66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

151/1996 FORU DEKRETUA, martxoaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Merkataritzako teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma finkatzen duena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak laugarren artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren meneko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko dituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22 "E.A.O.") lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren, eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikari titulua eta dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen apirilaren 7ko 546/1995 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1995.eko ekainaren 5eko "E.A.O."), eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan eta irakaskuntza ez- unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena, Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta ekoizpen sistemaren arteko harremanak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Lanbide hezkiketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan iharduteko, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketetara egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, baita erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Berariazko lanbide heziketak modulutan antolatutako ziklo sail bat biltzen du, iraupen desberdinetako berariazko lanbide hezkiketako arloek osatua, gazteak lan munduan sartzea errazten dutenak. Lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako, eta ekoizpen sistemaren kualifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan (1995-3-10ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko puntuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko puntu horiek tituludunaren kualifikazio amankomuna segurtatzen dute, titulua Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen dela eta kualifikazioak Europakoen parekoak direla bermatuz.

Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa. Lan munduan gaitasun atal bakoitzak dituen balioak eta esanahiak, eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoak ekarri dute curriculumean jakintza teknologikoaren eremu desberdinekin loturiko edukiak sartzea, lanbide eskakizun bakoitzaren azpian diren ekoizpen prozedurek bilduak.

Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko iharduerak zehazteko gida eta euskarria dira.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide modulu bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatu zuena.

Merkataritzako tituluaren gaitasun profesionalak, gaitasun atalka antolaturik, honako hauek dira: produktuak biltegian gordetzeko eragiketak antolatu eta kontrolatzea; saltokia bultzatzeko iharduerak egitea; produktuak edo/eta zerbitzuak saltzeko eragiketak egitea; merkataritzako establezimendu txiki bat administratu eta kudeatzea.

Merkataritzako lanbide tituluak Merkataritza arloko prestakuntza beharrak bete nahi ditu merkaturatze eta biltegiko eremuetan. Bere gain aritu ahalko da merkataritzako establezimendu txikietan senitarteko negozioa jartzen duen merkatari gisa, langile gutxi batzuk dituela. Besteren kontura ariko da merkataritzako establezimendu ertain edo handietan merkataritzako hainbat sektoretan.

Azpisektore hauetan aritu ahalko da: enpresa industrialetan (departamentu komertziala, biltegia), handizkako merkataritzan, txikizkako merkataritzan, merkataritza integratuan, elkartutako merkataritzan eta merkataritzako agentzietan.

Tituluaren eskakizunean zehaztu eta adierazitako lanbide gaitasunak erantzuna izan nahi du lan teknikoak ondoko funtzioetan dituen kualifikazio beharrentzat: biltegiko lana-banaketa, salmentak, jendeaz eta bezeroez arduratzea, eta mertakaritzako establezimendua bultzatzea.

Horrenbestez, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak martxoaren 18an hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Foru Dekretu hau, Merkataritzako teknikari tituluarekin lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

2. artikulua. Merkataritzako heziketa zikloa erdi mailako berariazko heziketan sartu behar da, eta 1.400 orduko iraupena du.

3. artikulua. Ekoizpen sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorrak eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukiak barne, Foru Dekretu honetako I. Eraskinean ezarri dira.

4. artikulua. Merkataritzako teknikari tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:

1. Ikastetxeko prestakuntza.

.Biltegiko eragiketak.

.Saltokia bultzatzea.

.Salmenta eragiketak.

.Merkataritzako establezimendu txiki bat administratu eta kudeatzea.

.Helburu orokorreko aplikazio informatikoak.

.Atzerriko hizkuntzak edo euskara.

.Ikastetxeak berak diseinatutakoa.

.Lan prestakuntza eta orientazia.

2. Lantokietako prestakuntza.

.Lantokiko prestakuntza.

5. artikulua. Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraikiz, Foru Dekretu honetako II. Eraskinean jarri dira Merkataritzako teknikari tituluaren ikasketek osatzen duten curriculumaren lanbide modulu bakoitza irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, izan ere, Errege Dekretu harexetan Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoak atxiki baitzitzaizkien lanbide heziketako berariazko espezialitateei eta haiek garatzen dituzten xedapen guztiei.

6. artilukua. Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

Ikastetxeek Merkataritzako teknikari tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren marko orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

Aurreko lerroaldean aipatzen den Curriculum Proiektua garatuko da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz dioena kontutan hartuta.

7. artikulua. Merkataritzako erdi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako Departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen amaierako gaitasunak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

8. artikulua. Merkataritzako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketen ebaluazioa lanbide moduluetan ezarritako amaierako gaitasun eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak kontutan hartuta eginen da, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.

9. artikulua. Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua daukaten ikasleek Merkataritzako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak egin ahal izanen dituzte.

10. artikulua. Hezkuntza Sistemaren Antolamendurako urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, Merkataritzako erdi mailako heziketa zikloan sartu ahal izanen da ezarritako baldintza akademikoak betetzen ez badira ere. Horretarako, ikasleak gai kalifikazioarekin gaindituta izan beharko du Berme Sozialeko Programa bat eta hemezortzi urte eduki beharko ditu edo bestela zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan, eta gainera sartzeko proba bat gainditu beharko du, erakusteko Merkataritzako teknikari tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez ikasteko ezagupen eta gaitasun nahikoak dituela.

Ikastetxeek Merkataritzako erdi mailako heziketa zikloan sartzeko proba antolatu eta ebaluatuko dute, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.

Sartzeko proba hori egitetik salbu egon daitezke berme sozialeko edo bestelako heziketa iharduera ez-arautu baten xedeak erdietsi dituzten ikasleak. Horretarako, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak ezarriko du zein berme sozialeko programak eta zein heziketa iharduerak ahalbidetzen duten hein bateko salbuespena sartzeko proba ez egiteko.

11. artikulua. 1/1990 Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Merkataritzako erdi mailako heziketa zikloari dagozkion ikasketak gainditzen dituzten ikasleek Merkataritzako teknikari titulua jasoko dute.

Aurreko atalean aipatutako titulua erdiesteko beharrezkoa izanen da Merkataritzako erdi mailako heziketa zikloaren lanbide modulu guztiak gainditzea.

12. artikulua. Honako hauek dira Lanerako Lanbide Heziketarekin baliokidetu daitezkeen lanbide moduluak:

.Biltegiko eragiketak.

.Saltokia bultzatzea.

.Salmenta eragiketak.

.Merkataritzako establezimendu txiki bat administratu eta kudeatzea.

.Helburu orokorreko aplikazio informatikoak.

13. artikulua. Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide ereduak:

.Biltegiko eragiketak.

.Saltokia bultzatzea.

.Salmenta eragiketak.

.Merkataritzako establezimendu txiki bat administratu eta kudeatzea.

.Helburu orokorreko aplikazio informatikoak.

.Lan prestakuntza eta norientazioa.

.Lantokiko prestakuntza.

14. Merkataritzako teknikari titulua daukan ikasleak bidea izanen du Batxilergoko ondoko aukeretara pasatzeko:

.Giza eta gizarte zientziak.

.Natura eta osasun zientziak.

15. artikulua. Ikastetxeei lanbide heziketako Merkataritzako teknikari tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, ikastetxe pribatuei baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuari, araubide orokorreko ikasketa ez- unibertsitarioak irakasten dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezarri zituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuari eta hura garatzen duten edozein xedapeni jarraikiz. Aipatu Errege Dekretuaren 34. artikuluaren arabera, espazio eta instalazioei dagozkien gutxieneko baldintzak Foru Dekretu honetako III. Eraskinean heldu direnak dira.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamendu eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai ikasgela barreneko hezkuntzaren kasuan bai urrutiko hezkuntzaren kasuan. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara egokitu ahal izanen da.

Bigarrena.-Foru Dekretu honetako 9. eta 10. artikuluek aipatzen dituen ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan diren ikasleek egin ahal izanen dituzte Merkataritzako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak:

a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxiler orokorreko 1. eta 2. maila gaindituak dituztenak.

b) Lehen Mailako Lanbide heziketako Teknikari Laguntzaile titulua dutenak.

c) Batxilergo Bateratu Balioanitzeko lehen eta bigarren mailak gaindituak dituztenak.

d) Espezialitateek amankomunean dituzten ikastaldiak, Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen Eskoletan egindakoak, gaindituak dituztenak.

Hori guztia, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoari jarraikiz, horretan eman baitziren jarraibideak Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezartzeari buruz.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Baimena ematen zaio Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariari Foru Dekretu hau bete eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko martxoaren hamazortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Javier Otano Cid.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Pedro Burillo López.

I. ERASKINA

1. Ekoizpen sistemaren erreferentzia.

1.1. Perfil profesionala.

1.1.1. Gaitasun orokorra.

Hauek dira ekoizpen sistemak teknikari honen kualifikazio profesionalerako dituen eskakizun orokorrak:

Produktuak edo/eta zerbitzuak merkaturatzeko ezarritako iharduketa planak betetzea kalitate, denbora, toki eta prezio baldintza hoberenetan eta merkataritzako establezimendu txiki bat administratu eta kudeatzea.

1.1.2. Gaitasun profesionalak.

-Produktuak edo zerbitzuak merkaturatzera emanak diren establezimenduen saltokiak bultzatzea, promozio eta eskaintzetan ezarritako helburuak lortuz, eta "merchandising" teknikak aplikatzea.

-Produktuak edo zerbitzuak saltzea bezeroaren tipologiari eta antolamenduak ezarritzako irizpideei egokituriko salmenta teknikak erabiliz, prozesuan segur, zehatz eta eraginkor jokatuz.

-Bezeroari azkar eta jendetasunez kasu egin, informatu eta aholku ematea, haren beharrak ikusi eta enpresaren ahalbideen barrenean haiek betetzea.

-Merkataritzak sortzen dituen kobrantzako eragiketak egitea, egungo teknologia zuzen erabiliz eta ordainketa moduek egungo arauteria betetzen dutela zainduz.

-Salgaiak hartu, eskukatu, barrenean banatu eta igortzeko kontrola egitea, ezarritako prozedurei jarraituz eta segurtasun eta higienearen gaineko arauteria betez.

-Kontrolatzea, biltegiko baldintza fisikoak eta ingurugiroari dagozkionak produktuen izaerarekin egokiak izan daitezen eta arauteriaren eskakizunak bete ditzaten.

-Biltegi txiki bat antolatzea, barne bideak planifikatu eta salgaiak banatzeko behar diren eragiketak eginez eta uneoro diren izakinak identifikatuz.

-Merkataritzako enpresa edo establezimendu txiki bat administratu eta kudeatzea, eraginkor jokatuz eta etekina ateraz.

-Merkataritza prozesuaren ikuspegi orokor eta integrala izatea teknika, antolamendu eta giza alderdietatik.

-Lan egoera berriei egokitzea, lanbidearekin zerikusia duten teknologia berriek eragindako aldaketen ondorioz.

-Teknika edo/eta funtzio ugariko ekintza multzoa modu autonomoan aurrera eramatea, lanbideari dagozkion tekniken esparruan eta ezarritako metodoei jarraituz.

-Bere esparruko talde funtzionaleko kideekin harreman biziak izatea, taldeak lortu beharreko helburuetan lagunduz, besteen lana errespetatuz, taldeko lanen antolamenduan eta garapenean parte hartuz eta sortzen diren zailtasunak gainditzen ahaleginduz.

-Harreman eraginkorrak izatea bere lanean, batez ere merkataritzako eragiketetan, salmentan eta bezeroaren zerbitzuan, informazioa emanez eta behar denari laguntza eskatuz eragiketan gorabeherak gertatzen direnean.

-Arazoei irtenbidea eman eta erabakiak hartzea, bere eskumenen esparruan ezarritako arauei edo aurreko kasuei jarraituz, hartutako erabakia bere nagusiekin kontsultatuz, ondorioek segurtasun, antolamendu eta ekonomi baldintzak alda ditzaketenean.

Autonomi eskakizunak lan egoeretan

Teknikari honi, bere mailaz gaineko teknikariek bere esku utzitako eginkizun eta helburuen barrenean, oro har, autonomi gaitasun hauek eskatuko zaizkio bere lan esparruan:

-Salgaiak hartu eta kontrolatzea.

-Salgaien balorazioa biltegian.

-Establezimenduko kartelak egitea.

-Erakusleihoaren muntaia.

-Produktuen linealak prestatzea.

-Bezeroaz arduratzea.

-Kobrantzak eta ordainketak egitea.

-Merkataritzako saltoki txiki bat administratu eta kudeatzea.

-Produktuak saltzea.

1.1.3. Gaitasun atalak.

1. Produktuak biltegian gordetzeko eragiketak antolatu eta kontrolatzea.

2. Saltokia bultzatzeko iharduerak egitea.

3. Produktuak edo/eta zerbitzuak saltzeko eragiketak egitea.

4. Merkataritzako establezimendu txiki bat administratu eta kudeatzea.

1.1.4. Lanbideko eginbehar eta eremuak

1. gaitasun atala: produktuak biltegian gordetzeko eragiketak antolatu eta kontrolatzea.

a) Lanbideko eginbehar eta eremuak.

1.1. Hartutako produktua aztertu, eskaeran egindako baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko.

-Kopuruan, iraungipen datan, kalte eta galeretan izan daitezkeen okerrak atzeman.

-Bidezko bada, produktuaren ezaugarri teknikoak egiaztatzeko kudeatu departamentu teknikoan.

-Produktuen sarreretako albarana eta faktura konparatu eta prezioak, unitateak, deskontuak, zergak eta eragiketa aritmetikoak egiaztatu.

1.2. Giza baliabideak zein materialak antolatzea produktuak biltegian banatzeko eragiketa bakoitzean, ahalik eta hobekien gorde daitezen hartutako jarraibideei segituz.

-Giza baliabideak zein materialak zehaztu barne banaketaren eragiketa bakoitzaren iraunaldia hobetu eta produktuen egoera fisikoa bermatzeko.

-Produktuak kokatzeko beharrezko aginduak eman, ezarritako irizpideei jarraituz, segurtasun eta higiene arauak betez, dagoen lekua ahalik eta hobekien erabiliz eta produktuak behar bezala txandakatuz.

-Produktuak erabiltzeko irizpideak eman, haien ezaugarriei eta segurtasun zein higiene arauei jarraituz.

-Ibilbide bat ezarri, biltegiko eragiketen denborak hobetu eta produktuen harat-honata errazteko.

1.3. Gordetako produktua "stock" irizpideaz baloratzea eta ezarritako epeetan inbentarioak egitea antolamenduak behar duen informazioa emateko.

-Produktuen sarrera-irteerak eskuz edo informatika bidez erregistratu biltegiko fitxetan eta ezarritako prozeduren arabera eguneratuta eduki.

-Izakinak finkatutako mugetan mantendu.

-Biltegiko produktuen balioa ateratzeko behar diren kalkuluak egin, ezarritako balorazio irizpidea aplikatuz (PMP, LIFO, FIFO eta besteak).

-Finkatutako denboraldietan beharrezko aginduak eman lantaldeari, biltegian gordetako produktua ezarritako epean kontatzeko.

-Inbentarioa, eskuz edo informatika bidez, formato egokian egin, behar diren kalkuluak ezarritako egunean zuzen eginez.

-Biltegiko fitxak eta produktuen kontaketa bat datozela egiaztatu, izan daitezkeen okerrak atzeman, behar diren zuzenketak egin edo/eta sortutako akatsaren berri emanez.

-Eskatutako informazioa behar den denbora eta moduan eman departamentuei.

