuak; alegiazkoak.

-Zona eta gordairu frankoak: izaera; araudi erregulatzailea.

-Egoitza baimenduak: izaera; araudi erregulatzailea.

.Enbalaiaren kudeaketa.

-Enbalaiaren eginkizuna: babesa; kontserbazioa, manejatzeko erreztasuna.

-Tipologia: bala, loturak; kaxak; edukiontziak.

-Enbalaia hautatzerakoan dauden faktoreak: garraiabidea; salgaia; produktuaren helburua; kostua; arau teknikoak.

-Seinaleak eta errotuluak; eginkizunak; araudia.

-Enbalaiaren materiala: tipologia; materialaren hautapena.

.Almazenetarako segurtasun eta higiene araudia.

-Instalazioak; eremuen banaketa; salgaien kokapena; zainketa, kontserbazioa.

.Almazenak kudeatzeko aplikazio informatikoa.

4. Modulu profesionala: salgaien nazioarteko garraioa.

Iraupena 110 rdu.

3. gaitasun unitatearekin lotua: salgaiak nazioartean almazenatu eta banatzeko prozesua kudeatzea.

a) Bukaerako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

4.1. Garraiabideak hautatzeko prozesua aztertzea nazioarteko merkataritza operazioetan.

.Nazioarteko garraiabide diferenteak atzematea eta ezaugarri dituzten alderdi tekniko eta komertzial nagusiak azaltzea.

.Nazioarteko merkataritza operazioetan garraiabideak hautatzeko aintzat hartzen diren faktore nagusiak aztertzea.

.Garraiabide bakoitzerako araudia atzematea eta interpretatzea, nazioarteko garraioetan salgaiak igortzeko baldintzak erregulatzen duena.

.Azaltzea zer diferentzia dauden linea erergularreko garraioaren, eta alokairu, fletamentu eta "charter" gisakoen artean.

.Atzematea eta azaltzea zer araudi dauden salgai arriskutsuetarako garraiabide bakoitzean eta salgai horien sailkapena aipatzea.

.Nazioarteko salgai garraioarekin lotura duten erakunde eta instituzio nagusiak aipatzea.

.Behar adina ezaugarritutako nazioarteko merkataritza operazio batetik:

-Garraiabidea edo garraiabideak hauatzerakoan zer aldagaik hartzen duten esku estimatzea eta batzuk besteen gainean dituzten ondorioak aztertzea.

-Operaziorako egokiena den garraioa hautatzea.

4.2.Nazioarteko iragaitza operazioek garraiabide diferenteetan duten kostua kalkulatzea.

.Garraiabide bakoitzean garraio operazio eredu baten kostuan esku hartzen duten parametroak atzematea.

.Kostu zuzenekoak, zeharbidekoak eta inputazio sistemak bereiztea.

.Karga osoa eta zatikatuaren kontzeptuak azaltzea.

.Errepide garraioko erreferentzi tarifen sistema atzematea eta deskribatzea eta horiek erregulatzen dituen araudia.

.Trenbidezko garraioaren tarifazio sistema azaltzea eta tarifetan maizenik sartzen ez diren gastu gehigarrizkoak.

.Definitzea zeren arabera finkatzen den itsasozko garraioaren prezioa eta flete motak deskribatzea.

.Airezko garraioaren tarifa mota oinarrizkoak atzematea eta deskribatzea.

.Behar adina ezaugarritutako nazioarteko garraio operazio batetik:

-Operazioaren kostua kalkulatzea tokatzen diren tarifak aplikatuz eta gastu gehigarrizkoak kontutan hartuz.

-Entrega baldintzak analizatzea kostuak dagokion parte kontratugileari egozteko.

4.3. Banaketa logistikatik heldu diren operazio diferenteak prozesatzea hartarako aplikazio informatikoak erabiliz.

.Azaltzea zein diren banaketa eta logistikaren alorrera aplika daitezkeen azken aurrerapen teknologikoak telematikan.

.Aztertzea zer funtziok osatzen duten banaketa logistikarako informazio sistema batean erabil daitezkeen aplikazio diferenteak.

.Programa informatiko diferenteetan dagoen informaziotik, datuak, testuak eta grafikoak elkartzea behar den bezalako formatoan.

.Behar adina ezaugarritutako eta banaketaren logistikarekin lotura duten datu batzuetatik:

-Aplikazio informatiko jakin batean egoki sartzea, informazio bat eskuratuz.

-Eskuratutako informazioa interpretatzea.

b) Edukiak.

.Lurrezko garraioa.

-Errepidezko garraioan erabiltzen diren ibilgailuen sailkapen eta ezaugarri tekniko nagusiak.

-Trenbidezko garraioaren alderdi teknikoak.

-Lurrezko garraioaren alderdi komertzialak: errepidezko garraio klaseak; errepidezko garraioa kontratatzea.

-Azpiegitura.

-Lege ingurunea: LOTT (Lurrezko Garraioa antolatzen duen Legea.

.Itsasozko garraioa.

-Ontzien sailkapen eta alderdi teknikoak; edukiontzia.

-Linea erregularreko itsasozko garraioa: flete konferentzia; "outsider" direlakoak.

-Fletamentu erregimenpeko garraioa: kontratazio prozedura; fletamentu polizak; entrega epeburuak.

-Lege ingurunea: Bruselako hitzarmena; Haya-Visbyko arauak; Hamburgoko arauak; Itsasoko Giza Bizitza segurtatzeko Hitzarmena; IMO araudia (International-Governmental Maritime Organization) salgai arrskutsuak garraiatzeko. IMDG kodea (Intergovernmental Maritime Dangerous Goods).

.Airezko garraioa.

-Abio motak eta airezko garraioaren alderdi teknikoak.

-Airezko garraioaren kontratua: formalizazioa; tarifak; erantzukizunak.

-Lege ingurunea: Chicagoko hitzarmena; Varsoviako hitzarmena; Hayako Protokoloa; 1960ko Airezko Nabigazioaren Legea.

.Garraio multimodala.

Alderdi teknikoak: karga hausturaren kontzeptua; formalizazioa; tarifazioa; erantzukizunak.

-Trafikoen oreka.

-Lege ingurunea: Ginebrako hitzarmena; FIATA ontziratze jakipena, garraio konbinatukoa; garraio multimodala eta EB.

.Garraiabidea hautatzea nazioarteko merkataritza operazioetan.

-Erabakian pisua duten aldagaiak: ingurunearen ezaugarriak; salgaiak; helburua; kostua; operazioaren egitura; araudia.

-Ingurunea hautatzeko irizpideak: karga baliagarria; dentsitatea; arrisku ekonomikoa; giza baliabideen produktibitatea; Zeharbideko kostuak; zerbitzuko denbora; banaketa bidearen betebeharrak.

-Ingurunea hautatzeko prozesua: operazioa aztertzea; banaketa bidea; alternatiben ebaluazioa; hautapena.

.Kostuak aztertzea nazioarteko garraioan.

-Garraio kostuen izaera eta egitura.

-Kostu finko eta aldakorrak: kontzeptua.

-Kostu finkoak: langileak, tributuak, aseguruak, finantza kostuak, amortizazioak, hornikuntzak.

-Kostu aldakorrak: erregaia, zainketa, konponketak, dietak, askotariko kostuak.

-Zuzeneko eta zeharbideko kostuak: izaera, egozpena.

-Garraio mota bakoitzeko tarifazioa.

-Parte kontratugileei kostuak nola egotzi.

-Kostuen kalkulua.

.Nazioarteko garraioa kudeatzeko programa informatikoak aplikatzea.

