138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

OROTZ-BETELU

Aldaketa 1996ko aurrekontuan

Orotz-Beteluko Udalak 1996ko aurrekontu arruntean aldaketa bat hasiera batean onestea erabaki zuen 1996ko irailaren 30ean egin bilkuran. Hona hemen:

GASTUAK:

Kreditu gaikuntza. 6 kapitulua. 611. artikulua. Ugaldean igerilekua eraikitzea: 4.800.000 pezeta.

DIRUSARRERAK:

Kreditu gaikuntza.-7. kapitulua. 731. artikulua. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: 1.464.078 pezeta.

0. kapitulua. Diruzaintzako gerakin likidoa, 95-12- 31ko izakinak eskudirutan: 3.335.922 pezeta.

Espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz lanegunetan egon ere iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, nahi duten interesatuek aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orotz-Betelun, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko urriaren hogeita hiruan. Alkatea, José María Arcelus Lusarreta.

Iragarkiaren kodea: A9608979