138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Lurzatia salgai F-7 unitatean

Zizur Nagusiko Udalak lehiaketa publikorako deia egin du bere jabetzapeko lurzati bat, Zizur Nagusiko Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorreko F-7 unitatean dagoena, saltzeko. Salmenta horren helburua da babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea, Zizur Nagusiko Udalak 1996ko urriaren 25ean egindako osoko bilkuran onetsi zituen baldintzen pleguari eta eskuratzaileak hautatzeko baremoari jarraikiz.

Salmentaren prezioa: 167.554.230 pezeta, gehi BEZa.

Behin-behineko fidantza: 5.026.627 pezeta.

Eskaintzen aurkezpena: Zizur Nagusiko Udalaren erregistro orokorrean, salmentaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamahirugarren laneguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen.

Baldintzen plegua, eraskinak eta aurretikoak ikusgai daude Udalaren bulego orokorretan interesatuen eskura.

Zizur Nagusian, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren hogeita zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9608961