138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua Kudeatzeko Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Mankomunitatea

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua Kudeatzeko Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Mankomunitatearen administrari laguntzaile izateko lanpostu bat, lan araubidean, jornada erdirako eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea, administrari laguntzaile baten lanpostua jornada erdirako (20 ordu astean) betetzea da.

1.2. Izendatua lan-kontratatu finkoa izanen da bere ondorio guztiekin eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuko Mankomunitatearen langileria finkoa arautzen duten arau-eremuaren barne geldituko da.

1.3. Lanpostuak D mailari dagokion soldata izanen du.

1.4. Lan orduak zerbitzuaren beharretara egokituko dira eta noiznahi aldatu ahal izanen dira.

1.5. Bete beharreko eginkizunak:

-Bere gain uzten diren espediente administratriboak antolatu eta haien ebazpen proposamenak egiteko arduradun izatea, haien izapidaketa, jakinarazpen eta exekuzio epeak bete daitezen begiratuz.

-Espediente administratiboak garatu, kudeatu eta antolatzea.

-Agiritegi administratiboa antolatzea, horretarako hartutako jarraibideen arabera.

-Maila eta kategoriaren barrenean bere esku uzten diren eginkizun guztiak.

-Diruzaintzari dagozkion eginkizunak.

1.6. Izendatua suertatzen den izangaiak Mankomunitatearen lur eremuan izan beharko du bere bizilekua.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartua izateko, eskaerak aurkezteko epea bukatzerakoan, aurreko baldintzak bete beharko dituzte izangaiek:

a) Europar Komunitatekoa izatea eta adinez nagusia.

b) Gutxienez, Eskola Graduatua edo Lanbide Heziketaren lehen graduko titulua edo baliokidearen jabe izatea.

c) Eginkizun horiek betetzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

2.2. Aurreko baldintza horiek guztiak eskabidea aurkezteko epea bukatzen den unean bete behar dira, baita ere horien jabe izan oposizio-lehiaketak dirauen bitartean, izendatua izan arte.

3.-Eskabideak.

Oposizio-lehiaketan parte hartu nahi dutenek, Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dituzte euren eskaerak (Leitzako Osasun Etxean). Horretarako, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epea izanen da. Epe hau azkeneko egunaren eguerdiko hamabietan bukatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak:

a) Deialdiari erasten zaion ereduaren araberako eskabidea, zati guztiak beteta eta N.A.N.aren fotokopia.

b) 2.1. puntuan ezartzen diren baldintzen kopia egiaztatua edo fotokopia konpultsatua (Leitzako Udaletxean konpultsatu daitezke), edo honi buruzko aitorpen zineztua eta lanbide gaitasuna frogatzen duten merezimendu guztiak, jatorrizko agiriekin nahiz behar bezala kautotutako kopiekin batera.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, lehendakari jaunak, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du. Zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Interesatuek, argitaratu eta biharamunetik hasita hamar laneguneko epea izanen dute erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Ondoren, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onartu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Ebazpen horretan ezarriko da oposizio-lehiaketa egiteko eguna eta ordua.

Epaimahaia.

Epaimahaia ondoko kide hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: Mankomunitateko lehendakari jauna. Ordezkoa: Mankomunitateko lehendakariordea.

-Bokalak:

Toki Administrazio Departamentuak izendatutako teknikaria. Ordezkoa: Toki Administrazio Departamentuak izendatutako teknikaria.

Goizuetako Udaleko idazkaria.

Leitzako Lanbide Eskolak izendatutako teknikaria. Ordezkoa: Leitzako Lanbide Eskolak izendatutako teknikaria.

-Idazkari eta bokal bezala, Leitzako Udaleko idazkaria arituko da.

6.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

Oposizio-lehiaketak bi zati ezberdin izanen ditu:

6.1. Lehiaketa: hurrengo merezimenduak baloratuko dira:

a) Administrazio publikoetan administrari laguntzaile lanetan izandako esperientziarengatik, urteko 3 puntu emanen dira, gehienekoa 15 puntu izanen delarik; frakzioak kontabilizatuko dira.

b) Programak eta ordenagailuak erabiltzeko ikastaroengatik edo kontabilitate publiko ikastaroengatik 2 puntu bakoitzeko 20 ordukoak badira eta 4 puntu 40 ordukoak izatekotan. Gehienez ere, 10 puntu emanen dira.

c) EGA titulua edo baliokideren bat izateagatik, 3 puntu.

Guztira, hiru atalen artean, gehienez ere 25 puntu lortu daitezke.

