138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

2988/1996 EBAZPENA, urriaren 24koa, Ingurugiro zuzendari nagusiak emana, "Marañon, Zufia, Etaiu eta Antzin-Lokiz udalerrietako baso pistak hobetzeko proiektua" onetsi eta haren kontratazioa, enkantearen bidez, baimentzen duena.

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak enkanterako deia egin du "Marañon, Zufia, Etaiu eta Antzin-Lokiz udalerrietako baso pistak hobetzeko proiektua" esleitzeko. Kontrataren aurrekontua 4.286.118 pezetakoa da, B.E.Z. barne.

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren Erregistroan (Alondegi kalea, 1) aurkeztu beharko dituzte beren proposamenak, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hogeigarren laneguneko 14:30ak baino lehen, kartazal bakar batean. Horren barruan beste bi sartuko dira, denak itxita eta lizitatzailearen sinadurarekin egon beharko dutenak. Kartazal bakoitzak proposamen egilearen erreferentziak eta dagokion edukiaren izena, hots, "Dokumentazioa" eta "Proposamen ekonomikoa", eramanen ditu.

"Dokumentazioa" kartazalak aurkezteko epea bukatu eta biharamuneko 12:00etan irekiko dira.

"Proposamen ekonomikoa" kartazalak jendaurreko ekitaldian irekiko dira, aurkezteko epea bukatu eta lau lanegun iragan ondoren.

Baldintza plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Departamentuaren Oihan Antolamenduko Atalean (Tutera kalea, 20-1.ª).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren hogeita lauan.-Ingurugiro zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea.

PROPOSAMEN EREDUA

............................... J/A-ak, ............... zenbakiko N.A.N. eta ............................. helbidea dituenak, bere izenean (edo ................... ordezkatuz) arituz, 1996ko .............ren ....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ................................ proiektua, enkanteraen bidez esleitzerari buruz argitara eman den iragarkiaren berri izan duelarik, bai eta kontrataziorako agintzen duten administrazio klausula partikularren pleguarena ere, konpromezua hartzen du lan horiek egiteko, aipatu dokumentuei hertsiki lotuz, ........................ pezetatan ........... (letraz eta zenbakiz) ............., B.E.Z. barne, kontrata bidezko aurrekontuaren ehuneko ............ (letraz eta zenbakiz) ........... beheitituz.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9609187