119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

Trafiko zehapenak

Trafiko, Bide Segurtasun eta Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazterik izan ez denez, azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoaren arabera, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da.

Espedientea: 63/96. Jabea: Hernández González, Victoriana. Matrikula: NA-9800-N. Tokia: Divina Pastora, 12-14. Eguna: 96-03-17. Ordua: 23:40. Zenbatekoa: 10.000 pezeta. Arau-haustea: edukiontzien ondoan aparkatzea, haiek hustutzea galaraziz.

Espedientea: 34/96. Jabea: Mahugo Torres, Miguel. Matrikula: NA-4916-N. Tokia: Nafarroako Foruak eta Lerin kaleak. Eguna: 96-01-29. Ordua: 16:00. Zenbatekoa: 6.000 pezeta. Arau-haustea: espaloi gainean aparkatzea oinezkoen pasabidean. Biribilgua.

Isunak indarra hartu eta ondoko hamabost lanegunetan ordaindu beharko da. Dirusarrera egiteko epea ordaindu gabe iraganez gero, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horien aurka, aukeran, helegite hauetakoren bat jarri ahal izanen da:

a) Administrazioarekikoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian, arlo bereko Sailean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bi hilabeteko epean, aurretik ediktu egilearen organoari helegiteko asmoaren berri emanez; edo,

b) Gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegian zuzenean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Antsoainen, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hemezortzian. Alkate udalburua, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A9607571