138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Bortzirietako Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatea

Tasak aldatzearen hasierako onespena

Mankomunitate honen Batzarre Nagusiak, 1996ko azaroaren 8an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1997. urterako, zabor bilketa eta tratamendu zerbitzuagatik Ordenantza fiskalaren eraskinean ezarritako tasen aldaketa hasiera batez onartzea.

Aditzera ematen da espedientea, eta orobat aipatutako erabakia, Mankomunitatearen Idazkaritzan, Etxalarko Herriko Etxean, jendaurren egonen direla, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar laneguneko epearen barrenean, herritarrek edo interesatu legitimoek, epe horretan, espedientea aztertu ondoren, Mankomunitatearen idazkaritzan egoki juzkatzen dituzten erreklamazio, enura eta oharterazpenak egin ahal ditzaten. Udal mankomunatuetako idazkaritza bakoitzean, tasen zerrendaren kopia bat ere interesatuen eskura izanen da.

Etxalarren, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko azaroaren zortzian. Presidentea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9609184