138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

1402/1996 EBAZPENA, urriaren 24koa, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Margarita Goñi Jaca, Etxarri-Aranazko Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko buruaren kargu uztea xedatzen duena, berak hala eskatuta. Margarita Goñi Jaca andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzea eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idazatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela unitate organikoetako buruak, bitarteko gisa edo jardunean arituko direnak, izendatzeko ahalmena.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa den Margarita Goñi Jaca, Etxarri-Aranazko Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko buruaren kargu uztea xedatzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin xedatzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren hogeita lauan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio María Recondo Aizpuru.

Iragarkiaren kodea: A9609190