6. Lanbide Modulua: nazioarteko finantza kudeaketa.

6. gaitasun unitatearekin lotua: nazioarteko salgai transakzioetarako finantziazio operazioak kudeatzea.

Nazioarteko finantziazioa.

Iraupena: 192 ordu.

a) Bukaerako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

5.1. Nazioarteko salmenta operazioak finantzatzeko hainbat kreditu mota edo pagabide aztertzea.

.Interes nominala eta interes efektiboa edo Urteroko Baliokidetza Tasa (TAE)ren kontzeptuak zehaztea eta nola kalkulatu behar diren.

.Kreditu baten amortizazioan zein aldagaik parte hartzen duten azaltzea, nola kalkulatu behar diren zehaztuz, maizenik erabiltzen diren amortizazio sistemen arabera.

.Errenta kontzeptua azaltzea kontuan harturik bere epeak zein diren, epe horiek zenbat diren, eta epeburua noiz den.

.Nazioarteko salmenta operazio batean zer kreditu mota erabil daitezkeen esan eta deskribatzea.

.Esportaziorako kredituak erregulatzen duen araudia atzematea eta haien baldintza orokorrei eta kasu bereziei dagozkien artikuluak azaltzea.

.Nazioarteko kreditu operazioetan maizenik erabiltzen diren merkataritza usadio eta ohiturak interpretatzea.

.Kasu praktiko batean, mailegu bat deskribatu delarik, bere anualidadea zein den, anualidade horrek duen aurrerapena, operazioak zenbat dirauen, interes mota etab, kalkulatu:

-Anualidadearen balio bukaerakoa eta oraingoa.

-Baliokide zatikatua.

-Anualidade zatikatuaren balioa

-Anualidade aurrez pagatzekoaren eta geroz pagatzekoaren balioa.

5.2. Litezkeen finantza arriskuen estaldura egokia zehaztea nazioarteko merkataritza operazioetarako.

.Nazioarteko operazio bati maizenik lotuta egoten diren finantza arriskuak aztertzea.

.Esportaziorako kredituetaran maizenik erabiltzen diren arrisku estaldura motak azaltzea.

.Nazioarteko merkataritzan kreditu aseguruak erregulatzen dituen lege araudia atzematea eta interpretatzea.

.Dibisa kanbioetan arriskuak estaltzeko tresna diferenteak eskematizatu eta azaltzea.

.Finantza arrisku jakin batek berekin dakartzan inplikazioak eta ondorioak deduzitzea.

.Behar adina ezaugarritutako nazioarteko salerosketa operazio bat eta dibisa merkatuaren gaineko informazio bat dituzularik:

-Operaziorako egokiena den dibisa hautatzea.

-Hautatutako dibisaren kostuak eta arriskuak kalkulatzea.

-Dibisa kanbiorako arrisku estaldura jakin bat egokia bada, zergatik den azaltzea.

.Behar adina ezaugarritutako finantza arrisku jakin batzuetatik:

-Bakoitza bere estaldura egokiarekin lotzea.

-Finantza arriskua estaltzeko tresna bakoitzaren erabilera justifikatzea.

5.3. Dibisa merkatuaren gaineko informazioa aztertzea eta nazioarteko merkataritzarako dauzkan ondorioak.

.Dibisa merkatuaren funtzionamendu orokorra deskribatzea.

.Dibisa merkatuan maizenik erabiltzen den terminologia interpretatzea eta erabiltzea.

.Euromerkatuaren ezaugarri nagusiak eta bera mugitzen den hiru merkatu segmentuenak azaltzea.

.Dibisetan maizenik egiten diren finantza operazioak atzematea eta deskribatzea.

.Dibisa merkatuaren funtzionamendua arautzen duen legeria atzematea eta interpretatzea.

.Eskutako eta epekako dibisa merkatua bereiztea.

.Dibisen kanbio tipoaren igo-jaitsietan esku hartzen duten aldagaiak aztertzea.

.Dibisa merkatuaz prentsak hilabete batez argitaratzen duen informaziotik:

-Informazio horretan jasotzen diren datuak interpretatzea.

-Dibisa jakin baten igo-jaitsiak aztertzea eta horrek behar adina ezaugarritutako merkataritza operazio batean izan litzakeen inplikazio batzuk deduzitzea.

5.4. Nazioarteko lehiaketa edo lizitazioak finantziatzeko prozedurak definitzea.

.Nazioarteko lizitazio edo lehiaketetan aplikagarri diren nazioarteko finantziazio erakundeen arau diferenteak atzematea eta interpretatzea.

.Nazioarteko lizitazio edo lehiaketa jakin batean eskatzen diren betebehar eta baldintzak deskribatzea.

.Nazioarteko lizitazioetan parte hartzeko prozesua osatzen duten faseak deskribatzea.

.Nazioarteko lizitazio edo proiektu jakin batean eskatzen diren dokumentuak itxuratzea.

.Nazioarteko hiru pagabide eta nazioarteko salerosketarako baldintza paktatu batzuk dituzularik:

-Pagabide horiek kudeatzeko behar diren dokumentu oinarrizko eta osagarriak aurkeztea, honakoen arabera: kasurako araudia, nazioarteko merkataritza usadioak eta kontratuan paktatutako baldintzak.

5.5. Finantza kudeaketarako pakete informatiko integratuak egoki erabiltzea.

.Hainbat datu basetako finantza informazioa elkartzea.

.Programa informatikoan almazenatutako informazioa eskuratzea.

.Nazioarteko finantziazio sistema batean erabil daitezkeen aplikazio diferenteak osatzen dituzten funtzioak deskribatzea.

.Nazioarteko finantziazioaren gaineko datu batzuetatik:

-Aplikazio informatiko jakin batean egoki sartzea, behar den informazioa eskuratuz.

-Eskuratzen den informazioa interpretatzea.

.Programa informatiko diferenteetan dagoen informaziotik, datuak, testua eta grafikoak elkartzea, eskatzen den formatoan.

b) Edukiak.

.Finantza kalkulua.

-Kapitalizazio eta eguneratze konposatua.

-Zenbatekoaren kalkulua

-Hainbeste baliokideak

-Denbora zatikatuetako kapitalizazioa.

-Eguneratze edo deskontu konposatua

-Hainbat operaziori aplikatzea.

-Finantza errentak:

-Errenten sailkapena.

-Errenta jarraikien ikerketa finantzaria, berehalako, betirako eta gerokoen kasuan.

-Errenta jarraiki zatikatuen ikerketa zatikatua.

-Errenta aldakorren ikerketa finantzaria, aurreratze aritmetiko eta geometrikoan.

-Maileguak:

-Mailegua finantziazio iturritzat.

-Maizenik erabiltzen diren mailegu amortizatze sistemak eta mailegu operazio diferenteei nola aplikatzen zaien.

.Nazioarteko kreditu kudeaketa.

-Esportaziorako kredituak:

-Lege araudia.

-Laguntza ofiziala duten esportazioa finantziatzeko iturriak.

-Esportaziorako kredituaren modalitateak.

-Esportaziorako kredituen baldintzak.

-Esportaziorako kredituen aseguruak:

-Lege araudia

-Asegura daitezkeen operazioak.

-Nazioarteko praktika. Estaldura motak.

-CESCE eta beste entitateak.

-Gobernu maileguak eta nazioarteko kredituak: lotuak; lotu gabeak; mistoak; intersen bonifikazioak edo subentzioak; Finantziazio erakunde edo agentzia nazioartekoak.

-"Factoring" delakoa: eskaeraren berrespena; nazioarteko finantzak; alderdi juridikoak.

-Berme motak: lizitazioa; exekuzio ona; errembolsoa.

.Dibisaz egiten diren finantza operazioen kudeaketa.