1.4. Salgaien igorpena kudeatzea, ezarritako enbalajea eta garraiobidea erabiliz.

-Biltegiko merkantzia, bai kalitatez bai kopuruz, eskaeraren adinakoa dela egiaztatu.

-Merkantzia ezarritako baldintzen arabera egokituta dela egiaztatu.

-Eskatutakoa prestatzerakoan, behar diren aginduak eman:

.Ezarritako moduan paketatzeko.

.Esandako egunean igortzeko prest egon dadin.

.Etiketak paketeetan behar den tokian kokatzeko eta haietan idatzitako informazioak merkantzia garbi adierazteko (igorlea, hartzailea, funtsezko ezaugarriak, hala nola arriskua, hauskortasuna eta beste batzuk).

-Igorritako merkantziak behar duen dokumentazioa daramala eta datuak zuzenak direla egiaztatu.

-Zamalanetarako aginduak eman, ondokoak zehaztuz:

.Garraiatu beharreko merkantzia eta unitate kopurua.

.Biltegian non kokatua den.

.Nola manipulatu, produktuaren ezaugarriak zein diren begiratuz, babes fisikoa bermatzen dela.

.Garraiobidean nola kokatu, produktua, tokia eta entregatzeko ordena kontutan hartuta.

1.5. Kontrolatzea, biltegiaren funtzionamenduak ezarritako prozedurak eta segurtasun eta higiene arauak bete ditzan.

-Biltegiko lantaldearen lana ikuskatu produktuak hartu, kokatu eta igortzeko eragiketa bakoitzean, denborak hobetu eta salgaien ezaugarrien araberako prozedurak eta segurtasun zein higiene arauak aplikatzen direla egiaztatuz.

-Salgaien kokaeran segurtasun eta higiene arauak aplikatu direla egiaztatu.

-Biltegiko kontserbazio egoerak (tokia, altzariak, tresnak, lanabesak, suteen aurkako neurriak, e.a.) segurtasun eta higieneari buruzko legezko arauei jarraitzen diela egiaztatu.

-Edozein akatsen berri eman, neurri zuzentzaileak, behar badira, proposatuz.

b) Lanbide-eremua.

Informazioa, dokumentazioa (izaera, motak eta euskarriak): salgaien inbentarioak. Biltegiko hutsuneen zerrenda. Salgaien ABC zerrenda. Eskaera aginduak. Sarrera eta irteerako albaranak. Fakturak. Biltegiko fitxak. Segurtasun eta higiene arauak. Biltegia antolatzeko ezarritako jarraibideak.

Informazioa tratatzeko baliabideak: programak: erabiltzailearen inguruneak, biltegia kudeatu eta kontrolatzeko programa informatikoak. Ekipoak: ordenadore pertsonalak, sare lokaleko eta teleprozesuko postuak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: produktuak hartzeko antolaketa eta kontrola, merkantzia biltegian kokatzea eta eskaerak igortzea. Izakinak baloratu eta kudeatzeko metodoak. Inbentarioak eta biltegiko fitxak prestatzea. Salgaiak nola kokatu eta erabiltzeko metodoak haien ezaugarri teknikoen arabera.

Lanaren emaitza nagusiak: ezaugarri teknikoen arabera biltegian gordetako merkantziak eta toki egokian segurtasun eta higieneari buruzko arauei jarraituz. Eskaerak igorri eta hartzea. Inbentario fisikoa. Inbentario baloratu eta eguneratua.

Zerbitzua hartzen duten pertsona edo/eta organizazioak: erosketaburua. Garraiolariak. Ekoizpen departamentuak. Departamentu komertzialak. Enbalajez eta ontziz hornitzen duten enpresak. Bezeroak eta hornitzaileak.

2. gaitasun atala: saltokia bultzatzeko iharduerak egitea

a) Eginbeharrak eta horretarako irizpideak.

2.1. Aurretik zehaztutako erakusleihoa muntatzea, establezimenduaz eman nahi den irudia erakutsiz eta segurtasun arau berariazkoak betez.

-Eman gogo den irudia eta erakusleihoa zehazten duten parametroak identifikatu:

.Neurriak.

.Osagaiak (produktuak eta konposizioko material mota).

.Banaketa.

.Muntatzeko epeak.

.Segurtasun arauak.

.Argien instalazioa.

.Bolumenak.

-Erakusleihoaren muntaia antolatu honakoak zehaztuz:

.Erabili beharreko tresnak.

.Exekuzio faseak, ezarritako denboraren arabera.

.Materialak eskuratu eta prestatzea.

.Behar diren instalazioak.

-Muntaia egiteko, materialak nahasi, erabili eta eraldatzen dira trebetasunaz, kolore teknikak, produktu eta materialen ezaugarri fisikoak eta segurtasun arauak kontutan hartuta, nahi den efektua lortzeko.

-Erakusleihoak aldika aldatu produktua eta gainerako osagaiak mudatuz, hartutako zehaztapenei jarraituz.

-Establezimendu txikietan, hurbildu nahi den bezeroaren arabera zehazten da nolako erakusleihoa muntatu, artikuluak apaingarri egokiez hornituz eta establezimenduaren eskaintzak konpetentziakoekin duen aldea azpimarratuz.

2.2. Produktuen linealak prestatzea espazioak ahalik eta hobekien probetxatuz, artikuluak beren artean osagarriak izan daitezen bilatuz eta erosteko aukerak emanez.

-Linealak produktu sailetan banatu, enpresak ezarritako plangintzaren arabera erabilera eta indarra duen arauteria kontutan hartuta.

-Produktuak linealean bertikalki edo horizontalki kokatu "merchandising" irizpideei jarraituz (ordena itxura, bezeroaren eskura, haren interesa toki mugatu batean bildu, ahalik eta maila hoberenak linealean,...).

-Produktuak saltokiko altzarietan kokatu, alde kopurua kontutan hartuta bezeroak angelu batetik eta bestetik argi ikus ditzan.

-Produktuak sekzioetara ekarri "stockaren" haustura puntura iristen ari dela ikusi ahala.

-Ezarritako salmenta planen arabera gehien saldu nahi diren produktuak begien parean jarri, erosteko erabakia hartzeko lagunduz.

-Kontsumitzaileak berak bilatzen dituen produktuak lurzorutik hurbil kokatu.

-Segurtasun eta higiene neurriak bete produktuen linealetan.

2.3. Informazioa eguneratua edukitzea bezeroari behar bezalako orientazioa emateko saltokian, ezarritako prozedura eta helburu komertzialen arabera prestatuz eta kokatuz establezimenduaren kartelak eta produktuen etiketak.

-Behar diren kartelak egin (prezio, promizio, eta sekzioetakoa eta bestelakoak) errotulazioko teknika egokienak aplikatuz (letra motak, idazkera teknikak) edo/eta autoedizioko programa informatikoak erabiliz.

-Establezimendu barruko zirkulazio norabideak seinalatu, hartutako aginduen arabera, "merchandising" teknika eta printzipioak erabiliz.

-Forma, kolorea, egindura eta letra mota zuzen konbinatu karteletan kontraste eta harmonia hoberena lortzeko eta distantzia egokitik erraz irakurtzeko.

-Promozioko karteletan argi eta zehazki adierazi promozioan diren sekzio eta produktuak.

-Etiketak sendo eta ikusteko moduan jarri, informazioa erraz eman dezaten.

-Produktuei beren ezaugarrien arabera sailkatu eta erabiliz etiketa jarri, hondatu ez daitezen saiatuz.

-Produktuen etiketak eman gogo den informazioaren arabera prestatu (prezioa, hornitzailea, ezaugarri nagusiak...).

-Prezioen etiketak uneoro eguneratuta eduki, produktuen ofertak kontutan hartuta eta etiketa berriak jarriz, behar badira.

2.4. "Gune hotzak" berotzea, salmenten bolumena igotzeko.

-Behar diren irlak jarri, ofertan eta promozioan diren produktuei bezeroak kasu egin diezaien.

-Beharrezko eremuak kokatu eroslea establezimendu ia osoan barna ibiltzera behartzeko.

-Behar diren erakargarri bisualak jarri bezeroak promozioko eremuak non dauden jakin dezan.

-Promozioko iharduketa puntualak antolatu hartutako zehaztapenen arabera (produktuek nola funtzionatu eta erabiltzen diren erakutsi, dastatu, erakarpen eta animazio guneak), promozio, artikulu eta aukeren berri emanez.

b) Lanbide-eremua.

Informazioa, dokumentazioa (izaera, motak eta euskarriak): establezimenduaren planoak. Laneko segurtasun arauak. DPPren (direct product productivity) txostenak. Salmenta txostenak sekzioka. Promozioko salmentei jarraitzeko txostenak. Egin daitezkeen beste salmentei buruzko txostenak (gondola muturreko salmentak, apalategi bateko toki bereiak, aurkezpen bereziak salmenta eremuan, erakusleihoa, e.a.). Produktuen prezioei buruzko katalogoak. Establezimenduak dekoratzeko dokumentazioa.

Informazioa tratatzeko baliabideak: programak: erabiltzailearen inguruneak, aplikazio grafikoak eta autoediziokoak. Ekipoak: ordenadore pertsonalak, sare lokaleko eta teleprozesuko postuak.

Materialak, lanabesak eta ekipoak: erakusleihoak apaindu eta prestatzeko material eta elementuak. Kartelak errotulatu eta egiteko material eta lanabesak. Linealak prestatzeko lanabes eta ekipoak. PLVko elementuak (saltokiko publizitatea), berezkoak edo fabrikatzailearenak. Etiketak eta etiketatzeko materialak. Edizioko eta etiketatzeko "softwarea".

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: establezimendu handietako prozedura normalizatuak produktuak banatu, berritu eta etiketatzeko. Erakusleihoak muntatzea. Kartelak egitea. "Gune hotzak berotzeko" metodo fisiko eta psikologikoak.

Lanaren emaitza nagusiak: erakusleihoa. Saltokiko kartelak. Etiketak. Produktuen promozioa.

Zerbitzua hartzen duten pertsona edo/eta organizazioak: "merchandiser". Erakusleihoen diseinatzailea. Saltzaileak. Publizistak. Bezeroak.

3. gaitasun atala: produktuak edo/eta zerbitzuak saltzeko eragiketak egitea.

a) Eginbeharrak eta horretarako irizpideak.

3.1. Bezeroaz arduratzea produktuak edo/eta zerbitzuak eskatzen dituenean, haren beharrak betez eta merkataritzako establezimenduaren iharduketa planak eta salmenta helburuak kontutan hartuta.

-Bezeroaren beharrak identifikatu zein produktu edo zerbitzuk beteko dituzten jakiteko.

-Bezero mota identifikatu ikus daitezkeen ezaugarrien arabera (populazio segmentua, portaera, egindako galderak eta beste batzuk) salmenta teknika egokiak aplikatzeko.

-Behar denean, beharrezko informazio eguneratua lortu produktu edo zerbitzu jakin baten gainean.

-Bezeroaren beharrak beteko dituzten produktuen gaineko aholkua eman argi eta zehazki (erabilerak, ezaugarriak, prezioa), informazioa txukun eta modu egokian eman eta, behar izanez gero, erakustaldi praktiko bat egin haiek nola erabili behar diren.

-Produktuak zein toki eta sekziotan dauden azkar identifikatu bezeroak denbora gal ez dezan.

-Bezeroaz arduratzeko denborak ez du kalte egiten establezimenduaren funtzionamenduan ezta salmentaren helburuetan ere.

-Itxura zaindu eta bezerorarekin harreman zuzen eta atsegian izan, harreman komertzial onak sustatuz.

-Erositako produktua haren ezaugarrien araberako material egokian bildu, babes fisikoa izan dezan.

-Produktua azkar eta ongi paketatu estetika eta estiloa kontutan hartuta eta establezimenduak bezeroari eman nahi dion irudia transmitituz.

-Saldu ondoko zerbitzuan bezeroekin segitzea bilatu adeitsu eta begirunez jokatuz.

-Bezeroak edo eragiketak hartutako erantzukizuna gainditzen duenean, nagusiarengana jo azkar.

3.2. Norberaren bideak finkatzea salmentarako, enpresak ezarritako ekintza plana bezero bakoitzaren ezaugarri berariazkoei egokituz.

-Merkataritzan eragina duten parametroak identifikatu:

.Enpresa eta merkatukoak (enpresaren irudia, salmentaren bolumena, iharduketa arauak, helburu komertzialak, produktuak merkatuan duen tokia...).

.Produktu edo zerbitzuaren ezaugarriak (produktua zein materialez egina dagoen, zerbitzuaren ezaugarriak, marka, aurkezpena, erabilerak, prezioak, segurtasuna, iraupena...).

-Bezeroen ezaugarriak eta izan daitezkeenenak identifikatu (adina, erosmen ahalmena, egindako eskaerak, itxi gabeko eskaerak eta beste batzuk) puntu sendo eta ahulak atzeman eta bezero bakoitzarekin jokabideak ezartzeko.

-Salmenta plan bat egin identifikatutako parametro komertzialak kontutan hartuta eta organizazioak ezarritako helburuei jarraituz, honakook zehaztuz:

.Bisiten plangintza (ibilbideak, maiztasuna, kopurua, e.a.).

.Salmentaren helburuak eta bezero bakoitzeko argudioak.

.Bezero taldea handitzea.

.Eskainitako baldintzak eta negoziatzeko marjenak.

.Iharduketa mugak.

3.3. Eskaeraren sinadura lortzea, itxiera egokiko teknikak erabiliz enpresak ezarritako salmenta bideen barrenean.

-Negoziazioaren fasea identifikatu eta ixteko une egokia eta bezeroari dagokion estrategia (garatu beharreko alderdiak, elkarrizketaren iraupen egokia, aurreikusitako oharrak,...) erabaki.

-Ezarritako estrategiaren arabera eraman elkarrizketa bezeroarekin, ustekaberen aurrean azkar erantzunez.

-Bezeroa erostera bultzatu giro atsegin eta positiboa sortuz eta xalo eta jator jokatuz.

-Bezeroak aurkeztutako kexuak behar bezala konpontzen dira salmentaren "argudiotegian" oinarrituz.

-Negoziazio prozesuan, eragiketaren hainbat alderdi itxi ezarritako mugen barrenean eskaera sinatzea lortu arte.

-Salerosketa kontratua arautzen duten baldintzak argi ezarri, eta dokumentua prestatu indarra duten arauei eta enpresak ezarritako irizpideei jarraituz.

3.4. Bere erantzukizunaren barrenean, bezeroek aurkeztutako erreklamazioei irtenbidea ematea, enpresak ezarritako irizpide eta prozedurei jarraituz.

-Jarrera positiboa hartu bezeroak aurkeztutako kexu edo oharraren aurrean, kasu bakoitzeko erantzukizunaz jabetuz.

-Erreklamazioa identifikatu, ezarritako prozeduraren arabera behar den dokumentazioa zuzen bete eta bezeroari jarraitu behar duen prozesuaren berri eman.

-Bezeroaren arrazoi gabeko kexu edo oharren aurrean jarrera sendoa hartu jendetasunez jokatuz eta arrazoiak aurkeztuz bezeroarekin ados jartzeko eta, bidezkoa bada, organizazioak ezarritako irizpideak aplikatu.

-Kexu edo oharra jaso eta informazio iturritzat hartu ondoren aztertzeko.

-Informazioak edo gorabeherak erantzukizuna gainditzen badu, azkar jakinarazi nagusiari.

3.5. Txanpon, txeke eta kreditu txartelen bidezko kobrantza eta ordainketak, nazio barrenekoak zein atzerrikoak, egin eta kontrolatzea, haien fidagarritasuna eta zehaztasuna bermatuz.

