119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

381/1996 FORU DEKRETUA, irailaren 26koa, Luis Zarraluqui Ortigosa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusi jaunaren kargu uztea xedatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak, bere 47.2 artikuluan xedatzen du Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, kontseilari bakoitzak proposatuta.

Horrenbertzez, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Luis Zarraluqui Ortigosa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusi jaunaren kargu uztea xedatzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9607901