138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

3392/1996 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iparraldeko Autobiako langa kanadarrak eraikitzeko eta obra osagarriak egiteko lanak" adjudikatzen dituena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 20an emandako 3392/1996 Foru Aginduaren bidez ondoko kontratu hau behin betikoz adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: "Iparraldeko Autobiako langa kanadarrak eraikitzeko eta obra osagarriak egiteko lanak".

-Adjudikazio mota: enkantea.

-Adjudikazioaren prezioa: 13.356.027 pezeta.

-Adjudikazioaren hartzailea: Excavaciones Fresneda, S.L.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren hogeita bederatzian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A9609195