138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Lorazaintzako peoiendako hiru lanpostu, lan araubidekoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia

Udalak deialdia iragartzen du oposizio-lehiaketa bidez lorazaintzako peoiendako hiru lanpostu, lan araubidekoak, betetzeko. Hauek dira

O I N A R R I A K

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea lorezaintzako peoiendako hiru lanpostu, lan araubidekoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzea da. Izendatzen direnak Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorraren arabera kontratatuko dira. Kontratua mugagabea izanen da, legeak ezarritako gehienezko probaldia iraganez gero.

1.2. Izendatuek lorazaintzako zerbitzua emanen dute, baita lanpostuarekin zerikusia duten eginbehar guztiak egin ere, udal organo eskudunek uneoro adierazi bezala.

1.3. Lanaldiaren antolamendua zerbitzuaren beharretara egokituko da beti, eta udal organo eskudunek edozein unetan aldatu ahalko dute hura dela eta arrazoiak ikusita.

1.4. Lanpostuek, Zizur Nagusiko Udalaren Hitzarmen Kolektiboan kontzeptu guztiengatik ezarrita dauden lansariak izanen dituzte, peoi kategoriari dagozkionak alegia.

1.5. Kontratatuak Zizur Nagusiko Udalaren Lan Hitzarmen Kolektiboaren aplikazio esparruaren barruan kokatuko dira.

1.6. Epaimahaiak gehiengo absolutuz argituko ditu arau hauen interpretazio eta aplikazioarekin sor daitezkeen zalantza edo erreklamazioak.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdian onartuak izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Europako Komunitateko herritarra izatea.

b) Hemezortzi urte eginak izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

c) Udal, Probintzia eta Estatuko karguetatik kanporatua edo baztertua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua ez egotea.

d) Dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa edukitzea, medikuaren agiriarekin frogaturik.

e) B-1 motako gidatzeko baimena izatea.

f) Azterketa eskubideak direla eta, udal diruzaintzan 1.000 pezeta ordaindu izana frogatzen duen agiria.

2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek deialdiaren zortzigarren oinarrian aurreikusitako epean eta moduan frogatu beharko dituzte aurreko baldintzak. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean betetzen dituztela ulertuko da eta haien jabe izan beharko dute oposizio-lehiaketak irauten duen bitartean, kontratua sinatu arte.

3.-Eskabideak.

3.1. Probetan parte hartu ahal izateko eskabideak Zizur Nagusiko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, arratsaldeko ordu biak baino lehen. Aipatu eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari beharko zaizkio lotu eta Udaletxean bertan luzatuko dira. N.A.N.aren fotokopia, Udalaren diruzaintzan 1.000 pezeta jarri izana frogatzen duen agiria, azterketa eskubideetarako, eta izangaiak lehiaketaldian baliatu nahi dituen merezimenduen ziurtagiriak, jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatuak, erantsi beharko dira.

3.2. Eskabideak aurkezteko ezarritako epea luzaezina da eta ez da ezertarako kontutan hartuko epe horretan aurkezten ez den dokumentazioa.

4.-Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatua, Alkatetzak Ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

4.2. Izangai baztertuek, Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar lanegunetan erreklamazioak egin ahalko dituzte edo eskaeran eta erantsitako dokumentazioan egindako akatsak zuzendu.

4.3. Erreklamazio epea iraganik eta behin ebatzitakoan, Alkatetzak Ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

5.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

5.1. 1997ko martxoan hasiko da oposizio-lehiaketa. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen Ebazpenean berean zehaztuko du Udalak probak non, noiz eta zein ordutan hasi.

5.2. Lehiaketaldia

Ondoko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko dira alegatu eta justifikatzen diren merezimenduak. Epaimahaiak edozein momentutan izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibide eta datu osagarriak eska ditzake.

Deialdia argitaratzen den egunean diren merezimenduak soilik hartuko dira kontutan, espedientean agiri bidez frogatzen badira.

Baloratu beharreko urte kopurua osoa ez bada, proportzioan dagokiona aterako da.

5.3. Oposizioaldia.

Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehen ariketa: epaimahaiak prestatutako galderei idatziz erantzutea, deialdiaren eraskinean datozen gaiekin zerikusia dutela.

Aukera izanen da euskaraz dakitena ariketa batean frogatzeko, Epaimahaiak erabakitzen duen moduan.

Bigarren ariketa: hauek dira lorazaintzari buruzko proba praktikoak:

-Gehienez ere 15 minututan zulo bat egitea, 60 cm-ko diametroa eta 60 cm-ko sakonera dituena.

-Belar mozteko makina baten aihotza muntatu eta desmuntatzea, eta bitartean erabili, 10 minututan gehienez ere.

-Dunper bat erabiltzea.

-Sasi garbitzeko esku-makina bat muntatu, erabili eta desmuntatzea, 15 minututan gehienez ere.

