138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua Kudeatzeko Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Mankomunitatea

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua Kudeatzeko Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Mankomunitatean gizarte-laguntzaile izateko lanpostu bat, lan araubidean eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea gizarte-laguntzaile izateko lanpostu bat betetzea da.

1.2. Izendatua lan-kontratatu finkoa izanen da bere ondorio guztiekin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzua Kudeatzeko Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Mankomunitateko langileria finkoa arautzen duten arau-eremuaren barne geldituko da.

1.3. Lanpostuak B mailari dagokion soldata izanen du.

1.4. Lan orduak zerbitzuaren beharretara egokituko dira eta noiznahi aldatu ahal izanen dira.

1.5. Bete beharreko eginkizunak, aipamen moduan:

a) Gizartearen azterketa eta analisia.

b) Izaera sozialeko programa eta proiektuak prestatu, garatu eta aurrera eramatea.

c) Herritarrei leguntza zuzena ematea, argibide, orientazio, aholkularitza eta gizarte baliabideen aplikazioari buruzkoetan.

d) Izaera sozialeko programa, proiektu edo iharduketen segimendu teknikoa, kontrola eta kudeaketa.

e) Proposamen, txosten eta agiriak prestatzea eta bestelako eginkizun tekniko administratiboak.

f) Lankidetza eta koordinazioa eskualdeko Udalekin.

g) Oro har, gizarte zerbitzuekin koordinatzea, baita etxez etxeko laguntzaileekin ere, eta bereziki Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizatearen Institutuaren menpekoekin.

h) Dagozkion egiteko guztiak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Programa Orokorraren eta Etxez Etxeko Laguntza Programaren arduraduna den aldetik.

i) Urtean behin zerbitzuaren erabiltzaileei bisita egin beharko die, zerbitzuarekiko dauden kezkak ikasi ditzan

1.6. Izendatuta suertatzen den izangaiak, Mankomunitatearen lur eremuan izan beharko du bere bizilekua.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartua izateko, eskaerak aurkezteko epea bukatzerakoan, ondoko baldintzak bete beharko dituzte izangaiek:

a) Europar Komunitatekoa izatea eta adinez nagusia.

b) Gutxienez, Gizarte Laguntzaile edo Gizarte Laneko Diplomatu tituluen jabe izatea.

c) Eginkizun horiek betetzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

2.2. Aurreko baldintza guztiak eskabidea aurkezteko epea bukatzen den unean bete behar dira, baita ere horien jabe izan oposizio-lehiaketak dirauen bitartean, izendatua izan arte.

3.-Eskaerak.

Oposizio-lehiaketan parte hartu nahi dutenek, Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean (bulegoa, Leitzako Osasun Etxean aurkitzen da) aurkeztu beharko dituzte euren eskaerak. Horretarako, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epea izanen da. Epe hau azkeneko egunaren eguerdiko hamabietan bukatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak:

a) Deialdiari erasten zaion ereduaren araberako eskabidea, zati guztiak beteta eta N.A.N.aren fotokopia.

b) 2.1. puntuan ezartzen diren baldintzen kopia egiaztatua edo fotokopia konpultsatua, edo honi buruzko aitorpen zineztua eta lanbide gaitasuna frogatzen duten merezimendu guztiak, jatorrizko agiriekin nahiz behar bezala kautotutako kopiekin batera.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, alkate jaunak, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du. Zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Interesatuek, argitaratu eta biharamunetik hasita hamar laneguneko epea izanen dute erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Ondoren, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onartu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Ebazpen horretan ezarriko da oposizio-lehiaketa egiteko eguna eta ordua.

5.-Epaimahaia.

Epaimahaia ondoko kide hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren Kudeaketarako Mankomunitatearen lehendakari jauna.

Ordezkoa: Mankomunitatearen lehendakariordea.

-Bokalak:

Nafarroako Gobernuko Ongizate Departamentuak izendatutako bi teknikari. Ordezkoak: Nafarroako Gobernuko Ongizate Departamentuak izendatutako bi teknikari.

