119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

227/1996 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, 0sasun kontseilariak emana, Osasun zuzendari nagusiaren esku zenbait eskurantza uzten dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 37. artikuluak xedatzen duenez, kontseilariek beren departamentuetako zuzendari nagusien esku utzi ahalko dute haien eskurantzen erabilera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko azaroaren 14ko 13/1986 Foru Legearen 7. artikuluak ezartzen duenez, kontseilariek kontratuetarako dituzten ahalmenak, zuzendari nagusien esku utzi ahalko dira, Gobernuaren baimena behar duten kontratuak direnean izan ezik.

Osasun Departamentuaren jarduerak garatzean beharrezko eraginkortasun eta azkartasuna lortzeko asmoz, beharrezkotzat jo da Osasun zuzendari nagusiaren esku uztea kontseilariari dagozkion zenbait eskurantza.

AGINDU DUT:

1. artikulua. Osasun kontseilariari osasun arloan dagozkion eskurantza guztiak, eskuordezinak direnak izan ezik, Osasun zuzendari nagusiaren esku uztea; hauek dira:

a) Administrazio izaerakoak.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legean araututako gaiei dagozkien administrazio espedienteak ebaztea, espediente zehatzaileak izan ezik, ahalmen horiek zuzenean esleiturik dituzten organoek ebatziko baitituzte espediente horiek, hori guztia Osasunari buruzko Foru Legean eta urriaren 14ko 187/1984 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Zuzendaritza Nagusiaren unitate organikoen artean sor daitezkeen gatazkak konpontzea.

b) Aurrekontua kudeatzekoak.

Aurrekontuko kredituak kudeatu, obligazioak ezagutu eta gastuak baimentzeko arloan Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 9. artikuluko b), c) eta d) letretan aurreikusitako ahalmenak. Baita kredituen eskualdaketaren gainean Lege horren 46. artikuluan aurreikusitako ahalmena ere.

c) Kontratazioaren gainekoak.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 6. artikuluko 1. idazatian xedatutakoari jarraikiz, kontratuen gainean Osasun kontseilariari dagozkion ahalmenak, aipatu Foru Lege horren 6. artikuluko 3. idazatian ezarritakoaren arabera kontratuak egiteko Nafarroako Gobernuaren baimena behar dutenak izan ezik.

d) Langileriarenak.

1.-Osasun Departamentuari atxikitako langileriari dagokionez, ekainaren 13ko 124/1984 Foru Dekretuaren 3. artikuluak kontseilariei esleitzen dizkien ahalmenak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoei atxikitako langileen gainekoak izan ezik.

2.-Osasun kontseilariak noiznahi eska dezake eskuordetutako edozein espediente, ebazpena eman ahal izateko.

3. artikulua. Foru Agindu honen eskuordetzaren ondorioz emandako ebazpen guztietan inguruabar hau aipatu beharko da. Ebazpen hauek, ondorio guztietarako, kontseilariak emandakotzat hartuko dira eta horien kontra errekurtso arrunta jartzen ahalko da Nafarroako Gobernuan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Indarrik gabe geldituko dira Foru Agindu honek ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko nahiz txikiagoko xedapen guztiak.

Bigarrena.-Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko irailaren hogeita seian.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

Iragarkiaren kodea: A9607875