-Dibisa merkatua:

-Kanbio tipoan pisua duten faktoreak.

-Dibisa merkatuko operazioak.

-Euromerkatua: eurokredituak; eurobonoak; euronotak; europaper komertziala.

-Kanbio arriskuaren kudeaketa nazioarteko merkataritza operazioetan:

-Dibisa salerosketa epekakoa kontratatzea.

-Dibisazko maileguak.

-Kanbio aseguru polizak.

-Kobrantza eta pagamenduak aurreratu nahiz geroratzea.

-"Factoring" nazioartekoa eta "forfaiting".

.Nazioarteko lizitazio edo lehiaketak.

-Mundu Bankuaren eta beste erakundeen lizitazio arau eta erregelamenduak.

-Fiantza eta bermeak: formularioak eta baldintzak.

-Eskaintza formularioak betetzea.

.Finantza kalkulurako, kredituak kudeatzeko eta dibisazko operazioetarako aplikazio informatikoak

Nazioarteko pagabideak.

Iraupena:110 ordu.

a) Bukaerako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

5.6. Pagabide diferenteak aztertzea nazioarteko merkataritza operazioetan.

.Nazioarteko kreditu edo pagabide mota nagusien on-gaitzak aztertzea.

.Nazioarteko merkataritza operazioetan dokumentu bidezko kredituak duen eginkizun nagusia azaltzea.

.Dokumentu bidezko kreditu bat jaulkitzeko prozedurak deskribatzea.

.Banku, aseguru eta garraioarekin lotuta egoten diren obligazio legal nagusiak definitzea nazioarteko merkataritza operazio baten pagamendua aseguratzeko.

.Pagabide definitu bat erregulatzeko nazioarteko hitzarmen jakin batek sortzen dituen ondorio juridiko eta komertzialak azaltzea.

.Nazioarteko merkataritzaren jardunean maizenik erabiltzen diren pagabideen operatiba deskribatzea.

.Behar adina ezaugarritutako nazioarteko salerosketa operazio bat duzularik, pagamendu gerokotukoa:

-Operaziorako komeni den kreditu mota edo pagamendua hautatzea, hautaera hori justifikatuz.

-Kredituak dakarren kostua kalkulatzea.

-Amortizazio koadroa egitea.

5.7. Nazioarteko pagabideei dagokien dokumentazioa itxuratzea.

.Nazioarteko pagabide bakoitzerako atzematea zein den hura ordezkatzen duen oinarri dokumentua eta haren edukia azaltzea.

.Nazioarteko salerosketa operazio baten gaineko datu batzuetatik eta pagabide hautatu batetik:

-Atzematea definitu den pagabidearen euskarri den dokumentu eredua.

-Emandako informazioa aztertzea eta pagabidearen euskarri den dokumentura pasatu beharreko datuak deduzitzea.

-Euskarri dokumentuko atal bakoitzaren esangura interpretatzea eta bertan egon behar duten datuekin lotzea.

-Dokumentua erregulatzen duten klausulak interpretatzea.

-Nazioarteko merkataritzarako programa informatiko integratuak erabiltzea dokumentua eskuratzeko.

.Nazioarteko pagabideen klausulak erregulatzen dituen araudia atzematea.

5.8.Banku jardunean eskatzen diren nazioarteko salerosketa operazioen pagamenduarekin loturik dauden berme erreal eta pertsonalak aztertzea.

.Berme erreal eta pertsonalaren definizioa.

.Banku jardunean erabiltzen diren berme erreal nagusiak aipatzea eta haiekin lotutako betebeharrak azaltzea.

.Banku jardunean erabiltzen diren berme pertsonal nagusiak aipatzea eta haiekin lotutako betebeharrak azaltzea.

.Bermeak sailkatzea honakoen arabea:

-Obligazioarekin zer harreman duten.

-Dokumentu aurkezpenarekin zer harreman duten.

-Automatikoak diren.

.Banku bermeei dagozkien arau eta usadioak azaltzea.

.Behar adina ezaugarritutako pagabide batzuk dituzularik, bakoitzean eskatzen diren bermeekin, kasu bakoitzeko on- gaitzak aztertzea.

5.9. Finantza kudeaketarako pakete informatiko integratuak egoki erabiltzea.

.Hainbat datu basetako finantza informazioa elkartzea.

.Programa informatikoan almazenatutako informazioa eskuratzea.

.Nazioarteko finantziazio sistema batean erabil daitezkeen aplikazio diferenteak osatzen dituzten funtzioak deskribatzea.

.Nazioarteko finantziazioaren gaineko datu batzuetatik:

-Aplikazio informatiko jakin batean egoki sartzea, behar den informazioa eskuratuz.

-Eskuratzen den informazioa interpretatzea.

.Programa informatiko diferenteetan dagoen informaziotik, datuak, testua eta grafikoak elkartzea, eskatzen den formatoan.

b) Edukiak.

.Nazioarteko pagabideak.

-Dokumentu bidezko kreditua:

-Funtzionamenduaren azterketa.

-Dokumentu kredituaren motak: atzeragarria, atzera ezina konfirmatua; agerian eta epe finkoan aldagarria; aurre hartzaileak, errotatiboak; "back to back"; kreditu gutun komertzialak; "stand-by" kreditu gutunak.

-Nazioarteko merkataritza operazio diferenteetako on-gaitzak.

-Bidalketa bakuna eta dokumentu bidezkoa:

-Funtzionamendu eskema operatiboa

-Dokumentazioaren azterketa.

-Bitartekoa erabiltzeak dituen on-gaitzak

-Txeke pertsonala eta txeke bankarioa:

-Funtzionamendu eskema operatiboa

-Dokumentazioaren azterketa.

-Bitartekoa erabiltzeak dituen on-gaitzak

-Pagamendu agindua:

-Bitartekoaren ezaugarriak eta funtzionamendu eskema operatiboa

-Bitartekoa erabiltzeak dituen on-gaitzak

-Dokumentu bidezko pagamendu agindua.

-Dokumentazioaren azterketa.

-Nazioarteko beste pagamendu edo kobrantza moduak:

-Esportazioko "factoring".

-Atzerriko banku kontuak.

-Kontzentrazio zentro nazioartekoak.

-Euskarri magnetikozko kobrantza.

.Pagabideak erregulatzeko araudia.

-Kanbio eta txekei buruzko 19/85 legea.

-Txekeari buruzko Ginebrako lege uniformea

-Ginebrako kanbio letrari eta agindupeko pagatzekoari buruzko lege uniformea.

-NMGko (Nazioarteko Merkataritza Ganbara) paper komertziala kobratzeko arau uniformeak.

-Dokumentu bidezko kredituen gaineko NMGren arau eta usadio uniformeak.

.Banku bermeak.

-Arriskuak aztertzea; berme motak; pertsonalak; errealak; "stand-by" pagamendu eza; aseguruak; fiantzak.

.Nazioarteko pagabideak itxuratu eta aztertzeko aplikazio informatikoak.

6. Lanbide Modulua: Asmo orokorreko aplikazio informatikoak.

Iraupena 128 ordu.

a) Bukaerako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

6.1. Sistema informatiko bat osatzen duten elementu logiko eta fisikoen funtzio oinarrizkoak interpretatzea.

.Prezesu unitate zentralaren eta ekipo periferikoen funtzio oinarrizkoak azaltzea, datu prozesu baten fase komunekin lotuz.

.Barne memoriaren funtzio oinarrizkoak bereiztea, zehaztuz zer eragin duen bere almazenamentu kapazitateak sistema informatikoaren prestazioetan.

.Maizenik erabiltzen diren ekipo periferikoak sailkatzea datu prozesuan duten eginkizunaren arabera.

