138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Ordenantza fiskalen hasierako onespena

Leitzako Udalbatzak, 1996ko urriaren 31n egindako osoko bilkuran, ordenantza fiskal hauen hasierako onespena erabaki zuen:

1.-Zergapen ordenantza orokorra.

2.-Kontribuzio berezien gaineko zergapenaren ordenantza orokorra.

3.-Dokumentuen emate eta bideratze tasaren gaineko zergapen ordenantza.

4.-Zaborren biltze eta tratamendu zerbitzuen tasaren gaineko zergapen ordenantza.

Jendaurrean egoteko denbora xedatzen da, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita hamar eguneko epearen barrenean, auzoek eta interesatu legitimoek, epe horretan, udal idazkaritzan dagoen espedientea aztertu ondoren, egokiak juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ahal ditzaten.

Leitzan, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko azaroaren bian. Alkatea, Mikel Illarregui Elberdin.

Iragarkiaren kodea: A9609140