-Milagros Oreja medikua.

-Leitzako Osasun Etxeak izendatutako teknikaria.

-Idazkari bezala, boto eskubiderik gabe, Mankomunitatearen idazkaria arituko da.

6.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

Oposizio-lehiaketak bi zati desberdin izanen ditu:

6.1. Lehiaketa:

Hurrengo merezimenduak baloratuko dira:

a) Administrazio Publikoetan gizarte laguntzaile lanetan izandako esperientziarengatik, urteko 3 puntu emanen dira, gehienezkoa 15 puntu izanen delarik; frakzioak kontabilizatuko dira.

b) Lanpostuaren edukiarekin zerikusirik duten ikastaroengatik 2 puntu bakoitzeko 20 ordukoak badira eta 4 puntu 40 ordukoak izatekotan. Gehienez ere, 10 puntu emanen dira.

c) EGA titulua edo baliokideren bat izategatik, 3 puntu.

Guztira, hiru atalen artean, gehienez ere 25 puntu lortu daitezke.

Merezimenduak alegatu eta jatorrizko agiri edo fotokopia konpultsatuen bidez egiaztatu beharko dira oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten denean. Horrela egin ezean, hau da, dagokion Administrazio Publikoaren ziurtagiria aurkeztu ezean, aurkeztu ez balira bezala jokatuko da.

Eskariak aurkezteko epea amaitzen den egunean, aurkeztutako merezimenduak baloratuko dira. Epez kanpo ekarritakoak, ez aurkeztutzat joko dira. Merezimenduen balorazioa amaiturik, emaitzak jendeaurrean jarriko dira Udaletxeko iragarki taulan.

6.2. Oposizioaldia:

Ondoko proba hauek egitean datza:

-Lehendabiziko proba: idatziz azaldu beharko dira bi gai, I. eraskinetik zozketaz aterata. Hiru ordu emanen dira. Gai bakoitzeko gehienez ere hogei puntu aterako ahal dira eta baztertua izanen da gai bakoitzean hamar puntu gutxienez ateratzen ez dituenak.

-Bigarren proba: ariketa praktikoa. Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ikuspegitik kasu praktiko bat garatu beharko da, eskuhartze sozialeko edozein alorrekin zerikusirik izanen duena. Kasu praktikoa epaimahaiak proposatuko du eta gehienez ere 2 ordutan egin beharko da. Bigarren ariketa honen gehieneko puntuazioa 20 puntukoa izanen da eta bazterturik geldituko da 10 puntura iristen ez den izangaia.

-Hirugarren proba: euskarazko proba idatzia, gehienez hamar punturekin eta euskarazko ahozko proba, hau ere gehienez hamar punturekin. Proba hau zuzentzeko Hizkuntza Politika Departamentuko teknikaria edo zonaldeko euskara teknikaria eskatuko da. Proba gainditzeko, ariketa bakoitzean gutxienez ere bost puntu lortu beharko dira.

-Laugarren proba: zonaldeko ezaugarri orokorren ezaguera. Gehienez ere, hamar puntu emanen dira.

Proba guztiak, baztergarriak izanen dira, zonaldeko ezaguera neurtzen duena izan ezik, beraz, bakarren bat ez baldin bada gainditzen, hurrengo proban parte hartzeko eskubidea galduko da.

Probak hasteko dei bakar bat eginen da eta Nortasun Agiriarekin etorri beharko dute izangaiek. Horretara agertzen ez diren izangaiak baztertuta geldituko dira.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta Epaimahaiaren proposamena

7.1. Merezimenduak baloratu eta oposizioaldiko ariketak sailkatu ondoren Epaimahaiak, probak gainditu dituztenen zerrenda eginen du, puntu gehiena atera dituenetik gutxiena atera dituenera ordenatuta eta zerrenda hau Mankomunitateko iragarki oholean paratuko da. Epaimahaiak Batzarre Orokorrari luzatuko dio puntuazio gehiena lortu duen izangaiaren izendapen proposamena.