.Ordenagailu pertsonalen segmentuan maizenik erabiltzen diren artxibo euskarri diferenteen ezaugarri oinarrizkoak bereiztea.

.Ordenagailu pertsonalen merkatuko zenbait modelo ereduren ezaugarri orokorrak deskribatzea.

.Byte kontzeptua zehaztea eta haren multiploak definitzea.

.Programa kontzeptua definitzea.

.Erregistro eta artxibo informatikoen kontzeptuak zehaztea.

.Aplikazio informatikoaren kontzeptua azaltzea eta enpresa kudeaketan erabiltzen diren aplikazio ereduak aipatzea.

.Kasu praktiko batean, sistema informatiko bat, haren "software" instalatua eta haren oinarrizko dokumentazioa dituzularik, atzeman:

-Sistemaren "hardware"a.

-sistema operatiboa eta haren ezaugarriak

-Sistemaren taxukera.

-Aplikazio instalatuak.

-Sistemak erabiltzen dituen informazio euskarriak.

6.2. Aplikatzea, erabiltzaile gisa, erabiltzaile bakarreko sistema operatibo baten utilitateak, funtzioak eta prozedurak.

.Erabiltzaile bakarreko sistema operatibo bat instalatzea.

.Komando kontzeptua zehaztea, barne eta kanpo komandoak bereiziz.

.Ekipo informatikoa martxan jartzea eta gertatzen diren urratsak konprobatzea, sistema operatiboaren karga funtzioak atzemanez.

.Kasu praktikoetan: sistema operatiboaren utilitate, funtzio eta prozedurak erabiltzea, operazioaren sintaxia edo protokoloa justifikatuz.

.Sistema operatiboaren aginduak manejatzen dituzten fitxategiak sortzea.

6.3. Behar diren komando edo jarraibideak aplikatzea oinarrizko operazioak egiteko eremu lokaleko sarean konektatutako sistema batean.

.Sare morroiaren oinarrizko funtzioak deskribatzea.

.Sareko sistema operatiboaren komando eta jarraibide oinarrizkoei dagokien sintaxia azaltzea.

.Kasu praktiko batean, sareko sistema operatiboaren bidez, morroiaren disko gogorrean lehendik almazenatutako informazioa kopiatu, eguneratu eta trasmititzea.

6.4. Erabiltzaile gisa testu prozesagailu bat eta datu base bat erabiltzea eta almazenatutako informazioaren osotasuna, segurtasuna disponibilitatea eta sekretutasuna bermatzeko prozedurak aplikatzea.

.Honakoetako aplikazioen funtzioa bereizi, atzeman eta azaltzea: testu prozesagailua, kalkulu orria eta datu basea.

.Aplikazio informatikoak egoki instalatzea sistema operatiboan.

.Testu tratamendu, kalkulu orri eta datu base aplikazioetara behar bezala sartzea, definitutako prozeduren arabera

.Kasu praktikoetan:

-Testu prozesagailua erabiltzea, testuak editatu, berreskuratu, aldatu, almazenatu eta integratzeko funtzio, prozedura eta utilitate oinarrizkoak erabiliz.

-Kalkulu orriak erabiltzea, datuak tratatzeko funtzio, prozedura eta utilitate oinarrizkoak erabiliz.

-Datu baseak erabiltzea, datuak almazenatzeko funtzio, prozedura eta utilitate oinarrizkoak erabiliz.

-Testu tratamendu, kalkulu orri eta datu baseko aplikazioen artean datuak edo informazioa trukatzea.

-Informazioa eta dokumentazioa itxuratu, kopiatu, transkribitu eta betetzea.

-Aplikazio paketeen eta erabilitako informazioaren segurtasun kopiak egitea manualetan ageri diren jarraibideak aplikatuz.

.Informazioa begiratu eta babesteko mekanismo edo prozedurak ezagutu eta epez epe erabili beharra justifikatzea.

.Kasu praktikoetatik:

-Sisteman ezarri diren segurtasun, babes eta integritate prozedurak interpretatzea.

-Prozedura horiek aplikatzea sistema operatibotik, hardwaretik edo/eta aplikazio batetik.

-Hutsak atzematea segurtasun eta babes prozeduretan.

-Soluzioak argumentatu eta proposatzea.

b) Edukiak.

-Informatikaren atarian:

-Datuen eta informazioaren arteko diferentzia

-Datu prozesu eredu baten funtzioak eta faseak.

-Datu prozesu elektronikoa.

-Hardware elementuak:

-Sistema fisikoaren egitura modularra.

-Prozesu unitate zentrala.

-Bus eta interface kontzeptua.

-Ekipo periferikoak:

-Unitate eta euskarri fisikoak.

-Sarrera periferikoak

-Irteera periferikoak.

-Datu irudikatze barrengoa

-Bit kontzeptua

-Karakterrak kodetzeko sistemak.

-Byte-aren kontzeptua eta multiploak.

-Artxibo eta erregistroak.

-Softwarearen elementuak.

-Programa kontzeptua.

-Makina lengoia eta goi mailako lengoaiak, oinarrizko kontzeptuak

-Erabiltzaile programak: aplikazioak.

.Sistema operatiboak

-Sistema operatibo baten funtzio oinarrizkoak.

-Erabiltzaile bakarreko eta askoko sistema operatiboak.

-Erabiltzaile bakarreko sistema operatiboen erabilera:

-Sistema operatiboaren komandoak.

-Batch fitxategiak sortzea

-Sistema operatiboaren taxukera eta karga.

-Informazioa babesteko prozedurak

-Erabiltzaile ingurunea:

-Erabiltzaile inguruneen erabilera: erabiltzaile inguruneen egitura eta funtzioak. Lan eta inprimaketa prozedurak.

.Sare lokalak.

-Eremu lokaleko sare mota oinarrizkoak.

-Sare lokalen osagai fisikoak.

-Morroiak.

-Lan estazioak.

-Periferikoak

-Konexioak

-Sare lokaleko sistema operatiboak:

-Gainbegirale edo administratzailearen unitate oinarrizkoak.

-Erabiltzaile utilitateak.

.Testu prozesagailuak.

-Testu prozesagailu baten egitura eta funtzioak

-Testu prozesagailuak nola instalatu eta kargatu.

-Dokumentuak nola diseinatu:

-Dokumentu formatoa.

-Lerro formatoa.

-Orrialde formatoa.

-Taulak: zutabe eta laukien formatoa.

-Testuak nola editatu:

-Edizio funtzioak.

-Testuak idatzi, txertatu eta ezabatzeko prozedurak.

-Testuak bilatu eta ordezkatzeko prozedurak.

-Testu blokeen operazioak.

-Testuak enfatizatzeko prozedurak.

-Lerroen numerazio automatikoa. Idazpurua eta orri azpiko oharrak.

-Hainbat testu batera lantzeko prozedurak.

-Grafikoak nola txertatu.

-Ortografi zuzentzaileak eta sinonimo hiztegiak.

-Artxiboen kudeaketa:

-Testu artxiboak bilatu, berreskuratu eta grabatzeko prozedurak.

-Sistema operatiboko aginduak exekutatzea testu prozesagailutik.

-Artxiboak babesteko prozedurak.

-Testuak nola inprimatu:

-Inprimaketa kontrola

-Inprimagailuaren taxukera.

-Testua inprimatzeko prozedurak.

-Artxiboak inprimatzeko prozedurak.

-Aurkibide eta sumarioak nola sortu.

-Beste aplikazioekin operazioak egitea.

.Kalkulu orriak.

-Kalkulu orri baten egitura eta funtzioak.

-Kalkulu orri bat nola instalatu eta kargatu.

