138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Montes de Cierzo eta Valdetellasko ureztalur berrietako lurzati emangabeetarako eskaera

Aditzera ematen da Tuterako Udalak, 1996ko urriaren 31n egindako osoko bilkuran, herrilurretan dauden Montes de Cierzo eta Valdetellasko ureztalur berrietako lurzati emangabeen zerrenda onestea erabaki zuela, eta Tuterako Herrilurren Erregelamenduaren araberako baldintzak eta erabaki horretan aipatzen diren beste batzuk ere finkatu zituela lurzati horiek esleitzeko. Era berean, 15 eguneko epea ezarri zuen, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean irekiko dena, Erregelamendu horietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten bizilagunek eskaerak aurkez ditzaten.

Eskatzaileek, beren idazkian, nahi dituzten lurzatiak zehazteaz gain, zer labore egin behar duten eta eskatzen duten ureztatze mota ere adieraziko dute.

Jakinarazten zaie Tuterako Herrilurren Erregelamenduan ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesatuei.

Lurzati emangabeen zerrenda jendaurrean dago Turismo, Nekazaritza-Industria eta Merkataritza Azpialorrean.

Tuteran, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko azaroaren lauan. Jarduera Ekonomikoen zinegotzi delegatua, Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: A9609244