7.2. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

7.3. Proposatzen den izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aurrera, bere gaitasuna eta deialdian eskatutako gainerako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkezteko. Izangaiak epe horretan dokumentazioa aurkeztuko ez balu, behar bezala egiaztatutako kasuetan izan ezik, lanpostua eskuratzeko eskubidea galduko luke eta bere baja, gaindituen zerrendan haren ondotik heldu den izangaiarekin beteko litzateke.

8.-Izendapena eta agirien aurkezpena

8.1. Batzarra Orokorrean hartutako erabakiaren bidez eginen da izendatzeko proposatua izan den hautagaiaren behin-behineko izendapena. Izendapena Mankomunitateko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.2. Izendatzen den izangaiak hilabeteko epea izanen du, izendapena jakinarazten zaionetik aurrera, karguaren jabe egiteko. Hala eginen ez balu, eskubide guztiak galduko lituzke eta 7.3 atalean adierazitakoari jarraituko litzaioke.

9.-Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita bere oinarrien eta haiek argitaratzeko egintzen kontra ere, hauetako helegite bat jar daiteke:

Administrazioarekiko helegitea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko maila horretako Sailean, argitaratu eta bi hilabeteko epean edo, horren aurretik eta hala nahi bada, gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegian, argitaratu eta hilabeteko epean.

ESKABIDE EREDUA

....................... j/a, adinez nagusia, ........ N.A.N.aren jabe, 19..(e)ko ...........aren ....(e)an ......... (e)n, ..........(ko) probintzian jaioa eta .........(e)n, (...........) ............ kaleko ....ean, .... solairuan bizi dena, Posta Kodea ....... eta telefono zkia. ...........

Zure aurrean azaltzen da eta era egokiaz,

Adierazten du:

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Mankomunitateko Gizarte-laguntzailea izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko deialdiko probetan onartua izatea eskatzen duela.

Karguan aritzea eragozten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasunetatik bakar bat ere ez duela.

Eskabideak aurkezteko ezarritako epearen bukaera egunean, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela.

Horiek horrela,

Lanpostu hura lortzeko oposizio-lehiaketako probetan onartzea eskatzen dut.

Leitzan, 199..(e)ko ........ren .....(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

I. ERASKINA

1.-Gizarte zerbitzuaren lege esparrua Nafarroan. Gizarte zerbitzuei buruzko Foru Legea. Dekretu eta Erregelamenduak. Hitzarmenei buruzko Foru Legea.

2.-Gizarte zerbitzuen araudia Nafarroan. Programak. Azterketa eta balorazioa.

3.-Ekainaren 28ko 168/1990 Foru Dekretua, gizarte zerbitzuen arloan banakakoei eta familiei prestazioak eta laguntzak ematekoa. Gizarte enplegu babestuaren proiektua.

4.-Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren egitura organikoa.

5.-Gizarte zerbitzuaren oinarrizko laguntza.

6.-Gizarte zerbitzuen antolaketa eta sailkapena Nafarroan.

7.-Haurrak eta gazteak, Nafarroako gizarte zerbitzuek esku hartzeko saila.

8.-Hirugarren adinekoak, Nafarroako gizarte zerbitzuek esku hartzeko saila. Gizarte zerbitzu oinarrizkoa eta hirugarren adina.

9.-Familia eta komunitatea, Nafarroako gizarte zerbitzuek esku hartzeko saila.

10.-Nafarroako gizarte zerbitzuen analisia, eta balorazioa.

11.-Udaleetako gizarte zerbitzuen etxez etxeko laguntza.

12.-Gizarte zerbitzuen plangintza. Gizarte-langilea eta plangintza prozesua.

13.-Lantaldea gizarte zerbitzu oinarrizkoetan. Haren ezaugarriak. Profesionalen eginkizun eta ezaugarriak. Gizarte-langilea eta lantaldea. Balorazioa.

14.-Gizarte zerbitzu espezializatuak. Gizarte zerbitzuen oinarrizko laguntza. Egoera Nafarroan.

Iragarkiaren kodea: A9609142