-Kalkulu orriak nola diseinatu:

-Lan orriaren kapazitatea

-lan orriaren formatoa: ilarak, zutabeak eta laukiak.

-Datuen formatoa.

-Besterik ezeko formatoa.

-Ilarak, zutabeak eta laukiak erlazionatzeko prozedurak.

-Mailak ezartzeko prozedurak.

-kalkulu orriak nola editatu:

-Datuak sartzeko prozedurak.

-Datuak mugitzeko prozedurak.

-Kalkulu prozedurak.

-Aurkezteko prozedurak.

-Formulak erabiltzeko prozedurak.

-Kalkulu orri bat baino gehiagorekin lan egiteko prozedurak.

-Artxibo kudeaketa.

-Kalkulu orriak bilatu eta berreskuratzeko prozedurak.

-Kalkulu orriak grabatzeko prozedurak.

-Kalkulu orriak nola inprimatu:

-Inprimeketaren kontrola

-Lan orriak inprimatzeko prozedurak.

-Artxiboak inprimatzeko prozedurak.

-Formulak inprimatzeko prozedurak.

-Grafikoak inprimatzeko prozedurak.

-Makroak nola erabili.

-Kalkulu orriak nola irudikatu grafikoki.

-Beste aplikazioekin operazioak nola egin.

.Datu baseak.

-Datu base baten egitura eta funtzioak.

-Datu base motak.

-Datu base dokumentalak.

-Datu baseak nola instalatu eta kargatu.

-Datu baseak nola diseinatu

-Datu baseak nola erabili:

-Artxiboak eta erregistroak bilatu eta berreskuratzeko prozedurak.

-Informazioa grAbatzeko prozedurak.

-Atxiboak eta erregistroak aldatu eta ezabatzeko prozedurak.

-Kontsultarako prozedurak.

-Inprimatzeko prozedurak.

-Beste aplikazioekin operazioak nola egin.

.Aplikazio grafiko eta autoediziokoak

-Programa grafiko eta autoediziokoen egitura eta funtzioak.

-Aplikazio grafiko eta autoediziokoak nola instalatu eta kargatu.

-Soportazen diren grafiko motak.

-Grafikoak diseinatzeko prozedurak.

-Grafikoak aurkezteko prozedurak.

-Grafikoak dokumentuetan integratzeko prozedurak.

-Grafikoak bilatu, berreskuratu eta grabatzeko prozedurak.

-Datuak babesteko prozedurak.

-Beste aplikazioekin operazioak nola egin.

.Pakete integratuak.

-Programa integratuen helburu eta funtzioak.

-Pakete integratuak nola instalatu eta kargatu.

-Pakete integratuen modularitatea.

-Inportazio-esportazio prozedurak.

8. Lanbide modulua: Atzerriko hizkuntza nazioarteko merkataritzan.

Iraupena 192 ordu

a) Bukaerako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

7.1. Mintzakide batekin ahoz komunikatzea atzerriko hizkuntza batean, nazioarteko merkataritza harremanetan behar den informazioa trasmitituz eta interpretatuz.

.Alegiazko telefono-solasaldi batetik:

-Nazioarteko merkataritza operazio baten puntu zehatz baten gaineko informazioa eskatzea, finkatutako formulak aplikatuz eta terminologia espezifikoa erabiliz.

-Eskatzen den informazioa ematea formula eta terminologia egokiak hautatuz ahal bezain zehatz eta xehero adierazteko moduan.

.Nazioarteko merkataritzako jardun ohiko batekin lotuta dagoen mezu grabatu bat oinarri, mezu hori deskodetzeko datu ezinbestekoak atzematea.

.Buruz-buruko komunikazio egoera simulatu batean:

-Nazioarteko merkataritza operazio baten puntu zehatz baten gainean informazioa eskatzea, aurrez finkatu formulen artetik egokienak hautatuz.

-Nazioarteko merkataritza operazio bateko puntu zehatz baten gainean informazoa ematea, aurrez finkatu formulen artetik egokienak hautatuz.

.Lan bilera simulatu batean:

-Jasotako informazioa interpretatzea.

-Informazio hori aditzera ematea, behar den erregistroa hautatuz.

7.2. Atzerriko hizkuntzan idatzitako informazioa interpretatzea eremu ekonomiko, juridiko eta finantzarian, merkataritza harremanen inguruan, tokatzen diren ekintzak egiteko ezinbesteko diren datuak aztertuz.

.Atzerriko hizkuntza hori egiten duen herri bateko aldizkari baten aurrean, sektorearekin lotura duten atala edo atalak hautatu eta teminologia ongi ulertuz.

.Atzerriko hizkuntza egiten duen herri bateko lege testu benetako baten aurrean, atzematea zein arau juridiko indardunek eragiten dioten herri jakin batean produktuak edo zerbitzuak merkaturatzeari.

.Produktu edo zerbitzu bat merkaturatzen duen kanpo merkatuko enpresa bati buruzko informazio testu bat duzularik, atzerriko hizkuntzan idatzia:

-Informazio horretan datu-gakoak bilatzea

-Testua laburtzea.

.Nazioarteko merkataritzari dagokion edozein idazki zehatz itzultzea.

7.3. Egoki idatzi edo betetzea atzerriko hizkuntzan nazioarteko merkataritzan izaten diren dokumentu eta txostenak, zuzen, zehatz eta koherente, informazio orokor nahiz xehetua eskatuz nahiz emanez.

.Datu suposatu batzuetatik, nazioarteko merkataritzako dokumentu komertzial eta kudeaketazkoak betetzea.

.Behar adina ezaugarritutako nazioarteko merkataritza kasu praktiko batean, karta bat idatzi:

-Egoera horretan tokatzen diren alde formalak aplikatuz.

-Merkataritza harremanean aurrez finkatu formulak erabiliz.

-Aurkeztu nahi den informazioa antolatuz.

.Nazioarteko merkataritza testuinguru batean (konferentzia, dokumentuak, mintegia, bilera) jasotako datuak oinarri, txosten bat itxuratzea, zehatza, klaroa eta laburra, helburua edo hartzailea zein duen, aurrez finkatu egitura eta juntagailuak erabiliz.

7.4. Atzerriko hizkuntza egiten duen herriaren protokolo arauak aztertzea, harekiko harreman komertzialetan irudi ona emateko.

.Telefono solasaldi alegiazko batean, behar diren protokolo arauak begiratzea mintzakidea identifikatu edo zure burua aurkezteko, deia iragazteko, informatu nahiz informazioa biltzeko, enpresaren irudi ona emanaz.

.Atzerriko hizkuntza egiten duen herrian lan egonaldi bat egin beharra suposatuta, egonaldi hori antolatzea honakoak kontutan hartuz:

-Ordu ohiturak.

-Lan ohiturak.

-Herri horretan indarra duten protokolo arauak

.Atzerriko enpresa bati bisita egin beharra suposatuta:

-Zure burua aurkeztea.

-Informatu eta informazioa biltzea hizkuntza zuzen eta egoki erabiliz eta kasurako diren portaera arauak begiratuz, herrian finkatu lan protokoloaren arabera.

Edukiak.

.Ahozko hizkuntzaren erabilera.

-Solasak, debateak eta azalpenak, nazioarteko merkataritzako egoeren gainean eta enpresa sektorearen jarduneko egoeren gainean:

-Terminologia espezifikoa.

-Ahozko komunikazioan erabiltzen diren formula eta egitura eginak.

-Alde formalak (Lan jarrera egokia atzerriko hizkuntza egiten duen mintzakidearekiko).

-Alde funtzionalak:

-Elkarrizketetan norbere oldez eta moduz parte hartzea testuinguru baten barrenean.