-Kaxa modu egokian eduki erabiltzeko.

-Behar denean, azkar eta segurtasunez sartu kaxan saldutako artikuluen prezio kodeak.

-Prezio kodeak eguneratuta eduki ezarritako prozedurak aplikatuz.

-Bidezko bada, txekeak indarra duen legeriaren arabera zuzen beteta daudenentz egiaztatu eta ordaintzeko erabilitako kreditu txartelei balioa ematen dieten frogak egin.

-Kobrantza edo ordainketa amaitu kanbioak zuzen emanez eta erosketa edo salmenta frogatzen duten agiriak luzatuz edo eskatuz.

-Dirua, txekeak eta kreditu agiriak gordetzeko toki egokia bilatu.

-Eragiketa modu atseginean, errespetoz eta argi egin, zenbatekoa ahoz adieraziz.

-Beharrezko kalkuluak zuzen egin atzerriko monetaren ganbioa egiteko.

-Trebetasunez eta modu fidagarrian erabili kaxa terminalak eta ekipoak kobrantza eta ordainketak egiterakoan.

-Kontaketa eta kaxa itxiera egin, erregistroetan izan daitezkeen okerrak atzeman eta informazioa zein gordekinak arduradunari eman kontabiliza ditzan.

b) Lanbide-eremua.

Informazioa, dokumentazioa (izaera, motak, euskarriak): produktu edo zerbitzuen katalogoak. Prezio edo eskaintzen zerrenda. Bezeroen fitxak. Albaranak. Zerbitzu teknikoaren oharrak, fakturak. Eskaerak eta aldizkari espezializatuak; Enpresaren informazio orokorra eta komertziala. Produktuaren informazio teknikoa. Establezimenduaren sektoren eta inguruneko informazioa. Produktuen "rankina". Biltegiko "stockaren" informazioa. Txekeak, kreditu txartelak, ganbio letrak.

Materialak, tresnak eta ekipoak: produktuen muestrak. Publizitate kartelak. Espositoreak. Foiletoak. Makina erregistratzaileak. Kreditu txartelaz kobratzeko terminala. Saltokiko terminalak. Kalkulagailua.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: salmenta tekniken aplikazioa. Salmentaren itxiera. Bezeroarenganako ardura. Nork bere planak prestatzea salmentarako. Kaxako gestioa.

Lanaren emaitza nagusiak: produktu edo zerbitzua saltzea. Salerosketaren kontratua. Kaxako eragiketak.

-Zerbitzua hartzen duten pertsona edo/eta organizazioak: bezeroak. Saltzaileak. Zuzendari komertziala. Administrariak. Salmenta taldeko burua. Establezimendu edo/eta sekzioaren arduraduna.

4. gaitasun atala: merkataritzako establezimendu txiki bat administratu eta kudeatzea.

a) Eginbeharrak eta horietarako irizpideak.

4.1. Mertakaritzako establezimendu txiki bat ezartzeko behar den informazioa eskuratu eta baloratzea, prozedura egokiak aplikatuz.

-Merkataritzako establezimenduaren koakeran eta ihardueran eragina duten aldagaiak eta parametroak identifikatu.

-Informazio iturri fidagarrienak identifikatu eta hautatu, erabakiak hartzeko behar diren datuak emanen dituztenak.

-Informazioa eskuratzeko tramite egokiak egin eta, behar bada, datuak biltzeko teknika aplikatu informaziorik fidagarrien eta adierazkorrena lortzeko.

-Eskuratutako informazioa prozesatu, metodo egokiak aplikatuz, datuak behar bezala antolatuta gera daitezen erabakiak hartzeko.

-Iharduera, kokaera eta helburu egokiak erabaki informazioa aztertu ondoren.

4.2. Merkataritzako establezimenduaren antolamendua eta ahalik eta funtzionamendu hoberenerako behar diren baliabideak finkatzea, ezarritako helburuak lortuko badira.

-Enpresaren forma juridiko egokiena hautatu baliabideak, helburuak eta ihardueraren ezaugarriak ikusita.

-Beharrezko giza baliabideen konposizioa erabaki, merkataritzako establezimenduaren ihardueran bete beharreko eginkizunak eta aurreikusitako helburuak aztertuta.

-Ibilgeturako inbertsio eta konposizio egokiena erabaki, aurreikusitako helburuen eta baliabide finantzarioen arabera.

-Kokapen fisiko egokiena erabaki establezimendurako, hautapena baldintzatzen duten parametroak aztertuta.

-Gastu eta dirusarreren aurrekontua prestatu, eskaeraren aurreikuspenen arabera.

-Enpresak edo iharduerak administrazio publikoetatik har ditzakeen subentzio edo/eta laguntzak baloratu.

-Aurreikusitako beharrentzat egokiena den finantzazio iturria hautatu, kredituko entitateek emandako informazioa aztertuz eta behar diren kalkuluak eginez.

-Establezimenduaren antolamendua erabaki, aurrera eraman beharreko eginkizun eta iharduerak finkatuz aurreikusitako helburuak lortuko badira.

-Indarra duen legeria eta sektoreko hitzarmen kolektiboa aplikatu langileak kontratatzeko.

-Sektorean indarra duten kontratazio modu ohikoenak identifikatu.

-Langileak kontratatzeko modurik egokiena erabaki aurreikusitako helburuen arabera.

4.3. Merkataritzako establezimenduaren eraketa eta abioa kudeatzea, indarra duen legeria betez.

-Merkataritzako establezimendu txiki baten eraketa eta abioa erregulatu eta behar den dokumentazioa eta tramiteak ezarten dituzten arauak identifikatu.

-Eraketa eta abioarako dokumentuak tramitatzen dituzten erakunde ofizialak identifikatu.

-Behar diren gestioak egin indarra duen legeriak eskatutako dokumentazioa eskuratzeko.

-Tramite egokiak egin erakunde publikoetan behar diren epean eta moduan iharduerari hasiera emateko, legezko betebeharrei jarraituz.

4.4. Merkataritzan sortutako administrazio kudeaketak egitea, indarra duen legeriari jarraituz.

-Dokumentuen agiritegi bat prestatu, sarrera eta irteerak erregistratuz, informazioa antolatzeko irizpideak aplikatuz.

-Ihardueran eta errentan eragina duten egutegi fiskala eta zergak identifikatu.

-Eskaerak, albaranak eta fakturak formato egokian prestatu, behar diren kalkuluak eginez.

-Ordaintzeko agiriak arautzen dituen merkataritzako legeria identifatu.

-Ordaintzeko agiriak datu zehatzekin bete eta indarra duen legeria aplikatuz.

-Nominetako datuak eta gizarte segurantzari kotizatzeko dokumentuetakoak zuzenak direla egiaztatu.

-Laneko betebehar legalak garaiz eta behar den moduan identifikatu:

.Laneko altak eta bajak.

.Nominak.

.Gizarte aseguruak.

-Dokumentazioak eta inprimakiek merkataritzako eragiketetan bete beharreko baldintzak arautzen dituen legeria identifikatu.

-Beharrezko dokumentazioa eta datuak identifikatu, legez eskatutako zergen likidazioak garaiz eta behar bezala egiteko.

-Zergen likidazio errazak zuzen egin, indarra duen legeria aplikatuz.

-Ordainketa elektronikorako bitartekoen erabilera, bankuko helbideratzea, kreditu lerroak eta efektuen deskontua arautzen dituzten baldintza egokiak finkatu kreditu entitateekin.

4.5. Hornitzaileekin erosketa baldintza hoberenak negoziatzea, teknika egokiak erabiliz.

-Salerosketa kontratuak arautzen dituen merkataritzako arauteria identifikatu.

-Prozedura egokiaz hainbat hornitzaileren eskaintzak lortu eskainitako baldintzen azterketa xehea egiteko.

-Aurreikusitako helburuetatik abiatuz erosketarako baldintza hoberenak identifikatu, hornitzailearen eskaintza baloratuz eta negoziazio marjen onargarriak finkatuz.

-Negoziatu behar den prezioa lortzeko behar diren kalkuluak egin.

-Jarrera malgua eduki negoziazio prozesuan, akordioak lortzearen aldekoa, aurreikusitako helburuak kontutan edukita.

-Erosketaren baldintzak zehazterakoan negoziazio teknikak aplikatu, ezarritako marjenak kontutan hartuta.

4.6. Publizitate ekintzak kudeatzea, merkataritzako helburuak sustengatu eta ihardueraren garapen ahalik eta hoberena bilatzeko.

-Publizitate ekintzaren helburua finkatu.

-Informazioa eskuratu publizitatean erabili behar diren euskarrien ezaugarri nagusiei buruz (kostua, hedadura geografikoa, entzuleak eta beste batzuk).

-Halako publizitate modu batek (iragarki komertzialak edo markakoak, publierreportajeak, testuak, argia erabiliz, kartelak, foiletoak, e.a.) dakarren kostua kalkulatu euskarri mota ezberdinetan.

-Tramite egokiak egin hautatutako publizitate ekintza kontratatzeko.

-Publizitate ekintzak emandako etekina kalkulatu, metodo egokiak erabiliz.

b) Lanbide-eremua.

Informazioa, dokumentazioa (izaera, motak eta euskarriak): merkatuaren azterlanak. Katalogoak, aldizkari espezializatuak. Urtekari ekonomiko ofizialak. Inkestak. Sektoreei buruzko informazioa. Merkataritzako legeria eta lanekoa. Dokumentazio administratiboa. Inprimaki ofizialak. Kanpoko finantzaketari buruzko informazioa. Publizitate bideei buruzko informazioa.

Informazioa tratatzeko baliabidea: ekipoak: ordenadore pertsonalak, sare lokaleko eta teleprozesuko postuak. Programak: erabiltzailearen inguruneak, kalkulu orriak, datua baseak, testu prozesadoreak, kudeaketa administratibo eta komertziala.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: merkatuaren azterlanak. Lan-kontratazioa. Enpresen eraketa eta abioa. Prozesu administratiboak. Negoziatzeko prozedurak.

Lanaren emaitza nagusiak: dokumentuen basea merkatuari buruzko informazioarekin, (sektoreak, produktuak eta beste batzuk) eta aldagai komertzialak. Merkataritzako establezimendu txiki baten eraketa eta abioa. Dokumentazio administratiboa. Produktuen salerosketa.

Zerbitzua hartzen duten pertsona edo/eta organizazioak: hornitzaileak. Bezeroak. Gestoriak. Finantza entitateak. Erakunde ofizialak. Merkataritzako agentziak.

1.2. Gaitasun profesionalaren bilakaera.

1.2.1. Teknologia, antolaketa eta ekonomia arloko faktoreetako aldaketa

Egungo gizartean emandako aldaketek (populazioaren osaketa, ingurune soziokulturala, eroste ahalmena, e.a.) gorabeherak dakartzate kontsumo ohituretan eta, beraz, merkataritzaren sektorean.

Aldaketa horiek merkataritzako enpresa txikien kopurua murriztera jotzen dute, eta galdutako langileak azalera handietan eta denda espezializatuetan lana sortuz konpentsatuko dira.

Gero eta garrantzi handiagoa du "guztirako erosketa gehi aisia" kontzeptuak, aisia marketin teknika bezala sartzen baitu merkataritzan kontsumitzaileak erakartzeko. Horrek sektorea egokitzapen prozesuan sartzen du eta merkataritzako ordutegiak zabaltzearekin faktore negatiboa da saltoki txikiarentzat azalera handikoaren aldean

Berrikuntza teknologikoen artean aipagarri dira:

.Barra kodeen hedadura produktuak kodetzeko.

.Telefono bidezko marketinaren garapena.

.Plastikozko diruaren eta EDI (Datuen Truke Elektronikoa) sistema informatikoen hedadura.

.Irakurketa elektronikoko sistemen zabalkuntza elikadura arloko establezimenduetan, eskanerrarena bereziki.

.Saltokiko terminalak sartzea bai handizkako merkataritzan bai txikizkakoan.

Lan prozedura berriak (robotak erabiltzea zamalanetan, paketatu edo kaxak prezintatzeko, ...) biltegietan sartzearekin aldaketak etorri dira haien antolaketaren egituretan.

Kostuaren egitura razionalizatzearekin ugaldu egin dira merkataritzako agentziak bitartekari gisa aritzen direnak produktuak edo zerbitzuak banatu eta merkaturatzen.

1.2.2. Lanbide ihardueretako aldaketak.

Salmenta eremuen gero eta indar handiagoak:

.Erakusleihoen arloko zenbait lanbideren aldeko eskaera igoko du eta enpresa espezializatuak agertuko dira zerbitzu horiek eskainiko dizkietenak merkataritzako konpainiei.

.Bezeroarenganako ardura gehiago baloratuko da.

.Denda espezializatuek eta azalera handikoek txikizkako saltzaileak eskatuko dituzte, aipatu bilakaera ez baita ohiko merkataritzaren kontura eginen, hari gehituz baizik.

1.2.3. Prestakuntzako aldaketak.

-Merkataritzaren sektorean teknologia berriak erabiltzeak, hala nola, EDI, plastikozko dirua, eskanerra, saltokiko terminalak, e.a., aldaketak dakartza merkataritzan erabili ohi diren mekanismoetan eta, hortaz, prestakuntza aldatzera behartzen du.

-Biltegiko prozedura eta metodo berriek eta biltegiak funtzionatu eta kudeatzeko sistema aurreratuek prestakuntza eskatzen dute antolaketa metodoetan eta izakinak erabiltzeko sistema aurreratuetan azalera handiko kasuan.

-Kontsumitzaileak saltokian duen portaerak gero eta gehiago behartzen du kontsumitzailearen psikologia aztertzera, horrek bideratuko baitu erakusleihoen diseinua, kartelak, produktuak nola kokatu, e.a., azken batean, gero eta prestakuntza handiagoa "merchandising" tekniketan erosteko erabakia hartzera bultzatzeko.

-Merkatari txikia, sektoreko figura aipagarrienetakoa, kualifikazio handiago baten bidean dago eta merkataritza prozesu osoa eta produktuak gero eta gehiago ezagutzeaz gain, finantza, antolaketa eta irudi arloko prestakuntza ari da eskatzen.

-Informatika eta hizkuntzen arloak justifikatuta daude oinarrizko tresna direlako eta turismoak gure herrian dituen harreman komertzial bereziengatik eta haren garrantziagatik.

1.3. Produkzio prozesuko posizioa.

1.3.1. Ingurune profesionala eta lanekoa.

Figura honek bere lana egin ahalko du merkataritzaren sektorean merkaturatze esparruan eta biltegi arloan.

Bere gain aritu ahalko da merkataritzako establezimendu txikietan famili motako negozioa, langile gutxirekin, jartzen duen merkatari gisa.

Merkataritzako establezimendu ertain edo handietan besteren kontura arituko da hainbat sekzio komertzialetan.

Azpisektoren hauetan aritu ahalko da: enpresa industrialetan (merkataritzako departamentua, biltegia), handizkako merkataritzan, txikizkako merkataritzan, merkataritza integratuan, elkartutako merkataritzan eta merkataritza agentzietan.

1.3.2. Ingurune funtzional eta teknologikoa.

Figura profesional honek eginkizun hauek ditu nagusiki: biltegian gorde eta banatzea, salmentak, jendeaz eta bezeroez arduratzea eta merkataritzako establezimendua bultzatzea.