-Motoaitzur bat erabiltzea, 5 minututan gehienez ere.

-Aitzur bat erabiltzea, 5 minututan gehienez ere.

-Ureztatzeko tresneria muntatu, ureztatu eta desmuntatzea, 5 minututan gehienez ere.

Hirugarren ariketa: zenbait ariketa psikotekniko eginen dira, izangaiak lanpostuaren eskakizun profesiografikoarekin nola egokitzen diren zehazteko. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren zerbitzuak izanen du proba horren ardura.

Ariketa bakoitza baztergarria da.

6.-Oposizio-lehiaketaren balorazioa

6.1. Lehiaketaren balorazioa.

Lehiaketaldiak gehienez 30 puntuko balorazioa izanen du, horrela banaturik:

a) Peoiaren kategoria profesionalean, edo handiagoan, lorazaintzako lanetan frogatutako esperientzia, bai bere gain bai besteren kontu arituz, enpresa pribatuan zein publikoan, lan kontratuekin, enpresako ziurtagiriekin edo beste frogabide sinesgarri baten bidez kreditatuta. 5 puntu urte bakoitzeko, eta 15 gehienez ere.

Aurreko kontzeptuengatik ez da inoiz 15 baino gehiago lortuko.

Frogatutako esperientzia denbora urte kopuru osokoa ez bada, proportzioan dagokiona aterako da.

b) Prestakuntza ikastaroak lorazaintzan.

Epaimahaiak lorazaintzako prestakuntza ikastaroak baloratuko ditu, izangaiek behar bezala frogatuz gero eta lana hobeki eginen dutela ondorioztatzen bada.

Hori dela eta, 2,5 puntu emanen dira 30 orduko ikastaro bakoitzeko, eta 10 puntu arte gehienez ere. Ikastaro laburragoei ez zaie puntuaziorik emanen, ezta gehiago ere luzeagoei, non ez den frogagirian zehazten zein irakasgai eman diren eta gutxienez 30 ordukoak izan direla ziurtatzen.

Atal honetan gehienez ere 10 puntu atera ahalko dira.

c) Euskara:

E.G.A. edo beste titulu baliokide bat, 5 puntu.

Atal honetan gehienez ere 5 puntu atera ahalko dira.

6.2. Oposizioaren balorazioa.

Lehen ariketa: 20 puntu gehienez ere eraskinean bildutako gaiekin zerikusia duten galderei zuzen erantzuteagatik.

Euskaraz jakiteagatik 4 puntu gehienez ere, oposizioaldian aurreikusitako ariketa borondatezkoan frogatuta.

Ez dute proba hori eginen E.G.A. titulua edo beste baliokide bat izateagatik lehiaketaldian aurreikusitako 5 puntuak eskuratzen dituzten izangaiek.

Bigarren ariketa: 40 puntu gehienez ere.

Hirugarren ariketa: 10 puntu gehienez ere.

Oposizioa gainditzeko, puntuazioaren % 50 bederen atera beharko da hiru ariketetako bakoitzean, euskarazko borondatezko proba aparte, eta baztertuta geratuko da puntuazio hori eskuratzen ez duen izangaia.

6.3. Azken balorazioa.

Azken balorazioa oposizio-lehiaketan lortutako puntuazio guztien batura izanen da.

7.-Epaimahaiaren osaketa eta jarduketa.

7.1. Oposizio-lehiaketa kalifikatu behar duen epaimahaia hauxe izanen da:

Mahaiburua: Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Alkate udalburuak izendatzen duen Zizur Nagusiko Udaleko zinegotzia.

Mahaikide idazkaria: Zizur Nagusiko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Zizur Nagusiko Udaleko Administrazio Publikoaren teknikaria.

Langileen ordezkaria: haiek izendatzen dutena.

Ordezkoa: langileen izendatzen dutena.

Mahaikidea: Barañaingo Udalak izendatzen duen lorazain-ofiziala.

Ordezkoa: Barañaingo Udalak izendatzen duen lorazain-ofiziala.

Mahaikidea: Zizur Nagusiko Udaleko Obra eta Lorazaintza Departamentuaren arduraduna.

Ordezkoa: Zizur Nagusiko Udaleko ogibideetako ofizial bat, 2. mailakoa, alkateak izendatua.

Epaimahaiak hautapen probak hasi baino lehen beharko du eratu.

7.2. Epaimahaiak eratu eta jarduteko, bere kideen erabateko gehiengoa gutxienez beharko du.

Organo kolegiatuaren eraketak balioa izateko mahaiburuak eta idazkariak agertu beharko dute, edo bestela, haien ordezkoek.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu oinarri hauen interpretazio eta aplikazioarekin sor daitezkeen afera guztiak.

7.4. Epaimahaiak aholkulari espezialistak ekarri ahalko ditu proba guztietan edo batzuetan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira, eta haietan soilik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda.