-Solas era egokiak erabiltzea merkataritza harremaneko egoera batean.

-Merkataritza harremaneko informazio espezifikoa ateratzea argudiobide bat eraikitzeko.

.Idatzizko hizkuntza erabiltzea.

-Nazioarteko merkataritzaren hainbat alderdirekin lotutako dokumentu bistazko, ahozko eta idatziak.

-Terminologia espezifikoa.

-Elementu morfosintaktikoak (perpausaren egitura, aditz denborak, juntagailuak eta subordinazioa, forma inpertsonalak, pasiboa, etab.) taxutu nahi den dokumentuaren arabera.

-Formula eta egitura eginak, idatzizko komunikazioan erabiltzen direnak.

.Alde sozioprofesionalak.

-Atzerriko hizkuntza egiten den herriko elementu sozioprofesionalak.

-Arau sozioprofesional eta protokolozkoak nazioarteko merkataritza harremanetan.

-Baliabide formal eta funtzionalak enpresaren irudi ona emateko portaera sozioprofesional bat behar duten egoeretan.

8. Lanbide modulua: Lantoki batean prestatzea.

Iraupena 132 ordu

Modulu honen asmoa da curriculuma osatzea lanbide profilean ezaugarri berezgarriak sartuz Ikastetxearen lan eta ekonomi ingurunera egokitzeko.

Ezaugarri berezgarriok zehazteko, bukaeran erdietsi beharreko gaitasun batzuk finkatu dira, tratamendu espezifiko bat eta sakontze handiagoa behar duten teknika, produktu edo/eta hizkuntzei dagozkienak.

Bukaera gaitasunok zehazteko, edukiak finkatuko dira eta horrez gain bai orientabide, artezpide eta determinazioak ere, garatu beharreko lanbide profilaren berezitasunak bermatzen dituztenak. Horiek emateko, Hezkuntza, Kultura, Kirola eta Gazteri departamentuaren baimena beharko da ezinbestez.

Ikasturtea hasi baino behar bezain lehenagotik, Ikastetxeak Hezkuntza, Kultura, Kirola eta Gazteri departamentuari aurkeztuko dio modulu honen curriculum proposamena (Ikasketak Antolatu eta Hezkuntza Berriztatzeko Zerbitzua), baimena eskatuz.

Proposamen horrek honako atalak izanen ditu:

a) Lanbide profil horrek Ikastetxearen lan eta ekonomi ingurunearekiko izanen dituen ezaugarri beezgarriak agertzera ematea, justifikatzea eta ustezko bilakaera adieraztea.

b) Curriculuma, bukaeran erdietsi beharreko gaitasunetan zehaztua, gaitasun bakoitzaren ebaluazio irizpideak eta edukien zerrenda. Hurrenkera, modulu guzietarako finkatu dena bera izanen da.

9. Lanbide modulua: lanerako prestakuntza eta orientazioa

Iraupena 64 ordu

a) Bukaerako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

9.1. Aurreneurrizko edo/eta babeseko ekintzak finkatzea, arrisku faktoreak eta haiek osasunari eta ingurugiroari dakarzkieten ondorioak gutxituz.

.Zeure lan ingurunean maizenik izaten diren arrisku egoerak atzeman, ekintzarako teknika orokorrak lotuz haien arabera.

.Osasunarentzako eta ingurugiroarentzako kalteak sailkatu ondorioen eta haien iturri diren arrisku faktore ohizkoenen arabera.

.Aurreneurrizko edo/eta babeseko ekintzak arrisku maizkoenentzat proposatzea, haien ondorioak gutxitzeko bidea ematen dutenak.

9.2. Egoera simulatuetan istripuaren tokian egin beharreko osasun neurri oinarrizko eta berehalakoak aplikatzea.

.Zaurituak bat baino gehiago direlarik edo asko direlarik, esku hartze lehentasunak finkatu, zauriek bizitzarako duten arriskuaren arabera.

.Aurreko kasuan dauden zaurien arabera, aplikatu beharreko neurri sekuentzia zein den zehaztu.

.Osasun tekniken exekuzioa egin (RCP, inmobilizazioa, lekuz aldatzea...) finkatutako protokoloak aplikatuz.

9.3. Kontratazio motak bereizi eta lan munduan, dela bere gaingo langile gisa dela besteren menpeko gisa txertatzeko prozedurak aplikatu.

.Bere produkzio sektorean indarreko legediak zilegitzen dituen lan kontratazio modalitate diferenteak zehaztu.

.Egoera emandako batean bere lan alorrean enplegua bilatzeko teknika nagusiak hautatu eta erabiltzea.

.Bere gaingo langile bihurtzeko behar diren dokumentuak zehaztu eta egoki bete eta behar diren baliabideak topatu.

9.4. Lan merkatuan orientatzea, norbere gaitasun eta interesak zehaztuz eta lanbide-ibilbiderik egokiena bilatuz.

.Norbere gaitasun, jarrera eta ezagupenak zehaztu eta ebaluatzea, lanbidera bideratzeko balio dutenak.

.Interes indibidualak eta motibazioak definitzea, sexuarengatiko edo bestelako arrazoiengatikko kondizionamenduak galaraziz.

.Prestakuntza eskaintza eta bere interesei dagokien lan eskaera ezagutzea.

9.5. Lanaren marko legala interpretatzea eta lan harremanetatik heldu diren eskubide-betebeharrak bereiztea.

.Lan zuzenbidearen informazio iturri oinarrizkoak erabiltzea (konstituzioa, langileen estatutua, Europako Elkartearen artezpideak, Hitzarmen Kolektiboak...) zein eskubide eta betebehar tokatzen zaizkien bereiziz.

."Ondasun Likidazio" batean esku hartzen duten kontzeptuak interpretatzea.

.Negoziazio kolektibo eredu batean:

-Negoziazio prozesua deskribatzea.

-Negoziaziogai diren aldagaiak zehaztea (soldata, segurtasun eta higienea, produktibitate teknologikoak...)

-Negoziazioaren emaitza diren ondorio eta neurri posibleak deskribatu.

.Gizarte Segurantzari dagozkion prestazio eta obligazioak zehaztea.

9.6. Espainiako egitura sozioekonomikoaren datuak interpretatzea, esku hartzen duten aldagai diferenteak atzemanez eta beren artean diren harremanak aztertuz.

.Informazio ekonomiko orokorretatik abiatuz:

-Magnitude makroekonomiko nagusiak atzematea eta haien arteko harremanak aztertzea.

-Sektoreko enpresa baten antolamendua eta egoera ekonomikoa aztertzea, hura xedatzen duten parametro ekonomikoak interpretatuz.

9.7. Sektoreko enpresa eredu baten arlo funtzionalak azaldu, haien artean diren harremanak deskribatuz.

.Enpresa baten txosten ekonomikoa oinarri:

-Bertan esku hartzen duten aldagai ekonomiko ardurakoenak atzeman eta interpretatzea.

-Enpresaren egoera finantzaria xedatzen duten ratio oinarrizkoak (autonomia finantzarioa, solbentzia, inmobilizatuaren bermea eta finantzazioa...) kalkulatu eta interpretatzea.

-Enpresaren finantziazio lerro posibleak zehaztu.

B) Edukiak

.Laneko osasuna

-Lan baldintzak eta segurtasuna. Laneko segurtasuna eta bizimodu kalitatea. Ingurugiroa eta haren iraupena.

-Arrisku faktoreak: fisikoak, kimikoak, biologikoak, antolamenduzkoak. Aurreneurriak eta babes neurriak.

-Lanaren antolamendu segururako teknika aplikatuak.

