138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Kontribuzioa eta zerga bateratuak, 1996ko bigarren seihilekoak

Dirubilketaren Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 1996ko azaroaren 15ean bukatuko dela 1996ko bigarren seihilekoari dagozkion kontribuzioaren eta zerga bateratuen kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Ordainketa Iruñeko Kutxaren edozein bulegotan egin ahalko da, behar den ordainagiria aurkeztu ondoren.

Epe hori iraganik kobrantza premiamendu bidez egiteko izapideak burutuko dira.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren hogeita hamaikan. Alkatea, Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9609243