Teknika eta ezagupen teknologikoek salmenta, biltegia eta administrazioa hartzen dute eta honako hauei loturik daude:

-Produktuak biltegiak gordetzeko prozesuak:

.Antolaketa metodoak eta izakinak erabiltzeko prozedura.

.Produktuen biltegiko eragiketak kontrolatzeko teknikak.

-Merkaturatze prozesuak:

."Merchandising" teknikak, salmenta teknikak, komunikazio teknikak, salmenta eragiketen kobrantza kudeatzeko ekipoak.

-Kudeaketa administratiborako prozesuak:

.Dokumentazio administratiboaren tramitazioa, dokumentuak prestatzea (fakturak, albaranak, txekeak, ...)

-Honako hauek ezagutzea: laneko segurtasun eta higienerako arauak. Inbentarioak prestatzea. Izakinak baloratzea. Salmenta teknikak. Teknika administratiboak eta kontabilitatekoak.

Ogibideak, lanpostu aipagarrienak:

Lanbide orientazioa eskaintzeko, ondoren aipatzen dira zein ogibide eta lanpostutan aritu daitekeen tituluaren perfilean zehaztutako lanbide gaitasunaren jabe eginez gero:

Merkatari, berritzailea, saltzailea oro har eta ofiziokoa, dendako arduraduna, saltzaile teknikoa, ordezkari komertziala, kaxako burua, bezeroaz arduratzeko langilea, almazenista, agentzia komertzialeko langilea.

2. Curriculuma.

2.1. Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

-Biltegi bat antolatzeko prozesuak aplikatzea, oinarrizko eginkizunak, laneko prozedura egokiak, makineria eta tresnak identifikatuz, eta funtzionamendua kudeatzeko segurtasun eta higiene arauak interpretatu eta aplikatuz.

-"Merchandissing" teknikak aplikatzea erakusleihoak muntatzeko, karteletan, produktuak paratzeko eta saltokia erakargarri bihurtzeko beste iharduketetan, ekintza horiek kontsumitzaileengan sortzen duten eragina ulertuz, eta materialak zein tresnak trebetasunez erabiliz.

-Bezeroarekin negoziatu eta hartaz arduratzeko salmenta teknikak erabiltzea, merkataritzako beharrak identifikatuz, tratu atsegina emanez eta metodo psikologikoak aplikatuz, eta egin beharreko eragiketari egokituriko ekipoak erabiliz.

-Merkataritzako kalkuluak egitea, kudeaketa administratibo-komertzialak eragindako informazioa sortu, bete eta erregistratzeko.

-Merkataritzako establezimendu txiki bat kudeatzeko oinarrizko prozesuak garatzea, iharduerak eragindako dokumentazio administratibo-komertziala sortuz, funtzionamendurako prozedurak zehaztuz.

-Sektorean erabilitako terminologia, ekipoei eta materialari dagokiena, interpretatu eta aplikatzea, baita eskuarki egiten diren iharduketak ere.

-Programa informatikoak erabiltzea merkataritzako establezimendu txiki baten administrazioa eta biltegia kudeatu eta saltokiko kartelak egiteko.

-Hizkuntza bateko informazio komertziala ulertu eta modu egokian adieraztea, merkataritza arloan.

-Komunikazio teknikak erabiltzea merkataritzako harremanetan eta lanaren inguruan, informazioa igorri edo/eta hartzeko eta ihardueran sor daitezkeen egoera gatazkatsuak konpontzeko.

-Merkataritza arautu eta baldintzatzen duen lege, ekonomi eta antolamendu esparrua interpretatzea, lan harremanetatik sortzen diren eskubide eta betebeharrak ezagutuz eta ezarritako prozedurei segitu eta sor daitezkeen gorabeheretan eraginkor jokatzeko gaitasuna eskuratuz.

-Lanbidearekin zerikusia duten informazio eta heziketa bideak erabili eta bilatzea, merkataritza ezagutu eta bertan sartu eta bere lanbide gaitasunak garatu eta sektoreko aldaketa teknologikoei egokitu ahal izateko.

2.2. Lanbide moduluak.

1. Lanbide modulua: Biltegiko eragiketak.

Irunaldia: 96 ordu.

1. gaitasun atalari loturik: produktuak gordetzeko eragiketak antolatu eta kontrolatzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

1.1. Barne antolamendurako metodoak eta izakinak erabiltzeko prozedurak aplikatzea biltegian.

.Biltegiaren eta enpresa jakin batzuen gainerako departamentuen artean sortutako harremanak eta informazio korronteak deskribatzea.

.Produkzio enpresetan, merkataritzakoetan eta zerbitzukoetan, ohikoak diren izakin motak bereiztea.

.Produktu jakin batzuk erabiltzeko arauteria interpretatu eta biltegia antolatzeko duten eragina ondorioztatzea.

.Barne garraioko ekipoen prestazioak eta oinarrizko ezaugarri teknikoak deskribatzen eta biltegietan gehien erabilitako salgaiekin aritzea.

.Produktu jakin batzuk erabiltzeko baliabideak erlazionatzea, eta erlazio hori ezaugarri fisiko eta teknikoen arabera arrazoitzea.

.Biltegia antolatzeko mota ezberdinak aztertu eta bakoitzaren alde on eta txarrak azaltzea, produktua kokatzeko denboran, biltegian gordetzeko kostuan, biltegi barreneko mugikortasunean eta produktuaren ezaugarrietan oinarrituz.

.Kasu praktiko batean, barne banaketako eragiketa batean, biltegiaren ezaugarriak, giza baliabideak, eskura dauden materialak eta biltegian gordetako produktu motak emanik, atera:

-Zein diren giza baliabideak eta materialak.

-Biltegiaren lekua nola antolatu, produktu bakoitza kokatuz.

-Produktuak nondik nora mugitu, biltegi barreneko denborak ahalik eta egokienak izan daitezen.

1.2. Izakinak kontrolatu eta baloratzeko metodoak eta inbentarioak prestatzeko prozedurak aplikatzea, indarra duen legeriaren arabera.

.Izakinak jaso, gorde, barnean banatu eta igortzeko administrazio prozedurak azaltzea, sortutako dokumentuen funtzio eta betebehar formalak zehaztuz.

."Stock" onena eta txikiena zehaztea, haien kalkuluan parte hartzen duten aldagaiak bereiziz.

.Erosketa prezioa eta produkzio kostua zehaztea eta haien funtzioa izakinak baloratzeko kontabilitateko arauak bezala.

.Izakinak baloratzeko metodoak eta saldutako produktuen eta azken izakinen kostua kalkulatzeko duten ondorioa aztertzea, kontabilitate arauetan sartzen direnak zehaztuz.

.Inbentario motak deskribatu eta sailkatzea eta bakoitzaren helburua azaltzea.

.Izakinak sailkatzeko irizpide erabilienak azaltzea.

.Balizko biltegi bateko izakinen mugimenduei buruz behar adina zehaztutako informazioa ematen den kasu praktiko batean:

-Hartutako izakinen albaran eta ordainagiriek eraman behar duten informazioa zehaztea.

-Igorritako izakinen albaranak eta hartu izanaren oharrak prestatzea.

-Hasierako izakinak eta ondoren hartu eta igorritako produktuak biltegiko fitxetan erregistratzea.

-Izakinak baloratzea, kontabilitateko arauetan onartutako hainbat balorazio metodo aplikatuz.

-Balorazio metodoak aplikatuz lortutako emaitzak alderatzea.

-Izakinen inbentarioa egitea, metodo egokiena hautatuz.

1.3. Enbalajeak, etiketak eta garraiobideak produktu eta destinoekin erlazionatzea.

.Produktuen enbalajeak eta etiketek bete beharreko arauak interpretatzea.

.Diren garraiobideak aipatu eta haien alde on eta txarrak deskribatzea.

.Gehien erabilitako enbalajeen ezaugarriak deskribatu eta produktu jakin batzuen ezaugarri fisiko eta teknikoekin erlazionatzea.

.Gehien erabilitako enbalajeen ezaugarriak deskribatu eta produktu jakin batzuekin erlazionatzea.

.Salgaiak igortzeko behar adinako informazioa ematen den kasu praktikoetan:

-Kasu bakoitzean enbalajeak eta etiketek daramatzaten arauak bereiztea.

-Salgaiaren eta garraiobidearen ezaugarrientzat enbalaje egokiena aukeratzea.

-Etiketa salgaian non kokatu eta eraman behar duen informazioa zehaztea.

-Salgaiak zein garraiobidetan banatu proposatzea, ezaugarri fisikoen eta destinoen arabera.

1.4. Biltegi eta produktuei aplikatzen zaizkien segurtasun eta higiene arauak interpretatzea.

.Edozein biltegik bete beharreko segurtasun neurri orokorrak deskribatzea, arauteriari jarraituz.

.Behar bezala zehaztutako biltegi eta produktuak emanik, kasu bakoitzean aplikatu beharreko arauak deskribatzea, produktuak kontserbatu, biltegia egokitu eta ezbehar eta istripuei aurre hartzeko.

1.5. Biltegia kudeatzeko aplikazio informatikoak erabiltzea.

.Aplikazioak instalatzea ezarritako zehaztapenei jarraituz.

.Ezarritako aplikazioen funtzio eta prozedura funtsezkoak aztertzea.

.Balizko biltegi bateko izakinen mugimenduei buruz behar adina zehaztutako informazioa ematen den kasu praktiko batean:

-Aplikazioaren parametroen artxiboak zehaztea, proposatutako datuen arabera.

-Altak, bajak eta aldaketak egitea produktu, hornitzaile eta bezeroen artxiboetan.

-Izakinen sarrera-irteerak erregistratzea, eta haien artxiboak eguneratzea.

-Biltegiko fitxak prestatu, artxibatu eta inprimatzea.

-Baloratutako izakinen inbentarioa prestatu, artxibatu eta imprimatzea.

b) Edukiak.

.Produktuak gorde eta barrenean banatzea.

-Biltegian gordetzeko sistemak: alde onak eta txarrak:

-Blokeetan pilatuta.

-Ohiko sistema.

-Sistema konpaktua.

-Sistema dinamikoa.

-Produktuen sailkapena.

-Zamak edo salgaiak erabiltzeko prozedurak:

-Zamak edo salgaiak erabiltzeko baliabide mekanikoak.

-Zama ezberdinak erabiltzea

-Biltegian gorde eta erabiltzeko kostuen kalkulua:

-Kostuan parte hartzen duten faktoreak

-Baliabideen beharra eta barne antolamendua.

-Biltegiak antolatzeko prozedura.

-Biltegi moten diseinu fisikoa.

-Biltegien tamainan eta diseinuan eragina duten faktoreak.

."Stockak" eta inbentarioak kudeatzea.

-"Stockak" sailkatzeko irizpideak.

-Izakinak txandakatzeko azterlana:

-Biltegian gordetzeko batezbesteko aldia.

-Fabrikatzeko batezbesteko aldia.

-Saltzeko batezbesteko aldia.

-Stock onena eta gutxienekoa.

-Eskaera tokia.

-Eskaerak, albaranak, ordainagiriak eta hartu izanaren oharrak.

-Izakinak baloratzeko metodoak:

-PMP, FIFO, LIFO eta beste batzuk

-Izakinak baloratzeko kontabilitateko metodoak:

-Erosketa prezioa.

-Produkzio kostua.

-Balorazioaren zuzenketak.

-Biltegiko fitxak prestatzea.

-Inbentarioak: sailkapena eta prestakuntza.

.Salgaiak igortzea.

-Garraiobideak:

-Garraiobide bakoitzaren ezaugarri nagusiak.

-Garraiobidea aukeratzeko irizpideak.

-Enbalajea eta etiketak:

-Enbalaje mota salgaiaren eta destinoaren arabera.

-Etiketa motak, salgaiaren, garraiobidearen eta destinoaren arabera.

-Enbalatu eta etiketak jartzeko arauak.

-Eskaerak prestatzeko prozesua.

.Biltegiko segurtasun eta higiene arauak.

-Arauak aplikatzea biltegiaren eta salgaien arabera:

-Produktuen kontserbazioa.

-Biltegiko egokitzapena eta banaketa.

-Biltegian istripuak galarazteko arauak.

.Biltegiak kudeatzeko aplikazio informatikoak.

-Kodetzea.

-Programa estandarrak. Kalkulu orriak eta datu baseak.

-Dokumentuak informatizatzea.

-"Stockaren" kontrola.

2. Lanbide modulua: Saltokia bultzatzea.

Iraunaldia: 160 ordu.

2. gaitasun atalari lotua: saltokia bultzatzeko iharduerak egitea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

2.1. Erakusleihoen teknikak aplikatzea aurretik zehaztutako helburu tekniko, komertzial eta estetikoen arabera.

.Erakusleihoa osatzen duten elementu, material eta instalazio funtsezkoak deskribatzea.

.Erakusleihoetan erabiltzen diren teknikek kontsumitzailearengan sortzen dituzten eragin psikologikoak azaltzea.

.Erakusleiho tekniken funtzioak azaltzea erakusleihoaren konposizioaren eta artikuluen bultzakadaren arabera.

.Kolore eta argi konbinazioekin bilatzen diren efektu bisualak deskribatzea.

.Erakusleihoen hainbat teknikak kontsumitzailearengan sortzen dute eragina azaltzea.

.Erakusleiho jakin baten diseinutik abitatuta:

-Bilatzen diren helburuak interpretatzea.

-Materialak aukeratzea.

-Antolatzea.

-Konposizioa eta muntaia egitea, erakusleihoen teknikak aplikatuz.

.Merkataritzako establezimendua, bezeroak eta bilatzen diren ondorioak zehaztuz gero:

-Erakusleihoen teknika berariazkoak zehaztea erakusleihoaren diseinuari aplikatzeko.

-Erakusleihoaren konposizio eta muntaiarako irizpideak zehaztea.

-Materialak aukeratzeko irizpideak zehaztea.

-Zehaztutako helburuei egokitzen zaien erakusleihoa diseinatzea, proiekzio metodo egokiak eta behar diren teknikak aplikatuz.

2.2. Errotulazio teknikak aplikatzea merkataritzako establezimenduen kartelak egiteko, material eta ekipo egokiak erabiliz.

.Letra sailak bereizi eta lortzen diren efektuekin erlazionatzea.

.Establezimendua eta igorri nahi diren mezuak zehazturik, kartelak egitea, errotulazio teknikak aplikatuz eta material ezberdinak konbinatuz, formak, egindurak eta koloreak ongi eman dezaten.

.Ediziorako programa informatikoak erabiltzea kartelak egiteko, establezimendua eta igorri nahi diren mezuak zehaztuz gero.

2.3. Soluzioak ematea merkataritzako establezimendu ezberdinen "gune hotzak" berotzeko.

.Kontsumitzaileek saltokian dituzten jokaera eta ohiturak deskribatzea.

."Gune hotza" eta "gune beroa" zer diren azaltzea.

."Gune hotz" bat berotzeko metodo eta prozedurak zehaztea, kontsumitzailearengan sortzen duten efektua adieraziz.

.Kasu praktiko batean, merkataritzako establezimendua behar bezala zehazturik:

-Haren "gune hotzak" eta "gune beroak" bereiztea.

-"Gune hotzak" berotzeko metodo bat proposatzea eta lortu nahi den efektua azaltzea.

2.4. Linealak antolatu eta prestatzeko prozedurak aplikatzea, merkataritzako irizpideen, espazio egokienen eta produktuen osagarritasunaren arabera.

.Produktuak linealetan kokatzeko moduek kontsumitzailearengan sortzen duten efektua azaltzea.

.Produktuak sailka jartzea indarra duen arauteria betez.

