138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

3154/1996 FORU AGINDUA, urriaren 23koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Artesiagan barna doan Irurita-Eugi NA-174 errepidea (17,870 k.p.tik 22,360 k.p.ra) sendotzeko lanak" adjudikatzen dituena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 23an emandako 3154/1996 Foru Aginduaren bidez ondoko kontratu hau behin betikoz adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: "Artesiagan barna doan Irurita-Eugi NA-174 errepidea (17,870 k.p.tik 22,360 k.p.ra) sendotzea".

-Adjudikazio mota: lehiaketa.

-Adjudikazioaren prezioa: 42.908.246 pezeta.

-Adjudikazioaren hartzailea: Pavimentos de Navarra, S.A.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren hogeita hiruan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A9609194