8.1. Oposizio-lehiaketaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak jendaurrean aterako du Zizur Nagusiko Udaletxeko iragarki oholean probak gainditzen dituztenen zerrenda, guztirako puntuazioaren ordenaren arabera, izangai bakoitzak oposizio-lehiaketaren faseetan ateratako kalifikazioak batu ondoren, baita azkeneko kalifikazio handiena ateratzen duten izangaien aldeko izendapen proposamena ere.

8.2. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ere argitaratuko da.

8.3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek beren gaitasuna eta deialdian eskatutako gainerako baldintzak frogatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte, izangaien eskubidea bertan behera geratuko baita, aipatutako epean eta ongi frogatutako ezinbesteko kasuan izan ezik, eskatutako agiriak aurkezten ez badira, haien baja zerrendan hurrengoa den izangaiarekin betetzeko.

9.-Izendapena eta kargu hartzea.

9.1. Hautapen prozesua amaiturik, Alkatetzak ebazpen bitartez izendatuko ditu 8.3. atalean adierazitakoa betetzen dutenak. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Izendatutako izangaiek izendapena jakinarazi eta hilabeteko epean hartu beharko dute karguaren jabetza. Izendatutakoren batek aipatu epearen barrenean, behar bezala frogatutako ezinbestekoak salbu, jabetza hartzen ez badu eskubide guztiak galduko ditu eta 8.3 atalean ezarritakoari jarraituko zaio haren hutsunea betetzeko.

10.-Errekurtsoak.

10.1. Deialdi honen kontra, baita oinarri eta egintzen kontra ere hurrengo edozein errekurtso hauetako bat jarri ahalko da:

a) Administrazioarekiko errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusian arlo bereko sailean, bi hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita, aldez aurretik errekurtsoa jartzeko asmoaren berri emanda horren erantzukizuna duen organoari; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian zuzenean, hilabeteko epean, aurka jotzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hori ere.

11.-Eskabide eredua.

.......................... J/Ak, adinez nagusi, ........... zk.koa N.A.N.a duenak, .......... probintziako ........ herrian 19..(e)ko .........aren ..(e)an jaio eta ...... ..................... helbidea, ......... posta kodea eta ....... telefonoa dituenak,

Zure aitzinean azalduta, hau adierazten du:

Lorezaintzako peoiendako hiru lanpostu, lan araubide finkoan oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren probetan onartua izatea eskatzen duela.

Karguen eginkizunak betetzea eragozten dion eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasun bakarrik ere ez duela.

Inongo administrazio publikoren zerbitzutik disziplina espediente bidez ez dela baztertua izan, eta eginkizun publikoetarako ezgaitua ez dagoela.

Eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

Hori horrela:

Eskatzen dizu honako eskabide hau ontzat eman dezazula, eta horrenbestez, lorazaintzako peoiendako hiru lanpostu, lan araubide finkoan, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izan dadila.

........(e)n, 19..ko .......aren ...(e)an.

E R A S K I N A

Zuhaitzak eta zuhaiskak

1. gaia.-Lorazaintzako koniferak. Espezieak eta ezaugarri nagusiak.

2. gaia.-Lorazaintzako hostozabalak. Espezieak eta ezaugarri nagusiak.

3. gaia.-Palaxuetarako landareak. Espezieak eta ezaugarri nagusiak.

4. gaia.-Lorezaintzako zuhaiskak. Espezieak eta ezaugarri nagusiak.

L a n d a t z e a

5. gaia.-Lurra prestatzea. Landare-lurra ekartzea. Lurra hobetzea. Lanak eta erabiltzen den makineria.

6. gaia.-Landatzeko ongarria. Zimaurra. Ongarri minerala. Aplikatzeko modua eta dosiak.

7. gaia.-Zulo eta zangak egitea landatzeko. Neurriak, tarteak eta nola egin.

8. gaia.-Landatzeko arauak. Zuhaitzak sustrai hutsetan, potetan eta eskaiolan.

S o r o p i l a k

9. gaia.-Soropilak jartzeko egin behar diren lanak. Lurra prestatu, ongarritu, erein eta ureztatzea.

10. gaia.-Soropilak mantentzeko lanak. Ureztatzea, moztea eta ongarriak.

Mantenimendua, erremintak eta makineria

11. gaia.-Formazio inausketa eta mantenimendukoa. Erabiltzen diren lanabesak eta nola egiten diren.

12. gaia.-Mozteko eskuz erabiltzen diren tresnak. Motozerra, sasi garbitzeko makina eta belar moztekoa. Erabilera eta mantenimendua.

A g r i m e n t s u r a

13. gaia.-Lerrokadura eta perpendikularren trazadura lurrean. Azalera txikien kalkulua triangulazio bitartez.

Zizur Nagusian, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren hogeita zortzian. Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: A9608962