.Produktuak linealaren maila, alde eta bazterretan nola kokatu bideratzen duten parametro fisiko eta komertzialak bereiztea.

.Kasu praktiko batean, merkataritzako establezimendu bateko linealetan produktuak txandakatzeko behar adina informazio emanez gero:

-Esan zein den une egokia produktua linealean berritzeko, "stocka" galdu gabe.

.Produktu batzuk eta lineal bat emanik:

-Produktuak nola banatu eta kokatu antolatzea, "merchandising" teknikak erabiliz.

b) Edukiak.

.Saltokiaren antolamendua.

-Saltokiko espazioak:

-Saltokiko azalera banatzeko irizpideak.

-Sektore inportanteenak kokatzea establezimendu ezberdinetan.

-Giza baliabideak eta materialak saltokian.

-Bezeroaren jokaera saltokian.

.Erakusketa eremuaren kudeaketa.

-Gutxieneko lineala zehaztea:

-Gutxieneko linealaren kalkulua produktu ezberdinentzat, establezimenduaren neurrien arabera.

-Artikulu sailak linealean banatzea:

-Produktu sailaren kontzeptua.

-Sailak linealean banatzeko irizpideak.

-Produktuak luzetara eta zabalera jartzea:

-Edozein produktu sail ezartzeko arauak.

-Sektore batzuetako berezitasunak.

.Erakusleihoak.

-Erakusleihoaren funtzioa.

-Erakusleihoaren eragin psikologiko eta soziologikoak kontsumitzailearengan.

-Erakusleiho teknikak.

-Kolore teoriak.

-Argiztatze teknikak.

-Konposizio teknikak.

-Erakusleihoaren elementuak eta materialak.

-Merkataritzako interiorismoa.

-Erakusleihoen diseinua.

-Zehaztutako erakusleihoa prestatzeko antolamendua.

-Exekuzio faseak

-Segurtasun arauteria erakusleihoak muntatzeko.

.Saltokiko kartelak.

-Letra motak.

-Errotulazio teknikak.

-Kartel mota nagusiak.

-Aplikazio informatiko grafikoak eta autoediziokoak.

.Saltokiko promozioa.

-Erosketa ohiturak eta portaera saltokian. Bizimoduak.

-Merkataritzako establezimenduko "gune beroak" eta "gune hotzak".

-Metodo fisiko eta psikologikoak "gune hotzak. berotzeko":

-Oinarrien eremuak.

-Begirako adierazleak.

-Produktu erakargarriak.

-Erakarpen eta informazio zentroak saltokian.

-Publizitatea saltokian (P.S.):

-Espositoreak.

-Kartelak.

-Displayak.

-Makina saltzaileak.

-Kartel argidunak.

-Megafoniaren eta hari musikalaren erabilera.

3. Lanbide modulua: Salmenta eragiketak.

Iraunaldia: 160 ordu.

3. gaitasun atalari lotua: produktuak edo/eta zerbitzuak saltzeko eragiketak egitea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak:

3.1. Teknika egokiak aztertu eta aplikatzea produktuak eta zerbitzuak saltzeko.

.Salmenta prozesu bateko oinarrizko faseak deskribatzea egoera jakin batzuetan.

.Bezero motak zehazten dituzten parametroak interpretatzea.

.Bezeroaren jokabidean ageri diren aldagaiak zehaztea, bapateko kontsumitzaileak eta erosle razionalak bereiziz.

.Saltzaileak merkataritzako harremanetan mantendu behar duen jarrera eta bere oinarrizko jokabideak deskribatzea.

.Merkataritzako harremanak hasteko oinarrizko teknikak azaltzea, bezero motaren arabera.

.Salmentaren oinarrizko teknikak azaltzea arreta eta interesa pizteko, bezero motaren arabera.

.Baldintzak negoziatu eta salmenta ixteko oinarrizko teknikak azaltzea, bezero motaren arabera.

.Produktu edo zerbitzuaren ezaugarriak ezagutzeak duen garrantzia deskribatzea, salmenta mota ezberdinetan.

.Balizko bezero batekin elkarrizketa simulatuz, eta behar bezalako informazioa izanik:

-Bezero mota eta bere erosketa beharrak identifikatzea, galdera egokiak eginez.

.Produktuaren ezaugarriak argi deskribatzea, haren alde onak nabarmenduz eta bezeroaren beharrei egokituz.

-Jarrera egokia mantentzea, erosteko erabakia errazteko.

-Erreparoak behar bezala deuseztea, bezero motaren arabera.

-Salmenta teknika egokiak erabiltzea elkarrizketaren fase bakoitzean.

-Egindako iharduketa zorrotz ebaluatzea.

3.2. Salmentan nola jokatu programatzea, zehaztutako parametro komertzialetatik abiatuta.

.Salmenta planean parte hartzen duten parametroak interpretatzea.

.Bezero taldeari buruzko informazio nagusia identifikatzea, salmentan nola jokatu programatzeko.

.Oinarrizko faseak deskribatzea, salmentan nola jokatu programatzeko.

.Salmentarako argudioen ezaugarriak deskribatzea, haien eginkizuna zehaztuz.

.Salmentaren helburuak, bezero multzoa eta enpresaren zein produktuaren ezaugarriak behar bezala zehazturik, salmentan nola jokatu programazioa egin, honako hauek sartuz:

-Bisita kopurua eta maiztasuna.

-Denbora eta kostua murrizteko ibilbideak.

-Iharduketa bideak eta marjenak helburuak lortzeko.

-Salmentarako argudioak.

3.3. Bezeroaz arduratzeko metodo komertzialak aplikatzea, zehaztutako salmenta prozesuetan.

.Produktu jakin bat eta irudi zehaztu bat emanik, produktuaren ezaugarri fisikoei eta eman nahi den irudiari dagokien moduan paketatu eta enbalatzea.

.Bezeroaz modu egokian arduratzeko behar diren parametroak zehaztea.

.Salmenta ondoko zerbitzuaren kalitatea kontrolatzeko metodo erabilienak deskribatzea.

.Salmenta ondoko zerbitzuaren esanahia eta garrantzia azaltzea merkataritzako prozesuetan.

.Komunikazio teknika erabilienak zehaztea, bezeroaz arduratzeko eta erreklamazioei heltzeko aplikatzen direnak.

.Bezeroaz arduratzeko egoera bat simulatuz:

-Komunikazio elementuak bereizi eta bezeroaren portaera aztertzea.

-Haren jarrera eta iharduna abiapuntuko egoerari egokitzea.

-Argi eta zehatz jokatzea informazioa ematerakoan.

.Erakunde edo departamentu jakin bati informazio eskaera egin dela kontutan hartuz:

-Erakundeari behar bezalako tratamendua emanez helburuaren arabera argi eta zehatz erredaktatua den idazkia prestatzea.

.Bezeroarekin telefonoz hitz egiten dela suposatuz:

-Bere burua eta solaskidea identifikatzea, behar diren protokolo arauak betez.

-Jarrera eta elkarrizketa egoerari egokitzea.

-Komunikazioa bultzatzea hura garatzeko teknika eta jarrera egokiak erabiliz.

.Gai jakin bat emanik:

-Ahoz azaltzea talde baten aitzinean edo bi solaskide dauden komunikazio harreman batean.

3.4. Salmenta iharduketaren ondoriozko agiri oinarrizkoak prestatzea, indarra duen arauteria aplikatuz eta zehaztutako helburuei jarraituz.

.Salerosketako kontratuei aplikatzen zaien merkataritzako arauteria identifikatu eta interpretatzea.

.Produktu edo zerbitzu baten salmentan itundutako baldintzetatik abiatuz, eragiketa arauak betez gauzatzen duen salmenta kontratua egitea.

.Produktua edo zerbitzua, merkataritzako helburua eta zuzendaritzak finkatutako salmenta baldintza oinarrizkoak izanik:

-Bezeroari aurkezteko eskaintza prestatzea.

.Bezeroak eta salmentarako jokabideak zehazten dituzten datu historikoak emanik:

-Agiri bakar batean biltzen diren estatistikak egitea, ulertu eta kontsultatzeko errazak.

3.5. Zehaztutako salmenta eragiketen ondoriozko kalkuluak egitea, merkataritzako formula egokiak aplikatuz.

.Interes bakunaren formula, deskontu komertziala eta razionala definitzea.

.Dibisa eta truke kontzeptuak definitzea.

.Salmenta prezioa zehazteko parte hartzen duten aldagaiak deskribatzea.

.Kasu praktiko batean, ordainketa luzaturik eta baldintza bereziak itunduta daudela:

-Kalkulatu eragiketaren azken prezioa, formula egokia aplikatuz.

-Emaitza interpretatzea.

.Dibisa merkatuan atzerriko moneta baten kotizazioari buruzko datuak emanik:

-Moneta nazionalean duen balioa kalkulatzea.

.Kasu praktiko batean, produktua lortzeko parte hartu duten kostuak, aurrikusitako marjinaren portzentaia, eta egin daitekeen deskontuaren portzentaia, ordainketa baldintzen eta eragiketa kargatzen duten tasen araberakoa, emanik, kalkulatu:

-Salmenta prezio osokoa.

-Deskontuak, deskribatutako ordainketa aukeren arabera.

.Kasu praktiko batean, balizko merkataritzako establezimendu bati buruz, eragiketa ekonomiko eta finantzarioen gainean behar bezala zehaztutako informazioa emanik:

-Salmenta prezioa kalkulatzea, proposatzen den marjin komertziala aplikatuz.

-Proposatutako salmenten zenbatekoa kalkulatzea, deskontuak, hobariak eta BEZa aplikatuz.

-Egindako salmenten kokrantza luzatzeagatik sortutako korrituak kalkulatzea.

-Proposatu efektu komertzialen negoziazioari dagozkion deskontuak eta komisioak kalkulatzea.

3.6. Saltokiko Terminala (ST) eta ordainketa elektronikorako baliabideak erabiltzea, merkataritzako iharduera jakin baten kobrantza eta ordainketa balizkoak erregistratuz.

.Kodetze komertzialaren motak aipatu eta azaltzea.

.ST tekladuaren funtzioak aipatu eta azaltzea.

.Halako merkataritzako establezimendu batean egun batez egin daitezkeen kobrantza eta ordainketak simulatzea, ST jakin bat eta ordainketa elektronikorako baliabideak behar bezala erabiliz.

.Egungo merkataritza ihardueran diren ST bati eta ordainketa elektronikorako baliabideei loturiko berrikuntza teknologiak aipatu eta deskribatu, eta haren erabileran jarraitu beharreko prozesua azaltzea.

b) Edukiak.

.Salmentaren oinarrizko alderdiak.

-Bezeroaren beharrak eta gustuak; beharrei loturiko arrazoiak.

-Bezeroaren kontsumo interesak baldintzatu edo erabakitzen dituzten aldagaiak.

-Motibazioa, frustrazioa eta defentsa mekanismoak.

-Maslow-en teoria.

-Beharrak jokaeren arabera: bezeroen perfil psikologikoa.

-Saretxoa, bezeroen perfil psikologikoa eta Maslow-en hierarkia, beharrei buruzkoa.

.Saltzailea.

-Saltzaile onaren ezaugarriak.

-Saltzeko gaitasuna eta nola garatu: komunikazioarekin zerikusia duten psikologi kontzeptuak.

-Bezeroekiko harremanak.

-Saltzaileak ezagutu behar dituen produktuen edo/eta zerbitzuen funtsezko ezaugarriak.

.Komunikazioa.

-Komunikazio prozesuaren etapak.

-Idatzitako komunikazioa:

-Komunikazio arauak eta idatzitako espresioa.

-Komunikazio ereduak. Komunikazio ereduak erakunde ofizialekin. Enpresartekoak.

-Ahozko komunikazioa:

-Ahozko mezuak hartu eta igortzeko teknikak: galderak modu egokian zehaztu eta interpretatzea. Mintzaira zehatz eta argia. Keinuen aplikazio egokia eta aurpegiaren espresioa. Mezua ulertu den egiaztatzea.

-Komunikazio baliabide eta ekipoak.

-Komunikazio sistemen garapena.

.Salmenta teknikak.

-Salmentaren faseak.

-Negoziazioaren plangintza.

-Bezeroari egokitutako salmenta: bezeroa ezagutzea. Bezero motak. Bezeroari nola hurbildu. Komunikazioa.

-Aurkako arrazoiei aurre egiteko teknikak: aurkako arrazoi positibo eta negatiboak. Haien tratamendua.

-Salmenta ixtea.

-Salmenta ondoko zerbitzua: ezaugarriak eta eginkizunak.

-Erreklamazio zerbitzua: ezaugarriak eta eginkizunak.

.Produktua edo/eta zerbitzua aurkeztu eta erakustea.

-Erakustaldiaren helburuak.

-Aurkezpen edo erakustaldian nabarmendu nahi diren puntuak.

-Paketatzeko prozesua eta metodoak

-Aplikazio teknikak.

.Salerosketa kontratua prestatzea.

-Baldintzak.

-Salerosketa kontratuen arauak.

-Dokumentua prestatzea.

-Formato ereduak.

-Dokumentua prestatzeko arauak.

.Salmentaren antolamendua.

-Salmenta departamentuaren egitura/organigrama.

-Saltzeko bisiten plangintza.

-Salmenta eremua aztertzea.

-Bisitak eta nondik-norakoak programatzea.

-Salmentaren argudioa.

-Sortutako informazio komertzialaren tratamendua.

.Kalkulu komertziala salmentari aplikatua.

-Korritu bakuna.

-Prezioen kalkulua: deskontu komertziala. Rappelak. Marjinak.

-Atzerriko ganbioa. Dibisak eta nazioarteko ordainketarako baliabideak.

.Saltokiko terminala (S.T.)

-Ordainketa elektronikorako baliabideak. Fondoen transferentzia elektronikoa.

-EAN kodea edo/eta barra kodea.

-Terminal kontzeptua eta mota ohikoenak.

-Datafonoa.

-Merkatari handien terminalak.

-Kaxa erregistratzaileak eta S.T. erabiltzea.

4. Lanbide modulua: Merkataritzako establezimendu txiki bat administratu eta kudeatzea.

Iraunaldia: 192 ordu.

4. gaitasun atalari lotua: merkataritzako establezimendu txiki bat administratu eta kudeatzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

4.1. Behar diren prozedurak aplikatzea informazio garrantzitsua lortzeko merkataritzako establezimendu txiki bat nola jartzen den aztertzerakoan.

.Merkataritzako establezimendu txiki baten iharduera, tamaina, kokaera eta antolamendu funtzionala zehazteko kontutan hartu behar diren funtsezko aldagai ekonomiko eta komertzialak ezagutzea, horren gaineko informazio garrantzitsua ematen duten iturriak zehaztuz.

.Merkataritzako establezimenduen garapena bultzatzen duten erakunde publiko zein pribatuak aipatzea, haien eginkizun berariazkoa identifikatuz.

.Lehen mailako iturria, bigarren mailakoa, zuzenekoa zein zeharkakoa zer den azaldu eta haietatik informazioa eskuratzeko prozedurak definitzea.

.Behar bezala zehaztutako kasu praktiko batean, merkatu jakin bat aztertzeko halako informazioa behar izanik:

-Bigarren mailako informazio iturriei eta haietan sartzeko prozedurei antzematea.

-Zehaztutako aldagaietatik balio fidagarriena eman dezakeen bigarren mailako informazio iturria aukeratzea.

-Datuak biltzeko formatoa prestatzea, informazioaren beharretara egokitua.

