138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Aldaketa aurrekontuan

Leitzako Udalak, 1996ko irailaren 27an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Aldaketa aurrekontuan.

1995eko abuztuaren 9an egin zen bileran aurrekontuan hasiera batean onartutako aldaketa 1996ko irailaren 4ko 107. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu da eta hamabost laneguneko epean alegaziorik ez du jaso. Beraz, hau dena kontutan harturik, Leitzako Udalbatzak erabakitzen du aho batez:

1.-Hurrengo kreditu osagarriak egiteko, Udalaren 1996ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa hau behin betikoz onestea.

-Sarreren aurrekontuko 61060000 partida (PII Landako industrialdea), 35.486.106 pezetatan handituz.

Kontusail berri hau finantzatzeko dirusarrerak hurrengo partidetatik aterako dira:

-Gastuen aurrekontuko 36102000 partida (PII Urbanizazio kuotak) 22.320.081 pezetatan handituz.

-Gastuen aurrekontuko 61310000 partida (Landako industrialdeko partzelen salmenta) 6.552.000 pezetatan handituz.

Falta diren 6.614.025 pezeta gastuen aurrekontuko 95691000 (Inbertsioetarako kreditua) partidatik aterako dira. Kontutan hartu behar da partida honi esker aurrekontuak 9.986.530 pezetako superabita zuela eta aipatutako gastu hau konprometitu gabe dagoela.

2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Leitzan, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren hogeita hamarrean. Alkatea, Miguel Angel Illarregui Elberdin.

Iragarkiaren kodea: A9609138