-Aurreneurrirako eta babeserako teknika orokorrak. Azterketa, ebaluazioa eta ekintzarako proposamena.

-Kasu praktikoak.

-Istripu baten aurreko lehentasunak eta ekintza sekuentziak.

-Lehen laguntzako teknikak nola aplikatu:

-Kordea/korderik gabe.

-Bihotz-birikak berpiztea.

-Traumatismoak.

-Salbamentua eta zaurituak nola garraiatu.

.Legeria eta lan harremanak

-Lan zuzenbidea: oinarrizko arauak.

-Lan harremana: kontratazio motak, soldatak eta pizgarriak. Kontratuaren etena eta iraungipena.

-Gizarte Segurantza eta bestelako prestazioak.

-Ordezkaritza organoak.

-Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

.Orientazio eta txertamendu soziolaborala

-Lan merkatua. Egitura. Ingurunearen ikuspegia.

-Enplegua bilatzeko prozesua: informazio iturriak, eskaintza-eskaera mekanismoak, prozedurak eta teknikak.

-Norbere gain lan egiteko ekimenak. Enpresa txikiak eratzeko tramite eta baliabideak.

-Norbere lanbidea bilatzeko baliabideak: Norbere lanbide potentziala eta interesak analizatu eta ebaluatzea. Gizarte ohitura bereizkeriazkoak gainditu beharra. Prestakuntzako eta lanbiderako ibilbideak itxuratzea. Erabakiak hartzea.

-Prestakuntza eta lanbide ibilbideak.

.Ekonomiaren hastapenak

-Aldagai makroekonomikoak eta indikadore sozioekonomikoak. Haien harremanak.

-Merkatu ekonomia: eskaintza eta eskaera; merkatu konpetitiboak.

-Nazioarteko harreman sozioekonomikoak: EB.

.Enpresaren ekonomia eta antolamendua

-Enpresaren jardun ekonomikoa: sailkatzeko irizpideak.

-Enpresa: antolamendurako eredu motak. Arlo funtzionalak eta organigramak.

-Enpresaren funtzionamendu ekonomikoa: enpresaren ondarea; baliabideak lortzea; finantziazio propioa, besteren bidezko finantziazioa; urteko kontu egoerak interpretatzea; kostu finkoak eta aldakorrak.

10. lanbide modulua: Lantokian bertako prestakuntza.

Iraupena: 380 ordu.

a) Bukaerako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

10.1. Enpresarentzat interesgarri diren ikerketa komertzial espezifikoak egitea, nazioarteko merkataritzarekin lotuak, finkatu diren helburuen arabera.

.Merkataritza ikerketan pisua duten aldagaiak atzematea.

.Ikergaia ukitzen duten aldagaien gaineko datu fidagarriak ematen dituzten informazio iturriak atzematea.

.Informazio iturri bigarren mailakoen gainean behar den informazioa eskuratzea, tokatzen diren tramiteak eginez.

.Kanpo lana egitea behar diren datuak biltzeko, iturri primarioetatik informazioa biltzeko enpresak finkatu dituen tekniken arabera.

.Teknika estatistikoak aplikatzea bildutako informazioari ondorioak ateratzeko, horretarako dauden programa informatikoak erabiliz.

.Aztertutako parametro edo eremu diferenteetatik ateratako ondorioak lotzea eta enpresaren nazioarteko merkataritzaren jardunean aplikatzeko moduko proposamenak definitzea.

.Kanpo lanetik heldu diren ondorioak modu klaro, egituratu eta sintetikoan aurkezten dituen txosten bat itxuratzea.

10.2. Salgaiak inportatu/esportatu edo ekartze/bidaltze operazioei dagozkien kudeaketa administratiboak egitea, jasotako jarraibideen arabera.

.Eskatutako dokumentuak nazioarteko merkataritza operazioetan tramitatzeko edo bidaltzeko behar diren erakunde ofizialak atzematea.

.Nazioarteko merkataritza operazio baten gaineko informazioa interpretatzea eta prestatu beharreko dokumentuak atzematea.

.Nazioarteko merkataritzan erabiltzen diren dokumentu ofizialen ereduak ezagutzea.

.Salgaiak bere arantzel partidan egoki kodetzea eta arantzel eskubideen zenbatekoa kalkulatzea.

.Konprobatzea eskatutako dokumentazioa behar bezala beteta dagoela eta operazioarekin batera joan behar duten dokumentu eta zertifikatu guztiak badaudela.

.Nazioarteko transakziorako eskatzen diren zenbait dokumentu itxuratzea eta zertifikatuak eskuratzeko behar diren tramiteak egitea.

.Garraio enpresekin kontaktatzea eta beren zerbitzuen eskaintzak eskatzea finkatutako prozeduren arabera.

.Garraio enpresek beren eskaintzez emandako informazioarekin txosten bat itxuratzea, zerbitzua definitzen duten parametro funtsezkoak baloratuz (zerbitzuaren kalitatea, prezioak, denborak etab.).

.INCOTERM direlakoak nazioarteko salerosketa operazioetan betetzen diren kontrolatzea.

10.3. Kudeaketa eta konprobatze lanak egitea enpresan egindako nazioarteko almazenatze eta banatze prozesuetan.

.Aztertzea almazen barrenean zer eremu eta banatze ibilbide dauden, egokiak diren baloratu eta, hala behartzen bada, kudeaketa hobetzeko aldaketak proposatzea.

.Existentziak baloratzeko kalkuluak egoki egitea, finkatu irizpidea aplikatuz eta emaitzak diseinatutako formatora aldatuz.

.Almazenak kudeatzeko programa informatikoak egoki erabiltzea informazioa transmititu, lortu eta tratatzeko.

.Garraio zerbitzu diferenteen gainean behar den informazioa lortzea kargak kontratatzeko finkatu prozeduren arabera.

.Konprobatzea enbalaiaren seinale eta errotuluak errez antz emateko moduko toki batean daudela eta araudia betetzen dutela.

.Konprobatzea bidaltze bakoitzean erabilitako enbalaiaren ezaugarriak egokiak direla kontratatutako garriabiderako eta salgai motarako.

.Behar diren kudeaketak egitea behar den informazioa lortzeko eskaerak itzultzea sortzen duten inguruabarren gainean finkatutako prozeduren arabera.

10.4. Kudeaketak egitea inportazio/esportazio operazioak nazioartekoan finantzatzeko, jasotako jarraibideen arabera.

.Bankuetatik, "trading" enpresetatik eta kreditu komertzialarekin lotuta dauden entitateetaik informazioa lortzea finantziazio aukeren gainean, finkatutako prozeduren arabera eta behar diren ikerketa teknikak aplikatuz.

.Atzematea zer dokumentu aurkeztu behar diren nazioarteko transakzio baten pagamendua egin dadin.

.Konprobatzea dokumentuetan ageri diren datuak eta operazioa ezaugarritzen dutenak egokiak direla.

.Dokumentazioak eskatzen dituen legeztapen edo zertifikazio tramiteak egitea, helburuko herria zein den eta operazio mota zein den.

.Erakundeak erabiltzen dituen kobrantza eta pagabiderako dokumentuak itxuratzea.

.Dokumentazioa prestatu eta betetzea nazioko nahiz nazioarteko erakundeei finantziazioa eskatzeko, finkatutako prozeduren arabera.

.Dokumentu bidezko kredituen formularioak eta banku ereduak itxuratzea.

.Kanbio arrsikuen bermeen eta kredituaren garapenaren gaineko jarraibideak ematea -kobrantza epeak edo epeburuak-.

.Informatikoki kontrolatzea bankarekiko transakzioak ongi eginak direla.