.Sektore jakin bateko magnitude ekonomiko eta komertzialei buruz behar bezala zehaztutako datuetatik abiatuz:

-Merkatu bakoitzeko egoeraren gaineko informazioa ematen duten datu estatistikoak aplikatzea.

-Lortutato datuak estatistika aldetik interpretatu eta aztertu, eta ondorioak ateratzea.

-Informatikako programa egokiak aplikatzea.

.Argi zehaztutako merkatu atal bat eta helburu komertziala emanik:

-Zehaztutako merkatu atalaren lagin bereizgarria definitzea.

-Inkesta bat diseinatzea, azterlanerako funtsezko datuak jasoko dituena.

-Aplikazio informatiko egokiak erabiltzea.

4.2. Merkataritzako establezimendu txiki bat eratu eta abiarazteko prozedurak aztertzea, indarra duen legeriaren barrenean.

.Enpresaren forma juridiko ezberdinak bereiztea, erantzukizun maila eta eraketaren gutxieneko baldintza legalak zehaztuz kasu bakoitzean.

.Enpresa bat eratu eta jartzeko indarra duen legerian eskatzen diren tramiteak deskribatzea, behar diren dokumentuak, zein erakundetan tramitatzen diren eta modua eta epea zehaztuz.

.Halako sektore batzuetan merkataritzako establezimendu txikien iharduera arautzen duen legeria berariazkoa interpretatzea.

.Behar bezala zehaztutako mertakaritzako establezimendu txiki baten eraketa proiektua, abiapuntua eta kudeaketa emanik:

-Zehaztutako kasuari aplikatu behar zaion legeria identifikatu eta interpretatzea.

-Eskatzen den dokumentazioa tramitatzen duten erakunde ofizialak identifikatzea.

-Eskatzen den dokumentazioa behar bezala bete eta hura tramitatzeko prozesua deskribatzea.

4.3. Merkataritzako establezimendu txiki baten iharduera garatzeko behar diren ondareko elementuak aztertzea.

.Inbertsio, gastu eta ordainketaren arteko aldeak zehaztea, baita dirusarreraren eta kobrantzaren artekoak ere.

.Aktiboa, pasibo galdagarria eta garbia definitzea, haien arteko oinarrizko erlazioa zehaztuz.

.Merkataritzako establezimendu txiki jakin batzuek ibilgetuan inbertitzeko dituzten oinarrizko beharrak identifikatzea.

.Merkataritzako establezimendu txiki bateko autofinantzazioaren alde on eta txarrak ateratzea.

.Besteren bidezko finantzazio iturri eta modu ohikoenak identifikatzea, merkataritzako establezimendu txiki batek bere iharduera aurrera eraman ahal izateko.

.Merkataritzako establezimendu txikien ondarea baloratzeko gehien erabiltzen diren ratio ekonomiko- finantzarioek emandako informazioa interpretatzea.

.Merkataritzako establezimendu txiki baten negozioaren oinarrizko zikloa azaltzea, erosketa, salmenta, ordainketa eta kobrantzen arteko erlazio egokia ezarriz.

.Merkataritzako establezimendu txikien sektore jakin bateko finantza ratio garrantzitsuenak behar bezala zehaztuta emanik:

-Merkataritzako establezimendu horietako ondareko elementuen osaketa eta proportzio egokia ateratzea.

4.4. Indarra duen lan-legeria eta merkataritzako zenbait sektoretako hitzarmen kolektiboak interpretatzea, lan- harremanetan duten ondorioak zehaztuz.

.Lan-kontratu ezberdinen oinarrizko ezaugarriak deskribatzea, haien baldintzak, iraunaldia, lanaldia, formalizazio tramiteak, dirulaguntzak eta salbuespenak zehaztuz.

.Sektoreko hitzarmen kolektiboak arautzen dituen laneko aldagaiak zehaztea.

.Enpresari autonomo baten laneko betebeharrak definitzea, dokumentazioa eta eskatzen diren tramiteak, prozedurak eta ezarritako epeak identifikatuz.

.Ondokoari buruzko tramite, dokumentu eta epeak azaldu edo/eta identifikatzea:

-Enpresaren inskripzioa Gizarte Segurantzan.

-Langileen afiliazioa Gizarte Segurantzan, alta, baja eta datuen aldaketa.

-Enpresaren eta langileen Gizarte Segurantzarekiko ekarpenen aitorpen-likidazioa.

.Nomina eredu bat osatzen duten soldataren oinarrizko kontzeptuak definitzea.

.PFEZren kontura langileei egindako atxikipenen aitorpen-likidazioari buruzko tramite, agiri eta epeak azaldu edo/eta identifikatzea.

4.5. Merkataritzako establezimendu bat kudeatzeko administrazio prozedura oinarrizkoak aztertu eta/edo sortutako dokumentazioa prestatzea.

.Iharduera komertzialean sortutako merkataritzako agiri oinarrizkoak identifikatu eta zehaztea, haien eginkizuna eta bete behar dituzten legezko baldintzak bereiziz.

.Ondasun higiezinen salerostekako eta alokairuko kontratuen legezko baldintza oinarrizkoak identifikatzea.

.Informazio ekonomiko-finantzarioaren kontabilitate prozesuko faseak deskribatzea.

.Negoziatzeko gai diren hornitzaileen eskaintzak aukeratzerakoan kontutan hartu behar diren parametro nagusiak deskribatzea.

.Kontabilitate Plan Orokorrak zehaztutako balorazio arau funtsezkoak interpretatu eta deskribatzea:

-Ibilgeturako.

-Izakinetarako.

-Erosketa eta gastuetarako.

-Salmenta eta dirusarreretarako.

.Egoera Balantzeak eta Emaitza Kontuak ematen duten oinarrizko informazioa interpretatu eta deskribatzea.

.Behar bezala zehaztutako salerosketetatik, zuzen egin:

-Eskaera orriak.

-Albaranak eta fakturak.

-Ganbio letrak.

-Ordainagiriak.

-Txekeak.

.Dokumentu eredu egokiak erabiliz.

.Behar bezala zehaztutako merkataritzako establezimendu bateko kontu korronte baten edo aurrezki kontu baten likidazioa kudeatzeko proiektua emanik, kalkuluak ongi egitea, egunero bankuetan erabili ohi den metodo bat aplikatuz.

.Kontu korronteen likidazioan zein aurrezkikoetan, efektu komertzialak kobratu eta deskontatzeko, maileguak eta banku kredituko bideak eman eta amortizatzeko segitzen den prozedura azaltzea.

4.6. Merkataritzako establezimendu txiki baten funtzionamenduak sortutako zerga obligazioak taxutzea, indarra duen arauteriaren barrenean.

.Enpresaren mugimenduan eragina duten zeharkako zergen eta mozkinen gaineko zuzeneko zergen ezaugarriak deskribatzea.

.Jabe bateko zein gehiagoko enpresen zerga egutegia zehaztea.

.BEZaren zerga araubideak eta beren xedeko sujeto pasiboak azaltzea.

.Ondoko hauen aitorpen-likidazio prozedurak deskribatzea:

-I.E.Z.

-B.E.Z.

-P.F.E.Z.

-Enpresa txiki bati dagokion sozietateen gaineko zerga.

.Zerga obligazioak ez betetzeagatik hartzen den erantzukizuna deskribatzea.

4.7. Merkataritzako establezimendu bat ezarri eta kudeatzeko proiekturako edukiak zehazki definitzea.

.Merkataritzako establezimendu baten proiektua zehazten duten alderdia identifikatu eta definitzea.

.Iharduera komertzial baterako ideia batetik abiatuz, eta informazio ekonomiko orokorra izanik:

.Proposatutako establezimenduaren ideia garatzeko behar den informazio osagarria identifikatu eta eskuratzea.

.Proiektu komertziala definitzea, ondoko kontzeptu hauek zehaztu, deskribatu eta argudiatuz, eta hartzen den erabakia aukera ezberdinean aurrean arrazoituz:

-Merkaturatu beharreko produktuak.

-Establezimenduaren kokaera.

-Eskaera potentziala.

-Establezimenduaren tamaina.

-Behar den gutxieneko inbertsioa.

-Enpresaren forma juridikoa.

-Finantzazioa.

-Gutxieneko stockak.

-Salmenten kalkulua.

-Barne antolamendua.

-Langileen plantila: lanpostuak eta eginkizunak.

-Irudia: anagrama eta logotipoa.

-Proiektuaren bideragarritasuna baloratzea.

4.8. Baliabide informatikoak erabiltzea merkataritzako establezimenduaren kalkulu ekonomikoak egin eta proiektuaren dokumentazioa prestatzeko

.Merkataritzako establezimenduaren kudeaketa proiektua prestatzeko, baliabide informatikoekin egin:

-Kalkulu ekonomikoak eta finantza analisiak.

-Proiektuaren dokumentuen deskripzioa.

b) Edukiak.

.Enpresa proiektua.

-Iharduera aukeratzea.

-Merkatua aztertzea.

-Kokatzea.

-Enpresaren legezko oinarria.

-Behar materialak eta langileenak.

-Finantzazioa.

-Gastu eta dirusarreren aurrekontua. Proiektuaren bideragarritasunari buruzko azterlana.

-Eratzeko tramiteak.

-Establezimenduaren kudeaketa.

.Enpresa eta bere ingurua.

-Enpresaren kontzeptu juridiko-ekomomikoa.

-Ihardueraren definizioa.

-Antolatu eta funtzionatzeko egitura.

-Enpresaren kokaera, kokapena eta legezko dimentsioa.

-Barne merkataritzari eta kontsumoari aplikatzen zaizkien arauak.

-Barne merkataritzako erakunde eskudunak.

.Banaketa komertzialerako egiturak.

-Barne merkataritza eta egitura komertzialak.

-Elkarteak eta integrazioa.

-Banaketaren garapen berria.

.Merkatuen ikerketa merkataritzako establezimendu txikiak jartzeko.

-Merkatuak ikertzeko oinarriak PYMESei aplikatua. Ikerketaren helburuak.

-Enpresa sustengatzeko erakunde publikoak. Ezaugarriak. Eginkizunak. Dokumentazioa.

-Merkatua ikertzeko faseak.

-Ikerketa teknikak.

-Estatistikaren aplikazioa merkatuak ikertzeko.

-Kasu praktikoak: lagina, inkesta, tabulazioa, analisia. Emaitzen aurkezpena.

.Merkataritzako establezimendu txikiak sortu eta legeztatzea.

-Enpresen forma juridikoak:

-Enpresari bakarra: ezaugarriak, erantzukizunak

-Enpresari soziala: ezaugarriak, sozietate motak

-Eraketa kudeatu eta abiaraztea. Tramite ofizialak eta dokumentazioa.

-Ondareko elementuak.

-Giza baliabideak eta materialak.

.Lan-harremanen erregulazioa.

-Laneko eskubide eta betebeharrak.

-Sektoreko hitzarmena.

-Lan-kontratuen motak.

-Nomina.

-Gizarte Aseguruak.

.Administrazio kudeaketa.

-Dokumentazio administratiboa:

-Salerosketarekin zerikusia duten merkataritzako dokumentuak prestatzea.

-Kobrantza/ordainketarekin zerikusia duten merkataritzako dokumentuak prestatzea.

-Kontabilitatea eta kontabilitate liburuak:

-Kontabilitate zikloa.

-Kontabilitate plan orokorra.

-Kontabilitateko liburu nagusiak: inbentario liburua eta urteko kontuak, eguneko liburua, liburu nagusia.

-Banku zerbitzuak enpresa txikiarentzat.

-Ondasun higiezinen salerosketa eta alokairua.

.Zerga obligazioak.

-Zerga egutegia.

-Enpresaren ihardueran eragina duten zerga nagusiak.

-BEZaren gaineko zerga araubideak eta sujeto pasiboak

-BEZari buruzko liburuak eta erregistro osagarriak.

-BEZaren eta PFEZaren likidazioa.

-Sozietateen gaineko zerga: horren eragina PYMESetan.

-Enpresariaren erantzukizun fiskala.

.Enpresa baten kudeaketa finantzarioa.

-Finantzazio iturriak: norberaren eta besteren finantzazioa.

-Kredituko entitateak eta haien eragiketak. Efektuen negoziazioa. Negoziazio faktura. Kontu korronteak.

-Korritu konposatua. Amaierako baloreak eta eguneratuak. Tasa izendunak eta tasa efektiboak.

-Epe motz eta luzeko banku maileguak.

-Leasinga. Factoringa.

-Enpresa txikiarendako laguntza eta subentzioak.

-Sektoreko ratio ekonomiko-finantzarioak.

5. Lanbide modulua: Helburu orokorreko aplikazio informatikoak.

Iraunaldia: 128 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

5.1. Sistema informatiko bat osatzen duten elementu logiko eta fisikoen oinarrizko funtzioak interpretatzea.

.Prozesatzeko unitate zentralaren eta ekipo periferikoen oinarrizko funtzioak azaltzea, datu prozesaketa baten fase amankomunekin erlazionatuz.

.Barne memoriaren oinarrizko funtzioak bereiztea, memoria edukierak sistema informatikoaren errendimenduan duen eragina zehaztuz.

.Eskuarki erabiltzen diren ekipo periferikoak sailkatzea datu prozesaketan duten funtzioaren arabera.

.Ordenadore pertsonalen sailean eskuarki erabiltzen diren fitxategi euskarrien oinarrizko ezaugarriak bereiztea.

.Ordenadore pertsonalen merkatuko zenbait modeloren ezaugarri orokorrak deskribatzea.

.Byteren kontzeptua eman eta haren multiploak zehaztea.

.Programa zer den zehaztea.

.Erregistro eta fitxategi informatikoaren kontzeptuak zehaztea.

.Aplikazio informatikoa zer den azaldu eta enpresa kudeaketako aplikazio ereduak aipatzea.

.Softwarea ezarrita eta oinarrizko dokumentazioa duen sistema informatiko baten gaineko kasu praktikoa emanik, identifikatu:

-Sistemaren hardwarea.

-Sistema eragilea eta haren ezaugarriak.

-Sistemaren konfigurazioa.

-Ezarritako aplikazioak.

-Sistemak erabiltzen dituen informazio euskarriak.

5.2. Erabiltzaile bakarreko sistema eragile baten tresna, funtzio eta prozedurak aplikatzea, erabiltzaile gisa.

.Erabiltzaile bakarreko sistema eragile baten egitura, funtzioak eta ezaugarriak azaltzea.

.Erabiltzaile bakarreko sistema eragile bat ezartzea.

.Komandoa zer den zehaztea, barne komandoak eta kanpokoak bereiziz.

.Ekipo informatikoa funtzionamenduan jarri eta ematen diren urratsak egiaztatzea sistema eragilea kargatzeko funtzioak identifikatuz.

.Kasu praktikoak emanik: sistema eragilearen tresna, funtzio eta prozedurak erabiltzea, sintasia edo eragiketaren protokokoa arrazoituz.

.Sistema eragilearen aginduak erabiliko dituzten fitxategiak sortzea.

5.3. Oinarrizko eragiketak egiteko behar diren komando edo jarraibideak aplikatzea sare lokalari konektatutako sistema batean.

.Sareko zerbitzariaren oinarrizko funtzioak deskribatzea.

.Sareko sistema eragilearen oinarrizko komando eta jarraibideei buruzko sintasia azaltzea.

.Kasu praktiko batean, aldez aurretik disko gogorrean bildutako informazioa kopiatu, eguneratu eta igortzea sareko sistema eragilearen bitartez.

5.4. Erabiltzaile gisa, testu prozesadore bat, kalkulu orri bat eta datu base bat erabili eta bildutako informazioaren osotasuna, segurtasuna, eskuragarritasuna eta isiltasuna bermatuko dituzten prozedurak aplikatzea.