Merezimenduak alegatu eta jatorrizko agiri edo fotokopia konpultsatuen bidez egiaztatu beharko dira oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten denean. Horrela egin ezean, hau da, dagokion administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu ezean, aurkeztu ez balira bezala jokatuko da.

Eskariak aurkezteko epea amaitzen den egunean, aurkeztutako merezimenduak baloratuko dira. Epez kanpo ekarritakoak, ez aurkeztutzat joko dira. Merezimenduen balorazioa amaiturik, emaitzak jendeaurrean jarriko dira Mankomunitateko iragarki oholean.

6.2. Oposizioaldia:

Ondoko proba hauek egitean datza:

Lehendabiziko proba: jarraian aipatuko diren arloetatik epaimahaiak prestatutako hiru ariketa desberdinei erantzun idatzia eman beharko zaie:

a) Ortografia. Gehienez zazpi puntu emanen dira.

b) Matematika: funtsezko lau arauetan oinarritutako ariketak eginen dira: Zatikiak, hiruko erregela bakun eta konposatua eta interesaren erregela. Proba hau egiteko izangaiek ezin izanen dute kalkulagailurik erabili. Gehienez sei puntu emanen dira.

c) Kultura orokorra: kondaira, geografia edo oro har kultura bezala ezagutzen diren materiei buruzko galderak izanen dira. Gehienez zazpi puntu emanen dira.

Proba hasi baino lehen epaimahaiak zehaztuko du ariketa hauen gehieneko iraupena.

Proba hau gainditzeko, hiru ariketen artean hamar puntu lortu behar dira gutxienez.

Bigarren proba: euskarazko proba idatzia, gehienez hamar punturekin eta euskarazko ahozko proba, hau ere gehienez hamar punturekin. Proba hau zuzentzeko Hizkuntza Politika Departamentuko teknikari bat edo Euskara Udal Zerbitzuko teknikari bat eskatuko da. Proba gainditzeko, ariketa bakoitzean gutxienez bost puntu lortu behar dira.

Hirugarren proba: oposizio-egileak ekarriko duen idazmakinarekin egin beharreko ariketa. Otik 10 puntu bitarte emanen dira, I eraskinean jasotzen den bezala baloratuak. Bazterturik geldituko dira minutuko 200 behatz-kolperen adinako puntuazioa eskuratzen ez dutenak. Baztertua izanen da gutxienez ere 5 puntu ateratzen ez dituenak.

Laugarren proba: 2. eraskinean aipatzen diren gaietatik bi garatzea. Garatu beharko diren gaiak zozketa publikoaren bidez aukeratuko dira. Gehienez ere hogei puntu emanen dira, hamar garatzen den gai bakoitzerako, eta baztertua izanen da gutxienez ere gai bakoitzean bost puntu lortzen ez dituena. Froga hasi aurretik, epaimahaiak zehaztuko du honen gehieneko iraupena.

Bosgarren proba: zonaldeko ezaugarri orokorren ezaguera: Gehienez ere hamar puntu emanen dira.

Proba guztiak, baztergarriak izanen dira, zonaldeko ezaguera neurtuko duena izan ezik. Beraz, bakarren bat ez baldin bada gainditzen, hurrengo proban parte hartzeko eskubidea galduko da.

Probak hasteko dei bakar bat eginen da eta Nortasun Agiriarekin etorri beharko dute izangaiek. Horretara agertzen ez diren izangaiak baztertuta geldituko dira.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

7.1. Merezimenduak baloratu eta oposizioaldiko ariketak sailkatu ondoren epaimahaiak, probak gainditu dituztenen zerrenda eginen du, puntu gehiena atera dituenetik gutxiena atera dituenera ordenatuta eta zerrenda hau Mankomunitatearen iragarki oholean paratuko da. Epaimahaiak Batzar Orokorrari luzatuko dio puntuazio gehiena lortu duen izangaiaren izendatze proposamena.

7.2. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

7.3. Proposatzen den izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aurrera, bere deialdian gaitasunaz eta gainerakoez den bezainbatean eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkezteko. Izangaiak epe horretan dokumentazioa aurkeztuko ez balu, behar bezala egiaztatutako kasuetan izan ezik, lanpostua eskuratzeko eskubidea galduko luke eta bere baja, gaindituen zerrendan haren ondotik heldu den izangaiarekin beteko litzateke.

8.-Izendapena eta agirien aurkezpena.

