138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, Nafarroako Unibertsitate Publikoak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Administrazio eta Kudeaketa eraikineko beheko solairuan eraberritze-lanak kontratatzeko lehiaketa publikorako deia egiten duena.

-Behin-behineko fidantza: 225.000 pezeta.

-Espedientearen jendaurreratzea: baldintza administratibo eta teknikoen plegua administrazio eta kudeaketa eraikineko (Arrosadiko Campusa, 31006 - Iruña) harreran egongo da lehiaketan parte hartzean interesaturik daudenen eskura.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Unibertsitateko erregistro orokorrean (Administrazio eta kudeaketa eraikina) goizeko zortzi eta erdietatik eguerdiko ordu bi eta erdiak arte. Proposamenak aurkezteko epea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hasiko da eta 26 egun naturalen buruan amaituko da, aipatu aldizkarian argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita.

-Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo eta teknikoen pleguaren 2.2. puntuan adierazten direnak.

-Agirien azterketa: kontratazio mahaiak aurkezten diren agiriak kalifikatuko ditu baldintzen pleguaren 2.5. puntuan ezarritakoari lotuz eta iragarki oholean argitaratuko du emaitza lizitatzaileek, hiru laneguneko epean, agirietan antzeman diren akatsak, halakorik bada, jakin eta zuzen ditzaten.

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko eguna eta tokia: kontratazio mahaiak irekiko ditu haiek aurkezteko epea amaitu eta bosgarren lanegunean, jendaurreko ekitaldian, hamabietan, administrazio eta kudeaketa eraikineko batzargelan.

-Iragarkiak ordaintzeko modua: iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren hogeita zortzian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A9609240