.Aplikazioen funtzioa bereizi, identifikatu eta azaltzea: testu prozesadorea, kalkulu orria eta datu basea.

.Aplikazio informatikoak behar bezala ezartzea.

.Testu tratamenduaren, kalkulu orrien eta datu basearen aplikazioetan sartzea, zehaztutako prozeduren bitartez.

.Kasu praktikoak emanik:

-Testu prozesadorea erabiltzea oinarrizko funtzio, prozedura eta tresnez baliatuz testuak editatu, berreskuratu, aldatu, gorde, eta integratzeko.

-Kalkulu orriak erabiltzea, datu tratamendurako oinarrizko funtzio, prozedura eta tresnez baliatuz.

-Datu baseak erabiltzea, datuak gordetzeko oinarrizko funtzio, prozedura eta tresnez baliatuz.

-Testu tratamenduaren, kalkulu orriaren eta datu baseen artean datuak edo informazioa trukatzea.

-Informazioa eta dokumentazioa prestatu, kopiatu, transkribatu eta betetzea.

-Aplikazio paketeen eta erabilitako informazioaren segurtasun kopiak egitea.

.Informazioa gorde eta babesteko mekanismo edo prozedurak ezagutu eta aldian-aldian erabiltzeko beharra arrazoitzea.

.Kasu praktikoak emanik:

-Sisteman ezarritako segurtasun, babes eta osotasun prozedurak interpretatzea.

-Aurreko prozedurak sistema eragiletik, hardawaretik edo/eta aplikazio batetik aplikatzea.

-Akatsez ohartzea, ezarri eta erabilitako segurtasun eta babes prozeduretan.

-Irtenbideak argudiatu eta proposatzea.

b) Edukiak.

.Informatikaren hastapena.

-Datu prozesaketak eta informatika:

-Datuen eta informazioaren arteko aldea.

-Datu prozesaketa jakin bateko funtzio eta faseak.

-Datuen prozesaketa elektronikoa.

-Hardwareko elementuak:

-Sistema fisikoaren modulu egitura.

-Prozesatzeko unitate zentrala.

-Busa edo interfacea zer den.

-Ekipo periferikoak:

-Unitate eta euskarri fisikoak.

-Sarrerako periferikoak.

-Irteerako periferikoak.

-Datuen barneko errepresentazioa.

-Bit bat zer den.

-Karaktereak kodetzeko sistemak.

-Byteren kontzeptua eta haren multiploak.

-Fitxategiak eta erregistroak.

-Softwareko elementuak.

-Programa zer den.

-Makinaren lengoaia eta maila handiko lengoaiak, oinarrizko kontzeptuak.

-Erabiltzailearendako programak: aplikazioak.

.Sistema eragileak.

-Sistema eragile baten oinarrizko funtzioak.

-Erabiltzaile bakarreko eta anitzeko sistema eragileak.

-Erabiltzaile bakarreko sistema eragileen erabilera:

-Sistema eragileko komandoak.

-Batch fitxategien sorrera.

-Sistema eragilearen konfigurazioa eta karga.

-Informazioa babesteko prozedurak.

-Erabiltzailearen ingurunea:

-Erabiltzaile inguruneen erabilera: erabiltzaile ingurunearen egitura eta funtzioak. Lan egiteko eta inprimatzeko prozedurak.

.Sare lokalak.

-Sare lokaken oinarrizko motak.

-Sare lokalen osagai fisikoak.

-Zerbitzariak.

-Laneko estazioak.

-Periferikoak.

-Konexioak.

-Sare lokaletako sistema eragilea:

-Gainbegiralearen edo administratzailearen oinarrizko unitateak.

-Erabiltzailearen tresnak.

.Testu prozesadoreak.

-Testu prozesadore baten egitura eta funtzioak.

-Testu prozesadoreak instalatu eta kargatzea.

-Dokumentuen diseinua:

-Dokumentu baten formatoa.

-Lerroaren formatoa.

-Orrialdearen formatoa.

-Taulak: zutabe eta zelden formatoa.

-Testuen edizioa:

-Edizio funtzioak.

-Testuak idatzi, txertatu eta ezabatzeko prozedurak.

-Testuak bilatu eta ordezteko prozedurak.

-Eragiketak testu blokeekin.

-Testuak nabarmentzeko prozedurak.

-Lerroen numerazio automatikoa. Goiburukoak eta beheko oharrak.

-Testu batekin baino gehiagorekin lan egiteko prozedurak.

-Grafikoak txertatzea.

-Zuzentzaile ortografikoak eta sinonimoen hiztegia.

-Fitxategien kudeaketa:

-Testu fitxategiak bilatu, berreskuratu eta grabatzeko prozedurak.

-Sistema eragilearen aginduak betetzea testu prozesadoretik.

-Fitxategiak babesteko prozedurak.

-Testuen inprimaketa:

-Inprimaketaren kontrola.

-Inprimagailuaren konfigurazioa.

-Testua inprimatzeko prozedurak.

-Fitxategiak inprimatzeko prozedurak.

-Indizeak eta sumarioak sortzea.

-Beste aplikazioekiko eragiketak.

.Kalkulu orriak.

-Kalkulu orri baten egitura eta funtzioak.

-Kalkulu orriak jarri eta kargatzea.

-Kalkulu orrien diseinua:

-Laneko orriaren edukiera.

-Laneko orriaren formatoa: ilarak, zutabeak eta zeldak.

-Datuen formatoa.

-Omisioko formatoak.

-Ilarak, zutabeak eta zeldak erlazionatzeko prozedurak.

-Lerrunak ezartzeko prozedurak.

-Kalkulu orrien edizioa:

-Datuak sartzeko prozedurak.

-Datuak mugitzeko prozedurak.

-Kalkulu prozedurak.

-Aurkezteko prozedurak.

-Formulak erabiltzeko prozedurak.

-Kalkulu orri bat baino gehiagorekin lan egiteko prozedurak.

-Artxiboen kudeaketa:

-Kalkulu orriak bilatu eta berreskuratzeko prozedurak.

-Kalkulu orriak grabatzeko prozedurak.

-Kalkulu orrien inprimaketa:

-Inprimaketaren kontrola.

-Laneko orriak inprimatzeko prozedurak.

-Fitxategiak inprimatzeko prozedurak.

-Formulak inprimatzeko prozedurak.

-Grafikoak inprimatzeko prozedurak.

-Makroen erabilera.

-Kalkulu orrien errepresentazio grafikoa.

-Eragiketak beste aplikazio batzuekin.

.Datu baseak.

-Datu base baten egitura eta funtzioak.

-Datu baseen motak.

-Dokumentuen datu baseak.

-Datu baseak ezarri eta kargatzea.

-Datu baseen diseinua.

-Datu baseen erabilera:

-Artxiboak eta erregistroak bilatu eta berreskuratzeko prozedurak.

-Informazioa grabatzeko prozedurak.

-Artxiboak eta erregistroak aldatu eta ezabatzeko prozedurak.

-Kontsulta egiteko prozedurak.

-Inprimatzeko prozedurak.

-Eragiketak beste aplikazio batzuekin.

.Aplikazio grafikoak eta autoediziokoak.

-Programa grafikoen eta autoediziokoen egitura eta funtzioak.

-Aplikazio grafikoak eta autoediziokoak ezarri eta kargatzea.

-Sartutako grafiko motak.

-Grafikoak diseinatzeko prozedurak.

-Grafikoak aurkezteko prozedurak.

-Grafikoak dokumentuetan txertatzeko prozedurak.

-Grafikoak bilatu, berreskuratu eta grabatzeko prozedurak.

-Datuak babesteko prozedurak.

-Eragiketak beste aplikazio batzuekin.

.Pakete integratuak.

-Programa integratuen helburuak eta funtzioak.

-Pakete integratuak ezarri eta kargatzea.

-Pakete integratuen moduluak.

-Inportazio-esportazioko prozedurak.

6. Lanbide modulua: Atzerriko hizkuntza edo euskara*.

Iraunaldia: 96 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak

6.1. Aurrez aurre egonik ala ez, informazio orokorra, berariazkoa eta profesionala hartzea, atzerriko hizkuntzan edo euskaraz:

.Atzerriko hizkuntzan edo euskaraz grabazio motz bat entzun edo/eta ikusi ondoren:

-Mezuaren esanahia hartzea.

-Galdera zerrenda itxi bati erantzutea.

-Grabazioan ageri diren teknika profesionalei antzematea.

.Atzerriko hizkuntzan edo euskaraz informazioa ematen duen inprimakia irakurrita:

-Mezu nagusia/erreala identifikatzea.

-Mezu informatiboaren terminologiari antzematea.

-Gramatikako elementu bereizgarriak aipatzea.

.Atzerriko hizkuntzan edo euskaraz elkarrizketa labur bat adi-adi entzun ondoren:

-Eduki orokorra jasotzea.

-Elkarrizketaren helburua bereiztea.

-Solaskideek erabilitako hizkuntz erregistroa zehaztea.

6.2. Ahozko mezuak, orokorrak nahiz alderdi bati buruzkoak, ematea atzerriko hizkuntzan edo euskaraz, egoera bakoitzari egokituriko mintzairan.

.Atzerriko hizkuntzan edo euskaraz telefono bidezko komunikazio egoera bat emanik:

-Solaskidea ezagutu eta erantzuna ematea.

-Deiaren zergatia bilatzea.

-Datuak zehazki hartzea, komunikazioa hartu behar duenari emateko.

-Irtenbide errazeko galdera bat erantzutea.

.Telefono bidez informazioa eskatzea aurretik hartutako jarraibidearen arabera, behar diren galderak modu errazean eginez eta datu nagusien oharra hartuz.

.Bisita edo elkarrizketa bateko elkarrizketa simulatuz:

-Norbait aurkeztu eta nork bere burua aurkeztea, protoko arauei segituz.

-Elkarrizketa bat mantentzea, komunikazio formula eta lotura egokiak erabiliz (argibideak eskatzea, informazioa galdatzea, errepikatzeko eskatzea...).

6.3. Iharduera profesionalarekin zerikusia duten testu errazen itzulpena egitea, kontsulta liburuak eta hiztegi teknikoak behar bezala erabiliz.

.Sektore profesionalean ohikoa den oinarrizko jarraibideen eskuliburu bat itzultzea, hiztegi tekniko baten laguntzarekin.

.Sektore profesionalarekin zerikusia duen testu erraz baten itzulpena egitea.

6.4. Atzerriko hizkuntzan edo euskaraz, sektore profesionaleko oinarrizko dokumentuak prestatu eta betetzea, datu orokorretik edo/eta berariazkoetatik abiatuz.

.Datu orokor batzuk emanik, testu bat (kontratua, formularioa, bankuko dokumentua, faktura, ordainagiria, eskaera, e.a.) bete edo/eta osatzea.

.Idatzitako dokumentu bat entzun edo irakurri ondoren:

-Informazio orokor eta berariazkoak ateratzea eskema bat prestatzeko.

-Atzerriko hizkuntzan edo euskaraz, dokumentuaren edukia laburtzea egitura errazeko esaldiak eginez.

.Halako egoera profesional batean, jarraibide zehatz batzuk emanik:

-Fax, telex, telegrama bat... idaztea.

-Gutun bat idaztea mezu erraz bat igorriz.

-Txosten labur bat egitea atzerriko hizkuntzan edo euskaraz..

b) Edukiak.

.Ahozko hizkuntzaren erabilera.

-Elkarrizketan parte hartzea egungo egoerei buruz edo ikasketa profesionaleko egoerei buruz:

-Termino sozioprofesionalen zerrenda.

-Alderdi formalak (atzerritarrari egokituriko jarrera).

-Alderdi funtzionalak (elkarrizketan parte hartzea testuinguru baten barrenean).

-Esparru profesionalean ohikoak diren espresioak eta harreman sozioprofesionaleko oinarrizko formulak erabiltzea.

-Komunikazio ahalmena garatzea eskura diren estrategiak erabiliz, beste pentsamolde batzuk ezagutu eta errealitatea zorrotz samar ordenatzeko ahozko testuak ulertu eta sortzearren.

.Idatzitako hizkuntzaren erabilera.

-Eguneroko bizitzarekin zerikusia duten dokumentu errazak (irakurri, entzun eta idatzita) ulertu eta sortzea, alderdi profesionala sartuz:

-Oinarrizko lexikoa, orokorra eta profesionala erabiltzea, hiztegi baten laguntzaz.

-Ohiko egitura oinarrizko formalak hautatu eta aplikatzea idatzitako testuetan (esaldiaren egitura, aditzaren denborak, loturak...).

.Ingurune komertzialeko beharren arabera.

7. Lanbide modulua: Ikastetxeak berak diseinatutako lanbide modulua.

Iraunaldia: 64 ordu.

Modulu honen helburua curriculuma osatzea da perfil profesionalaren bereizgarriak txertatuz, ikastetxeko ingurune sozio-ekonomikora egokitzeko.

Aurreko puntuan aipatutako bereizgarriak lortu beharreko amaierako ahalmen batzuk dira, tratamendu berezia edo sakontzea behar duten azpisektore, teknika eta produktuei buruzkoak.

Amaierako gaitasunak edukietan gauzatzen dira, baita orientazio, jarraibide eta zehaztapenetan ere, perfil profesional garatuaren bereizgarriak ziurtatzearren.

Ikasturtea hasi aurretik garaiz aurkeztuko du ikastetxeak modulu honi dagokion curriculumaren proposamena Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuan (Ikasketak Antolatu eta Hezkuntza Berriztatzeko Zerbitzua) baimena emateko eskatuz.

Proposamenak zati hauek izanen ditu:

a) Perfil profesionalaren bereizgarriak ikastetxearen ingurune sozio-ekonomikoaren gainean, justifikazioa, aurreikusitako bilakaera, e.a.

b) Curriculuma, hau da, lortu beharreko amaierako gaitasunak, gaitasun bakoitzeko ebaluazio irizpideak eta edukien zerrenda. Modulu guztietarako ezarritako antolaketa bera izanen du.

8. Lanbide modulua: Laneko prestakuntza eta orientazioa.

Iraunaldia: 64 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

8.1. Lan esparruan maizen gertatzen diren arrisku egoerak, osasunean kalte egin dezaketenak, detektatu eta behar diren babes eta prebentzio neurriak hartzea.

.Lan egoera jakin batzuetan, arriskuaren faktoreak identifikatzea.

.Osasunari egiten zaion kaltea deskribatzea, hori eragiten duten arrisku faktoreen arabera.

.Arrisku egoera zein den, haren babes eta prebentzio neurriak identifikatzea.

8.2. Oinarrizko osasun neurri berehalakoak aplikatzea istripu lekuan bertan, balizko egoeretan.

.Eskuhartzeko lehentasuna non den jakitea zenbait zauritu edo asko gertatuko balira, bizitza arrisku handienetik abiatuz.

.Aplikatu behar diren neurrien segida zein den jakitea, lesioen arabera.

.Osasun teknikak aplikatzea (RCP, inmobilizazioa, garraioa...), ezarritako protokoloak gauzatuz.

8.3. Besteren kontura edo bere gain arituz lan esparruan txertatzeko moduak eta prozedurak bereiztea.

.Bere ekoizpen sektorean diren lan-kontratazioak, indarra duen legerian onartutakoak, bereiztea.

.Lan bat lortzeko segitu behar den prozesua deskribatu eta dokumentazioa prestatu, bere perfil profesionalari dagokion lan eskaintzatik abiatuta.