8.1. Batzar Orokorrean hartutako erabakiaren bidez eginen da izendatzeko proposatua izan den hautagaiaren behin-behineko izendapena. Izendapena Mankomunitatearen iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.2. Izendatzen den izangaiak hilabeteko epea izanen du, izendapena jakinarazten zaionetik aurrera, karguaren jabe egiteko. Hala eginen ez balu, eskubide guztiak galduko lituzke eta 7.3 atalean adierazitakoari jarraituko litzaioke.

9.-Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita bere oinarrien eta haiek argitaratzeko egintzen kontra ere, hauetako helegite bat jar daiteke:

Administrazioarekiko helegitea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko maila horretako Sailean, argitaratu eta bi hilabeteko epean edo, horren aurretik eta hala nahi bada, gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegian, argitaratu eta hilabeteko epean.

ESKABIDE EREDUA

......................... j/a, adinez nagusia, ........ N.A.N.aren jabe, 19..(e)ko ...........aren ....(e)an ......... (e)n, ..........(ko) probintzian jaioa eta .........(e)n, (...........) ............ kaleko ....ean, .... solairuan bizi dena, Posta Kodea ....... eta telefono zkia ..........

Zure aurrean azaltzen da eta era egokiaz,

Adierazten du:

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuko Kudeaketarako Mankomunitatearen Administrari laguntzailea izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko deialdiko probetan onartua izatea eskatzen duela.

Karguan aritzea eragozten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasunetatik bakar bat ere ez duela.

Eskabideak aurkezteko ezarritako epearen bukaera egunean, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela.

Horiek horrela,

Lanpostu hura lortzeko oposizio-lehiaketako probetan onartzea eskatzen dut.

Leitzan, 199..(e)ko ........ren .....(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

I. ERASKINA

Mekanografiako proba

Makinak mekanikoa izan behar du eta izangaiak berak ekarria.

Probaren helburua izangaien abiadura eta zehaztasun mekanografikoa neurtzea da.

Epaimahaiak emandako testu bat kopiatu beharko da, 10 minutuz, aldez aurretik 5 minutu izanen delarik behatz ariketak egiteko.

Gehienez ere zortzi puntu emanen dira.

Zuzen egindako behatz kolpeak bakarrik konputatuko dira, eta zehatz-mehatz jatorrizko testuarekin bat datozenak hartuko dira horrelakotzat.

Proba hau gainditzeko gutxieneko abiadura 200 behatz kolpe minutuko izanen da eta hori lortzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira.

Gutxieneko maila gainditzen duten lanak baremo honen ariora puntuatuko dira:

-Baliozko 200-210 behatz-kolpe: puntu 1.

-Baliozko 210-220 behatz-kolpe: 2 puntu, eta horrela aurrerakoetan ere azken tarteunera ailegatu arte.

Eskatzaileei espreski ohartaraziko zaie proba ezin izanen dela gelditu, zernahi gertatuta ere, behin hasiz gero, eta makinen funtzionamenduz haiek ekarri dituzten partehartzaileak berak arduratuko direla, eta beraz ez direla kontutan hartuko gerta daitezkeen matxurak

II. ERASKINA

Programa

1. gaia.-Legeari eta Erregelamenduari buruzko ideia orokorrak. Ordenantzak eta Udal Erregelamenduak: motak eta horiek onesteko baldintzak. Alkatearen bandoak.

2. gaia.-Nafarroako Toki Administrazioa: toki entitate motak. Udalerri elkartuaren aipamen berezia: haren antolaketa eta funtzionamendu araubide berezia.

3. gaia.-Administrazio prozedurari buruzko ideia orokorrak: hastapena, izapidaketa, eta ebazpena. Administrazio egintzen jakinarazpena. Administrazioaren isiltasunaren aipamen laburra.

4. gaia.-Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien aurkako administrazio helegiteak. Gora jotzeko helegitearen aipamen berezia.

5. gaia.-Mankomunitateen diru baliabideen zerrenda eta sailkapena, Nafarroako Toki Ogasunen Foru Legearen ariora.

6. gaia.-Tasak, kontribuzio bereziak eta prezio publikoak.

7. gaia.-Mankomunitatearen aurrekontu eta kontuak: haien egiturari buruzko ideia orokorra. Aurrekontuak onetsi eta aldatzeko izapideak. Kontuen onespena.

8. gaia.-Gastuak eta ordainketak. Izapidaketa eta kontuhartzailetza. Dirusarreren kontrola. Gerakinen kontua.

9. gaia.-Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoa Kudeatzeko Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Mankomunitatearen Estatutuak. Egitura eta edukia.

Iragarkiaren kodea: A9609143