119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honen bulegoetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost (15) egunez, jendaurrean egonen dela obretarako udal lizentziari buruzko espediente bat, La Fuente kaleko 12 behean den lokala autozerbitzurako egokitzekoa, jarduera sailkatuen arautegiari jarraituz. Ondoren zehazten da jarduera hori, aipatu epean, bidezkotzat jotzen diren erreklamazioak egin daitezen:

Eskatzailea: Supermercados Consum. Jarduera: supermerkatua. Tokia: La Fuente, 12 behea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bere ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka administrazioarekiko helegitea jar daitekeela zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegian, argitalpenetik hilabeteko epean.

Burlatan, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hamaseian. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A9607563