.Behar diren dokumentuak zuzen identifikatu eta betetzea bere gain aritu ahal izateko, indarra duen legeriaren arabera.

8.4. Lan merkatuan orientatzea, bere gaitasun eta interesak eta bide profesional egokiena zein diren jakinez.

.Lanbiderako balioa duten norberaren gaitasun, jarrera eta ezagupenak identifikatu eta ebaluatzea.

.Norberaren interesak eta motibazioak zehaztea, sexu edo beste kontu bateko baldintzak saihestuz.

.Norberaren interesei buruzko prestakuntzaren eskaintza eta lan eskaera zein diren jakitea.

8.5. Lanaren lege esparrua interpretatu eta lan harremanen ondoriozko eskubide eta betebeharrak bereiztea.

.Lan-zuzenbideko informazio iturri oinarrizkoak (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Europako Batasuneko zuzentarauak, Hitzarmen Kolektiboa...) erabiltzea, eskubideak eta betebeharrak bereiziz.

."Hartzekoen likidazio" bateko kontzeptuak interpretatzea.

.Negoziazio kolektibo jakin batean:

-Negoziazio prozesua deskribatzea.

-Negoziazioaren xede diren aldagaiak (soldata, segurtasuna eta higienea, ekoizpena, teknologia...) identifikatzea.

-Negoziazioak ekar ditzakeen ondorio eta neurriak deskribatzea.

.Gizarte Segurantzari buruzko prestazio eta betebeharrak zein diren jakitea.

b) Edukiak.

.Lan osasuna.

-Lan baldintzak eta segurtasuna. Lan osasuna eta bizitza kalitatea.

-Arriskuko faktoreak. Prebentzio eta babes neurriak.

-Lehen laguntzak. Tekniken aplikazioa.

-Lehentasunak eta iharduketa segida istripuetan.

.Laneko eta lanbideko legeria eta harremanak.

-Lan-uzenbidea: funtsezko arauak.

-Lan-harremana. Kontratazio motak. Bertan behera utzi eta iraungitzea.

-Gizarte Segurantza eta beste prestazio batzuk.

-Ordezkaritza organoak.

-Hitzarmen Kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

.Orientazio sozio-laborala eta lanean sartzea.

-Lan merkatua. Egitura. Inguruneko ahalbideak.

-Lana bilatzeko prozesua. Informazio iturriak, eskaintza-eskaerako mekanismoak eta aukeraketa.

-Norbere gain aritzeko ekimenak. Enpresa. Enpresa motak. Enpresa txikiak eratzeko izapideak.

-Norberaren orientaziorako baliabideak. Norberaren ahalmen potentziala eta interes pertsonalak aztertu eta ebaluatzea. Lanbiderako prestakuntza bideak lantzea. Erabakiak hartzea.

9. Lanbide modulua: Lantokiko prestakuntza.

Iraunaldia: 440 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

9.1. Produktuak hartu eta gordetzeko eragiketak gainbegiratzea, eskaeran kontratatutako baldintzak egiaztatuz eta ezarritako prozedurak eta segurtasun eta higiene arauak aplikatuz.

.Produktuarekin batera datorren albarana fakturarekin alderatu eta prezioak, unitateak, deskontuak, zergak eta kalkuluak egiaztatzea.

.Kopuruetan, iraungitze egunean, kalte eta galeretan egon daitezkeen akatsak harrapatzea.

.Produktuaren ezaugarri teknikoak lortzea departamentu teknikoaren bitartez.

.Segurtasun eta higiene arauak betetzea biltegiko salgaiak erabili eta banatzerakoan.

.Salgaiak beren enbalaje eta etiketarekin egokitzen direla egiaztatzea, eskaerak prestatzerakoan.

.Biltegian salgaiak beren ezaugarrien arabera eta ezarritako antolamendu irizpideari jarraituz banatzen direla eta horrek erabilitako baliabideen mugikortasuna bideratzen duela egiaztatzea.

.Ibilbide bat ezartzea, biltegiko eragiketak ahalik eta denbora txikienean egiteko eta produktuak erraz mugitzeko.

9.2. Salmenta eta kobrantza egitea teknika egokiak, establezimenduan diren baliabideak eta hartutako zehaztapenak aplikatuz.

.Zein bezero mota den jakitea nabarmen daitezkeen ezaugarrien arabera, salmenta teknika egokia aplikatzeko.

.Bezeroaren beharrak zein diren asmatzea, dagozkion produktu edo zerbitzuak zehazteko.

.Bezeroari aholku argi eta zehatza ematea eskatzen duen produktuaren gainean, informazioa txukun eta behar den unean emanez, eta hura erabiltzeko erakustaldi praktikoa eginez, behar balitz.

.Itxura zaintzea enpresaren irudiari jarraituz, eta zuzen eta xalo hitz egitea, etorkizunean harreman onak bideratzeko.

.Bezeroen erreklamazioetan:

-Kexari edo ohartarazpenari erreparatu eta behar den dokumentazioa betetzea, horren beharra bada, ezarritako prozedurari jarraituz, eta zein prozesuri jarraitu behar zaion bezeroari adieraztea.

-Beti zuzen eta jator jokatzea.

.Behar denean, norberaren babesa segurtatuz paketatzea, estetika eta estiloa kontutan hartuta, eta establezimenduaren irudia mantenduz.

.Kobrantzetan:

-Behar diren kalkuluak zuzen egitea.

-Ganbioa zuzen ematea, salmentaren frogagiria luzatuz.

-Kaxa, erabiltzeko modu egokian mantentzea.

-Kaxa ekipoak eta terminalak trebetasunez eta fidatzeko moduan erabiltzea.

-Salneurrien kodeak eguneratuta edukitzea, ezarritako irizpideak aplikatuz.

-Txekeak behar bezala bete daitezen egiaztatzea, indarra duen legeriari jarraituz, eta kreditu txartelak balioztatzeko frogak egitea.

-Eragiketa, zuzen, argi eta xalotasunez egitea.

-Kaxaren kontaketa eta itxiera egitea, izan daitezkeen desbideraketei antzemanez.

9.3. Biltegian eta enpresaren iharduera komertzialean sortutako dokumentazioa prestatzea, kudeaketako programa informatikoak erabiliz, horien beharra dagoenean, eta ezarritako prozedurak aplikatuz.

.Inbentarioak eta biltegiko fitxak egin eta eguneratuta edukitzea, ezarritako balorazio irizpideen arabera.

.Iharduera komertzialari esleitutako gestioak modu autonomoan egitea, hala nola:

-Faktura, ordainagiri, eskaera proposamen, albaran, ganbio letra eta txekeak hartu, kodetu, artxibatu eta egiaztatzea, enpresak egindako antolamenduaren arabera.

-Faktura, ordainagiri, albaran, eskaera orri eta ganbio letrak prestatzea, artxiboetan edo base datuetan kontsultatuz eta enpresan erabil daitezkeen baliabideak (kudeaketako softwarea, faxa, telexa, e.a.) erabiliz.

-BEZaren likidazioa (hilekoa edo hiruhilekoa) egitea, behar den kontabilitateko informazioa erabiliz, dagokion dokumentazioarekin alderatuz eta inprimaki ofizialak betez.

-Enpresan informazioa eta dokumentazioa segurtatu eta babesteko ezarritako sistemak aplikatzea, sarrerari, kontsultari, lehentasunari eta isiltasunari dagokienez.

9.4. Aurretik zehaztutako erakusleihoa muntatzea, establezimenduaren ezaugarriekin eta eman nahi den irudiarekin bat etorriz eta segurtasun arau berariazkoak gordez.

.Eman nahi den irudia eta erakusleihoa zehazten duten parametroak zein diren jakitea.

.Zehaztutako helburuari egokitutako erakusleiho teknikak eta koloreak aplikatzea.

.Muntaia programatzea, materialak eta denbora zehaztuz.

.Materialak trebetasunez nahasi, erabili eta eraldatzea, kolorearen teknikak, produktu eta materialen ezaugarri fisikoak eta nahi den efektua lortzeko segurtasun arauak kontutan hartuta.

.Segurtasun arauak behar bezala aplikatzea erakusleihoaren muntaian.

.Erakusleihoaren konposizioa hobetuko duten material egokiak eta aldakuntzak proposatzea.

.Erakusleihoaren xedeko jendea-helburua identifikatzea.

9.5. Establezimenduko "eremu hotzak" berotzea "merchandising" teknikak eta erabakitako prozedurak aplikatuz.

.Establezimenduaren kartelak eta bistarako adierazgarriak jartzea, errotulazio eta konposizio teknikak aplikatuz.

.Produktuak altzarietan kokatzea, alde guztiak kontutan edukita, bezeroak angelu guztietatik ederki ikus dezan.

.Zehaztutako prozeduren arabera, establezimenduan barna ibiltzeko norabidea markatzea, "merchandising" teknika eta printzipioak erabiliz.

.Erakusguneak jartzea bezeroaren ibilbidean, haren arreta erakartzeko.

.Promozioko kartelak egitea, argi eta zehazki adieraziz zein atal eta produktu dauden promozioan, teknika egokiak aplikatuz.

9.6. Lanarekin zerikusia duen edozein iharduera edo eginkizun egitea, erantzukizun profesionala hartuz, aurrerazaletasuna eta errespetoa erakutsiz.

.Errespetoa erakustea uneoro enpresako prozedura eta arauentzat.

.Lanpostuan puntual sartzea, atsedenaldiak hartu eta lantokia behar baino lehenago ez uztea, behar bezala arrazoitutako zergatiak ez badaude.

.Hartutako aginduak azkar interpretatu eta betetzea, eta emandako lanaren ardura hartzea, behar denarekin komunikatuz uneoro.

.Harreman erraz eta zuzenak izatea lankideekin.

.Bere iharduera gainerako langileekin koordinatzea prozeduren estimazioa egin eta lanak banatzeko, eta edozein aldaketa, behar inportante edo ustekaberen berri ematea.

.Bere iharduerak enpresaren prozesu komertzialetan eta haren irudian dituen ondorioak kalkulatzea.

.Ardura hartzea ezarritako arau, prozesu eta prozedurak betetzeko enpresako edozein iharduera edo eginkizun, helburu, denbora eta maila hierarkikoren aurrean.

b) Edukiak.

.Produktuak biltegian gordetzeko eragiketen kontrola.

-Biltegiko barne antolamenduaren eta antolatzeko prozeduren analisia.

-Biltegiko segurtasun eta higiene arauak identifikatzea.

-Produktuak hartu, gorde eta ateratzeko behar den dokumentazioa egiaztatzeko prozedurak aplikatzea.

-Salgaien egokitzapena egiaztatzea.

-Biltegi barruko garraio bideak aztertzea.

-Biltegiko fitxak eta inbentarioak kalkulatu eta egitea.

.Salmenta eragiketak egitea.

-Enpresaren irudia ezagutzea.

-Salmentaren teknikak aplikatzea.

-Paketatze lanak egitea.

-Kobrantza, kontaketa eta kaxa itxiera egitea.

.Dokumentazio administratibo-komertziala prestatzea.

-Artxibo teknikak aplikatzea.

-Programa informatiko berariazkoak erabiltzea.

-Faktura, ordainagiri, eskaera orri eta ganbio letrak egitea.

.Erakusleihoa muntatzea.

-Establezimenduaren irudia ezagutzea.

-Erakusleihoaren teknikak aplikatzea.

-Erakusleihoak muntatzeko programazioa.

-Materialak hautatzea.

-Laneko segurtasun eta higiene arauak aplikatzea.

.Merchandising teknikak aplikatzea.

-Establezimenduko kartelak eta bistarako adierazgarriak prestatzea.

-Produktuak altzarietan jartzea.

-Establezimendu barrenean ibiltzeko norabidea markatzea.

.Behar bezala portatzeko irizpideak aplikatzea enpresaren organigramaren eta laneko ekipoaren barrenean.

2.3. Lanbide moduluen zerrenda: iraunaldia, sekuentzia eta ordu banaketa.

1. Biltegiko eragiketak 96 3 1.ª

2. Saltokia bultzatzea 160 5 1.ª

3. Salmentako eragiketak 160 5 1.ª

4. Merkataritzako establezimendu txiki bat

administratu eta kudeatzea 192 6 1.ª

5. Helburu orokorreko aplikazio informatikoak 128 4 1.ª

6. Atzerriko hizkuntza edo euskara 96 3 1.ª

7. Ikastetxeak berak diseinatutakoa 64 2 1.ª

8. Lan prestakuntza eta orientazioa 64 2 1.ª

9. Lantokiko prestakuntza 440 Lanaldia- 2.ª

rena

II. ERASKINA

Merkataritzako teknikari tiluluari dagozkion Erdi Mailako heziketa zikloko lanbide moduluak emateko gaitasuna duten irakasleen espezialitateak.

Lanbide modulua Irakasleen espezialitatea Kidegoa

1. Biltegiko * Merkataritzako prozesuak * L.H.ko irakasle

ergiketak teknikoa

2. Saltokia bultzatzea * Merkataritzako prozesuak * L.H.ko irakasle

de venta teknikoa

3. Salmentako eragiketak * Merkataritzako antolaketa eta * Bigarren Irakaskuntzako

kudeaketa irakaslea

4. Merkataritzako * Merkataritzako antolamendua * Bigarren Irakaskuntzako

establezimendu txiki bat eta kudeaketa irakaslea

kudeatzea * Enpresetako administrazioa

5. Helburu orokorreko * Merkataritzako prozesuak * L.H.ko irakasle

aplikazio informatikoak teknikoa

6. Atzerriko hizkuntza * (1) * Bigarren Irakaskuntzako

edo euskara irakaslea

7. Ikastetxeak berak * (2)

diseinatutakoa

8. Lan prestakuntza eta * Lan prestakuntza orientazioa * Bigarren Irakaskuntzako

eta orientazioa irakaslea

(1) Eskaintzen den hizkuntzaren arabera.

(2) Merkataritzako teknikari izateko heziketa zikloko lanbide moduluetan emateko espezialitateak.

III. ERASKINA

Leku eta instalazioen baldintzak, merkataritzako teknikari izateko heziketa zikloaren curriculumerako

Ekainaren 14ko 1004/1991 E.D.aren 34. artikuluari jarraituz, Erdi Mailako Lanbide Heziketako MERKATARITZAren heziketa zikloak, 1655/1994 E.D.an zehaztutako irakaskuntzak emateko, gutxieneko leku hauek behar ditu, aipatu ekainaren 14ko 1004/1991 E.D.aren 32.1.a artikuluan ezarritakoak hartzen dituztenak:

Kudeaketa komertzialeko gela 90 m2 %40

Ikus-entzunezkoen gela 60 m2 %15

Merkataritzako tailer-gela 90 m2 %30

Erabilera anitzeko gela 60 m2 %15

.Zenbateko erabileran, ikasle talde batek irakaskuntza hauen iraunaldi osotik gutxieneko irakaskuntzak emateko leku hori zenbat orduz okupatuko duen adierazten du, ehuneko horrenbestean adierazita.

.Zenbateko erabilerak uzten duen neurrian, heziketa ziklo bera edo beste batzuk, nahiz hezkuntzako beste etapa batzuk egiten dituzten beste ikasle talde batzuek har ditzakete irakaslekuak.

.Beti ere, irakaslekuei loturiko irakaskuntzako iharduerak (zenbateko erabileran adierazitako okupazioarekin) antzeko beste prestakuntzetarako erabilitako tokietan egin ahalko dira.

.Ez da ulertu behar zehaztutako irakaslekuak nahitaez itxituren bitartez banatu behar direnik.

Iragarkiaren kodea: A9602443