10.5. Esleitutako edozein lan edo jardukizun egitea eta zure lana erantzukizun profesionalarekin burutzea, zeure burua gainditzeko eta besteak errespetatzeko jarrera bat agertuz.

.Etengabe errespetu jarrera bat agertu enpresaren prozedura eta arauetarako.

.Tenorez ailegatzea lanera, zilegi diren etenaldiez gozatu eta lantokitik ordua baino lehen ez alde egitea behar adinako motiborik gabe.

.Lehiaz eta egoki interpretatzea eta egitea jasotako jarraibide guztiak eta esleitutako lanaren ardura hartzea, unean unean tokatzen den pertsonarekin egoki komunikatuz.

.Harreman pertsonal errezak mantentzea lantokiko beste kideekin.

.Bere jarduna beste ekipokideenarekin eta departamentuenarekin koordinatzea, aldaketarik, premia nabarmenik edo aurrikusi gabekorik izaten bada, aditzera emanez.

.Estimatzea norbere lanak zer eragin duen enpresaren prozesu komertzialetan eta enpresak ematen duen irudian.

.Erantzukizunez betetzea enpresako edozein jardun edo lan, egite denbora eta hierakia mailen aurrean finkatu arau, prozesu eta prozedurak.

b) Edukiak

.Merkatu ikerketak egitea.

-Ikergaiari eragiten dioten aldagaiak atzematea.

-Informazio iturriak atzematea.

-Informazioa lortzea.

-Kanpo lana egitea.

-Teknika estatistikoak apliatzea.

-Emaitza eta ondorioak aztertzea.

-Txostenak egitea.

.Salgaien inportazio/esportazio eta ekartze/bidaltze operazioen kudeaketa administratiboa.

-Erakunde ofizialak atzematea.

-Salgaien nazioarteko transakzioei lotuta dauden dokumentuak atzematea.

-Salgaiak arantzelen arabera kodetzea.

-Arantzel eskubideen kalkulua.

-Dokumentuak ongi bete eta prestu egiten diren konprobatzea.

-Dokumentuak itxuratzea.

-Zertifikatuak lortzea.

-INCOTERM direlakok kontrolatzea.

.Almazenatze-banatze prozesuak nazioarteko merkataritzan.

-Barne banaketarako eremu eta ibilbideen azterketa.

-Existentzien balorazioa kalkulatzea.

-Almazenak kudeatzeko programa informatikoak aplikatzea.

-Garraio enpresek karga kontrataziorako egiten dituzten eskaintzen gaineko informazioa lortzea.

-Enbalaiako seinale eta errotuluak konprobatzea.

-Eskaera-itzultzeen kudeaketa.

.Nazioarteko finantziazioa kudeatzea.

-Informazioa lortzea finantziazio aukeren gainean.

-Ikerketa teknikak aplikatzea.

-Pagamandu bide edo dokumentuak atzematea.

-Pagamendu dokumentuak nola dauden beteta konprobatzea.

-Dokumentuak legeztu edo zertifikatzea kudeatzea.

-Pagamendu dokumentuak itxuratzea.

-Nazioarteko finantziazioa eskatzea.

-Kanbio arriskuen gaineko bermeen azterketa.

-Finantza transakzioen kontrol informatikoa.

-Programa informatikoak aplikatzea.

2.3. Iraupena, sekuentzia eta ordu banaketa.

1. Nazioarteko Nazioarteko 256 8 1.º

salerosketa Marketinga

Nazioarteko 132 6 2.º

negoziazioa

2. Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa 176 8 2.º

administratiboa

3. Produktuen almazenaldia 128 4 1.º

4. Salgaien garraio nazioartekoa 110 5 2.º

5. Nazioarteko finantza Nazioarteko 192 6 1.º

kudeaketa finantziazioa

Nazioarteko 110 5 2.º

pagabideak

6. Asmo orokorreko aplikzio 128 4 1.º

informatikoak

7. Atzerriko hizkuntza nazioarteko merkataritzan 192 6 1.º

8. Propioa, Ikastetxe bakoitzak diseinatua 132 6 2.º

9. Lanerako prestakuntza eta orientazioa 64 2 1.º

10. Lantokian bertako prestakuntza 380 Lanegunean 2.º

II. ERASKINA

Nazioarteko merkataritza heziketa zikloko lanbide moduluetan irakaslanean aritzen diren irakasleen espezialitateak

Lanbide modulua Irakasleen espezialitatea Kidegoa

1. Nazioarteko * Antolamendu eta kudeaketa * Bigarren hezkuntzako

salerosketa Komertziala Irakaslea

Nazioarteko marketinga

Nazioarteko negoziazioa

2. Nazioarteko merkataritz. * Antolamendu eta kudeaketa * Bigarren Hezkuntzako

kudeaketa administratiboa Komertziala Irakaslea

3. Produktuen * Prozesu komertzialak * L.H.ko irakasle

almazenaldia teknikoa

4. Salgaien garraio * Prozesu komertzialak * L.H.ko irakasle

nazioartekoa teknikoa

5. Nazioarteko finantza * Antolamendu eta kudeaketa * Bigarren hezkuntzako

kudeaketa Komertziala Irakaslea

Nazioarteko Finantziazioa

Nazioarteko

pagabidea

6. Asmo orokorreko * Prozesu komertzialak * L.H.ko irakasle

aplikazio informatikoak teknikoa

7. Atzerriko hizkuntza * (1) * Bigarren hezkuntzako

nazioarteko merkataritzan Irakaslea

8. Propioa, ikastetxe * (2)

bakoitzak diseinatua

9. Lanerako prestakuntza * Lanerako prestakuntza * Bigarren hezkuntzako

eta orientazioa eta orientazioa Irakaslea

(1) Alemana, frantsesa, ingelesa, italianoa edo portugesa, ze hizkuntza hautatu den.

(2) Nazioarteko merkataritza heziketa zikloko lanbide moduluetan irakaslana duten espezialitateak

III. ERASKINA

5.Irakaskuntza hauek emateko gutxienez behar diren eremu eta instalazioak

Ekainaren 14ko 1004/1991 E.D.ko 39. art.arekin bat, Goi mailako Lanbide Heziketako Heziketa Zikloa: Nazioarteko Merkataritzak honako eremuak behar ditu gutxienez, 1653/94 E.D.an definitzen diren irakaskuntzak emateko (horrez gain aipatu ekainaren 14ko 1004/1991 E.D.ko 32.1 artikuluan finkatzen diren eremuak ere sartzen dira):

Prestakuntza eremua azalera Erabilera maila

Merkataritza kudeaketa gela 90 m.2 50%

Ikusentzutezkoen gela 60 m.2 10%

Gela balioanitza 60 m.2 40%

-"Erabilera maila"k portzentaian adierazten du eremu hori ustez zenbat ordu egonen den ikasle talde batek okupaturik gutxieneko irakaskuntzak emateko, irakaskuntza horien iraupen osotarakoaren aldean. Orientabidezkoa da, beraz, hezkuntz administrazioek curriculuma finkatzean definitzen dutenerako.

-"Erabilera Maila"k uzten duen margenean, zilegi da beste ikasle talde batzuek okupatzea prestakuntza eremuak, heziketa ziklo bera edo beste bat edo beste hezkuntz etaparen bat egiten ari direnek.

-Beti ere zilegi izanen da prestakuntza eremuekin lotura duten ikasketa jarduerak (erabilera mailak adierazten duen okupazioarekin) eite bereko beste jarduera batzuetarako ere erabiltzen diren azaleretan egitea.

-Ez da interpretatu behar zehaztu diren prestakuntza eremu diferenteak nahitaez zerrakuraz bereizirik egon behar dutenik.

Iragarkiaren kodea: A9602444